10.07.2015 Views

47/3 Iñaxi Etxabe

47/3 Iñaxi Etxabe

47/3 Iñaxi Etxabe

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Soutzetik 50 metrora dagoen zubipe honek ez zuen oraintxe ikasi izango angulen berri!Anaia gerran hilEskolara hasi aurretik ikasi zuen gerrarenberri Iñaxik. Ondo gogoan du nola mutil taldebat Soutzera bildu zen eta etxe atzekoestalpean nola egon ziren, haiek eta Indamendigainean soldaduak azaldu ziren arte.«Han, nafarrak bazetoztik eta ezkutatzerajoan behar diagu hemendik» esan eta joanomen ziren norabait mendira, sasi tarteanedo ezkutatzera.«Naparrak omen ziren haiek etorri zirengure etxe ondoraino —kontatzen du Iñaxik.Akordatzen naiz nola ibili ziren eta nola janzituzten latako gauzak. Ondorengo egunetangu ibili ginen jolasten haiek utzitako lata hutsekin.Hori gogoan dut. Hortik aurrerakoaskorik ez, anaiarena salbu.»Geroxeago izan zen Jose Mari anaiarena. Soldaduskaegokitu gerra garaian eta Madrilekofrentean zebiltzala hemengo hiru mutil hil zirenzerbitzen zuten kainoia lehertuta. Zarauzkobat, Artadiko beste bat eta Jose Mari, Iñaxirenanaia. 1937ko uztailaren 24an izan zen.«Nik lau urte nituen eta akordatzen naizabisua nola etorri zen —dio Iñaxik. Oikiako3

Jostundegia,bertso-eskolaBertsotan, konturatugabeOrdurako bertso iturria irekitzen hasiazegoen Iñaxiren barnean. Kantatzeabeti gustatu izan zaion emakumea izaki,elizan ere kantore, isildu gabe aritzenomen zen kantuan etxeko lanakegiterakoan. Eta behizain joaten zeneanbeti eramaten omen zuen patrikanaitak edo anaietakoren batek nondik--handik ekarritako bertso-paperenbat. Iñaxik kantatuz-kantatuz denakburuz ikasten omen zituen. Oraindikere gordetzen du gainazalak galduakdituen liburutxo bat, hogeigarren mendehasierakoa edo dena; hasi Xenpelarrengadiketa Jose Mari Iparragirrek,Zarauzko hondartzan egun-pasa joanda. Aurreko eskuineko ertzekoa da IñaxiBilintxek, Pepe Artolak, Pedro Mari Otañoketa Txirritak jarritako hainbat bertso sortajasotzen dituena. Gehientsuenak buruz ikasizituela esaten du Iñaxik.Baina josten ikasten hasi zen urteetan jaiozen bere barne iturria. Ur-negar sotila hasieran;oparoagoa, gero; bizirik duen arte agortzekotankerarik ez duen iturria, orain. Munioz-sorokojostundegian bertako bi ahizpaaritzen ziren josten. Margarita zen ofizioa zekienaeta Pepita, harekin batera aritzen zenahizpa gazteagoa; eta bertsozalea zena.Anaia9

Iñaxi San Bartolometan Oikian bertsotanbat ere omen zuten santa-eskean koplari ibiltzenzena. Josten aritzen ziren hiru-lau orduetanhitz egin, kantatu, errezatu eta denaegiteko aukera izaten zutela dio Iñaxik. Garaibateko liñariek bezalatsu, edo eta Josepa AntoniAranberri Petrirena, Xenpelarren ilobakjostunkideekin bezalatsu, herri memoriakkantu gisa gorde izan dituen bertso jarrienerrepertorioa behin eta berriro berritzenzuten. Juan Mari Lekuona zenak egiazko bertso-eskolaeta transmisiogune izendatu izanzituen liñarien bilguneak. Liñaritza galdu zenarekinbatera, galdua den usadioa egun.Munioz-soroko jostundegian bat-batean bertsotanez, baina bertso kontuetaz maiz aritzenomen ziren hizketan. Pepita Uztapidezalesutsu eta Iñaxi Basarrizaleagoa, Uztapidegogozkoa zuen arren. Pepita kenduz gero,Iñaxik 2002an eskuz idatzitako hiru bertsobere lagunen artean ez omen zen besterikbertsozaletasuna nabarmentzen zitzaionik.Eta Oikiako orduko mutiletan ere, InazioJauregik izan behar zuen, horrela, bertsotansaiatzen zen bakarra; gogotsu saiatu ere!«Batean kantatu genuen biok —dio Iñaxik.Baina ez, elkarri. Zarautzen Antoniano zinemanizan zen. Aretoa leporaino beteta zegoenjendez. Frantziskotarren HirugarrenOrdenak antolatutako batzarraldia izan baitzenbertan. Inaziok kantatu zituen bereaketa nik, nireak. Hura zen jendaurreko nire bigarrenagerraldia.10

