Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask Argitalpena deskargatu - Eurobask

10.07.2015 Views

OSPAKIZUNERAKO ARRAZOIMª Carmen GallasteguiEHUko Ekonomia Analisiaren Oinarrietako katedradunaEuropari emandako Bakearen Nobel saria begirada kritikoz ikusi dute batzuek, eta bestebatzuek justifikazio itxura duten oharrekin; adibidez ohar batek dio Europari emandakobizkarrekoa dela, aurrera egiten segi dezan, orain arte egindako lanaren ezagutza bainogehiago. Eta, hala ere, bada neurri batean bitartekoa den ikuspegi bat ere, Bakearen Nobelsaria eman digutelako europartzat geure burua zoriontzeko aukera eman diezagukeena,konplexurik gabe eta geure burua neurriz gain goretsi egin gabe.Begien bistakoa da arrazoi ekonomikoak ez direla herrialdeen artean gerrak izatekozergatiko bakarrak, baina badira, bai, harremanak ezegonkortzeko faktore bat. Europak orainarte lortutakoa, joan den mendearen erdialdetik gaur egun arte, ekonomia eremu erkide bateratzeko ahalegina egitea da; eta hori, dudarik gabe, beste garai batzuetan hondamena ekarridiguten gerrak askoz gertaezinago egiten lagunduko du.Bi mundu gerrek (lehena 1914-1918 bitartean, eta bigarrena 1939-1945 bitartean) txikitutautzi zuten Europa, eta herrialde batzuek, konparazio batera Alemaniak, denbora luzea etalaguntza ugari behar izan zituzten beren nazioa, beren kanpo harremanak, beren irudia,beren ekonomia berreraikitzeko. Hori guztia, izan ere, deuseztatuta zuen Alemaniak, berakpizten lagundu zuen gerraren ondorioz. Orduz geroztik, 68 urte igaro dira. Aldi horretan,Europako herrialdeen arteko elkar ulertzea praktikatu da, Europar Batasun baten eta diruerkide baten eraikitzea, merkataritza harremanen liberalizazioa, ondasun eta zerbitzuenmerkatu bakarra diseinatzea, eta eztabaidak eta urratsak egiten ari dira erakunde sorkuntzahandiago baterantz, erakunde horiek orain arte lortu denaren zimenduak indartu eta sendotuditzaten. Zeregin horretan akats ugari egin dira. Batzuk, sobera ezagunak: diru eremu egokibaten gabezia, zerga politika erkide baten gabezia, finantza ikuskatze bateratu baten gabeziaeta banku batasun baten gabezia, besteak beste.Europaren eraikuntza geldoa izaten ari da, hainbat arrazoirengatik. Zereginaren zailtasunabistan da. Estatu burujabeek pixkanaka ekonomia eskumen garrantzitsuak (uler bedi dirupolitika) Europako erakunde erkide bati (Europako Banku Zentrala) lagatzeak borondatepolitiko handia eta barne adostasun handia eskatzen ditu. Geldotasun hori are nabariagoaizaten ari da urteotan, ekonomia krisialdia Europa gogor jotzen ari denean, nahiz eta moduhomogeneoan egiten ez duen. Horrek agerian uzten ditu funtsezko aldeak, Euroguneareniparraldeko herrialdeek eta hegoaldeko herrialdeek bultzatzen dituzten hurbilketen artean.Europaren garapenak, baina, aurrera jarraitzen du, nahiz eta norabide aldaketa handiak behardituen, baldin arrakastaz burutu nahi badu hainbesteko ilusioz abiatutakoa. NabarmentzekoaEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-355

