10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUROPAR BATASUNA:PRESENTZIA ETENKORRA MUNDUANJoana AbrisketaIrakasle kontratatua, Nazioarteko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako doktoreaIkerketako eta Nazioarteko Harremanetako dekanordea.Zuzenbide Fakultatea. Deustuko UnibertsitateaEuropar Batasuneko Estatu kideak prest al daude erakundeko kanpo politika propiotzatonartzeko? Azken urteotan Europar Batasunari (EB) buruzko edozein albiste irakurritaondorioztatzen denez, haren kanpo politika ez da kezka handiena eragiten diena EuroparBatasunari eta Estatu kideei. Kanpo politika indartsu batek barne politika indartsu batadieraziko luke, eta azken hori ez denez, nekez izan daiteke lehena. EBk, baina, ezin dukanpo ekintza atzeratu bere arazo nagusia konpondu arte, bere finantza, zerga eta ekonomiapolitikaren gabeziak konpondu arte. Munduan gertatzen denaren aurrean, ikusle hutsabaino gehiago izatea eskatzen zaio. Estatu kideek berek erakutsi zuten, Lisboako Itunekohitzaurreak adierazten duenez, erabakita zeudela kanpo politika eta segurtasuneko politikaerkide bat garatzera, europar nortasuna indartzearren.Egia da Atzerriari eta Segurtasunari buruzko Politika Bateratua baztertuta geratzen delaerakundearen eskumen esklusibo, partekatu eta osagarrien arteko sailkapen klasikotik.Horrenbestez, kokapenik gabekoa edo “sailkaezina” den politika bat da, Mangas Martinekdioenez 1 . Sistema bereizi horretan, bi dira kanpo politika garatzeko esparru ezinbestekoaeratzen duten bi erreferenteak: erakundezkoa bata, eta legezkoa bestea. Erakundezkoazden bezainbatean, Europar Kontseiluak eta Ministro Kontseiluak definitzen dituzte interesestrategikoak eta erabakitzen dituzte helburuak; gehienetan, aho batez ebatzi behar dute, etahori ez da erraza. Kanpo Arazoetarako eta Segurtasun Politikarako goi ordezkariari eta Estatukideei dagokie erabaki horiek gauzatzea. Arauzko tresnez den bezainbatean, “erabakiak”dira EBren ekintza eta jarrera bateratuak jasotzen dituztenak. Funtsean gobernuartekoaden zuzenbide eta erakunde egitura horrek guztiak, kanpo politikaren arloan, Mariscalek“europeismo defizitaren gurpila, bertute handirik gabekoa” deritzona islatzen du 2 .Are gehiago, EBk kanpoan egindako ekintzaren oinarri dira hainbat printzipio, jatorrizkozuzenbidetik nahiz zuzenbide eratorritik datozenak. Kanpo ekintzari aplikagarri zaionzuzenbideko Estatuaren konstituzio printzipioa (EBren Ituneko 21. artikuluan aldarrikatua)eta EBko Oinarrizko Eskubideen Gutuna (6.1 artikuluak itunen balio juridiko bera ematendio), hartara, nahitaezko erreferente bihurtu dira, EB egiturazko zimenduetatik bake1MANGAS MARTÍN, A., La Constitución Europea, Biblioteca Jurídica Básica, Iustel, Madril, 2005, 225. orr.2MARISCAL, N., Más allá de Lisboa: Horizontes europeos, Tecnos, 2010, 180. orr.EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-315

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!