03.06.2015 Views

2009ko ipuin sarituen argitalpena - Anoetako Udala

2009ko ipuin sarituen argitalpena - Anoetako Udala

2009ko ipuin sarituen argitalpena - Anoetako Udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

Sarrera

Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketa antolatu dugu aurten ere Anoetako

Udaleko Euskara eta Kultura batzordeek, eta Anoetako Herri Ikastolak. Liburuxka

honetan saria irabazi duten lanak irakurtzeko aukera izango duzue. Aurkeztutako

lan guztiek merezi badute ere, saritutako hamalau lanak bakarrik argitaratu

ditugu.

Saritutako lanak idatzi dituzuenoi zorionak eta eskerrik asko; saririk eraman ez

duzuenoi ere bai, denak izan direlako lan txalogarriak. Eta, jakina, lagundu

diguzuen guztioi ere (epaimahaikide, ikastolako irakasle, e.a.) mila esker.

Azkenik, aipatu, aurten ez dela ipuin bat ere aurkeztu E kategorian: gazte eta

helduak. Aurrerantzean etorriko diren lehiaketetan parte hartzera animatzen

zaituztegu herritar guztiok, bereziki 16 urtetik gorako gazte eta helduak.

Besterik gabe, eskerrik asko berriro guztioi eta beste bat arte.

2009ko apirila

EUSKARA ETA KULTUR BATZORDEAK

ANOETAKO HERRI IKASTOLA

A KATEGORIA

1. Bi sorgin eta dendari gezurtia

Unai Urkola

2. Lupa galdua

Koldo Descalzo

3. Alejandro eta bere txakurra

Laila Tarik

B KATEGORIA

1. Itxasoak ekarritako anaia

Ainhoa Simpler

2. Mutiko xelebrea

Lide Aranzabe

3. Ametsak egi

Amaia Estanca

C. KATEGORIA

1. Ardilatxa

Jon Fernandez

2. Osinzuloko zaratak

Alex Aramburu

Iker Etxeberria

3. Amonaren sekretua

Andrea Davila

Janire Calleja

Akzesit: Maitasunaren heriotza

Maddalen Loidi

D KATEGORIA

1. Aitonaren istorio zaharrak

Ainara Etxabeguren

Olaia Etxeberria

2. Sentimendu nahasiak

Zuriñe Gonzalez

Ainhoa Del Barco

3. Pertsona ote naiz

Aitana Miner

Akzesit: Lagun txarrak

Imanol Cavero

Iraitz Leunda

HIZKI-MARRAZKI ipuin lehiaketa

Anoetako Udala eta Anoetako Ikastola

2009.urtea

Diseinua eta inprimategia// Servigraf S.L.L.

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

BI SORGIN ETA DENDARI

GEZURTIA

UNAI URKOLA

Neguko egun euritsu batean baziren bi sorgin zirikatzaile,

oso itsusiak, eta dendari bat. Mundu magikoko egun batean

sorgin batek erratza puskatu zuen, eta orduan sorginak:

- A! ERRATZA PUSKATU ZAIT!, esan zuen. EZINGO DUT ERRAT

ZAN JOLASTU, LAGUNDU!

Eta segituan beste sorginak:

- Isildu, mesedez, emakumea. Ondo iruditzen al zaizu erratz berri bat erostea?

- Bai, gustatuko litzaidake, baina planoa bilatu beharko dugu, ezta? Bestela

ezin go dugu denda aurkitu.

Eta besteak:

- Ba goazen bilatzera, bestela berandu iritsiko gara.

Aurkitu zutenean etxe oso-osoa desastre bat eginda gelditu zen, eta orduan

gauzak jasotzen hasi ziren. Dena jaso zutenean pijama kendu, eta sorginaren

traje puskatua jantzi zuten. Segituan abiatu ziren. Iritsi zirenean dendariak esan

zuen:

- Andreok! Erratzen dendarik hoberenean zaudete!

Eta sorginak:

- Eskerrik asko, erratz bat nahi dut, 235 zmkoa, ba al duzu?

- Ez, ez dut zure tamainakorik.

- Baina hortxe duzu, eta ikusten ari naiz. Gezurti galanta zara; goazen hemendik

beste denda batera, ondo iruditzen al zaizu?

- Bai, oso-oso ondo.

Ordutik aurrera sorginek beraiek bakarrik egin zuten erratza, materiala erosita.

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

LUPA GALDUA

KOLDO DESCALZO

Behin, mendiko kobazulo sekretuan, Begi Detektibea

bizi zen. Ausarta eta zuhurra zen.

Begi Detektibea konturatu zen lupa lapurtu ziotela, eta

kobazuloan begira hasi zen. Han zeuden kapela, linterna...,

baina ez lupa. Herrira jendeari galdetzera joan zen:

- Nire lupa ikusi al duzu, jauna?

- Ez, ez dut ikusi.

- Ume, ikusi duzu nire lupa?

- Agian dendan dago.

- Eskerrik asko!

Begi Detektibea dendara joan zen, baina lupa oso garestia zen.

Bitartean mendizale batek lupa aurkitu zuen mendi tontorrean:

- Hara! Norbaitek lupa galdu du. Beherago utziko dut, ea galdu duenak aurkitzen

duen!

Eta Begi Detektibea itzuli zenean kobazulora bere lupa aurkitu zuen eta

asko poztu zen.

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

ALEJANDRO ETA BERE

TXAKURRA

LAILA TARIK

Duela asko, bazen Alejandro izeneko mutil bat.

Alejandrok txakur bat nahi zuen, eta behin batean esnatu

zenean, sorpresa! txakur bat agertu zen.

Ondoren, Alejandro poz-pozik jarri zen. Harrezkero, Alejandro

bere txakurrarekin paseatzera joaten zen.

Alejandroren txakurrak alde egin zuen, eta Alejandro etxera joan, eta

esan zion bere amari:

- Ama, aita! Txakurra galdu egin zait.

- Ai, ama! Kostatu zaigunarekin!!! 87 koa zen, eta galdu zaigu dirua.

Eta Alejandro eta bere ama txakurraren bila joan ziren.

Orduan txakurra zaunka hasi zen, eta Alejandrok txakurra entzun zuen:

- Zer ahotsa da hori? –esan zuen Alejandrok.

- Txakurra al da, Alejandro? –amak.

- Uste dut txerri batzuk lokatzean ari direla, baina ematen du gure txakurraren

ahotsa, eta ezkerretik datorrela ahotsa.

Eta Alejandrok txakurra aurkitu zuen.

- Oh! Azkenean hementxe zegoen eta.

Gero Alejandro eta bere ama etxera joan ziren.

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

AINHOA SIMPLER

ITSASOAK EKARRITAKO

ANAIA

Kaixo! Ni Mari naiz eta Estatu Batuetakoa naiz. Beno,

egia esan Altzokoa naiz eta Estatu Batuetara joan nintzen

bizitzera nire aitak, Xabierrek, bertara lana egitera joan behar

zuelako.

