10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

OROIMENAREN MUGATUTASUNAETA ELKARTASUN PRINTZIPIOAMaría Oianguren IdigorasGernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Ikerketa Zentroaren zuzendariaGernika Gogoratuz FundazioaEuropar Batasunak, bake-eragiletzat, bakeari buruz pentsatzeko eta bakearen alde egitekodemak plazaratzen ditu. Bakea helburutzat hartzearen ideia, “bakea nahi baduzu, prestazaitez gerrarako”, presente izan da Europako historian Antzinarotik. Hala ere, bitartekotzathartutako bakearen aldeko ekintza, “bakea nahi baduzu, presta zaitez bakerako”, zentzudinamikoan landu behar da, bere gainean berrituko den praxis baten (pentsamendua etaekintza) gainean. Europako oroimenak etikaren eta demokraziaren printzipioa gogoraraztendigu. Plaza agerian giza ekintzaren eta praktika arruntaren arteko bitartekari den oroimena,haren zentzua interpretatzeko aukeratzat. Oroimenaren amaiera, haren zentzu bikoitzean.Zentzu batean “helmuga” esan nahi du, eta zertarako bati erantzuten dio, “guztion ona”ri;eta beste zentzuan, “mugatua”, hau da, bukaera bat duela eta hasiera bat eragiten duela.Elkartasun printzipioa. Amaiera, mugako munduaren eta haren hastapenaren aipamentzat;han, “ez du guztiak balio, ez maitasunean, ez gerran”.Oroimen bat, gogoratzeko ezen nagusi diren kultura eta gizarte aginduak nora ezeandabilen gizarte global batean bizirik irautera garamatzatela. Mugarik gabeko espekulaziomerkatu baten preso den ekonomia gainbehera batean, eta erreferentetzat politikarenlegitimitatearen krisialdi batean, erantzun zaileko galderak ari gara plazaratzen: “zeretikbizi naiz?” eta “zertarako bizi naiz?” Eta besteen bizitza “nori axola zaio?”; “sormena”aldarrikatu gabe “austeritatea” predikatzen duen erretorika batetik harago.Europako erakunde arkitekturak politika eta ekonomia araupetzeko neurriak eskuratubehar ditu, finantza merkatuen aurrean; giza eskubideetan sakondu, eta betebehar komunakindartu, gizarte, kultura nahiz ekonomiaren aldetik sostengagarria izango den bizikidetzabat eraikitzen laguntzeko. Ekonomia bitartekotzat, eta ez helburutzat, bizikidetza berritubaterako. Bake ekonomia. Horregatik, komeni da gogoratzea irudimenarekiko ekintzabatek “ongi egin”erako “nola egin” adierazten digula. Ezer ez da erraza. Epika Europakoimaginarioan dago, baina baita etika ere, ekintza demokratiko bat –inperfektua eta osagabea,hori bai, baina guztion onera bideratua orobat– abiaburutzat hartuta pertsonalaren etakolektiboaren printzipioak ulertzeko modu bat sortu zuenetik. Horregatik, etika ezin da bereburura mugatu, baizik eta norberaren gainean berritu behar da.Europar Batasunari emandako Bakearen Nobel sariak gogorarazten digu gatazka belikoakEuropako gudu zelaietatik at daudela, baina ezin digu ahaztarazi injustiziak, desberdinkeriakEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-371

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!