10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUROPAR BATASUNA, BAKEA ETA GIZARTE JUSTIZIAGarbiñe Biurrun MancisidorEuskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Sozial Saileko magistratuaEHUko irakaslea.Bakearen Nobel saria, 1901az geroztik ematen zaio ondorengo honi: “nazioen artekosenidetasunaren alde, dauden armadak kentzearen edo txikiagotzearen alde, eta bakeprozesuak egitearen eta sustatzearen alde gehien edo hobekien lan egin duenari”. 2012an,bada, Europar Batasunari eman zaio, bi alderdi hauei ezagutza ematearren: “sei hamarkadazbaino luzaroago, bakeak eta adiskidetzeak, demokraziak eta giza eskubideek aurrera egindezaten egindako ekarpenari, eta Europaren zatirik handiena gerrako kontinente izatetikbake kontinente bat izatera eraldatzean jokatutako rol orekatzaileari”.Ez dugu bake kontzeptu adierabakarrik. Harengandik hurbil daude gerrarik eza,herritarren lasaitasuna, harmonian eztabaida eta desadostasuna izatea… Garbi dago, baina,hor ez dela agortzen bakearen ideiaren edukia, ezta haren eduki gutxienekoa eta funtsezkoaere: bakeak, gaur egun, gerrarik eza eta segurtasuna galdegiten ditu, baina egoera horiekaldez aurreko beste errealitate batzuen emaitza dira. Bakeak gehiago eskatzen du: bakea,batez ere, gizarte justiziatik eraikitzen da.Hala ikusi zen Lehen Mundu Gerra bukatutakoan, Nazioen Elkartearen barruan LanarenNazioarteko Erakundea sortu zenean, premiazkotzat jo zelako lan baldintzak hobetzea, etagizaki askorentzako justiziarik ezaren, miseriaren eta gabezien maila “munduko bakerakoeta harmoniarako mehatxua” zelakoan. Orduan ulertu zen gizarte justizia dela pertsonen,gizataldeen eta Estatuen arteko harmoniaren eta bakearen erdigunea eta ardatza. Gizartejustiziarik gabe, ez da bakerik.Bigarren Mundu Gerra bukatzean, aldiz, Europa integratzeko prozesua abiatu zen.Haren eraikuntza politikoa eta gizarte gaiari emandako erantzuna bide gorabeheratsua izanda, mugekin, oztopoekin, aurrerapen eta atzerakadekin, horri buruzko pentsamolde hagitzezberdinak elkarrekin izatearen ondorioz.Bide horretan askotariko aldiak izan dira, unean-unean lehentasuna zuten helburuenarabera. Hasierako aldi luze bat izan zen, gutxi gorabehera 1985 arte: gizarte politika, ordukohartan, erkidego ekintzaren ekonomia pentsamolde liberalaren mende zegoen argi eta garbi,merkatuaren funtzionamendu libreak eta lehia libreak berez gizarte aurrerapena ekarrikozutelako uste absurdoarekin. Geroagoko uneetan, “ekonomia eta gizarte kohesioa” nozioajaso da, Europako Gizarte Gutuna onartu da, eta lehentasuna eman zaie enplegu politikari,gizarte eredua modernizatzeari, giza kapitalean inbertitzeari, eta gizarte bazterkeriarennahiz pobreziaren aurka borrokatzeari. Hala ere, duela pare bat urtetik hona, krisiari segika,EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-327

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!