10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eusebio GainzaEuropar Batasun Federala modu bateratuan kudeatzearren funtsezkotzat ditugun eremuakzirriborratzen saiatze aldera, aipatu beharrekoak ditugu:1. Kanpo politika eta ordezkaritza bakarra. Europar Batasunak ahots bakarra izateaezinbestekoa da, batasun irudia emango bada, eta Europaren interesak benetanordezkatuak izatea eta planeta osoan errespetatuak izatea lortuko bada. Gainera, bistandenez, batasun ezak dakartzan askotariko gastuak merkatuko ditu. Gaur egun mundukoherrialde bakoitzean Batasuneko herrialdeek dituzten 27 enbaxaden ordez, EuroparBatasunaren enbaxada bakarra ezarriko litzateke, eta Estatu kideek Batasunaren barruandituzten enbaxadak kenduko lirateke: 27 x 26 = 702 enbaxada alferrikakoak direnak.Kendu beharreko gastuak iruditzen zaizkigu, krisi garaian izan edo ez.2. Defentsa. Defentsako 27 ministerio mantentzea, teorikoki gu Batasunaren etsaietatikbabesteko, gastua alferrik biderkatzea ez ezik, 27 armada koordinatzean eraginkortasunagaltzea da. Armada horiek, kanpora beren eginkizuna egitera irteten direnean, 27 aginterierantzuten diete, eta 27 politikariri, Batasuneko politikariak adostea lortzen ez dutenarazoak konpontzen saiatzeko. Gastu horien eraginkortasunik eta mugarik eza logikoada, eta itxuragabekeria bat, argi eta garbi bateraezina dena teknologikoki aurreratuaizango den eta soilik Batasunaren interesei erantzungo dien Europako defentsa sistemabat izatearekin.3. Diru politika eta ekonomia batasuna. Gure ustez, dudarik gabe, politika bateratua izanbehar duen Europar Batasuneko hirugarren ardatza da. Eurogunean diru batasunerakoegindako urrats egokiak inola ere ezin dira zalantzan jarri, horren ondoriozko ekonomiapolitika ere nazio estatuek Batasunaren esku uzteko gai izan ez direlako. Politikahori Batasunaren esku uztea, Batasunaren eta Batasuneko herritarren interesak soilikbabestuko dituen Europako Banku Zentral (EBZ) bat beharko litzateke. Defizitarenmailak finkatu eta kontrolatzeari soilik begiratu beharrean, EBZk zuzentarau horizontalakezarri beharko lituzke zerga politiketan, diru bilketan eta gastuetan; eta interes tasabakarra ezarri beharko luke Batasuneko Administrazio publikoen zorpetzea egiteko,Euriborra bera erreferentziatzat hartuta, espekulaziorik gabeko mailetan. Bere seneanden Batasuneko ezein enpresaburuk edo herritarrek ezin du ulertu nola gure bankupublikoen artean nagusia izan beharko lukeenak, EBZk, nola euroak ematen dizkienbankuei Euriborraren tasan, banku pribatu horiek EBZren beraren akziodunei mailegadiezaieten hiru edo lau aldiz handiagoa den tasa batean. Eta, bien bitartean, EBZ ez dagai kapital transferentzia handien gaineko Europako tasa bat ezartzeko.Noranzko horretan bidea egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu, dagoeneko ahaztuak ditugundesadostasun eta indarkeria putzu ilunetara eramango gaituzten bideak ez desegitearren.Bide hori egiteko, bada, nahitaezkoa da Europako Batzordea benetan ere BatasunekoGobernu bihurtzea, soilik Parlamentuaren mende, herritarrek zuzenean hautatua. Ezin daBatasunaren norabidea nazio estatuen liderren esku utzi, botoa eman zieten herritarrenordezkari baitira soilik.52EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!