10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUROPA GAIXORIK DAGO… BAINA EZ HILIKJosé Martín y Pérez de NanclaresNazioarteko Zuzenbide Publikoko katedraduna. Salamancako UnibertsitateaAtzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioko Nazioarteko Aholkularitza Juridikoko buruaUste dut ez garela inola ere originalak esaten badugu Europar Batasuna oso-oso unezaila bizi izaten ari dela orain. Egiaz, askotariko krisialdiak izan dira europar integrazioarenprozesu osoan. Oraingoan, baina, Batasunaren zimenduei berei eragiten ari zaie, eta,beharbada sortu zenetik lehen aldiz, ez da burugabea integrazio proiektuaren berarenetorkizunaz beldur izatea.Krisialdi honek agerian jarri du nekez izan daitekeela diru indartsu eta iraunkor bat,proiektu politiko fidagarri bat gabe eta erakunde erkide eraginkor batzuk gabe; aurrekontuerkidea izena merezi duen aurrekonturik gabe; eta “lankidetza metodo irekia”ren entelekiaetereo hori baino gehiago izango diren zerga eta ekonomia politikarik gabe. Eta, batez ere,orobat ezin da proiektu bideragarririk izan, proiektua eratzen duten Estatu kideen artekogutxieneko elkartasun bat gabe.Zoritxarrez, baina, errealitatea hortik oso urrun dugu. Gutxitan ikusi izango da hainkontraste nabarmena egunkarien eguneroko izenburu latzen eta konstituzio itunetako letrarenartean. Ez da harritzekoa, beraz, Europar Batasuna bere erakargarritasun osoa galtzen ari izateanazioetako iritzi publikoetan. Tamalgarria da, baina zoritxarrez ulergarria, askok Batasunhori mehatxutzat ikustea, proiektu ilusionatzailetzat baino areago. Eta are atsekabegarriagoada horren kausa nekez bat etortzeko moduko interes eta ikuspegiak izatea.Izan ere, batzuentzat Europar Batasuna gure gizarteetako gero eta geruza zabalagoakmiseriara eta itxaropenik ezera daramatzaten murrizketen sinonimo da. Beste batzuentzat,berriz, mehatxu hori hondorik gabeko kutxa baten irudi bidegabearekin identifikatzen da,eta ekonomia saneatuenak kutxa horretan nahitaez beren gain hartu behar izaten ari diragero eta finantza karga handiagoak, gastatzaile porrokatutzat jotzen diren Estatuen alde.Panorama horrekin, baikorrenek ere ezingo dituzte ikusi orain proiektu erkide baten osagaifuntsezkoenak. Batasuna eratzen duten kideen arteko interesen ezberdintasun itzelak(esan dezagun, modu plastikoan ikusteko, erdialdeko eta iparraldeko Estatu “aratz”en etahegoaldeko nahiz sartu berritako Estatu “bekatari”en arteko ezberdintasunak direla) hautsiegin du europar proiektu bateratua, eta lasta larria ezarri dio edozein diskurtso ilusionagarrieraiki ahal izatea. Eta proiektu nahiz diskurtso sinesgarririk gabe, ez dago Batasun posiblerik,luzarora.Guztiarekin ere, nire iritziz oraindik ez da beranduegi, guraso fundatzailetik sortuzutenetik Berlingo harresia erori arte europar integrazio prozesuak jarraitutako bideEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-369

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!