Mª Carmen Gallasteguida ahaleginen oinarrian ideia erkide batzuk daudela, ongizate Estatu bat taxutu beharrariburuz. Ongizate estatu horrek Europako herritarrak babestuko lituzke beren zori txarretikedo beren abiapuntu egoera txarragotik; edota, orain bizi izaten ari garen gisako egoeretan,ekonomia krisiek –bereziki ahulenei– eragindako kalteetatik.Nire iritzira, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa eratu zenetik egindakobidean, geroago barne merkatua, merkatu bakarra, Europar Batasuna, Ekonomia eta DiruBatasuna (diru bakarrarekin)... bide horretan beti gidari izan da ideia hau: Europakoherrialdeentzat erakunde egitura bat lortzea, bakea arau izan dadin, eta ez salbuespen, etaherritarren aurrerakuntza eta ongizatea guztien helburu izan dadin. Zeregina ez da bukatu.Akatsak aitortzeko prozesuan gaude; eta, globalizazioa gorabehera, guztiok ontzi bereangaudelako eta noranzko berean arraun egiten dugulako seguru sentiarazteko aukera emangodiguten mekanismoak sortzeko prozesuan. Horrek batzuetan ez gaitu batere pozik uzten;baina, 2007aren erdialdeaz geroztik bizi izaten ari garen arazo itzelen argitan aztertzendugunean, denbora ikuspegiarekin begiratuta, lorpen ikusgarria da. Eta lorpen horri eskeresan daiteke bakea Europan askoz ziurtatuago dagoela. Ekonomia erakundeez gainera,erakunde erkideak eratu ditugula, gazteen eta ez hain gazteen mugikortasuna ahalbidetudugula, hobeto elkar ulertzea lortu dugula, ideiak partekatzea, elkar hartuta lan egitea. Azkenbatean, normalena bakea izan dadin eta gerrak itzul ez daitezkeen iraganeko gertaerak izandaitezen lan egin dugu.Bakearen Nobel saria, horrenbestez, ospatu beharrekoa da, eta Europak saria jasotzekoaski merezimendu egin ez duela uste duten guztiei esan nahiko nieke beharbada arrazoidutela, aurrera egiteko bide luzea dugulako, baina emandako pausoak noranzko egokianeman direla, eta Europan izan direla, eta badirela, hainbat buru argi. Eta buru argi horieklurralde hau toki oparo, bidezko eta baketsutzat eratuko duen etorkizun baterantz jo dezagunlortzen ari diren erakundeak eta jardunbideak diseinatzen, berritze eta eraikitzen dihardute.Daitekeena da luzaroan munduko ekonomia potentzien artetik lehena ez izatea, baina hori ezda hain tamalgarria ere, baldin baketsuagoa, solidarioagoa eta abegitsuagoa dela ziurtatzenbadugu bien bitartean.Nobel sariak lan handiei ezagutza emateko ezarri ziren. Eta hemen, Europan, egin dena,horixe izan da: lan handi bat (oraindik sostengu gehiagoren beharrean), beharrezkoa etaguztientzako ona den helburu erkide baten alde.56EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3

OSPAKIZUNERAKO ARRAZOIMª Carmen GallasteguiEHUko Ekonomia Analisiaren Oinarrietako katedradunaEuropari emandako Bakearen Nobel saria begirada kritikoz ikusi dute batzuek, eta bestebatzuek justifikazio itxura duten oharrekin; adibidez ohar batek dio Europari emandakobizkarrekoa dela, aurrera egiten segi dezan, orain arte egindako lanaren ezagutza bainogehiago. Eta, hala ere, bada neurri batean bitartekoa den ikuspegi bat ere, Bakearen Nobelsaria eman digutelako europartzat geure burua zoriontzeko aukera eman diezagukeena,konplexurik gabe eta geure burua neurriz gain goretsi egin gabe.Begien bistakoa da arrazoi ekonomikoak ez direla herrialdeen artean gerrak izatekozergatiko bakarrak, baina badira, bai, harremanak ezegonkortzeko faktore bat. Europak orainarte lortutakoa, joan den mendearen erdialdetik gaur egun arte, ekonomia eremu erkide bateratzeko ahalegina egitea da; eta hori, dudarik gabe, beste garai batzuetan hondamena ekarridiguten gerrak askoz gertaezinago egiten lagunduko du.Bi mundu gerrek (lehena 1914-1918 bitartean, eta bigarrena 1939-1945 bitartean) txikitutautzi zuten Europa, eta herrialde batzuek, konparazio batera Alemaniak, denbora luzea etalaguntza ugari behar izan zituzten beren nazioa, beren kanpo harremanak, beren irudia,beren ekonomia berreraikitzeko. Hori guztia, izan ere, deuseztatuta zuen Alemaniak, berakpizten lagundu zuen gerraren ondorioz. Orduz geroztik, 68 urte igaro dira. Aldi horretan,Europako herrialdeen arteko elkar ulertzea praktikatu da, Europar Batasun baten eta diruerkide baten eraikitzea, merkataritza harremanen liberalizazioa, ondasun eta zerbitzuenmerkatu bakarra diseinatzea, eta eztabaidak eta urratsak egiten ari dira erakunde sorkuntzahandiago baterantz, erakunde horiek orain arte lortu denaren zimenduak indartu eta sendotuditzaten. Zeregin horretan akats ugari egin dira. Batzuk, sobera ezagunak: diru eremu egokibaten gabezia, zerga politika erkide baten gabezia, finantza ikuskatze bateratu baten gabeziaeta banku batasun baten gabezia, besteak beste.Europaren eraikuntza geldoa izaten ari da, hainbat arrazoirengatik. Zereginaren zailtasunabistan da. Estatu burujabeek pixkanaka ekonomia eskumen garrantzitsuak (uler bedi dirupolitika) Europako erakunde erkide bati (Europako Banku Zentrala) lagatzeak borondatepolitiko handia eta barne adostasun handia eskatzen ditu. Geldotasun hori are nabariagoaizaten ari da urteotan, ekonomia krisialdia Europa gogor jotzen ari denean, nahiz eta moduhomogeneoan egiten ez duen. Horrek agerian uzten ditu funtsezko aldeak, Euroguneareniparraldeko herrialdeek eta hegoaldeko herrialdeek bultzatzen dituzten hurbilketen artean.Europaren garapenak, baina, aurrera jarraitzen du, nahiz eta norabide aldaketa handiak behardituen, baldin arrakastaz burutu nahi badu hainbesteko ilusioz abiatutakoa. NabarmentzekoaEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-355

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!