Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask Argitalpena deskargatu - Eurobask

10.07.2015 Views

EUROPARRA IZATEAREN HARROTASUNAGATIKJavier ElzoDeustuko Unibertsitateko katedradun emerituaZenbait ikertzailek nabarmentzen dute 1945az geroztiko europar eraikuntzaren aldekoarrazoibide nagusia izan da (eta Bakearen Nobel saria Europar Batasunari ematekoerabakian pisua izango zuen) gerra posible ez den eremu bat sortu duela. Egia da hori,baina Mendebaldeko Europan soilik, ezin baitugu ahaztu Balkanetako Gerra deritzona,Jugoslavia ohian.Aipatu da, orobat, 1914/1919 eta 1939/1945 aldietako gerren ondoren, beharrezkoazela ospe txarreko nazionalismo eta abertzaletasunak gaindituko zituen organizazio bat,Estatuz gaindiko erakunde bat sortuta, gaur egun Europar Batasuna izena duena. Horere, ordea, ikusten dugu lotsaz “lehentasun nazionala” deritzona agertu dela, adibidez LePenek erabilitako “les français d´abord” formulan. Horrek eskuin muturraren jarraitzaileakbaino askoz herritar gehiagoren adostasuna jaso du, Frantzian eta Europako beste herrialdebatzuetan. Gogoan izan Frantziak eta Herbehereek uko egin ziotela Europako Konstituzioarenproiektuari, 2005eko lehen seihilekoan.Une hartako Erresuma Batuko Atzerri Arazoetako ministro Jack Strawk, gertaturikoaoso kontuan hartuta, artikulu argigarria idatzi zuen prentsan: “Subsidiariedad: en busca delequilibrio” (El Correo eta Diario Vasco, 2005-09-09). Hor aldezten zuen ezen, britainiarlegebiltzarrak erabaki dezakeen hartan, ez dezala esku hartu europarrak. Haren ustez, horrelabi erakundeak indartuta aterako lirateke, eta europarren atxikipen sentimenduak (anitzak) ezzirela kalteturik aterako, ingelesa, frantsesa, herbeheretarra... izatearen eta europarra izatearenartean aukeratu behar izateagatik. Guztiz bat nator, ñabardura bakar –baina garrantzitsu– bateginda: subsidiariotasun printzipioa ez dadila mugatu Estatu kideetako parlamentuen etaEuropako Legebiltzarraren arteko harremanetara. Aplika bedi, era berean, eskualdeetako,nazioetako, landerretako, nazio erkidegoetako edo dena delakoetako parlamentuetara ere.Europar Batasuna diru batasun bat baino gehiago izatea nahi badugu, beharrezkoa izango daeuskal herritarrek, katalanek, espainiarrek, frantziarrek, ingelesek, eskoziarrek eta abarrek,harro, esan dezagula europarrak garela. Eta urrun gaude, oso urrun, helburu hori lortzetik.Europan balioez egindako inkestetan, azken 25 urte honetan galdetu izan dugu atxikipensentimenduez, inkestatuei bost erantzun aukeran emanda, lehentasunen ordenan bi hautaditzaten: bizileku duen hiriarekiko atxikipena, eskualde edo autonomia erkidegoarekikoa,Estatuarekikoa, Europarekikoa edo mundu osoarekikoa. Sistematikoki, Europakoa izatearensentimendua azken tokian ageri da, alde handiz. Are gehiago, Europako herritarrak, neurriaskoz nabarmenagoan, munduko herritar sentitzen dira, Europako herritar baino. Europa,atxikipeneko erreferentzia eremutzat, ez da herritarrengan barneratu.EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-347