Ni txikia eta argala naiz, inurri bat bezala. Nire ilea horia

da, eguzkiaren antzera, eta begiak zerua bezain urdinak

eta distiratsuak. Anai bat daukat, Aitor izenekoa, eta bi urte

ditu. Baina ez da nire familia bezalakoa. Ez, ez, beltza da.

Badakit! Lehengo urtean nire anaia nola ezagutu genuen

kontatuko dizuet.

Alaba bakarra nintzen eta batzuetan aspertu egiten

nintzen, ezin nuelako inorekin jolastu. Nahiz eta jostailu pila

bat izan. Hain beste neuzkan, bigarren gela bat nuela nire

jostailuak gordetzeko. Niretzat bakarrik!

Behin batean, nire aitak esan zidan:

- Mari! Laster udako oporrak izango dira. Nora joan nahi duzu aurten?

Pentsakor jarri nintzen eta esan nion:

- Ba... Txinara!

- Baina, iaz joan ginen eta! Ez, ez, beste leku batera.

- Orduan... Australiara!

- Baina Australiara ere joan gara! Badakizu zer gertatu zen, ez da?

- Bai aitatxo, gogoan dut oraindik. Bidean aurkitutako kanguru bat eraman

nuen hotelera nire maskota zela esanik eta apartamendu guztietara sartu eta

gauzak hausten egon zen.

- Bai, bai! Eta zer iruditzen zaizu aiton-amonak eta lehengusuak bisitatzera joan

go bagina Altzora? Euskal Herrira?

- Bale! Aiton-amonak ikusteko irrikan nago!

Eta horrela erabaki genuen Altzora joatea. Hurrengo egunean maletak

prestatzen hasi nintzen, baina zalantza ugari sortu zitzaizkidan.

- Zein pelutxe eramango dut? Teddy hartza ala untxitxo zuria? Hartzari begi bat

falta zaio... beno, berdin dio. Partxe bat jarriko diot eta pirata bat emango du.

Badakit! Biak eramango ditut.

Lau egun geroago aitak esan zuen:

- Denak autoraaa!

Gure hiriko aireportura joan, hegazkinean sartu, aireratu, eta bederatzi

ordu igaro ondoren Hondarribiako aireportura iritsi ginen. Bertan, aitona eta

amona zeuden gure zain. Deiadarka hasi nintzen aireportutik korrika:

- Aitona! Amona!

Eta beraiek era berean korrika etorri ziren niregana:

- Mari!

Eta besarkadak eta muxu piloa elkarri ematen egon ginen luzaroan.

Ondoren, aiton-amonen etxera joan, eta bertan lehengusuak eta osaba-izebak

zeuden gure zain. Amonaren etxean geratu ginen hilabete batez. Gauza asko

egin genituen: hondartzara joan, igerilekura, mendira... Eta oso ondo pasa genuen,

bai etxetik kanpo, bai etxe barruan ere.

Opor egunetako azkeneko eguna iristear zegoen eta gauzak maletetan

sartzen hasiak ginen. Azken egunean, nire lehengusuak eta ni hondartzara

azken aldiz joatea pentsatu genuen.

- Aita, ama, azkeneko eguna da eta aprobetxatu egin behar da, joan al gai

tezke hondartzara?

- Ongi da, baina denbora asko ez, oraindik gauza guztiak prestatzeko ditugu

eta!

Bainu-jantzia janztera joan ginen korrika eta presaka, eta gurasoek hondartzara

eraman gintuzten. Uretara sartzen ari ginela, garrasika hasi nintzen:

- Begira zer dakarren itsasoak olatuetan!

- Saski bat dirudi! – esan zuen nire lehengusina Iratik.

- Zerbait dakar barruan! – esan zuen nire lehengusu Endikak.

- Bila joango naiz! – esan nuen nik ausardiaz.

10

11

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

Oso igerilari ona naiz eta olatuen gainetik eta azpitik pasatzen saskia

hartu, eta hondarretara, gurasoak zeuden tokira, eraman nuen ziztu bizian. Saskiaren

barruan zerbait zegoela konturatu ginen. Manta busti batzuk kendu, eta

hura sorpresa! Ume bat zegoen! Ume txiki beltzaran bat zen. Afrikatik etorria zela

pentsatu genuen. Oso polita zen! Nire aita-amari galdetu nien:

- Ama, gera gaitezke umearekin? Oso polita da eta bakarrik ezin da gelditu!

Zer iruditzen zaizu zuri, aita?

- Gaixoa! Nola iritsiko zen honetaraino? Ikusiko dugu zer egin dezakegun! – esan

zuen aitak.

- Hain txikia da! Gizajoa, bakarrik dago. Nork utziko zuen horrela? – esan zuen

amak gupidaturik.

- Gure etxea oso handia da. Nire jostailuen gelan egin dezake lo! – esan nuen,

behin eta berriro erregutuz.

Euskal Herriko agintariekin paper eta baimen piloa bete ondoren, gurekin

eramaten utzi ziguten. Aitor izena jarri genion.

Handik aurrera Aitorrekin bizi gara, nire anaiatxo txikia. Eta orain ez naiz

aspertzen inoiz ere, Aitorrekin oso ondo pasatzen dudalako.

LIDE ARANZABE

MUTIKO XELEBREA

Orain kontatuko dizuedan istorio edo xelebrekeria hau

duela 9 bat urte gertatu zen. Bazegoen Hernialde izeneko

herri txiki eta polit bat, eta bertan Lander izeneko mutiko

xelebre eta sinpatiko bat bizi zen, irakurtzea asko gustatzen

zitzaiona. Begi urdinak, ile marroia eta sudur txikia zituen,

eta nahiko umila zen, lotsati samarra, nahiz eta dibertigarria

izan. Bere herrian liburutegi bat zegoen, eta Lander maiz

joaten zen bertara.

Baina behin batean, liburu baten bila zebilela, gauza ikaragarri bat

aurkitu zuen. Liburu bat bere tokitik mugitzen hasi zen, eta apal guztiek bira bat

eman zuten. Ohartu zenerako, Lander beste mundu batean murgildurik zegoen.

Mundu horrek ametsetakoa zirudien, bertan edozer gauza bila zitekeelako; kale

batean uda zen, bestean negua…, eta etxeak kale batean Londresekoak ziren,

bestean Paraguaykoak… Mundu hura itzela zen, Landerren ustetan bai, behintzat.

Segundo batzuk igaro ondoren, neskato bat agertu zitzaion aldamenean, ea

nongoa zen galdezka, eta Landerrek Hernialdekoa zela esan zion. Neskatila, hori

entzutean, harriturik geratu zen.

