Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask Argitalpena deskargatu - Eurobask

10.07.2015 Views

BAKEAREN NOBEL SARIA ETA EUROPAR BATASUNA:BULTZADA BAT, GARAI ZURRUNBILOTSUETANMikel Anton ZarragoitiaMugaz Gaindiko Lankidetzarako ordezkaria. Eusko JaurlaritzaZail da edozein sari ematearen bidezkotasunaz edo bidezkotasunik ezaz iritzia ematekotentazioari itzuri egitea. Eta halaxe gertatzen da Bakearen Nobel sariarekin ere. 1901ansortutako sari horren curriculuma aztertuz gero, hortxe aurkituko ditugu hainbat sariduneztabaidatsu, hala nola Henry Kissinger (1973), Jimmy Carter (2002), Barack Obama (2009)edota Wangari Maathai. Lehen hirurak, munduan arma nuklear gehien duen herrialdearenburu; eta azkena, IHESaren birusa ingeniaritza genetikoaren emaitza zela eta Afrikan beltzeikalte egitearren jarri zutela adierazi zuena. Bistan da lauretako bat ere ez dela hutsezina,baina, hala eta guztiz ere, pisu handiagoa dute bakearen alde, nazioarteko diplomaziarenalde eta sostengagarritasunaren alde egin dituzten jarduerek, aurpegira dakizkien jarduerekbaino.Bestalde, sariduna aukeratzean bidezkotasuna kontu erlatiboa da, eta EuroparBatasunaren ospea eta sendotasuna ez dabiltza beren unerik hoberenean. Hori guztia aintzathartuta, iritzirako tarte labur honetan nire nahia da Europar Batasunaren ibilbidean zeharbakeari loturik izan diren egintzak nabarmentzea, bai eta sari hori ematea egokitzat jotzeauste izateko arrazoiak ere.2012aren bukaeran Europar Batasunari Bakearen Nobel saria eman izanak ezagutzaematen dio europarren hainbat belaunaldik egindako ahaleginari, gerrek suntsitutako eremubat bake eta joritasun eremu bihurtze aldera egindako ahaleginari, alegia.Gure esku dagoen aukera ez ezik, gure betebeharra da Europar Batasunarekin kritikoizatea, baina ez litzateke bidezkoa Europar Batasunak izandako lorpenak: lorpenik handiena,mendez mende etsai izandakoak egiturazko lankide bihurtu izana. Horren paradigma diraFrantzia eta Alemania. Izan ere, Europar Batasunak, Estatu kideek beren subiranotasunarenzati handi bat erkidegoaren esku utzita, lortu du, eredu politiko konplexu baina berritzailebaten bitartez, Europako herrien arteko bizikidetza eredu bihurtzea, eta bere mugen barruaninoiz izan den bake garairik handiena eskuratzea.Lortu du, gainera, bere 500 milioi herritarrak elkarrekin bizitzea balio demokratikoetaninspiratutako esparru politiko batean (horrek ez die garrantzia kentzen, hala ere, Estatukide batzuetan ageri diren joera populista eta xenofoboei). Erdietsi du sistema autoritarioakgainditzea, eta lagundu du XX. mendearen lehen erdialdetik Europan zen zatiketagainditzen.EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-321

