10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

“BAKEA NAHI BADUZU, EGIZU LAN JUSTIZIAREN ALDE”:EUROPAR BATASUNA ETA NAZIOARTEKOZIGOR AUZITEGIAJosé Luis de la Cuesta ArzamendiZuzenbide Penaleko Nazioarteko Elkarteko presidentea (AIDP)EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria2002ko uztailaren lehenean hasi zen Nazioarteko Zigor Auzitegiaren Estatutuarenindarraldia. Egia bihurtu zen “utopia” hori, hainbat hamarkadaz hainbeste instantziatatikeskatua; besteak beste, 2004ko biltzar nagusiaz geroztik (Pekin, Txina) presidente izatekoohorea dudan Association Internationale de Droit Pénal (AIDP-IAPL) elkartetik. ZigorZuzenbideko Nazioarteko Batasunaren (Viena,1889) eraikiberritze gisa Parisen 1924ansortua, dagoeneko bere lehenengo biltzarretik (Brusela, 1926) AIDP-IAPL elkarteak galdatuzuen nazioarteko zigor auzitegi bat ezar zedila, justiziako instantzia iraunkortzat, besteakbeste ondorengo hauek auzipetuko (eta zigortuko) zituena: eraso krimenetik eratorritakozigor erantzukizuna (hala gizabanakoena, nola Estatuena), horri lotutako delituak, etanazioarteko legediaren kontrako beste urraketa larri batzuk, gerra nahiz bake garaian eginak;bai eta munduko bakearen aurkako mehatxu diren nazioarteko beste krimen batzuk ere.Maiz nabarmendu dira Europar Batasunak Nazioarteko Zigor Auzitegia sortzekoprozesuan egindako ekarpenak, albait herrialde gehien sartzearen alde egin duen lana, etaegin duen diru ekarpen erabakigarria. Gainera, Europar Batasunak ahaleginak egin dituEstatu Batuak Auzitegiko prozesuan sartzearen aldeko elkarrizketa bultzatzeko, berariazkobideak bilatuz eta ezarriz, kasu konkretuetarako behintzat.Era berean, 2010ean, Kampalan, Erromako Estatutua berraztertzeko biltzarrean,nabarmendu zen Europar Batasunak eta haren Estatu kideek egindako ekarpena, NazioartekoZigor Auzitegiaren independentzia indartzearen alde, Auzitegiak funtzionamendueraginkorra izatearen alde, Auzitegiaren estatutuetako aurreikuspenak betetzearen alde, etalankidetza bideak zabaltzearen alde.Egiaz, ekintza eremu horretan ere Europar Batasunak baditu hainbat argi-ilun; horietakoez gutxi, Nazioarteko Zigor Auzitegiaren aurrerakuntza eta sinesgarritasunerako funtsezkoakdiren arloetan (osagarritasuna, immunitatea, Fiskaltzarekiko eta Auzitegiarekiko lankidetza,biktimak eta lekukoak, atxiloketa, eta abar). Arlo horietan, beste hainbatetan bezala, Estatukideen arteko aldeek (Estatu kideek nazioartean nortasun propioarekin jarduten jarraitzenbaitute, baita Estatu kide gehienen jarrerarekin bat ez datozen jarrerak aldezten ere) azkeneanberriz ere islatzen dute Europar Batasunaren kanpo politikako ahultasun tamalgarri hori,luzapenetan gehiago ibili gabe lehenbailehen gainditu beharrekoa.EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-343

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!