Handik berehalaxe Aita Agirretxek antolatuzuen neskentzako ekitaldi bat. Eta hark betinahi izaten zuen Iñaxi bere ondoan. Orduanere kantatu nuen eta geroztik Zarautzen askotan,ia urtero, etenik gabe.Nik ez dakit doinuak nola ikasiko nituen.Anaiei entzunda ikasiko nituen edo, behintzatnik doinuak banekizkien. Gero OikianSan Bartolometan beti izaten ziren bertsolariaketa haiei entzunda ere ikasiko nituen.Irratitik ez behintzat. Nik hemezortzi urteegin nituen arte ez genuen irratirik etxeanizan eta.»Plazarik ezBertsolari izatea estimatua zen Soutsen etaOikian. Emakume bertsolariarena beste kontubat zen, ordea. Iñaxik dioenez emakumeakez zeukan tabernetan eta bertsotan hasterikgarai haietan. Bestela, laster egingo zenfama ederraren jabe! Hori mari-mutila hori!eta antzekoak laster gaineratuko zizkioten.Horregatik tabernan eta ez zuen Iñaxik behinere kantatu izan.Jendaurreko lehen saioa San Frantziskorenhirugarren ordenakoen urteko lagunartekoArantzazura eskurtsioan joandako batean ateratako argazkia11

IGNACIA ECHAVEUrte Santua zela eta hainbat alorretangaraile izandako hainbaten argazkiakArantzazu aldizkarian. Ezkerrean goitikbigarrena, Iñaxibazkarian izan zen. Gero Arantzazun, gogo--jardunak egitera joan zenean. Bertako aldizkarianargitaratu zituen geroago bertso idatziak.Eta beti jirabira horretan gauzatu zenbere jarduna.Plazan kantatzera iritsi zenerako bazituenurte batzuk. Oriora joan zenerako, esate baterako,ezkonduta zegoen. Baina ezkondu aurretikere egin zuen saiorik.Behin Antonio Arrue etorri zitzaion Euskaltzaindiarenizenean etxera. «Nik ez dakitnondik bilatu ninduen» —dio oraindik ereIñaxik. Donostiako Trinidade plazan jaialdibat egitekotan zirela bertsolari gazte eta hasiberriekin eta emakumezko bat tartean izateagauza handia izango zela eta ahal bazuenjoateko eskatu zion.Osasunez pattal samar zebilen aldian egokituere, eta apenas joateko gogo handirikzeukan Iñaxik. Hitza emana, ordea, eta joanegin zen. Bertsoren bat kantatu ere kantatuzuen. Baina euria hasi eta bertan beheragelditu zen funtzioa. Patxi Mujikak garaihartan egin zituen grabazioetatik ondorioztatudugunez, ekitaldi hori 1963ko iraileanizan zen.Izatez sariketa bat zen bertan behera utzitakoekitaldi hori, urte bereko abenduarenhogeita bian, Santo Tomas biharamunean burutuahal izan zen Donostiako Trinidade pla-12

zan. Bigarren aldi honetan Iñaxi ez zen joan.Jose Intxausti segurarra gelditu zen txapelduneta Berrobiko Bittor Ibarbia, bigarren.Nahiz eta saritan irabazleak baino dirugehiago jaso zuen berrobitarrak, plazan lehenaldiz kantatzen zuenarentzat zegoensari berezia berarentzat izan zelako.Ez dauka garbi zertatik eta nola izan zen, bainalehenagotik ere kantatua zen DonostianIñaxi Etxabe. Leku itxi batean eta sari-banaketabat tarteko izan zela, hori bai gogoratzendu, eta baita Zarauzko neska-mutilbatzuen bitartez heldu zitzaiola bertara joatekokonbitea ere.«Arantzazuko Ama Oikian». Iñaxiri lehen saria merezi izan zion bertso sortaren argitalpena Arantzazu aldizkarian13

