10.07.2015 Views

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

Argitalpena deskargatu - Eurobask

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

AURKEZPENAJosé María González ZorrillaEUROBASKeko presidenteaEkonomia, gizarte eta finantza krisi sakon baten erdian, Nazioarteko EuroparMugimenduak, 2012ko maiatzean, erabaki zuen Europar Batasunari eman ziezaiotelaBakearen Nobel saria, europar integrazioko prozesuak kontinentean bakeari eta adiskidetzeariegindako berebiziko ekarpenaren ezagutza gisa.2011ko urriaren 12an plazaratu zen hain sari preziatua Europar Batasunari ematekoerabakia. Nobel Sariaren Batzordeko buruak, Thorbjørn Jaglandek, erabaki horren arrazoiaklaburbildu zituen: “Bigarren Mundu Gerrako sufrimendu lazgarriak munduari erakutsi zionEuropa berri bat behar zela. 70 urtez, Alemania eta Frantzia hiru gerratan borrokatu ziren.Gaur egun, Alemaniaren eta Frantziaren arteko gerra bat pentsaezina da. Horrek erakustendu nola, asmo oneko ahaleginen bidez eta elkarren konfiantzako harreman bat eraikiz, etsaihistorikoak aliatu estu bihurtu diren”.Ohiko harriduraren ondoren, eztabaida piztu da Europako gizartean, sari horrenkomenientziaz eta egokitasunaz. Eztabaidan, nolabait ere nahasita azaldu dira EuroparBatasunak bakearen sustatzailetzat dituen helburu eta arrakastak, batetik, eta Estatukideetako batzuen ekimenez egin diren eta inola ere Europar Batasunaren erabaki eremuanez dauden esku hartze belikoak eta porrotak.Horregatik, EUROBASKek beharrezko ikusi du Euskadiko gizartean eztabaidaabiaraztea, benetan ere gai nagusitzat hartuta Europar Batasunak bake potentziatzat XXI.mendean dituen arrakastak, kontraesanak eta demak.Eztabaida horrek ez ditu alboratu nahi edozein gizarte, ekonomia eta politika prozesukaurrera egiteko behar dituen kritikak. Baina, era berean, Europar Batasunak nazioartekoezagutza garrantzitsu hori jasotzeko 60 urte baino gehiagoan egin dituen merezimenduaknabarmendu nahi ditu.Eztabaidan parte hartzeko, EUROBASKek Euskadiko gizarteko ordezkariak eta Europakogaietako adituak aukeratu ditu. Parte hartzaile horiek, artikulu labur baino distiratsuetan,beren iritzia eta analisia ekarri dute, Europar Batasunari emandako Bakearen Nobel sariagaitzat hartuta.Itxaro dugu artikulu hauek interesgarriak izango zaizkiela irakurleei, eta Euskadikogizarteak bakearen, askatasunaren, demokraziaren eta giza eskubideen europar balioekinduen eginbidea indartzen lagunduko dutela.EUROBASK- Europar Batasuna, bake-eragiletzat: kontraesanak eta XXI. menderako demakISBN: 978-84-695-7231-39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!