10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Noé Cornagoeraginengatik. Beraz, pentsatzekoa da ezen, beren egonkortze eraginak lortu bezain laster,haien tokia hartuko dutela asmo politiko handiagoko planteamenduek, epe ertain eta laburreansartuago dauden helburuekin. Horietan, Europar Batasuna –oraingo krisialdia gorabehera,eta garrantzia behin-behinekoz kantzilergoetara aldatu izana gorabehera– indartuta aterabeharko da. Hori da, behintzat, Europar Batasunak pentsatu nahiko lukeena.Bakearen Nobel saria Europar Batasunari eman izana, horiek horrela, Europako potentzianhandien arteko adiskidetze politikoaren esparruan erakunde bakan horrek izandako lorpengarrantzitsuen ezagutzatzat (berandu samarreko ezagutza, egiaz), edota bere barruan dituengizarte nahiz etnia gatazka ugarien kudeaketa baketsuari egindako ekarpenaren (ekarpenapalagoa, benetan) ezagutzatzat baino areago, ulertu daiteke hotsandiko gonbidapentzat,Europar Batasunak bere buruaz gogoeta egin dezan, bere iraganaz eta orainaz pentsa dezan,horrela bere bultzada politikoa berreskuratze aldera.Planteamendu horrek, hala ere, doktrina inspirazio zeharo berria eskatzen du, ekonomiarengobernu eta autoritate printzipioaren oinarri publikoa argi eta garbi adieraziko duena; eta,azken batean, gida kontzeptutzat gobernantzaren nozioa alde batera uztea, krisiak agerianjarri baitu nozio horrek, nahitako bere anbiguotasunarekin, eragiten duen nahasmen geroeta handiagoaren ondorio larriak. Eta nahasmena sortzen du, nekez delako bateragarriaerakunde hierarkiako, zuzenbide publikoko eta ordezkaritzazko politikako kategoriekin,sistema politiko demokratikoen oinarritzat.Bultzada horrek integrazio eredua sakontzeko beharra erakutsi beharko du. Argitzenjoango da krisiaren ondorioek –eta gobernuarteko planoan emandako kudeaketa eskasak–,gizarte ondoeza orokortzen dela ikusita, azkenean erakusten duten neurrian Europar Batasuna,arriskuko Estatu arteko erkidego bat (berez Estatuen ondorengo kontzientzia politiko berribaten katalizatzailea) ez ezik, bere barne arkitektura oraindik inperfektua izanagatik,locus politiko nagusia ere badela. Hortxe katalizatu beharko da, lehenik, eta gero adierazibeharko da, ordezkaritzazko demokraziaren bitartez, erantzun politiko berri bat. Erantzunhorrek, gainera, bateragarri izan beharko du Estatuen ondorengo demokraziako gramatikaberriarekin; eta gramatika hori, gaurko egunean, Europar Batasunak beste inork ezin duenuntziatu, nahiz eta hastapenetako modu inperfektuan egiten duen. Dena dela, erakundepentsamendu horrek Europar Batasuna bere malenkonia autosuntsitzailetik erreskata dezan,beharrezkoa litzateke Europako politikari klase erosozale eta ezgauza errotik berritzea.40EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!