Arantzazuko sariarenirabazleEtxean eta ingurukoengan bertsolaria estimatuaizateaz gain, Inazio Goikoetxea Oikiakoapaizarengandik jasotako onespena tarteko,Iñaxirentzat erabakigarria izan zen berezaletasuna lantzen jarraitzeko Arantzazukosaria irabazi izana.Arantzazuko Amaren urte santua izan zen1955eko irailetik 1956ko irailera bitartekoa.Antoine D’Abaddiek hemeretzigarren mendeanantolatu ohi zituen Lore Jokoetan bezala,era guztietako sariketak antolatu zirenurte santu hori zela eta. Frantzisko Eskudero,Bitoriano Gandiaga eta abar izan zirensarituak. Baita Iñaxi ere.Urte santu hori zela eta, herriz herri ibilizen Arantzazuko Amaren irudia. 1956koapirilaren hogeita hamarrean bisitatu zuenOikia.Arantzazun antolatutako sariketetakobat, Arantzazuko Amaren ibilaldi horretannorberaren herrira egindako bisita bertsotanhobekien kontatzen zuenarentzat izanzen. 1956ko bostehun pezetako saria bazenzerbait, eta partaide asko izan zituen sariketak.Iñaxi Etxabek jarritako bertso sortahobetsi zuen epai-mahaiak. Dudarik ezdago garaipen honek letradunen arteanezaguna izatera ekarri zuela bere izena.Emakume bertsolari bat bazen gerraondokoGipuzkoan.Urte Santuari Arantzazu aldizkariak eskaini zion alebereziaren gainazalaGarai horretakoa da Arantzazuko historiabertsotan kontatuz Iñaxik egin zuen jarrialdia.Hamabi ataletan banatzen den eta guztira70 bertso dituen jarrialdia da.Badu Iñaxik Zarautzen irabazitako beste lehensari bat. San Frantziskoren HirugarrenOrdenakoek antolatutako sariketa izan zen.Zortziko handian jarritako hamalau bertsokosorta bidali zuen Iñaxik, eta baita lehensaria lortu ere. 1957an izan zen sariketahori.14

Frantziskotarrenhirugarren ordenaIzan duen bilakaerari erreparatuz gero, IñaxiEtxaberen bertsozaletasunaren garapeneaneraginkorrak izan dira Arantzazu etaFrantziskotarren Hirugarren Ordena edoAnaidia.Ezaguna da Vatikanoko Bigarren Kontzilioaurreko laikoen kristau bizitzan MariarenAlabek eta Luistarrek gure herrietako neskaeta mutil gazteen artean izan zuten eragina.Lehen jaunartzerako prestakuntzarekin hastenzen haurren katekumenotza. Komuniohandia egin bitarterainoko jarraipena izatenzuen katekesiak, eta behin komunio handiaedo nagusia eginda, Mariaren Alabak elkarteansartzen ziren neskak eta Luistarretan,mutilak. Eta horrela, ezkontzen ziren arte.Asisko Frantziskoren Hirugarren Ordenakedo Anaidiak ez zuen Mariaren Alabak etaLuistarren hainbateko hedapenik izan Gipuzkoan.Baina Oikian, esate baterako, hamalau-hamabosturtetik gorako neska-mutilikgehientsuenak anaidi horretako kideizaten ziren. Luistarretan edo Mariaren Alabetanez bezala,Anaidi honetan hil arterainojarrai dezake kristau laikoak, nahiz ezkonduaizan.Hirugarrendarren festa eguneko bazkalondoan, Iñaxi bertsotanUrtean behin kuota ordaintzea, egunero hamabi«Aitagure» errezatzea, soinean eskapulariobat eramatea —elizkizunetan eskapulariohandiak gainetik jartzen ziren eta kordoizuria, ia fraideek eramaten zuten bezalakoa—,eta hirugarrendarrentzat antolatutakoelizkizunetara joatea. Horra hirugarrendarrenorduko betebehar nagusiak.Ministro bat, ministro-orde bat eta idazkariaburu dituen junta bat izaten du lekuan lekukoanaidiak zuzendaritzan. Eta gero, abisuakeman, paperak banatu eta kobrantzak egitekoardura izaten zuten zeladoreak zeuden. Horretanaritu izan da urteetan Iñaxi Etxabe.15

