10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

NOBEL SARI BIDEZKO ETA BEHARREZKOA,BAINA BERANDUFrancisco AldecoaNazioarteko Harremanetako katedraduna. Madrilgo Complutense UnibertsitateaJean Monnet katedraduna“Europa ez zen egin, eta gerra izan genuen”. Schuman Adierazpeneko ideia horrekadierazten du bakearen eta europar eraikuntzaren arteko egiturazko lotura. Europareraikuntzaren helburua zen gerraren arazoa proiektu kolektibo baten oinarri bihurtzea, gerrapentsaezina ez ezik egituraz ezinezkoa ere izatea lortzearren.Nobel Batzordeak, 2012ko urriaren 12an, erabaki zuen Bakearen Nobel saria EuroparBatasunari ematea. Hedabide batzuetan, baita Norvegiako batzuetan ere, ez dute egokiikusi. Europako zenbait herrialdetan ere ez, ekonomia krisiarekin lotu baita, eta ustebaitzuten orain ez zela unea. Espainian ere gaizki ulertu da sari emate hori, eta, zenbaitetan,Alemaniak –Merkelek– eta Frantziak –Hollandek– sari hori jasotzeko ekitaldian izan zutenprotagonismoa kritikatu dute. Hala ere, zentzu osoa du, Frantziaren eta Alemaniaren artekoadiskidetzearen sinbolo baitziren, eta hain zuzen ere 2013. urte honetan ospatuko da itunharen izenpetzearen 50. urteurrena. Gogoan izan behar da ezen, nolanahi ere, saria jasozutenak Europako erakundeen ordezkariak izan zirela.Dena dela, lerro hauek izenpetu dituen honek uste du beharbada lehenago jaso beharkozuketela, Schuman eta Monnet bizi zirenean. Edonola ere, ondo emana dago, bidezkoeta beharrezko erabakia da. Are gehiago, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoaindarrean sartu zenetik 60 urte bete direlarik, eta integrazioaren aldeko bultzada eta berezikibakeari dagokionez haren ikusgarritasuna lausotzen ari delarik, oso egokia da.Une honetan eman izanak, gainera, XXI. mendean giza eskubideak esportatzearen arloangertatzen ari diren aurrerapen ikusgarriak gogoraraztea ahalbidetzen du. Bitxia da EuroparBatasunak bere sorreran egindako ekarpena ondo ezaguna izatea, eta, hala ere, oraingoaaskoz ezezagunagoa izatea, nahiz eta oraingoak askoz neurri handiagoa izan; eta horixe damundu gobernantzara arauzko botereak egindako ekarpena deritzona.Horrek eragin handia du egiturazko baldintzetan, eta bakeak aurrera egitea ahalbidetzen dugaur egungo munduan. Munduko beste eragileena baino zorrotzagoa den giza eskubideetakopolitikaz ari naiz. Hortxe dago, konparazio batera, heriotza zigorra ezeztatzearen aldekoborroka; 2007ko abenduaren 12ko Europar Batasuneko Funtsezko Eskubideen Gutuneko(2009ko abenduaren lehenaz geroztik indarrean dena) 2.2 artikuluan ezarrita dagoenez,“inor ezingo da kondenatu heriotza zigorrera, ez eta exekutatu ere”. Aipagai ditut, orobat,EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-317

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!