10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ARES ETA TYR, ARBUIATURIKMaría Jesús Cava MesaEuropako Erkidegoko Zuzenbideko katedraduna. Deustuko Unibertsitatea2005ean, 1990eko hamarkadaz geroztik antolatu diren Europako ikerketa sare nabarmenenetakobatean parte hartu nuen: CLIOHRES (ingelesez, Creating Links and InnovativeOverviews for a New History Research Agenda for the Citizens of a Growing Europe) sareanalegia. Orduko hartan, Europar Batzordearen esparru egitarauko 7. lehentasunaren gaia “herritartasuna”zen, eta sarean interakzioan ari ginenok geure egin genuen proiektua, uste izanikelkarrizketarako eta eztabaidarako plataformatzat balio zuela, lanbideak agindutakoa bainoharago zihoazen helburuekin. Mugaz gaindiko eztabaida bat, aukera bikaina zekarrena, ezagupenasortzearren eta sare haietan bestelako begiradarekin eta irizpide berritzaileekin bildutakodiziplinak barneratzearren. Ikertzaileen foro hartan, hainbat nazio eta eskualde tradiziozeuden ordezkatuta, baina prest ginen ohiko agenda nazionalak hausteko eta elkar ulertzeranzkobideak irekitzeko. Historialarien elkarretaratze hura nabarmendu nahi nuke, Europar Batasunakbake eragiletzat egindako lanari buruzko gogoeta laster honen abiaburuan, metaforagisa. Izan ere, oso adierazgarriak dira bai prozesu hori, bai Europar Batasunak bake politikareningurugiro batean babestu dituen beste prozesu batzuk ere, oso bestelakoak direnak.Kontua ez zen Europa historikoki zer den definitzeari buruzko behin betiko epaia ematea,baina koordenatu horiek gogoan izan ziren eta orain ere gogoan izan beharko liratekeorain, krisialdian, azken hamarkadetan sortutako barneratze eta kanporatze elementuakebaluatzearren, eta ildo guztietan –alteritatearen estimua barne– Europar Batasunarenbaitan lortutako aurrerapena ere zehaztearren. Hori, onerako eta txarrerako, gure gizarteenbilakabideari lotuta doa. Hainbat kulturatatik datorren irudia itzultzen digun ispilu horrek,hala ere, kohesionatu egiten du –eta inoiz ere ez zatikatu– gure europar munduak funtsezkoduen hura. Horregatik, elkar ulertzearen bideak esploratzeko erraztasun nabarmenak ageridira Europar Batasunak irekitako prozesuetan, munduaren ideia postmodernoaren azpiandatzan konplexutasuna gorabehera. Hartara, batasunari esker, pentsaezina da Europakoherrien artean nazioarteko gatazka bat gertatzea, antzina ohikoa zen bezala. Izan ere,lorpen nabariez gainera, hain agerikoak ez diren asko ere erdietsi dira. Europa historiaren,politikaren, kulturaren, ekonomiaren, erlijioaren eta abarren arloko gogoetaren gai etaemaitza gisa aipatzeko hizkuntza berri bat sendotu ere egin da, postmodernitatea eta harenondorioak gainditu eta gero. Beraz, sendotuz doa “hizkera” bat, europartasunaren sein etadasein horren funtsezkotasuna eta mesedegarritasuna konbentzimendutik nabarmentzekoprest dagoena, orobat azaleratzen diren euroeszeptizismo eta arbuio saihestezinen aurrean.Bada, bestalde, kultura ekarpenen aritmetika bat, alde handia dago gure aurretikobelaunaldietakoenekin. Aurretiko belaunaldi horiek, izan ere, joan den mendeko liskarEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-331

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!