San Prudentzio erromeriara joandako beste urte batean. Iñaxi, atzean eskuinetik, bigarrenaIñaxi eta Juan, UrbianNeskame 23 urterekinBederatzi urtetan etxean astoa bezala laneanjardun eta gero, Zarautzera neskame aterazen Iñaxi. Hogeita hiru urte zituen. Etxeangeldituta ez zuen etorkizunik ikusten. Gaineraanaietan bigarrena etxera ezkondua zegoeneta familia hazten ari zen. Etxean ama uzteakeman omen zion penarik handiena.Juan, senarra; Emilio, anaia; Iñaxi Etxabe eta Arantxa alaba, ArantzazunEta akabo, ordura arteko erromeri eta ondorengomutil-neska-laguntze kontuak. Izan ere,igandea edo jai eguna noiz etorriko zain egotenomen ziren garai hartako Oikiako neska--mutilak. Aurrena bezperetara joan, eta geroinguruko erromeriaren batera. Oikian bertan16

abuztuan San Bartolometan hasi eta irailekoigande guztietan erromeria izaten omen zen.Gustuko erromeri leku bezala aipatzen duIñaxik, batik bat, Mia (Meaga). Eta GetariakoSan Prudentzio,Artadi eta beste hainbat leku.Eskusoinu handiarekin edo pianolarekin, edoeta bestela eskusoinu txikiarekin edo diatonikoarekinizaten omen ziren erromeriak. Orkestinarekinherriko jaietan edo bakarrik izatenziren dantzaldiak. Dantza librean saiogalantak eginak izan behar dute Iñaxik etabere lagunak. Dantza lotuan egitekotan, neskakneskekin. Mutilekin arituz gero, jakinekoaizaten omen zen apaizaren zigor publikoa: jaunartzerahurbiltzen zenean Mariaren Alabarizegokion zinta kendu. «Eta hori pulpitotikhandiagorik entzun beharrik izaten ez bazen!»Neskametza liberazio bat bezala izan zenIñaxirentzat. Zer zen bada etxeko lanak etaetxe ondoko jardintxoko bazterrak txukundubehar hura, konparatuta goizetik gauerabaserriko etengabeko jardunarekin? Aisakokontua!!! Baina berehala osatu izango zenlanez bapo. Zein airoso moldatzen zen ikusita,etxekoandreak beste jardin zati baterosi zuelako, alde batetik; eta bestetik, sakristauakhala eskatuta, aldare bateko garbitasunazarduratu beharra heldu zitzaiolako.Lana lepo, eta irabazi gutxi. Hala ere horrenbesteankonforme. Fabrikan lana eginezgero diru gehiago eskuratzerik bazegoenarren, Soutsetik orduko nongo fabrikara jo?Eta apopilo jartzekotan irabazien zati handibat galdu behar.San Prudentzio erromeriara joandako beste urte batean. Iñaxi, atzean eskuinetik, bigarrena17

EmakumeendefentsanLBasarrirekin temanarre motzean ohitua «hausnarrean»bizkorragoa izaten, nonbait, eta Iñaxikere asmatu zuen erantzukizunei aurreegiten. Beti ere, umorerik galdu gabeeta «barneko iturriari» arretarik ukatugabe.Asaldatzeko kemenik bazuela ondoerakutsia zeukan, bestalde. Euskal Herriarengaleran, batez ere euskararenean,errudun nagusia emakumea zela,ez zuen bada bertsotan plazaratu Basarrik!!!Iñaxik aitortzen du orain ere,zerbaitetan izan zezakeela arrazoi Basarrikhala aritzeko. Baina esan zituenakgehiegizkotzat jota, beste bertsoIñaxi bertsotan ezkontza eguneko bazkalondoansorta batekin erantzun zion, gizasemeei sumatzenzizkien akatsak nabarmenduz.Bihotzondoraino sartu zitzaion, nonbait, berebertso eredu zen Basarriren «emakumeekgaldu behar gaituzte» hura. Oraindik ere gogoandauzka bertso haietako hainbat arrazoi:Ekaitz gaiztoek soroak galtzen dituzten bezelasinista zazu emakumeek galdu behar gaituztela.Noizbait ezkonduta hastean etxeko lanak egiten,sua nola pizten den ere, askok ez dute jakiten.18