Landerrek harridura horren arrazoia zein zen galdetzea erabaki zuen,

eta Gixane, ezagutu zuen neskatila, herri berezi hartako kontuak kontatzen hasi

zitzaion, oso arraroa baitzen kanpotar bat herri hartara joatea. Dagoeneko

murgildurik zegoen mundu hartan, jendeak ez zuen lanik egiten, ez zituen autoak

erabiltzen, hegan ibiltzen ziren, haragia eta arraina gordinik jaten zituzten...,

dena oso bitxia zen, eta aipaturiko hau gutxi balitz, gauzarik txundigarriena zera

zen: herri hartatik ateratzeko sorgin baten edabe magikoa edan behar zela

derrigorrez; gaztelu zahar eta beldurgarri batean bizi zen sorginarena.

Hau guztia entzun ondoren, Landerrek ez zuen bertan geratzea beste

irtenbiderik ikusi, eta Gixaneri ostatu eskatu zion. Neskatilak berehala bere etxera

eraman zuen, eta herria, jateko ohiturak, jantzi beharreko arropa... erakutsi

zizkion.

Hasiera batean, Landerri egoera eramangaitza iruditu zitzaion, ezin

zituen ahaztu lagunak, baserriko belazetako jolasak, herriko apaizari egiten

zizkioten txantxak... Baina Gixanek asko lagundu zion eta hilabete bat igaro

zenerako Landerrek bertakoa zirudien. Bere adineko mutikoak ere ezagutu zituen

eta haiekin ibiltzen hasi zen, berak zekizkien gaiztakeriak erakutsiz... Bi hitzetan

esanda, zoriontsua zen.

12

13

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

Bizitza berri bat zuen, eta nahiz eta ikastolara ez joan, asko ikasten ari zen

liburuak irakurtzen eta ingurukoei galderak egiten. Gainera bai Gixanerekin bai

mutikoekin gero eta hobeto moldatzen zen, eta denborarekin Gixaneren alboan

zegoenean zerbait sentitzen hasi zen bere gorputz barnean. Harekin hitz egiten

zuen bakoitzean, sabelean tximeleta moduko batzuk sentitzen zituen, Gixane

ikusten zuen bakoitzean urduri jartzen zen. Egoera horretan gero eta gehiagotan

aurkitzen zela ohartu zen. Gixane gustatzen zitzaion, baina ez zekien berari

kontatu ala ez. Gero eta garbiago ikusten zituen bere sentimenduak. Gixane

maite zuen, harekin igaro nahi zituen gauak eta egunak, eta azkenean, egoera

jasanezina egin zitzaionean, dena kontatzea erabaki zuen.

Alde batetik beldurra zuen, ez baitzekien nola erantzungo zuen Gixanek.

Baina neska zintzoa eta ulerkorra zen, eta egoerari aurre egiten jakingo zuela

pentsatu zuen.

Gauzak horrela, arratsalde batean, Gixaneren logelara sartu, eta dena

azaldu zion, urduritasun eta beldur puntu batekin. Neskaren erreakzioa benetan

polita eta maitekorra izan zen, Landerrek hitz egiteari utzi baino lehen musu

bat eman baitzion ezpainetan. Berak ere maite zuela esan zion, eta orduan

harreman bat hasi zuten, zoriontasun eta maitasun handiko harreman bat.

Beraien maitasuna herri guztian zehar zabaldu zuten, eta bizilagun

guztiek bikote polita osatzen zutela esaten zieten. Momentu horietan, Lander bere

familiaz gogoratzen zen. Bere gurasoak, aiton-amonak… Hernialden zeuden, eta

ez zekiten ezer bere harremanari buruz. Horrek tristatu egiten zuen, eta Gixanek

Lander zoriontsu ikusi nahi zuenez, sorginarengana joateko proposamena egin

zion.

Hurrengo egunean, Lander eta Gixane sorginaren gaztelura joan, eta

edabe magikoa eskatu zioten, baina, sorginak azterketa batzuk egin behar

zizkiela esanez, etxe barrura sartu zituen. Galdera mordoa erantzun ondoren,

sorginak edabe magikoa eman zien, eta ilbeteko gauean hartuz Hernialden

azalduko zirela baieztatu zien.

Landerrek eta Gixanek astebete bat itxaron behar izan zuten ilbeteko

gaua iritsi arte, baina azkenean, 2000ko urtarrilaren 20an, edabe magikoa edan,

eta Hernialdeko liburutegian azaldu ziren. Landerrek liburutegia beste mundura

joan zenean bezala aurkitu zuen, eta leihoetatik Gixaneri herri guztiaren berri

eman zion.

Eguna argitzean, isil-isilik, liburutegitik atera, eta Landerren etxean

aurkeztu ziren. Gurasoek izugarrizko poza hartu zuten semea ikustean, eta Gixane

ere oso ondo hartu zuten. Bikotea bertan bizitzen geratu zen; Lander irakasle hasi

zen lanean eta Gixane ile apaindegi batean. Helduak egin ziren, haurrak izan

zituzten, Xuar, Miren eta Goar, eta zoriontsu bizi izan ziren Hernialde bezalako

herri txit eta xarmangarri batean.

14

15

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

AMAIA ESTANGA

AMETSAK EGI

Nire izena Amaia da, eta badut ahizpa bat, Naiara

izena duena. Nik eta Naiarak antza handia dugu. Biok

ile marroia dugu, udazkeneko gaztainaren kolorekoa;

begiak, berriz, beltzak, sua egiteko erabiltzen den ikatzaren

antzekoak; altueraz ez gara berdinak, Naiara ni baino bi

zentimetro altuagoa da, baina horrek ez du axola. Naiara

oso xelebrea da, eta atsegin du zuhaitz gainean txabolak

egitea. Ni, berriz, umila naiz, eta heldua izatean gustatuko

litzaidake astronauta izatea.

Behin, Naiara atsegin zuena egiten ari zen, hau da, zuhaitzaren gainean

txabolak eraikitzen. Eta ni interneten astronautari buruz informazioa bilatzen.

Goiz horretan gurasorik ez zegoen etxean, lanean baitzeuden. Orduan zerutik

gauza bitxiak erortzen hasi ziren, txokolatezko untxiak, erregalizak, txikleak,

txupatxusak…Naiarak hori dena ikusitakoan ahal zuen guztia jaten hasi zen. Ni

oihuka hasi nintzen esanez ez jateko, agian pozoitsuak zirelako, baina Naiarak ez

zidan kasu izpirik ere egin. Erregaliz batzuk ere hartu zituen zorro batean etxerako.

Nire ustez, oso gauza arriskutsua egiten ari ginen.

Espazioan kohete geltoki bat zegoen, eta bertan gelditu ginen. Txokolate

usaia hartzen nuen, eta honela esan nion Naiarari:

- Naiara, ez al duzu txokolate usaia aditzen?

- Bai –esan zuen, txokolatezko untxiak seinalatuz.

Gure etxera eroritako untxiak ziren, eta orain unibertsoan zeuden.

Naiara oso arraro zegoela nabaritu nuen, eta minuturo gorputzeko zatiak

banan-banan aldatzen ari zitzaizkion, estralurtar baten antza hartuz. Segituan

imajinatu nuen gure etxera erori ziren gozoki horien eragina zela. Ahotsa ere

aldatu zitzaion eta honela hitz egiten zuen:

- Es-tra-lur-ta-rra-na-iz.

