10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

NOBEL SARI BAT, EUROPAKO EGITURAZKO BAKERAKOIgor FilibiEUROBASKeko presidenteordea (EAJ-PNV)EHUko Nazioarteko Harremanetako irakasleaErreforma protestantearekin (1517), Europa urratu egin zen, hainbat erlijio eta politikagerratan. Azkenean, XVII. mendearen erdialdean bukatuko ziren, Wesfaliako Bakearekin(1648). Estatu modernoak eta haien gerra etengabeak Europako historiako aktore nagusibihurtu ziren. Europako lehen Bake hura izenpetu zuten gobernatzaileek formula batbesterik ez zuten aurkitu, elkar hiltzen ez jarraitzeko: elkarri nor bere lurraldeen gainekosubiranotasuna onartzea, eta, horrenbestez, beren mendekoek jarraitu beharreko erlijioaelarri onartzea.Hiru mende zehatz geroago, beste gerra sail amaiezin baten ondoren, ehunka europar bilduziren Hagako Biltzarrean, 1948ko maiatzean. Bi mundu gerrek dozenaka miloi gizabanakohilda utzi zituzten gudu zelaietan eta deuseztatze esparruetan. Lehenengo arma atomikoekerakutsia zuten Europan, Gerra Hotzaren barruan, berriz gertatzekoa zen gerrak ekarrikozuen amesgaiztoa. Hagako eztabaida haiek aho batezko ondorioa eman zuten: beharrezkoazen Europa batzea.Frantziaren proposamena, 1950eko maiatzaren 9koa, ezin argiagoa zen: Europa ezzen egin, eta gerra izan genuen. Azkena izango zen beste gerra bat saihestu nahi bazen,beharrezkoa zen kontinenteko herriak nazioez gaindiko aginte bakarraren pean batzea.Estatuek uko egin behar zieten beren subiranotasun egoistei, guztien onaren bila.Bitxia da nola XVII. mendeko gerrak saihesteko balio izan zuen subiranotasun hurabera, alabaina, XX. mendeko gerren errudun izan zen. Gaur egun, inork ezin du irudikatuFrantziaren eta Alemaniaren arteko gerra bat, ez eta Europako beste ezein herrialderenartekoa ere. Robert Schuman frantses ministroaren proposamenak hitzeman zuenez, gauregun jadanik gerra, Europan, pentsaezina ez ezik, materialki ezinezkoa ere bada. Oraindikez dugu eratu europar federazioa, integrazio prozesuaren azken helburua; baina dagoenekolortu dugu haren helburu lehena eta handiena: Estatuen arteko bakea. Horrexegatik jasozuen Europar Batasunak Bakearen Nobel saria 2012ko abenduaren 3an.Integrazio prozesuaren ekarpen baliotsuena, bake klase berri bat taxutu eta gauzatzeada; haize politikoen gorabeheran dagoeneko husten ez den bake bat. Egiturazko bakea da:ehuntzen duen interes eta balio sarea hain da estua eta sakona, inork ezin du desegin. Europardimentsioa hain dute berezko gure Estatuek, aspaldi utzi zioten soilik nazional izateari.Gure bakeak badu kanpo dimentsio bat ere. Izan ere, elkarrizketaren balioa, arazoaEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-349

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!