10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

María Jesús Cava Mesaingurugiroan bizi izan ziren. Bakearen Nobel saria emateko ardura duen batzordeak adierazidu Europar Batasunak saria jaso duela “Europan bakeak eta adiskidetzeak, demokraziak etagiza eskubideek aurrera egin dezaten egin duen ekarpenagatik”. Egiaz, Europak zerikusihandia du gerrarekin eta bakearekin. “Eta historia handi baten atzean beti dago historiatxiki bat, pertsonalagoa”, adierazi zuen orain-berriki, halaber, Hans-Gert Pötteringek(Europako Parlamentuko diputatu, Konrad Adenauer Fundazioko lehendakari, eta EuropakoParlamentuko lehendakari ohia). Mintzaldi hori ez da erabiliaren erabiliaz gastatua. Batnator Europa balio erkidego bat dela, eta bake erreferente bat, munduan. Iraganean, Europaizan zen gerrari eta deuseztatzeari emandako erantzuna. Egun, Europa da aurretiko dramaeta suntsipen historia ugariek izurtutako mezuaren bermea, odolaren, izerdiaren eta malkoenindarrez ikasitako mezu batekin. Bake positiboa gorantz datorren balioa da. Gainera,gatazkak saihesteko nahia sendotzen duten kultura eta sinbolo erak ugaritu dira. Zorionez,Europa dagoeneko ez dago proiektu politikorik gabea, nahiz eta oraindik ez duen lortuBigarren Mundu Gerraren ondorengo belaunaldiak eman nahi izan zion hura.Oraintxe, krisi globaletik datorren ezegonkortasun iraunkorrarekin nahasia, Europanabarmendu egiten da alderdi anitzeko agertoki honetan, hala ere erabakitasunez. Europakoherrialde askoren hazkunde ereduaren hauskortasuna gorabehera, azken hamabost urteanintegrazioan ekintza ugari egin dira: pragmatismo berri bat eta jadanik historiara igaro denmundu bipolar hartatiko hondar tikak desegin izana erakusten duten ekintzak...Uste izan nahi dut Europar Batasunaren emaitza estrategiko ugariren baliozkotasunakhelburu berrietaranzko jaurtikitze plataforma bihurtzen dutela. Edozein sektoretatik aztertutaere, balantzea sendoa eta eraginkorra da, nahiz eta zailtasunez betea izan, jakina. Denadela, nekez uka litezke europar eraikuntza –batzuetan bihurgunetsu– honetatik ekonomian,politikan, kultura nahiz hezkuntzan, zuzenbidean, epailetzan eta abarretan lortutako eraginonuragarriak.Nork uka lezake Europar Batasuneko kide izateari berari lotutako europar herritartasunekoikusmolde berria? Edo, teknologia hedapenetik, komunikaziotik eta pentsamenduzientifikotik eratorritako gizarte berriaren aurrean, nork ken lezake gaur egungo munduordenan beste eszena eta eragile boteretsu batzuek emaniko nazioarteko hierarkizazioarenaurrean Europar Batasunak oraindik jokatzen duen rola?Bere ahultasunak gorabehera, Europar Batasuna ez da errealitate estatikoa, eta berebatbaztertuenei kasu egiten die, nahiz eta desorekek hainbat ad intra eremutan oraindikberebiziko garrantzia duten. Elkartasun printzipioak, europar interpretazioan, estilo propioaizan du, paradigmatikoa ez den arren, Estatu Batuen eta XXI. mendeko beste mundu liderpotentzial batzuen mende izateak nazioarteko beste agenda batzuek mugatua sentiaraztenbaitute.Esan izan da, azkenik, Europa eraikitzeko bidea urratsez urrats eginez doala. Eta,egiaz, esperientzia behar da beldurrak eta ziurgabetasunak gainditzeko, benetako kohesio32EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!