10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

SPLEEN BRUSELANNoé CornagoEHUko Nazioarteko Harremanetako irakasle titularraNazioarteko Lankidetza ez Zentralizatua: Bakea eta Garapena Masterraren zuzendariaIndibidualismo basatiaren eta boluntarismo xaloaren artean zalantzan dabilen mundubatean, erakundeek pentsatzen dutelako ideia pentsamendua irudikapen kolektibotzat baizikera eta esplika ez daitekeela adierazteko modu bat da, hau da, kide dituen norbanakoengainetik pentsatzen duen eta ondorioz ekiten duen gizarte baten produktutzat hartzea. Horida, behintzat, Mary Douglas britainiar antropologoak bere liburu ospetsuenetako bateandioena (How do the institutions think? izenburuko liburuan, hain zuzen). Bakearen Nobelsaria Europar Batasunari eman izanari ikuspegi horretatik beha dakioke. Edonola ere,kontua ez da geure buruari galdetzea Nobel Fundazioa zertan ari ote zen pentsatzen hainsari garrantzitsua Europar Batasunari ematean, Europar Batasunaren historia luzean seguraski unerik kritikoena den honetan. Aitzitik, guztiz kontrako galdera egin behar diogu geureburuari: Zer pentsatuko ote zuen Europar Batasunak jaso duen Nobel sariaz?Estatu Batuetan sortutako finantza krisiaren tamainak eta Europar Batasunaren gaineandituen eragin iraunkorrek agerian jarri dute oso askotariko izaera duten arazo batzukbadirela. Arazo horiek kudeatzea (gizarte, ekonomia eta erakunde inplikazio garrantzitsuakbaititu) badirudi Estatu boteretsuenen estatu ahalmenak ere gainditzen dituela dirudi.Ematen du ekintza kolektiboko modu berriak baliatu behar direla, eta Europar Erkidegoarenerakundeak indartu behar direla. Paradoxikoki, ordea, ez dirudi krisiaren kudeaketak eskarihori sortu duenik, baizik eta, aitzitik, lehendakarien goi bilerak ugaldu dira, gaitasun etaeragin handieneko Estatuek bultzaturik. Goi bilera horietan, aurretik europar direktoriomoduko batean (non itxura denez Alemania izaten den beti dagoen bakarra) ezarritakoerabakiak onartzen diren azkenean, baina inoiz ez hasieran aurreikusitako eran, EuroparBatasun osorako.Estatuz gaindiko metodoaren ordez gobernuarteko metodoa horrela hartzea, europarintegrazioko prozesuaren historian aurrekaririk ez duen joera aldaketa da. Izan ere, nahifederalistaren eta gobernuarteko asertzioaren arteko ohiko tentsioak hainbat hamarkadazeratu zuen Europar Erkidegoko metodoaren berezitasuna. Orain, hori eta horren lorpenikemankorrenak alboratu egin ditu gobernuarteko dinamika batek. Badirudi dinamika horiberriz nazionalizatzekoa dela, eta gainera, ustekabean bada ere, irregularki konstituzionalizatudutela ematen du.Hala ere, krisiari emandako berehalako erantzunak (funtsean, doitze programak etaerreskate nahiz berme sistemen ezarpena, eta zerga politikaren ikuspegi hertsiki diziplinazkoa)iragankorrak dira nahitaez, gizarte kostu handia dutelako eta hazkundearen gainean dituztenEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-339

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!