Horrelako harribitxiak plazaratu izango zituenBasarrik «Aitonaren malkoak» izenburuajarri zien bertsoetan, Anaitasuna aldizkarian.Iñaxiren erantzuna ere Anaitasunaaldizkarian argitaratu zen 1955eko azaroan,139. zenbakian. Honela zioen sortako hirugarrenalean:Bizio txarrik asko badagogizasemeen artean.Begiratzea nahikoa duzuauzo taberna atean.Egunero han ikusten dirapozik asko zurrutean,jakinagatik hori dutelaberen buruen kaltean;ez dira hala ‘re gelditukopatrikak hustu artean.Iñaxirenak bertso onak zirela idatzi eta esanomen zuen Basarrik. «Kantatu izan nuenetanere beti aritu ohi zen nire goralmenetan»—esaten du Iñaxik. Hori bai, aurrez aurresekula hitzerdi bat elkarri egin gabe.Agian eskerrak emanez neronek luzatu beharkonuen lehen urratsa. Baina lotsatu egitennintzen ezer esatera. Kalean ikusten ginaneanbeti agurtu ohi genuen elkar, bainabesterik ez. Niretzat beste maila bateko gizonazen Basarri —aitortzen du oraindikere Iñaxik.Bertsolari mordo batek egin nahi izan zionazken agurra Basarriri Zarauzko Dorre Luzeaenparantzan, bere hileta egunean. Iñaxikere ez zuen huts egin nahi izan. Hona hemenkantatu ziona:Gizaseme askoren joko-zaletasunarengatik«miseriarik ez da faltatzen/ gero familia askotan»salatu ondoren, honela amaitzen zuenbertso sorta:Noranahi joan behar duteneanez dute falta dirurik,emakumeak ibili beharzorrak ordaindu ezinik,etxean falta den gauzengatikez dutelako axolik.Neskatxak, garai datorreneanez galdu zuen zentzunik,horrelako bat lagun hartutaez dagolako gauza onik.Bertsolaria zinen ezkerobertsoz nahi zaitut agurtuhorretarako zendun dohaiaaisa zitzaizun loratu.Amaigabeko zorionakinJaunak zaitzala saritu.Gu hemen behean jardungo geraeta zuk goitik kantatu.Artean feminista izatea zer zen ikasi gabeazen Iñaxi, Basarriri erantzunez, emakumeendefentsan bertso sorta hura jarri zuenean.Geroago ere kantatuko zuen emakumeengorantzan Arantzazura erromes egiten zirenigoeren kontakizuna bertsotan egitean.19

Gitarra lagun zuela Lurdes Iriondo herrizherri kantari abiatu zenean, Zarauzko hirugarrenordenakoek konbidatu zuten behinberen biltzarretako batera. Urnietarrari zuzeneanentzuteko aukera izan zuten. Ordainetanondorengo hiru bertso hauek jaso zituenIñaxirengandik:Neskatx gazte bat badugu hemenguztiz argi ta abila,txoritxoa hainbat abeslari tauxoa bezaian umila.Urnietan du bizilekuaharuntz jo behar bere bila;Gaur bezalaxe guganatzeasarritan gerta dadila.Kitarratxoa eskuan etaaingeruaren ahotsa,Euskal Herriko txoko askotanzu, Lurdes, hola zabiltza.Abesti goxo, xamur hoiekinikuturikan bihotza,Zuk atseginez betetzeituzuanima eta gorputza.Entzule denei gogozko zaieibiltzen duzun doinua,Zure ondoan ez da ekaitzikihes dihoa lainoa.Hitz mamitsuak ezpainetan takitarratxoan soinua;Bai maitagarri dela benetanholako andereñoa.Lurdes Iriondo Zarauzko Hirugarrendarrentzako kantari. Atzean, Iñaxi20

Francoren diktadura urteetan, sindikatu bakarrazegoen, sistemarena. Langilearen egunasindikatu bakar horren gorantzan ospatuahal izaten zen, ez bestela. Eta emakumearennazioarteko eguna eta antzekoak ospatzea,pentsatu ezinezkoak ziren. Demokraziarenetorrerarekin plaza erdira ateratako ospakizunakdira horiek eta Iñaxik ere, behin bainogehiagotan kantatu izan ditu bere aldarriakbertsotan, 1991ko bi bertso hauek adieraztenduten bezala:Emakumeen eguna izan daaurten martxoan zortzia,Hori delata badago hemenzerbait esateko gaia.Munduan zehar agertu oi danonnahi gu baztertu nahia.Noiz izango du emakumeakmerezi duen tokia?Gertatzen dena ez gaituztelaaintzakotzat ere hartzen,Gogorra baina, hori hala dalasarritan da nabarmentzen.Lana egin bai neurririk gabebaina hori ez da ordaintzen,Emakumea esklaba izanazaspertua da bizitzen.Arantxa alaba, txikitan21

