10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EB: EUROPA BAKE “BARE”TIK BAKE “GOXO”RAJoxerramon BengoetxeaEHUko Teoria Juridikoko irakasleaEB-Europar Batasunari 2012ko Bake-Nobel Saria emateko arrazoiak bakea eta gizaeskubideak izan dira. Gakoak jar dakizkioke Sarirako Oslon hartutako erabakiari. “Ez dagobakerik justiziarik gabe”, esan omen zuen Martin Luther Kingek beltzekiko bereizkeriarenaurkako borrokan. Arrazoia zuen jakina, baina hori irizpidea balitz, hainbat Nobel Sariitzuli beharko litzateke. Ziurrenik Luther Kingek,bizirik balitz, poz handia hartuko lukeEstatu Batuetako Presidentea afroamerikar bat izateagatik eta agian baita ere Bake NobelSaria jaso duelako. Auskalo. Aurreraka eta presaka gabiltzan mundu honetan EBz hitzegiterakoan, oraingo krisi latzak besterik ez zaizkigu bururatzen: krisi ekonomikoa, politikoa,erakundekoa, proiektuarena, eredu sozialarena, besteak beste. Sariak deskolokatu egitengaitu. Baina denboraren dimentsioa garrantzitsua da eta atzera begiradak egoki dira:mundugerrak, balkanetako gerrak, totalitarismoak, giza eskubideen zapalkuntzak, kolonizatzeak,inperialismoak, langileen mugimenduen aurkako zaplastadak, ez dira ahaztu behar etaMemoria landu behar dugu. Munduari begirada bat bota eta gatazkak amaitzearen premiazohartzen gara. Hau da Europan gertatu zena munduko bi gerren ostean: Europar integrazioprozesuak bakea ekarri du. Zabalkunde prozesuan Estatu kide berriak gerturatu dira bakeproiektura. Jakina, Bakea ez da bakarrik biolentziarik, edo istilurik eza. Baina “bake bare”hori ezinbestekoa da eta,Europan behinik behin, hori lortu dugu. Horrek ez du esan nahi gizaeskubideak ez direla bortxatzen edo Estatuek eskuak garbi dituztela. Kasu larriak gertatzendira eta horretarako Europako Kontseilua eta horren magalean eratutako Giza EskubideenItuna funtsezko tresnak dira eta pena da Bake Nobel sari hau, Noruega kide duen Europakobeste erakunde garrantzitsu hori, Europako Kontseilua, saritik kanpo utzi izana.Biolentziarik eza guztiz garrantzitsua da. Hain zuzen ere egoera “bare” horretatik hasitaposible egiten delako justiziaren eta bake osoa goarenalde egitea: pertsonen funtsezkoeskubideen errespetua, tolerantzia, askatasuna, legearen aurrean berdintasuna eta aniztasuna,demokrazia. Are gehiago, baldintza zibil eta politiko hauek lortzen direnean, “bake goxoa”lortzeko bidean jar gaitezke: oreka soziala eta ekologikoa, ongizatea, alaitasunaren xerka.Mailakagarria da bakearen kontzeptua: muina, biolentziarik eta gatazka armaturik eza da;hurrengo pausua justizia formala da – zuzenbidezko estatua; beste pauso potolo bat gizaeskubideen bermea, eskubide zibil eta politikoak eta segituan justizia mamitsua, eskubidesozial, kultural eta ekonomikoak, eta giza garapen lauso eta jasangarria, eta horrela bakeaosatzen, goxatzen dihoa, etengabeko ibilbidean.Neurri batean hau da Europar integrazioaren proiektuaren bisioa, eta hori saritzeak ezdu esan nahi bake goxoa lortu denik; urrundik ere ez. Baina gutxienez bake barea eta bakeEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-325

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!