10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

José Martín y Pérez de Nanclaresemankorrera itzultzeko. Europak oraindik ez du galdu (osorik) azken sei hamarkada honetanizan duen erakargarritasuna; oroimen kolektibotik ez dira galdu (oraindik) izan diren lorpendudaezinak. Ez dut uste, Batasunaren aldeko manifestu batean (“Europa edo kaosa”) europarintelektual nabarmen batzuek duela egun gutxi adierazten zutenez, Europa “hiltzen” aridenik. Egia da gaixorik dagoela, eta beharbada larriki gaixorik ere. Baina ez da hiltzen ari.Senda daiteke.Hori bai, jakitun izan behar dugu iraganean arrakastak lortu izanak ez dutela etorkizuneanarrakastak lortzea bermatzen. Mundu Gerraren ostean gure aitona-amonentzat eta gerokoGerra Hotzean gure gurasoentzat balio zuen europar diskurtsoak dagoeneko ez du baliobelaunaldi berrientzat. Eta azken bi hamarkada honetan bultzatu gaituen inertziarenbultzada bukatzen ari da. Edo bizkor hartzen dira egungo egoera alderantzikatuko duteneta prozesu integratzailea garai berrietara egokituko duten erabaki ausartak, edo Batasunairaganeko erlikia eder bat bilakatzeko arrisku larrian izango da. Gustatu edo ez, irtenbidea,egiaz, sinplea da guztiz. Politika bateratuak, behar adinako aurrekontua, erakunde sendoaketa barne elkartasuna dira ezinbesteko osagaiak, Estatu kide guztientzat erakargarria –etaerrentagarria ere– izango den formula fidagarri bat aurkitu nahi duen edozein errezetarako.Atzerantz begiratzea, dagoeneko itzuliko ez diren Estatu subiranoetan oinarritutakoereduetarantz, irudikeria hutsa da. Egungo mundua globalizatu eta irekia da, elkarrenmendekoa eta lehiakorra, ziurgabea eta aldakorra; dagoeneko ezinezkoa da zeharkaldiakbakarrik egitea. Europak, lortzen duen batasun maila edozein dela ere, beharbada inoiz ezdu iraganeko distira berreskuratuko. Ia erabat segurua da aktore periferiko bihurtu beharkoduela, ardatza Ozeano Barerantz aldatzen ari zaion mundu batean; mundu horretan, gainera,jadanik ez dago nazioarteko protagonismoa eta ohituak ginen ongizatea mantentzekobenetako aukerarik. Baina Europa batu bat gabe, herri edo Estatu bakoitza kondenatuadago historiaren itzalean kokatzera. Eta, zoritxarrez, ondotxo dakigu nolakoa den itzalhori, guraso fundatzaileek Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortzearekin etaondoren “urratsez urratseko” integrazio prozesua abiaraztearekin betiko lekutu nahi izanzuten itzala. Batasunari emandako Bakearen Nobel sariaren bidez onartu berri da europarintegrazioa, luzaroan, bakearen, egonkortasun demokratikoaren, giza eskubideen etaongizatearen sinonimo izan da, mendez mende gerretara, diktaduretara, jazarpenetara etamiseriara ohitutako kontinente batean. Krisi larri honen prezioak ezin du ekarri Europakazken mendean izan duen lorpen politikorik handiena lurperatzea. Baina sendatzea ez dazerutik eroriko. Gu guztion lana da.70EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!