10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Mª Carmen Gallasteguida ahaleginen oinarrian ideia erkide batzuk daudela, ongizate Estatu bat taxutu beharrariburuz. Ongizate estatu horrek Europako herritarrak babestuko lituzke beren zori txarretikedo beren abiapuntu egoera txarragotik; edota, orain bizi izaten ari garen gisako egoeretan,ekonomia krisiek –bereziki ahulenei– eragindako kalteetatik.Nire iritzira, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa eratu zenetik egindakobidean, geroago barne merkatua, merkatu bakarra, Europar Batasuna, Ekonomia eta DiruBatasuna (diru bakarrarekin)... bide horretan beti gidari izan da ideia hau: Europakoherrialdeentzat erakunde egitura bat lortzea, bakea arau izan dadin, eta ez salbuespen, etaherritarren aurrerakuntza eta ongizatea guztien helburu izan dadin. Zeregina ez da bukatu.Akatsak aitortzeko prozesuan gaude; eta, globalizazioa gorabehera, guztiok ontzi bereangaudelako eta noranzko berean arraun egiten dugulako seguru sentiarazteko aukera emangodiguten mekanismoak sortzeko prozesuan. Horrek batzuetan ez gaitu batere pozik uzten;baina, 2007aren erdialdeaz geroztik bizi izaten ari garen arazo itzelen argitan aztertzendugunean, denbora ikuspegiarekin begiratuta, lorpen ikusgarria da. Eta lorpen horri eskeresan daiteke bakea Europan askoz ziurtatuago dagoela. Ekonomia erakundeez gainera,erakunde erkideak eratu ditugula, gazteen eta ez hain gazteen mugikortasuna ahalbidetudugula, hobeto elkar ulertzea lortu dugula, ideiak partekatzea, elkar hartuta lan egitea. Azkenbatean, normalena bakea izan dadin eta gerrak itzul ez daitezkeen iraganeko gertaerak izandaitezen lan egin dugu.Bakearen Nobel saria, horrenbestez, ospatu beharrekoa da, eta Europak saria jasotzekoaski merezimendu egin ez duela uste duten guztiei esan nahiko nieke beharbada arrazoidutela, aurrera egiteko bide luzea dugulako, baina emandako pausoak noranzko egokianeman direla, eta Europan izan direla, eta badirela, hainbat buru argi. Eta buru argi horieklurralde hau toki oparo, bidezko eta baketsutzat eratuko duen etorkizun baterantz jo dezagunlortzen ari diren erakundeak eta jardunbideak diseinatzen, berritze eta eraikitzen dihardute.Daitekeena da luzaroan munduko ekonomia potentzien artetik lehena ez izatea, baina hori ezda hain tamalgarria ere, baldin baketsuagoa, solidarioagoa eta abegitsuagoa dela ziurtatzenbadugu bien bitartean.Nobel sariak lan handiei ezagutza emateko ezarri ziren. Eta hemen, Europan, egin dena,horixe izan da: lan handi bat (oraindik sostengu gehiagoren beharrean), beharrezkoa etaguztientzako ona den helburu erkide baten alde.56EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!