10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GLOBALIZAZIOA, KRISIA ETA EUROPAR BATASUNA:BAKEA, ETORKIZUNA ETA ITXAROPENAJuan José ÁlvarezEHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunaMaiz europazaleoi leporatzen zaigu gauzatu ezinezko utopien betikortzaile inozoakgarela. Erantzuki horren aurrean, egungo Europako eta munduko ingurugiro katartikohonek, aurrekaririk ez duen krisialdi batekin eta aurrez ezarritako gidoirik gabe, arrazoibidegehigarri garrantzitsuak dakartza, gure europar proiektu erkidean sakondu eta aurreratubeharraren alde. Konponbidea bailitzateke, krisiari lurraldeka zatikatutako erantzunenatomizazio nazionaletik datorren bilakabide alderraiari aurre egiteko.Aurrekaririk gabeko gertaerak bizi izaten ari gara, eta Europako erkidego politikarengaraia dugu. Europak bere buruaren alde egin behar du. Autarkia errezeta absurdoa etaeraginkortasunik gabea da, krisialditik irteteko edo haren eraginak albait gehien arintzeko.Europa gehiago izateak ez du inola ere esan nahi bere baitan itxi behar duenik. Horrekguztiak lidergo politikoaren eskakizuna eta dema dakar, eta Europaren eta haren erakundeenunea dela aldarrikatzeko aukera ematen du: etorkizuna birkonkistatzeko aukera, lorpenkolektiboetatik lokabetutako banakako itxaropenen batura hutsetatik urrundutako etorkizunbat. Tunel luze eta ilun horren konponbidea ezin da etorri ad hoc eta alde bakarretik hartutakoerreskate erabakietatik. Europar Batasunerako aukera eta dema bat da, eta bereziki eurorako.Aukera hori baliatzearren, beharrezkoa da lidergo globala, ahots bakar bat izatea, Europakoekonomia gobernantza ad intra eta ad extra indartzeko gai izango dena.Gai horrentzako erantzunak ebidentzia bat izan behar du abiaburu: Nazio-estatueninpotentzia, globalizazioaren ondorioen aurrean. Europar Batasunaren alde areago egitekoordua da. Izan ere, Estatuek beren kabuz dituzten erakunde diseinua eta tresnak ez dira aski,mundu osoko merkatuek eragindako dinamikei aurre egiteko. Krisiaren konplexutasunaketa tamainak agerian jartzen ditu gabezia horiek, eta europar dimentsioaren garrantzianabarmentzen du. Dimentsio horren garrantzia, izan ere, giltzarri den faktore batetik dator:egokiagoa eta eraginkorragoa dela, ohiko estatu eremuen batura atomizatua baino.Gure politikari klasearentzat eta gure gizartearentzat krisi honen tamainak dakarrendemak arrazoibide gehigarriak dakartza Europaren alde egiteko, Europa ireki baten alde, ezbere baitan itxitako Europa baten alde. Ezinbestekoa da Europar Batasunaren ekonomiakoarautze eta esku hartze mekanismoak –bai eta gizarte babesekoak ere– mantentzea etaindartzea. Eta, horretarako, nahitaez sakondu beharko da aurrekaririk gabeko krisialdi larrihonen kudeaketa erkidegoratzeko bidean aurrera egitea. Finantza sistema kolapsoaren ertzeanjarri duen mesfidantza espiralaren aurrean, Europar Batasunaren barruan Estatuen arteanEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-319

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!