Erabat beldurtuta nengoen Naiara horrela ikusita, eta pentsatu nuen

espazioan uztea, orain hori baita bere bizilekua.

Hantxe geratu zen Naiara betiko, eta ni, berriz, bakarrik nago etxean,

haren zuhaitzeko egurrezko txabolan. Eta pentsatzen dut egunen batean bisitan

joatea, eta bera gizaki bihurtuta, etxera berarekin bueltatzeko.

Egunak aurrera zihoazen, eta ni ez nengoen batere lasai. Horietako

egun batean, Naiarak amets egin zuen gozo horiek jan eta astebete batera

berak txabola berri eder bat egingo zuela zuhaitz sendo baten gainean eta ni

espaziora joango nintzela. Egun bat falta zen astea betetzeko.

Nik ez nion garrantzi handirik eman, baina oraingoan Naiara ziur zegoen

ametsa egi bihurtuko zela. Heldu zen Naiarak amestutako egun hura, eta niri

oraindik ez zitzaidan ezer berririk gertatu, zer eta ikusten ez dut ba Naiara zuhaitz

sendo baten gainean txabola eder batekin hau esanez:

-Amaia, kohetea 10:30ean irtengo da Igeldotik.

-Ongi da! -erantzun nion, harri eta zur.

Hamar eta erdiak ziren, eta Naiarak eta nik espazio-ontzia hartu behar

genuen. Espazio-ontziak honela esan zuen:

-Hiru, bi, bat, zero… bagoaz

Espazioan geunden! Ni erabat liluraturik nengoen, une horretan nire

ametsa betetzen ari baitzen, eta honela galdetu nion Naiarari:

-Nola lortu duzu hau dena?

-Ez dakit, baina uste dut zerutik erori ziren gauza gozo horiei esker eta ametsari

esker lortu dudala.

16

17

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

JON FERNANDEZ

ARDILATXA

Zer dela eta zer naiz? Euskal Herriko maskota naiz, gazta

egiten dut maiz, zer dela eta zer naiz? Ardilatxa naiz, eta

nire istorioa kontatuko dizuet.

Bazen behin gazte talde bat, denak oso ondo marrazten

zutenak. Talde hori bi mutilez eta hiru neskaz osatuta

zegoen: Xabi, Patxi, Ainhoa, Oihana eta Laura.

Guzti horiek baserri batera joan ziren, beraien eskolako lagunekin batera.

Baserri hartan sekulako kiratsa zegoen, eta inor konturatu gabe handik gertu

zegoen belaze batera joan ziren. Zuhaitz baten azpian eseri ziren bostak, enborrean

bermaturik. Udako goiz bero bat zen, eta han zeuden ardiak belazearen

alde batetik bestera korrika ibiltzen ziren. Patxi, Xabi, Oihana eta Laura barrez

lehertzen zeuden. Ainhoa, aldiz, langileena, marrazten ari zen:

- Zer ari zara marrazten, Ainhoa?- galdetu zion Patxik.

- Horko ardi hori. Gustatzen?- esan zion Ainhoak Patxiri marrazkia erakutsiz.

- Benetan polita da. Zure ardi hori kopiatzen utziko zenidake?

- Ongi da, baina ez da ardi normal bat. Ardilatxa du izena.

Patxik Ardilatxa etxera eraman zuen, bertan marraztu egin zuen eta

marrazki hori pegatina bihurtu zuen. Beste lau pegatina batzuk egin zituen. Bat

Ainhoarentzat, beste bat Oihanarentzat, beste bat Laurarentzat eta azkena Xabirentzat.

Bostek pegatinak beraien eskolako koadernoetan itsatsi zituzten.

tuz. Patioan Xabik Patxirekin hitz egin zuen, eta esan zion:

- Epa, Patxi! Ardilatx bat egin dezakezu Maiderrentzat?- eta Patxik erantzun

zion:

- Begira Xabi, Ainhoa, Laura eta Oihana gauza berbera galdetzera etorri zaizkit,

eta ni oso gustura emango nizkizueke pegatinak, baina krisia dela eta oso

garestia da hainbeste pertsonarentzat pegatina bat egitea.

Arazoari aurre egiteko Xabi, Patxi eta beste hirurak elkartu egin ziren.

Irtenbide asko aipatu zituzten, adibidez: pegatinak ez ematea, ikaskideei marrazkia

eman eta beraiek pegatina egitea…, baina egokiena iruditu zitzaiena

hauxe izan zen: marrazkia patentatzea eta pegatinak saltzea.

Ardilatxa oso ezaguna da gure artean, baina, baliteke ni besteak baino

ezagunagoa izatea, eta zergatik? Oraintxe kontatuko dizuet.

Ni “Seat Panda” batean itsatsita nengoen, auto hori oso zaharra zen eta

aurki txatartegira botako gintuzten.

Baina txatartegira bota baino bi egun lehenago laborategi batera eraman

gintuzten. Areto handi batera sartu gintuzten, eta bi aterki ireki moduko

makina batzuk zeuden guri begira. Makina horien xedea gauza bizigabeei bizia

ematea zen. Bat-batean argi guztiak itzali, eta aterkien puntetatik bi izpi urdin

atera ziren. Autoak ez zuen bizirik hartu eta nik, Ardilatxak, BAI!!!

Hurrengo egunean bostak eskolara iritsi zirenean, beraien lekuetan eseri

ziren. Xabiren ondoan eserita zegoen neskak, Maiderrek, ardilatxa ikustean, honako

hau esan zion Xabiri:

- Egun on, Xabi. Zer da hor daukazun ardi hori? Benetan oso polita da. Egingo

al zenidake pegatina bat, mesedez?

- Bueno ba… saiatuko naiz- esan zion Xabik.

- Eskerrik asko, Xabi. Zu bai zarela lagun ona!- esan zion Maiderrek, Xabi besarka-

Oso ardi bitxia nintzen eta laborategitik korrika ihes egin behar nuen,

handik gertu zegoen ardiz betetako belaze batera. Ezin nuen han denbora gehiago

gelditu, oso ardi bitxia bainintzen eta azkar harrapatuko ninduten.

Oso gosetuta nengoen, eta belar pixka bat jatea erabaki nuen. Baina belarra

mingainarekin ukitzean, bi beso, bi hanka eta aurpegi bat atera zitzaizkion belarrari,

eta berehala belarrak alde egin zuen. Orduan jakin nuen miazkatzen nuen

guztia bizitu egiten nuela.

18

19

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

Lurrean etzanda, pentsakor gelditu nintzen. Han denbora gehiagoz geldituz

gero, azkar harrapatuko ninduten eta berriro ere pegatina bihurtu, beraz,

zera erabaki nuen: aurkitzen nituen ardilatx guztiak miazkatu eta bizitu egingo

nituela, espezie berri bat sortuz.

Gau hartan ilargia bete-betea zegoen, eta hiri hartako kaleak huts-hutsik.