Mikel Anton ZarragoitiaEra berean, Europar Batasunak nazioarteko harremanetan praktikara eraman du softpower delakoa; eredu horretan, nagusi dira metodo diplomatikoak. Horrela, alde batera utzidu ohiko hard power delakoa, non indarraren presentzia (edo indarra erabiltzeko mehatxua)nagusi den. Ikusteke dago ea Europan estatubatuar tutoretza pixkanaka ahultzen joateakahalbidetzen duen soft power jardunbideari eustea, behin Europak benetako Defentsa PolitikaBateratu bat garatzen duenean. Nolanahi ere, Europar Batasunak nazioarteko harremanetangaratu duen ereduak berrikuntza interesgarria ekarri du politika egiteko moduari dagokionez,eta giza eskubideen eta balio demokratikoen aldeko ildoari jarraitu dio.Bere 60 urte baino gehiagoko ibileran egindako hutsegiteen eta gabezien jakitun, inoizbaino aproposagoa dugu aforismo ezaguna: hoberena, maiz, onaren etsai” Eta, honakohonetan, bat etorri beharko dugu Europar Batasunak onaren antza izatea behintzat lortuduela.Bukatu aurretik, azken alderdi bat aipatu nahiko nuke, Europar Batasunak egiten duenbakegile lanari lotua, eta jende gehienari oharkabean pasatzen zaiona. Europar Batasunak,era berean, erakutsi du eragile garrantzitsua dela bere Estatu kideen barruko liskarrakebazte aldera. Gogoan izan, konparazio batera, Ipar Irlandako bake prozesuan egindako lanitzela, elkarrizketa bideratzeko ez ezik, PEACE eta PEACE II egitarauen bidez laguntzamaterial garrantzitsuak emanez. Betiere Estatu kideen erakunde autonomiari zor zaionbegirunea gordeta –autonomia horrek Lisboako Itunaren babesa baitu–, Europar Batasunaklan nabarmena egin lezake Europan oraindik dugun azken indarkeria fenomenoetako batdeuseztatzeko, eta Euskadin bake iraunkor baterako oinarriak ezartzen laguntzeko. Halabiz.22EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-3

BAKEAREN NOBEL SARIA ETA EUROPAR BATASUNA:BULTZADA BAT, GARAI ZURRUNBILOTSUETANMikel Anton ZarragoitiaMugaz Gaindiko Lankidetzarako ordezkaria. Eusko JaurlaritzaZail da edozein sari ematearen bidezkotasunaz edo bidezkotasunik ezaz iritzia ematekotentazioari itzuri egitea. Eta halaxe gertatzen da Bakearen Nobel sariarekin ere. 1901ansortutako sari horren curriculuma aztertuz gero, hortxe aurkituko ditugu hainbat sariduneztabaidatsu, hala nola Henry Kissinger (1973), Jimmy Carter (2002), Barack Obama (2009)edota Wangari Maathai. Lehen hirurak, munduan arma nuklear gehien duen herrialdearenburu; eta azkena, IHESaren birusa ingeniaritza genetikoaren emaitza zela eta Afrikan beltzeikalte egitearren jarri zutela adierazi zuena. Bistan da lauretako bat ere ez dela hutsezina,baina, hala eta guztiz ere, pisu handiagoa dute bakearen alde, nazioarteko diplomaziarenalde eta sostengagarritasunaren alde egin dituzten jarduerek, aurpegira dakizkien jarduerekbaino.Bestalde, sariduna aukeratzean bidezkotasuna kontu erlatiboa da, eta EuroparBatasunaren ospea eta sendotasuna ez dabiltza beren unerik hoberenean. Hori guztia aintzathartuta, iritzirako tarte labur honetan nire nahia da Europar Batasunaren ibilbidean zeharbakeari loturik izan diren egintzak nabarmentzea, bai eta sari hori ematea egokitzat jotzeauste izateko arrazoiak ere.2012aren bukaeran Europar Batasunari Bakearen Nobel saria eman izanak ezagutzaematen dio europarren hainbat belaunaldik egindako ahaleginari, gerrek suntsitutako eremubat bake eta joritasun eremu bihurtze aldera egindako ahaleginari, alegia.Gure esku dagoen aukera ez ezik, gure betebeharra da Europar Batasunarekin kritikoizatea, baina ez litzateke bidezkoa Europar Batasunak izandako lorpenak: lorpenik handiena,mendez mende etsai izandakoak egiturazko lankide bihurtu izana. Horren paradigma diraFrantzia eta Alemania. Izan ere, Europar Batasunak, Estatu kideek beren subiranotasunarenzati handi bat erkidegoaren esku utzita, lortu du, eredu politiko konplexu baina berritzailebaten bitartez, Europako herrien arteko bizikidetza eredu bihurtzea, eta bere mugen barruaninoiz izan den bake garairik handiena eskuratzea.Lortu du, gainera, bere 500 milioi herritarrak elkarrekin bizitzea balio demokratikoetaninspiratutako esparru politiko batean (horrek ez die garrantzia kentzen, hala ere, Estatukide batzuetan ageri diren joera populista eta xenofoboei). Erdietsi du sistema autoritarioakgainditzea, eta lagundu du XX. mendearen lehen erdialdetik Europan zen zatiketagainditzen.EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-321

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!