10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BAKEAREN NOBEL SARIA: EUROPAR INTEGRAZIOHANDIAGO BATEN ALDE LAN EGITEKO AKUILUJo LeinenNazioarteko Europar Mugimenduko (EMI) presidenteaBakearen Nobel saria Europar Batasunari une egokian eman diote. EuropakoLegebiltzarreko lehendakari Martin Schulzek jaso zuen saria, Europako Batzordeko buruJose Manuel Barroso eta Europako Kontseiluko lehendakari Herman Van Rompuy lagunzituela. Europar Batasuneko 500 milioi herritarrei emandako saria da. Bakearen Nobel sariakEuropar Batasunak bakearen eta askatasunaren alde egindako ekarpen bikaina nabarmendudu, eta europarrak animatu ditu lankidetza eta integrazio espiritu hori are gehiago sendotzekolan egiten jarraitzera. Sariak arbuiatu egiten ditu azken urteotan gero eta maizago europarintegrazioko prozesua geldiarazten saiatu diren antieuropar guztiak. Bakearen Nobel sariariesker, europar integrazioko proiektuak are ezagutza handiagoa izango du mundu osoan.Dagoeneko Afrikar Batasunarekin, ASEANekin eta Mercosurrekin hasiak diren aliantzenantzekoak lortuko dira. Horrenbestez, Europar Batasunaren arrakasta, Europarako ez ezik,Europaz kanpo ere bada garrantzitsua.Herrialde askorentzat, Europar Batasunean sartzeak aurrerapauso handia ekarri die,askatasunari eta demokraziari dagokienez. Espainiak eta Portugalek atzean utzi zituztenbakartze politikoko hamarkadak, eta bizkarra eman zioten diktadurari. Herrialde horiekekonomia gorakada izan zuten. Europar Batasuna ekialderantz zabaltzearekin, kontinentearenzatiketa bukatu zen behin betiko. Sobiet Batasuna erori, Txekia eta Eslovakia banandu, etaJugoslavia pixkanaka desegin eta gero, herrialde berriak sortu ziren, eta herrialde horiekEuropara jo zuten. Balkanetako herrialdeei Europar Batasunera atxiki ahal izatearenikuspegia ematen jarraitu behar zaie.Europar integrazioko prozesuak Europako Estatuak bateratu ditu, eta bakea etaegonkortasuna eman. Hala ere, orain Europar Batasunak ezin du ereinotzetan bertan goxoegin, ezin du iraganetik bizi. Etorkizuneko proiektu integral bat behar du, krisialdi honetatik–bere bizialdi osoan aurre egin behar izan dion krisialdi handienetik– atera ahal izateko.Merkatu bakarra eta diru batasuna, berez, ez dira aski epe luzera 27 Estatu kideen kohesioaziurtatzeko. Nahitaezkoa da benetako ekonomia eta finantza batasun baterantz urratsakegitea, eta politika batasun bat lortze aldera.2008ko finantza krisiak Europa eta mundua astindu ditu. Krisialdia hasi zenez geroztik,Europar Batasuneko milioika lagunen bizi kalitateak okerrera egin du nabarmen. Langabeziahanditzea, enpleguaren segurtasun eza, desberdinkeria gero eta handiagoa, pobrezia handitzeaeta gizarte bazterkeria dira errealitate tristea, eskualde eta herrialde askotan. HorregatikEUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-313

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!