Guztiz bakarrik nengoen. Ez zen ezer entzuten, nire oinatzak soilik. Poliki-poliki

joan nintzen ikusten nituen ardilatx guztiak miazkatuz, gelditu gabe eta inork ikusi

gabe.

Argitu zuenerako 8439 ardilatx biziarazi nituen, eta herritarrak hainbeste

ardilatx ikustean ezin zituzten denak pegatina bihurtu; beraz, gutako batzuk hartu

eta analisi bat egin ziguten. Gu osasuntsu geundela ikustean guretzat baserri

bat eraiki zuten.

ALEX ARAMBURU

Udarako egun batean, lagun talde

bat Osinzulora zihoan euren bizikletetan.

Joxe Martin, Asintxio, Olatz eta

Mª Luisa ziren. Kantu kantari zihoazen:

- Maite zaitut, maite maite zaitut, pilapila

patata tortilla!

Bat-batean, Asintxio isildu egin zen eta handik denbora gutxira esan zuen:

- Oh! Kaka zapaldu dut!

OSINZULOKO ZARATAK

IKER ETXEBERRIA

Orduan denak barrezka hasi ziren, baina Asintxiok jarraitu zuen:

- Ez du graziarik!

Hori esan ondoren, erreka ertzera joan zen bizikletaren gurpila garbitzera.

Bitartean, bere lagunak errekara harriak jaurtitzeari ekin zioten. Halako batean,

Joxe Martinek Asintxio buruan jo zuen harriarekin, eta oihukatu zuen:

- Joxe Martin! Hi normala al haiz?

Minutu batzuen ostean berriz ere Osinzulora abiatu ziren, kantu kantari:

- Maite zaitut, maite maite zaitut, pila-pila patata tortilla!

Hori duela bi urte gertatu zen, eta gaur egun ni eta gainerako ardilatxak

baserrian ibiltzen gara, handik gertu dagoen belaze batetan alde batetik bestera

korrika udako goizetan.

Azkenean Osinzulora iritsi ziren. Bizikletak utzi, eta putzura joan ziren korrika,

bero hura jasan ezinik. Putzuan igeri egiten denbora bat pasa ondoren,

Joxe Martin gosetu, eta “txorizo panplona” ogitartekoaren bila joan zen. Bere

motxilaren ondoan zegoela, tximeleta bati jarraitu zion errekan gora, eta borda

batera iritsi zen, lagun taldetik urrunduz. Borda ingurura hurbildu zenean leihotik

begiratu zuen, baina ilunpean zegoenez, ez zuen ezer ikusteko aukerarik izan.

Bat-batean, oihu bat entzun zuen, eta guztiz izuturik, korrika jaitsi zen errekatik

Osinzulorantz, bidean pare bat aldiz erori zelarik. Osinzulora iritsi zenean beste lagunei

kontatu zien, denak harriturik geratu ziren, eta hurrengo egunean ikertzera

joatekotan gelditu ziren.

Hurrengo egunean denak bordara joan ziren. Joxe Martinek badaezpada

ere tiragoma hartu zuen, eta Asintxiok linterna bat. Bordara hurbildu zirenean,

Asintxiok beldurra zuela eta ez zela sartuko esan zien, baina Joxe Martinek animatu

eta azkenean aurrera segi zuten. Hasieran denak geldi-geldirik geratu ziren,

baina Joxe Martinek leiho ondora hurbildu, eta esan zuen:

20

21

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

- Asintxio, ekarri iezadak linterna!

Orduan Joxe Martinek linternaren argia

leihora zuzendu zuen. Hasieran ez

zuen ezer ikusi, baina argia ezkerrera

zuzendu zuenean, beste pertsona bat

ikusi zuen berari argia zuzenduz. Orduan,

korrika joan zen baina Olatzek

esan zion:

- Joxe Martin, ispilu bati egin diozu

argi.

Orduan Joxe Martinek ironikoki

erantzun zion:

- Banekien. Zuek izutzeko egin dut.

Hori esan ondoren Joxe Martin

berriz ere leiho aldera inguratu

zen. Oraingoan eskuinerago begiratu

zuen eta zerbait ikusi zuen. Argia zuzendu

zuenean emakume bat ikusi

zuen aulki bati loturik. Joxe Martinek Mª Luisari poliziari deitzeko esan ondoren,

leihotik barrura sartzen saiatu zen. Hasieran besteak bertan geratu ziren, baina

gero aurrera egin zuten. Joxe Martinek lehenik ahoan zuen zapia kendu zion.

Honek gizon batek bahitu zuela esan, eta azkar askatzeko oihukatu zion.

Bat-batean, atetik norbait sartu zen. Bahitzailea zen. Joxe Martin eta

bere lagunak korrika hasi ziren. Emakumeak, ordea, hanka bat sokaz loturik zuen

eta ezin izan zuen ihes egin. Orduan Joxe Martin laguntzera joan zitzaion, eta

bahi-tzaileari tiragomarekin tiro egin zion. Bahitzaileak konortea galdu zuen eta

lurrera erori zen. Esnatu zenerako polizia-etxean zegoen. Azkenean umeei domina

bat eman zien erakutsi zuten ausardiagatik.

ANDREA DAVILA

Bazen behin Bolbin bizi zen mutiko

bat. Mutiko horrek Enaitz izena zuen

eta bere gurasoekin bizi zen. Enaitzek

asko atsegin zuen bere lagunekin egotea,

eta bere gurasoekin, aldiz, gutxi

(ume gehienek bezala).

Behin batean, Enaitz bere lagun baten

etxean zegoen izugarrizko beldurra ematen zuen film bat ikusten, eta filmean

neska akabatzera zihoan unean: RRRINNN... Enaitzen mugikorra entzun zen. Mutilek

ezusteko galanta hartu zuten, eta segituan erantzun zuen:

- Bai, zein da?

- Enaitz, Eva naiz, zure ama. Etorri segituan etxera. Amona bisitatzera joan be

har dugu asilora.

- Ez, ama, gaur ez. Film bat ikusten ari naiz... mesedez...

- Ez, Enaitz. Amona gaixoa bakarrik sentituko da. Eta azkar, ez dut denbora asko

itxarongo...

Eta segituan Evak deia moztu zuen.

- Kaka putza! -esan zuen Enaitzek.

AMONAREN SEKRETUA

JANIRE CALLEJA

Handik ordu erdi batera asiloan zeuden. Enaitz beldurturik zegoen amonaren

musu eta masail tira, eta tirekin. 106. logelara iritsi zirenean, amona ohean

etzanda zegoen “¿Dónde estas corazón?” programa hori ikusten.

22

23

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

- Ez dakit nolatan atsegin dituen amonak horrelako programak -esan zuen Enai

tzek harriturik.

- Bueno, ez dute zer eginik, eta programa horiek ikusten dituzte -esan zuen Omarrek,

Enaitzen aitak.

