10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ZER ESAN NAHI DU BATERATU HITZAK?Josu JuaristiKazetaria. GARABerrogeita hamar urte baino gehiagoan, bateratu adjektiboak Europar Erkidegoko egituraolioztatu. Estatu interesek, ordea, kontzeptu hori ahuldu dute pixkanaka, eta erakunde egitura,bilakabide etengabe baino motelean, ez da aski zutabe indartsua kontzeptu hori inposatzeko.Hogeita zazpiren artean, normala da aurrerapena geldoa izatea, zaila baita hainbeste interesdibergente ados jartzea, baina izendatzaile komunetako txikienaren metodoa erabiltzeakharen ahalmena ito lezake. Badirudi Europar Batasuna heldu dela bere Rubicon ibaira, etaematen du gaur egun ibai hori uhar gisa datorrela eta hainbat lerro banatzaile markatzendituela: lerro bat, asko laburtuz, iparraren eta hegoaren artean (kopuru garbietan ordaintzailedirenak alde batean, eta eskatzen dabiltzan eta etengabeko elkartasuna behar dutenak bestealdean); eta beste lerroa, areago sinplifikatuz, alde batean jarrita beren politikak gero etagehiago integratzearen alde eta fisonomia askoz politikoagoa izango duen Batasun baterantzaurrera egitearen alde egiten dutenak, eta bestean jarrita Erkidegoko ohiko gobernuartekouretan nabigatu nahiago dutenak, nor bere nabigazio gutunarekin, edo ia-ia. 27 kideen noraez hori, bateratu kontzeptuaren inguruan, nabarmen agertu zen Europako Kontseiluarenabenduko bilkuran, eta banku ikuskatzaile bateratuari buruzko akordioak ez zuen ezkutatuahal izan gainerako guztian izandako aldentzea. Bateratua adjektiboak, gaur egun, hainbatesanahi ditu Batasunaren barruan, bakoitzaren helburuen eta beharren arabera. Beharbada,horixe du dema: kartak mahai gainean jartzea eta horren ondorioz jokatzea.Ingurugiro horretantxe, hain zuzen Europako “interes bateratua” okerren olioztaturikageri denean, Europar Batasunak sari bat jaso du, Bakearen Nobel saria, eta badirudigehiago ohoratzen duela egin zuenagatik, gaur denagatik baino. Sariak, guraso fundatzaileekaldarrikatutakoa gogoratuz, gaur egun Batasunak –bake-eragiletzat ere– dituen gabezietakoasko biluzten ditu. 1950eko hamarkadan ere, oraindik gerra bukatu berria zela eta “kanpoko”hainbat Estatu –hala nola Espainia– diktaduraren pean zirela, kontzeptu horrek beste alderdiasko barne hartzen zituen, eta alderdi horiek orain, berriz ere, premiazkoak dira europaraskorentzat. “Barne bakea” (gizartekoa eta ekonomiakoa, eta demokratikoa), milioikaherritar krisi betean direla, duen demarik handiena, zuzenean lotuta dago europar terminolarri zauritu horrekin, bateratu adjektiboarekin. Edo bateratua da (ongizatea) edo bakerik ezda, ez behintzat egungo integrazio ereduaren barruan, arrakala (ipar-hego, eta gizartekoa)gehiegi zabal daitekeelako eta josturak puska daitezkeelako. Europako gizarte eredurik ereez dago, aterki bateratu bat, inolaz ere. Badira hobeak, hala-holakoak eta txarrak.Bakearen Nobel saria eman izana baliatu behar zatekeen Estatu kideek partekatu behardituzten –eta, ondorioz, herritarrei bermatu behar dizkieten– printzipioei, balioei, eskubideeiEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-359

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!