10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Mikel Mancisadorbatzordeak bestela definitu eta formulatu du saria, legea betetzen ez duen modu batean”.Gainera, eskari zakar samarra dakar: “We ask the Board of the Foundation to clarify that itcannot and will not pay the prize from its funds”.Gutuna bukatzeko, gogoeta harrigarri hau: “2012ko saria Europar Batasunari eman izanabereziki arazotsua da, kontuan izanik Nobelen testuak zioela ezen azken urtean [eginak izanbehar zutela saritutako ekarpenek] eta sarituak pertsona bat izan behar zuela”.Horraino, gutuna. Hemendik aurrera, nire gogoetak.Izan ere, Alfred Nobelek hitzez hitz adierazi zuen saritua pertsona bat izango dela.Egia esatera, baina, batzordeak askoz lehenagotik ere interpretatua du pertsona terminoakpertsona juridikoak edo erakundeak ere aipatzen dituela. Halaxe ageri da oinarrietan, eta1904, 1910 edo 1917 bezain atzera jo dezakegu saritutako erakundeak ikusteko. Oportunistasamarra dirudi eragozpen hori orain plazaratzea, aurrez ezer ez baitzen esan, nik dakidala,beste kasu hauetan, adibidez: Gurutze Gorria, Amnesty International, Mugaz GaindikoMedikuak, Gerra Nuklearra Prebenitzearen aldeko Mediku Elkartea.Orobat behartua iruditzen zait aipatzea Nobel sari guztietarako ezarritako eskakizunorokor hori, ekarpenak sariaren aurretiko urtean eginak izatearena. Arestian aipatutakoerakundeek, saria jaso aurreko urtean, ez zuten ezer egin hainbat hamarkadaz egiten arituakziren lanaz beste; eta, adibidez, Literaturako Nobel saridun batengandik ez da espero bereobrarik hoberena urte horretan argitaratu izatea. Askotan (dela literatura, dela medikuntza,dela fisika, dela beste edozein espezialitate, eta duela 100 urte baino lehenagotik), sariaekarpena egin baino hamarkada batzuk geroago ere eman izan da. Horren arrazoia egokierada beharbada, edo, areago, ekarpenaren neurriak denbora behar duela ulertua eta estimatuaizateko. Gorabehera hori kasu jakin horri bakarrik aurpegiratzea ez dirudi bidezko.Garrantzitsuagoak dira, jakina, mamiko objekzioak. Gutunaren izenpetzaileek Nobelsariaren testuari egiten dioten irakurketa hain hitzez hitzekoa eginez gero, saria kendubeharko genieke, esaterako, Rigoberta Menchuri, Shirin Ebadiri, Wangari Maathairieta Leymah Gboweeri, bakearen kontzeptu orainagokoak (eta segur aski aberatsagoak,barneratuta baitituzte giza eskubideak, generoaren gaia, kultura aniztasuna eta ingurumena)aldeztu baitzituzten, Nobelek buruan izan zuen kontzeptu klasikoa baino.Europar Batasun ez da inola ere –eta ez du izan nahi– egungo nazioarteko zuzenbidearenargitan zilegi denean indarraren erabilerari edo armadei uko egiten dien erakunde bakezalebat. Ez da ezertan bereizten, horretan, Nazio Batuen Erakundearen Gutunean jasotakotik.Europar Batasunak, egiaz, erantzukizun larriak ditu armen nazioarteko merkataritzan. Eraberean, ordea, armagabetze arau eta esperientzietan buru izan da, eta baketze, adiskidetze,armagabetze nahiz berreraikitze ekintza ugari finantzatu ditu mundu osoan. Batak ez dubestea berdintzen, baina baztertzen ditu, bai, irakurketa manikeoak.66EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!