Denbora pasa ondoren, Joxepi (amona) beraiengana hurbildu zen

bakoitzari musu bana emateko. Enaitz ohartu zen bere amona arraro samar zebilela.

Asko hazi zela esan zion, eta musu bat eman zion, baina ez zion masailetatik

tira, eta gainera bere musuak ez zuen soinurik atera. Enaitzek amonari zerbait

gertatzen zitzaiola pentsatzen zuen. Joxepi eta Enaitz bakarka geratu zirenean,

Enaitzek esan zion:

- Amona, zer gertatzen zaizu? Arraro samar ikusten zaitut.

- Lasai, nire gauzak dira. Ez larritu -esan zuen disimulatuz.

- Ongi da, baina badakizu inori ez diodala esango -esan zion umeak, erantzun

bat esperoan.

Eva eta Omar logelara iritsi zirenean, Evak ordularia begiratu eta:

- Ufff...! oso berandu egin zaigu seme, joan beharra dugu.

- Bai ama, itxaron kanpoan, orain noa.

Eva eta Omar joan orduko, Enaitzek esan zion kezkaturik:

- Agur amona, badakizu nitaz fida zaitezkeela. Agur, amona.

Kopetan musu eman, eta joan egin zen.

Handik egun batzuetara, Joxepik Enaitzi deitu, eta korrika joateko esan

zion, baina baldintza batekin: bakarrik joatea. Enaitz azkar abiatu zen, eta amonak

zera esan zion inongo esplikaziorik gabe:

- Galderak bukaerarako, arretaz entzun eta...

- Baina...

- Txxxt! Galderak bukaerarako. Bazen behin ume bat txikia zenean naziek bere

gurasoak akabatu zituztela, eta ume hori umezurtz etxera bidali zuten. Nes -

katxa hori heldua egin zenean, ikertzen hasi zen bere gurasoak zeinek edo

zeintzuek akabatu zituzten jakiteko, eta azkenean ohartu zen naziak izan zire

la... eta..., eta..., ez naiz gogoratzen. -esan zuen amonak disimulatuz.

- Oso istorio interesgarria da, amona. -esan zuen pentsakor.

- Bueno, joan zaitez, berandu da eta.

- Bai, banoa. Agur, amona.

- Agur, bai, agur.

Eta amona bakarrik gelditu zen. Enaitz hurrengo egunean liburutegira

joan zen, eta nazien liburu bat hartu zuen irakurtzeko. Irakurtzera zihoan unean

konturatu zen 106. logela izeneko logela bat asko ateratzen zela. Ordenagailuan

begiratu, liburuetan... eta...

- NIRE AMONA DA!!!!-esan zuen Enaitzek.

Amonak segituan kontatu zion egi guztia...

- Baina amona! Poliziarengana joan behar dugu. Gainera, froga guztiak zuk dituzu.

- Badakit, baina zergatik uste duzu hemen sartu nautela? Ez didatelako ateratzen

uzten.

- Badakit! Mozorrotzeko

ordua da, amona!

- Ai ama, lagundu -esan zuen Joxepik.

Bazkaldu ondoren,

Enaitz eta Joxepi erizainez

mozorrotu ziren. 106. logelatik

atera, eta, segituan,

disimulatuz, poliziarengana

joan ziren, eta karpeta

batean zeuzkaten frogak

erakutsi zizkioten. Poliziak

Maurizio zuen izena. Bertan,

Mauriziok irakurri zuen

nazien presidentea Kamilo

zela, eta Joxepiren gurasoak

hil zituela. Honen

ondorioz, segituan atxilotu

zuten.

24

25

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

- Eskerrik asko! Zuek gabe ezingo genuen Kamilo harrapatu.

- Ez da ezer! -esan zuen Joxepik lasaiturik.

Ottox asilora joan zirenean, Enaitz Joxepi agurtu zuen joateko asmoz:

- Bueno amona, banoa, berandu egingo zait eta.

- Bai, maitea! Eta eskerrik asko! Agur!

- Agur!

Enaitz etxera itzuli zen, eta berriro ere Joxepiren musu eta masaileko tirakadak

edukitzen jarraitu zuen.

MADDALEN LOIDI

MAITASUNAREN HERIOTZA

Abuztua zen, bero egiten zuen, eta kopeta izerdiz

bustita esnatu nintzen. Komunera joan nintzen aurpegia

garbitzeko asmoz, baina ez dakit egun hartan egiten

zituen berrogeita sei gradurengatik ala txikitatik nuen

anemiagatik izan zen, baina lurrera erori nintzen konortea

galduta. Ordubete bat pasa nuen lurrean, nire inguruan

gertatzen zenari buruz ezjakin. Esnatu nintzenean, kalera

irten nintzen gertatu zenaz ahazteko asmoz. Baina kalean

dena ezberdin zegoela konturatu nintzen. Hura ez zen nik

ezagutzen nuen Venezia. Nire irudimena izango zelakoan

aurrera jarraitu nuen. Bat-batean kautxuzko pilota batek buruan jo ninduen, eta

berriz ere lurrera erori nintzen konortea galduta. Ahots batzuek esnatu ninduten:

- Hobeto zaude? -galdetu zidan ondoan nuen emakume beltz batek.

- Non nago? -esan nuen galduta.

- Angolan -erantzun zidan, burua makurtuz.

- Nola duzu izena? -galdetu zidan, kopetan nuen zauria sendatzen zidan

bitartean.

- Clara.

- Ni Mammy naiz, eta hauek Naya eta Ieoba dira.

Naya eta Ieoba bere seme-alabak ziren. Geroago jakin nuen bazuela

beste seme zaharrago bat. Hogeita bederatzi urte irauten ari zen guda batean

ari zen borrokatzen. Kalil zen bere izena, eta astebeteren buruan ezagutu nuen.

Txabolara sartu zen irribarre zabal batekin; bere amari begiratu, eta zera esan

zion hunkiturik.

- Ama! Komandante izendatu naute!

Bere aurpegian poza nabaritzen zen. Bere ama, ordea, ideiak ez zuen

gehiegi konbentzitu.

- Komandante? Eta zer axola dio?

Hiltzeko postu bat besterik ez da eta!

Bere amaren hitz zorrotzek irribarrea kendu zioten Kalili. Momentu batean

elkarri begietara begiratu genion; bat-bateko maitasuna izan zen. Momentu

horretan munduan gu biok bakarrik egongo bagina bezala izan zen. Mammyk

esnatu ninduen nire ametsetik.

- Clara, jarriko al duzu mahaia, mesedez?

- Ongi da -baieztatu nion.

Bazkaltzeko arroza jan genuen ñame apur batekin.

- Barka iezadazue janari eskasiagatik. Kilo bat arroz besterik ez dugu guztiontzat,

eta hilabete bat iraun behar digu.

26

27

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

Gau batean, lo nengoela, Kalilen ahotsak esnatu ninduen:

- Clara, esna zaitez, gauza bat erakutsi nahi dizut.

- Zer duzu? -galdetu nion.

- Zatoz nirekin -esan zidan.

