10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Cristina Churruca Muguruzadu bere kanpo politikaren hari gidaritzat giza eskubideak babestu eta sustatzeko eginbidearieusten ote dion. Bistan da Europar Batasunak iraganean ez duela aski sostengatu herrialdehorietako gizarte zibila, eta ez duela beharrezkoa egin egonkortasuna aldeztu beharreanaldaketa bultzatzeko, diktadura erregimen ustelei laguntza eman baitie.Europar Batasunaren Itunean lehendabizikoz kanpo politika bateratuko helburu batzukezarri izanari esker (Europan eta munduan bakeari eta egonkortasunari laguntzea, nazioartekomerkataritza garatzea, eta demokrazia nahiz zuzenbide Estatua sustatzea, politika bateratuhorren giltzarritzat), erdialdeko eta ekialdeko Europako herrialdeen atxikitzea prestatuahal izan zen. Elkartzean oinarritutako euromediterranear harremanen eskema berri batdefinitu ahal izan zen. Latin Amerikarekiko harremanak zabaldu eta sakondu ahal izanziren. Asiarekiko estrategia bat, Estatu Batuekiko adostasunerako eta ekintza bateraturakoAtlantikoaz gaindiko agenda berri baten onarpena, eta gatazkak prebenitu eta kudeatzerabideratutako politika aktiboago bat definitzen hasi ahal izan zen. Jugoslavia ohian gatazkarikonponbide negoziatu eta iraunkorra bilatzearen aldeko estreinako ekintza bateratuak,Ekialde Hurbilean bake prozesuari lagundu izana, eta Hego Afrikan trantsizio demokratikokoprozesuari sostengua eman izana, horren erakusgarri dira. Era berean, Europar Batasunagizaldeko laguntzaren eta garapenerako laguntzaren mundu osoko hornitzaile nagusiabihurtu zen.Hala ere, Europar Batasunari laster leporatu zioten gizaldeko laguntza ekintzapolitikoaren ordezkotzat erabiltzen zuela, nazioarteko segurtasuna, egonkortasuna eta bakeasustatzen laguntzeko rol diplomatiko, politiko eta militar garrantzitsua jokatu beharrean,Kanpo Arazoetarako eta Segurtasunerako Politika Bateratuaren helburuei jarraituz. EuroparBatasuna ez zen gai izan erabaki bateratuak hartu eta bizkor erreakzionatzeko, krisi egoerenaurrean (hala nola Bosnia-Herzegovina, Somalia, Ruanda eta Kosovo). Desengainusentimendua laburbiltzen zuen deskribapen honek: “Europar Batasuna ekonomia potentziabat da, gizaldeko erraldoi bat, ipotx politiko bat, eta beldar militar bat”. Irakeko krisiarenaurrean Estatu kideen artean izandako zatiketak inpresio hori berretsi besterik ez zuenegin.Irak aldi berean izan zen katalizatzaile bat eta dei bat, Europar Batasunak lehendabizikozsegurtasun estrategia bat onar zezan 2003ko abenduan. Segurtasuneko Europar Estrategiakonartzen zuen ezen, munduan dituen erantzukizunak bere gain hartuz segurtasun mehatxueieta globalizazio eskariei aurre egiteko, Europar Batasunak aktiboago, koherenteago etagaituago izan beharko duela.Azken urteotan, krisiak kudeatzearen arloan garapen garrantzitsuak egin dira: gaitasunmilitar eta zibiletako helburu bateratuak ezartzea; indarrak eta aurrerapenak sortzekomekanismoak; ekipamenduak harmonizatzea; hogeita sei misio zibil eta militar hedatzea,Balkanetatik eta auzo herrialdeetatik hasi eta Asia nahiz Afrikaraino. Horien artean daudesegurtasun sektorea erreformatzea, poliziari eta indar militarrei laguntza eta heziketa ematea,zuzenbide Estatua indartzea, hauteskunde behaketa, muga laguntza... Oro har, baina, dela36EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!