10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

José Luis de Castro Ruanoten. Hori guztia errotik ari da aldatzen: emaitzak dagoeneko ez dira onak, pobrezia gurekaleetan nabari da, eta Europar Batasuna gizarte hausturaren eragiletzat hautematen da.Hirurogei urte geroago, bakea lortzea ez da jadanik europar kausaren alde mobilizatzekoaski. Hain bat hamarkadaz europar eraikuntza justifikatu, akuilatu eta legitimatu zuen kontakizunabukatu da, Bakearen Nobel saria eman izana gorabehera. Horrexegatik eztabaidatzenda –edo are axolagabekeriaz, mespretxuz nahiz txantxaz tratatzen da– sari hori eman izana.Beste narratiba bat bilatu behar da, Batasunaren kontakizun esperantzagarria eta aski motibatzaileaemango duen narratiba bat. Europar utopia bahitzen badu merkatuei begiratzendien eta herritarrengandik aldenduta dabilen ideologia ekonomizista batek, europar kontakizunakrisialdian sartzen da, eta inoiz sortu den proiektu politiko zirraragarrienari buruzkotxeragabetasuna saihestezina da. Ondorioak bistan ditugu: populismo antieuropeistak, sistemarenaurkako estremismoa, eta herritarrak europar proiektutik aldentzea (edo are argieta garbi haren aurka jartzea). Barrosok inplizituki halaxe onartu zuen Europako Legebiltzarrarenaurrean, Batasunaren Egoerari buruzko Hitzaldian, Bakearen Nobel saria emanaizan baino hilabete lehenago: “Europar Batasuna bakea bermatzeko eraiki zen. Gaur egun,horrek esan nahi du gure Batasunak globalizazioaren demei erantzun ahal izatea egin behardela. Horregatik, Europari buruzko beste gogoeta bat behar dugu”.Egiturazko bakea lortzeaz gainera, kontuan hartzen badugu merkatuko gizarte ekonomia(orain ezbaian den Europako gizarte eredua) zela europar proiektuaren beste bereizgarria,esan beharra dago Estatuak ez direla gai izango gizarte lorpen horiek ziurtatzeko, munduglobalizatu honetan. Krisiak eragindako Estatu berekoikeriak, adibidez, inbertsioak etamerkatuak lortzearren Txinarekin alde biko negoziazioak egitera baldin bagaramatza, europarbatzuek besteen aurka lehiatuz, elkarrekin Pekinekin harreman bat izatea proposatubeharrean, orduan, besterik gabe uko egiten arituko gara gizarte dumping-ari aurre egitekoestrategiak garatzeari. Elkarrekin estrategia horiek lantzea da bide bakarra gizarte babesekomaila jakin batzuei eusteko, hobeto edo okerrago, egungo ekonomia globalizatu lehiakorhonetan. Hori da geure burua Europan identifikatzeko aukera eman diezaguken kontakizuna.Susan Georgeren hitzetan: 4“Itzulingururik esan dezadan: ez dut uste beste mundu bat posible denik, baldin Europa ez badajakitun bere paper ezinbestekoaz, eta ez badago bere sustraiei, bere kulturari eta bere historiako–bereziki, gerraondoko bere historiako– alderdi hoberenei leial irautera eta haietatik abiatutaeraikitzera deliberatua. Gainera, europar kontzientzia hori eta, handik abiatuta, estatubatuarraz osobestelakoa den Europako gizarte eredu bat eraikitzea lortu ezean; beste mundu posible horretarakooinarritzat eredu hori baliatzeko aukera izan ezean, ezinezkoa izango da beste mundu bat, etagainera Europa bera mortu bihur liteke; bere eliza ederrekin, gazteluekin eta ardo onarekin, bainamortu, azken batean”.4Otro mundo es posible si…; Bartzelona, Icaria Editorial, 2004, 112. orr.42EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!