Segituan altxa nintzen. Mendi muino batera eraman ninduen. Ordurako

soldadu guztiak lo zeuden. Bertan inoiz ikusi nuen gauzarik ederrena ikusi

nuen. Egunsentia itsasoan, eguzki izpiek itsasoko olatuen mugimendu bakoitza

ferekatzen zuten, eta noizbehinka kresalak nire ileak igurzten zituen, hauek

mugituz. Orduan musu eman genion elkarri. “Casanova” filmean bezala sentitu

nintzen. Bat-batean, musukatzeari utzi genionean, Kalil nire atzean jarri eta

gauza bat jarri zidan lepotik zintzilik, lepoko bat zen. Urre zuriz egindako lepoko

bat, anbar bat zuen bertatik zintzilik.

- Maite zaitut, Clara -esan zidan

- Nik ere bai -erantzun nion. Irribarre egin eta zutitu egin ginen, txabola aldera

joateko.

Berriz erori nintzen anemiagatik. Bi orduren buruan esnatu nintzen. Etxean

nengoen. Egutegira begiratu nuen. Abuztuaren hamabia zen. Oporretara

joateko eguna. Aireportura iritsi nintzenean Kalil ikusi nuen. Berarengana joan

nintzen korrika berarekin hitz egitera.

- Kalil! Clara naiz! Hilda zeundelakoan nengoen.

- Utzi bakean!

- Baina Angolan…-hasi nintzen esaten.

Lurrera bota ninduen. Gizon batek lagundu zidan altxatzen. Urruntzen ari

zen bitartean oihu egin nion Kalili.

- Itxarongo zaitut! -ondoren neure barnerako pentsatu nuen “itxarongo zaitut”.

Urtebete bat pasa zen. Halako batean Kalil niregana etorri zen eta zera esan

zidan:

- Gero eta gutxiago geratzen gara, gaur izango da egunik gogorrena.

- Ez zaitez joan. Nik hemen behar zaitut!

- Nire herriak kanpoan behar nau!

- Hil egin zaitezke!

- Ez diot beldurrik heriotzari.

Musu bat eman zidan kopetan.

- Banoa.

Negar egin nuen.

Mezu bat Angola guztian zabaldu zen berehala: irabazi egin genuen.

Apur bat apaindu, eta kalera irten nintzen ospatzera. Dantzarien dantza

tradizional bat ikusten ari nintzen Naya niregana etorri zenean.

- Clara! Kalil zaurituta dago! Oso larri, hilzorian.

Korrika joan nintzen Kalilengana. Mammy berarekin zegoen ohe ondoan,

eukalipto hostoez egindako ukendu batekin zauria sendatzen.

- Banekien hau gertatuko zela, banekien.

- Clara…- esaten hasi zen Kalil. Hitz egiteko indar asko behar zuenez, bere amak

isilarazi egin zuen.

- Tira, bakarrik utziko zaituztet -esan zuen Mammyk.

Zauria zuen aldean jarri nintzen, negarrez. Noizbehinka eukalipto hostoez

eginiko ukenduaz zauria sendatzen saiatzen nintzen. Hil egin zen. Begiak itxi nizkion

eta kalera atera nintzen, eta kanpoan zegoen zuhaitzean Kalilek oparitutako

lepokoa jarri nuen.

28

29

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

AINARA ETXEBEGUREN

AITONAREN ISTORIO

ZAHARRAK

- Ama, ezetz esan dizut!

- Ezetz esan dudalako! Zure aitona

medikua izan zen, zure aita ere bai eta

zuri ere mediku izatea dagokizu.

- Hori nire erabakia da. Gainera nik

ikasi nahi dudana...

OLAIA ETXEBERRIA

distiratsuaren sinbolo bera liburuaren azalean aurkitzen zela. Sinbolo horrek urteen

poderioz izugarrizko jakin-mina piztu du nigan; hortaz, gehiegi itxaron gabe,

joan egin behar naiz nire aitonaren etxe zaharrera, liburua berreskuratzeko asmoz.

Sentitzen dut horrela hasi behar izana, baina zoritxarrez hau da nire egunerokotasuna.

Txiki-txikitatik medikuntza giroan hazi izan naiz eta beti gustuko

nuenaren planta egin izan dut, baina jada nazkatu naiz egoera honetaz; horregatik

nire gurasoei eta familiari aurre egitea erabaki dut.

Jaio nintzen unetik eduki dut nahi izan dudan guztia, jostailuetatik hasi

eta arropa bitarte, baina inoiz ez didate eman nire aitonarekin egoteko nik nahi

nuen adina denbora. Inoiz ez didate utzi bere liburuaren pasarteekin amesten

ere.

Liburu hau nire aitona maitearen liburutegian aurkitzen zen, eta joaten

nintzen bakoitzean hark pasarte bat irakurtzen zidan. Duela hamar urte, ordea,

haren etxean gertatuko sutearen ondorioz, bera eta etxea bertan geratu ziren

betiko. Momentu hori oso gogorra izan zen niretzat, baina nire gurasoek, batez

ere nire amak, ez zion gertakizun horri behar adina garrantzirik eman, aitona

erotzat hartzen baitzuen. Nire ama ez zen inoiz saiatu nire aitonaren benetako

izaera ezagutzen, haurtzaroan ere ez zion aukera hori eskaini. Azkenean, beste

mundura joan den honetan, oroimen txar horiek alde batera utziko zituelakoan

nago.

Lehen esan dizuedan bezala, liburu hori oso gogoko nuen. Gogoratzen

ditudan gauzak ez dira oso argiak. Badakit liburuaren azala oso zaharkitua zegoela,

hautsez betea eta urre koloreko izenburua zuela. Orain izenburua ez zait

gogora etortzen, badakit hizkuntza zaharrean idatzia zegoela, agian latina izan

liteke. Oso garbi daukat nire aitonak bere esku ximur eta leunean zuen eraztun

Momentu honetan hainbestetan jolastutako parke zaharkituan aurkitzen

naiz, eta nire aitonaren etxea begi aurrean dut. Leku honek oso oroimen

goxoak ekartzen dizkit gogora, batez ere aitonak behin baino gehiagotan kulunkatzen

nindueneko kulunka zaharrak. Ezin dut gehiago itxaron, joan egin behar

dut!

Atea irekita dago, nire aitona uste onekoa baitzen. Atea ireki, eta erre

usaina nabari da. Garbi dago sugar horiek etxea suntsitu zutenetik ez dela inor

bertan sartu. Eskailerak igotzen hasi naiz, nire aitonaren liburutegira iristeko asmoz.

Atea ikusi dudanean izugarrizko kitzikara sartu zait gorputz guztian, atearen

beste aldean aurkituko dudanaren beldurrez.

Gelara sartu eta apalak guztiz erreta ikusi ditut, liburu kuttuna izan ezik.