Javier ElzoNi neu uste osoko europazalea naiz. Egia da eraikitzen ari den Europa gehiago delaekonomia eta finantza Europa, kultura eta gizarte Europa humanista baino. Amin Maaloufenformula ederrak dioenez, ordea, “Europar Batasunak gauzatu den utopia baten adibideaeskaintzen digu”. Izan ere, Europa ez da euroa soilik. Era berean bada, adibidez, berenjatorrizko herrialdeetatik kanpora hezten diren unibertsitarioen ugaltzea. Askotan, berenlanbide bizitza beste herrialde hartan jarraitzen dute. Bai eta bikotea aurkitu ere, maiz.Nazioarteko ezkontzak gehitzen ari dira, eta hurrengo belaunaldiek oraingoek baino neurrihandiagoan esango dute: “europarrak gara”.Harro, gainera. Mende honetan azken urteotan izandako degradatzea gorabehera,munduko toki gutxitan daude –baten batean baldin badaude– Europan baino gizartedesberdinkeria txikiagoak, pentsamendu askatasun eta politika nahiz erlijioko sinesmenenaskatasun eta presentzia publiko handiagoak. Eta ez dezagun ahatz Europan gizabanakogaixoentzat, bakartuentzat eta langabeentzat dugun babesa. Horregatik, gure seme-alabeneta biloben etorkizunerako, Europar Batasun indartsu bat aldezten dut, egun berean EuroparBatasuneko legebiltzarkide federalak eta lehendakaria bozkatzeko aukera emango diena.Europar herritartasun bakarraz gainera, hura eratzen eta aberasten duten herrietako etaEstatuetako kulturak eta hizkuntzak errespetatu, babestu eta sustatuko dituen Europa bat.Europa horrek zer esan handia izango du munduko gainerako tokietan.48EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3

EUROPARRA IZATEAREN HARROTASUNAGATIKJavier ElzoDeustuko Unibertsitateko katedradun emerituaZenbait ikertzailek nabarmentzen dute 1945az geroztiko europar eraikuntzaren aldekoarrazoibide nagusia izan da (eta Bakearen Nobel saria Europar Batasunari ematekoerabakian pisua izango zuen) gerra posible ez den eremu bat sortu duela. Egia da hori,baina Mendebaldeko Europan soilik, ezin baitugu ahaztu Balkanetako Gerra deritzona,Jugoslavia ohian.Aipatu da, orobat, 1914/1919 eta 1939/1945 aldietako gerren ondoren, beharrezkoazela ospe txarreko nazionalismo eta abertzaletasunak gaindituko zituen organizazio bat,Estatuz gaindiko erakunde bat sortuta, gaur egun Europar Batasuna izena duena. Horere, ordea, ikusten dugu lotsaz “lehentasun nazionala” deritzona agertu dela, adibidez LePenek erabilitako “les français d´abord” formulan. Horrek eskuin muturraren jarraitzaileakbaino askoz herritar gehiagoren adostasuna jaso du, Frantzian eta Europako beste herrialdebatzuetan. Gogoan izan Frantziak eta Herbehereek uko egin ziotela Europako Konstituzioarenproiektuari, 2005eko lehen seihilekoan.Une hartako Erresuma Batuko Atzerri Arazoetako ministro Jack Strawk, gertaturikoaoso kontuan hartuta, artikulu argigarria idatzi zuen prentsan: “Subsidiariedad: en busca delequilibrio” (El Correo eta Diario Vasco, 2005-09-09). Hor aldezten zuen ezen, britainiarlegebiltzarrak erabaki dezakeen hartan, ez dezala esku hartu europarrak. Haren ustez, horrelabi erakundeak indartuta aterako lirateke, eta europarren atxikipen sentimenduak (anitzak) ezzirela kalteturik aterako, ingelesa, frantsesa, herbeheretarra... izatearen eta europarra izatearenartean aukeratu behar izateagatik. Guztiz bat nator, ñabardura bakar –baina garrantzitsu– bateginda: subsidiariotasun printzipioa ez dadila mugatu Estatu kideetako parlamentuen etaEuropako Legebiltzarraren arteko harremanetara. Aplika bedi, era berean, eskualdeetako,nazioetako, landerretako, nazio erkidegoetako edo dena delakoetako parlamentuetara ere.Europar Batasuna diru batasun bat baino gehiago izatea nahi badugu, beharrezkoa izango daeuskal herritarrek, katalanek, espainiarrek, frantziarrek, ingelesek, eskoziarrek eta abarrek,harro, esan dezagula europarrak garela. Eta urrun gaude, oso urrun, helburu hori lortzetik.Europan balioez egindako inkestetan, azken 25 urte honetan galdetu izan dugu atxikipensentimenduez, inkestatuei bost erantzun aukeran emanda, lehentasunen ordenan bi hautaditzaten: bizileku duen hiriarekiko atxikipena, eskualde edo autonomia erkidegoarekikoa,Estatuarekikoa, Europarekikoa edo mundu osoarekikoa. Sistematikoki, Europakoa izatearensentimendua azken tokian ageri da, alde handiz. Are gehiago, Europako herritarrak, neurriaskoz nabarmenagoan, munduko herritar sentitzen dira, Europako herritar baino. Europa,atxikipeneko erreferentzia eremutzat, ez da herritarrengan barneratu.EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-347

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!