Ezkontza eta amatasunaIñaki Etxabe 1964ko urriaren hamabosteanezkondu zen Zarauzko parrokian. Juan Mitxelenahartu zuen senartzat. Zarauzko Iñurritzakofamilia ezagun batekoa zen senargaia.Salbatore Mitxelena lehengusua zueneta osabak, Roke eta Arkanjel aita frantziskotarrak.Eztei egunean ere bertso eske hasizitzaizkion bazkaltiarrak eta kantatu zituenale batzuk Iñaxik.Familia eder bat izateko ilusioz ezkondu zirenIñaxi eta Juan. Baina ez zuten suertehandirik izan. Bizpahiru haur-galtze izanomen zituen bata bestearen segidan. Azkenean,lau hilabetez ohean geldi egon beharizan zuen baldin eta haurrik izatekotan.Ez ziren motzak izango lau hilabete haiek.Hala ere konforme dena ondo irten zeneaneta alaba Arantxa hazteko aukera izan. Iñaxikhiru bertsotan kontatu zion 22 urte egiteanalabari, nola bizi izan zuen bolada hura:Iñaxiren anai-arrebak eta berauen ezkontideak, Iñaxi eta Juan ezkondu ziren egunean. Zutik ezkerretik eskubira: Manuel Alkorta etaAndresa Etxabe, Jesusa Lopetegi eta Joakin Etxabe, Maria Ulazia eta Jose Kruz Etxabe, eta Migel Etxabe. Behean eskerretikeskubira: Pepita Arkamendi eta Emilio Etxabe, Iñaxi Etxabe eta Juan Mitxelena ezkonberriak,Zeledonia Etxabe eta Pako Etxabe22

Ama naiz eta zu zera, berriz,nire alabatxo maite,Mundu hontara agertu zenaorain hogeita bi urte;Horretarako sufrimentuanhartu behar nuen parte,Atseginetik aparte,Ohean lau hilabete,Ohean lau hilabete,Egon beharra altzatutzekoagindu zidaten arte.Sufrimentua garratz da bainanik haurtxo bat nuen maiteNik haurtxo bat nuen maite.Orduan haurtxo genuen huraorain gazte ta sasoiko;Mundu honetan bide zuzena(r)iez zaiozu egin uko;Beste modura zorionikanez baitezu aurkituko.Zuzentasunan lekukoNonahitan agertu tinkoNonahitan agertuko tinko.Zure amaren kontsejutxoakez al dituzu ahaztuko;Jainkoak lagun deizula betigauzak ondo ikustekoGauzak ondo ikusteko.Garai hartako nire ametsahonelaxe zen betea,Neurri gabeko gazi-goxoak,penak eta suertea.Hoiek guztiak gainditutzekobazegon borondatea;Ondoren erabakiaEbakuntza egitiaEbakuntza egitia.Modu horretan haurtxo txikiakikusi zuen argia.Ze begi urdin politak etalarrosaren aurpegiaLarrosaren aurpegia.Iñaxi bere alaba Arantxari dantzan erakusten Zarauzko Aisia gainean23

Gaur amona eginda dago Iñaxi. Bilobekin jolasteagustatzen zaio. Eta biloben peskizanzebilela Zarauzko malekoian erorita bi hanketanjasan zituen zaurien ondorioak pairatzenari da bost-sei hilabete geroago ere.Gaztetxotan pilotarako zuen grinak aldeegin dio Iñaxiri. Baita gaztaroan erromerietanegin ohi zituen dantza saioetarako zuensasoiak ere. Oraindik emariz urritu ez zaiona,hamasei-hamazazpi urtetan bere barneansumatu zuen kantu-iturri hura da. Etenikgabe, oraindik ere borborka, gauzarik naturalenabezala, gertakari guztiei kantari berebarnean sumatzen duen iturria.Oraingo familia. Ezkerretik eskubira: Juan Mari suhia, Arantxa alaba Oier semea magalean duela,Juan eta Iñaxi, erdian Jon biloba dutela24

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, liburuxka hau egiteko jasotako laguntzagatik, eskerrak eman nahidizkie:• Etxabe Oliden familiari• Mitxelena Etxabe familiariZuzendaritza:Argitaraldia:Mikel Atxaga1.a, 2007ko ekainaAle-kopurua: 2.300© Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaKultura SailaArgitaratzailea:Argazkilaria:Maketazioa:Fotokonposizioa:Inprimaketa:ISBN:Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaServicio Central de Publicaciones del Gobierno VascoDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-GasteizEdorta SanzJosé Luis Casado GonzálezR.G.M., S.A.R.G.M., S.A.Padre Larramendi, 2 - 48012 Bilbao978-84-457-2571-9 (Lan osoarena)978-84-457-2572-6L.G.: BI -

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!