Liburu honek, berdin-berdin jarraitzen du, mitum vasconum izenburuarekin. Liburuaren

lehen orrian, euskal mitologiako lurraren aitzindari den eta ahaide guztien

ama den Mariri buruzko informazioa agertzen da. Beste orrialdeak bizkor-bizkor

pasatzen ari naizela gutun moduko zerbait erori zait lurrera. Ireki, eta duela

urte askotako mapa bat aurkitu dut: Aketegi mendiarena da, eta bertan honela

dioten hitz hauen aurrean aurkitu naiz: “Izaki mitologikoen erreinua”. Zuek zer

egingo zenukete? Egia izango ote da? Nik nire aitonarengan konfiantza guztia

nuenez, gauza bakarra etortzen zait burura, Aketegi mendira joatea. Nire aitonaren

gelan aurkitu ditudan bota zaharrak jantzi, liburua eskuetan hartu, eta

abiatu egin naiz.

Delako erreinu hori, mapan ikusten dut eta, Aketegi mendiaren erdialdean

dago. Gorantz eta gorantz egiten dut, izerditan blai. Amore eman gabe

aurrera jarraitu dut, baina espero ez nuen unean euria hasi du, eta babes bila

hasi naiz, kobazulo bat aurkitu dudan arte. Bertara sartu eta hezetasuna nabaria

da. Eguraldiak atertzeko itxurarik ez duenez, gaua bertan pasatzea erabaki dut.

Sarrera oso hezea da, eta barrurago abiatu naiz leku lehorrago baten bila.

30

31

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

Argitasun handirik ez dagoenez, eskuen bitartez pareta ukituz orientatu

behar izan dut neure burua. Harrien kontaktua hotza da eta epelagoa den

zati batekin topo egin dut. Zati hori mugikorrarekin argiztatzean, zerbait ezaguna

etorri zait gogora.

Liburua hartu dut, eta orduan jabetu naiz, liburuaren azaleko sinboloa

zati horretako atearen sinboloaren bera dela! Ateari bultzada bat ematean, sekulako

argitasuna nabaritu dut eta atearen mugimenduarekin barrurantz erori

naiz. Erabat zorabiatuta, ezezaguna zaidan leku batean aurkitu naiz. Ingurura

begira hasi, eta bere ilea orrazten ari den emakume eder bat ikusi dut erreka

zuloan. Ezkerrerago, basoko zuhaitzak mozten ari diren bi pertsona altu ikusi ditut,

eta atzera biratzean, beltzez jantzitako emakume zahar, sudur luze bat ikusi dut.

Belarra biltzen ari da, eta aldamenean katu beltza du.

AINHOA DEL BARCO

SENTIMENDU NAHASIAK

Alexen lehenengo eguna zen

ikastola berrian. Bakarrik zegoen, ez

zuen inor ezagutzen. Pasillotik bere

gela bilatzen ari zela, neska polit

batekin egin zuen topo. Zein gelatara

joan behar zuen galdetu zion neskak.

Minutu batzuk hitz egiten egon

ondoren, lagunak egin ziren. Gainera,

gelakideak izango ziren.

ZURIÑE GONZALEZ

Non nagoen galdetzeko asmoz, haiengana hurbildu naiz eta hau guztiaz

konturatu naiz: errekako emakumeak ahatearen oinak ditu, bi gizon horietako

batek belaunetarainoko ilea du, besteak begi bakarra eta beltzez jantzitako

emakumeari gorputzeko atalak falta zaizkio. Baina non nago? Zer da hau?

Liburuan begiratu, eta mitologiako pertsonaiak direla ikusi dut: Lamia, Tartalo,

Basajauna eta sorgin gaiztoa. Ezin dut sinetsi ! Nire aitonak kontatzen zizkidan

istorio guztiak benetakoak dira, baita mapak erakusten zuen erreinua ere.

Gelan, elkarren ondoan eseri

ziren, eta Alexek, neskaren izena jakin

nahian, mahaian idatziz bere izena

galdetu zion. Neskak, Alexen belarrira

hurbilduz, Marta izena zuela erantzun

zion.

Asteak aurrera zihoazen, gero

eta konfiantza gehiago zuten elkarren

artean, gero eta lagun hobeak ziren,

eta gero eta sentimendu handiagoak

zituen Alexek Martarenganako. Hori

zela eta, Alexek bere sentimenduen

berri eman zion Martari, eta, honek

sentimendu berak zituela ikustean,

bikotekide egin ziren.

Aurkikuntza hau nire bizitzako esperientziarik inportanteena da, eta badakit

nire aitonarentzat ere halaxe izango zela eta oso harro egongo zela. Beraz,

hemen geratzea erabaki dut, izaki hauei buruz gehiago ikasteko, eta liburuaren

azken orri zuriak jakinduria mitologikoz betetzeko. Orain galdetuko didazue: eta

nire betiko bizitza, zer? Errespetu guztiz, nire bizitza pikutara! Ez du merezi horrenbeste

min egin didaten nire gurasoei hau guztia kontatzea, bestela ere ez

nindukete sinetsiko eta.

Oraindik hasi besterik ez da egin abentura txundigarri hau, ondorengoa beste

istorio bat da!

Hilabete batzuk pasa ondoren,

Alexen gurasoek bere semearen

neskalaguna ezagutu nahian, Marta

bazkaltzera gonbidatu zuten. Alexen arreba, Andrea, Marta ezagutzeko irrikaz

zegoen.

Bazkaltzen ari zirela, Andreak neskenganako zituen sentimenduak azaldu nahi

zizkien, baina ez zuen momentua aurkitzen. Beraz, mahaitik altxa eta Martari

musu handi bat eman zion ezpainetan.

- Baina Andrea, zertan ari zara? Erotu egin al zara? -galdetu zion amak.

- Nire sentimenduak azaltzeko erarik aurkitzen ez nuenez, Martari musu eman

diot! –erantzun zuen honek.

- Zer esan nahi duzu horrekin?

- Ba… neskak gogoko ditudala!

32

33

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

Bat-batean, denak isilik geratu ziren. Orduan, Andrea negarrez eta

korrika bere gelara igo zen. Marta, berriz, bere atzetik igo zen lasaitzeko asmoz.

Denbora luze hitz egiten egon ondoren, bazkaltzera jaitsi ziren berriro.

Andrea bazkaltzera jaitsi aurretik, familiarekin hitz egiteko elkartu zen,

eta haren sentimenduak onartu zituen.

- Ama, aita, barka iezadazue zuengan konfiantzarik ez izateagatik, kontrako

jarrera izango zenutela espero nuen…

- Lasai, ez genuen espero baina… dena ondo aterako da!

Hori guztia gertatu orduko, Martak Alexi bere arrebaren musuarekin

zerbait sentitu zuela azaldu zion. Alexek hasieran txantxatzat hartu zuen, baina

Martak barre egiten ez zuela ikustean, larritzen hasi zen.

Gelakideak beraien artean hitz egin orduko, ikastetxearen aurrean

azaldu ziren, builaka, zaratatsu. Telebista, irratia, baita egunkariko langileak ere,

han egon ziren kexaka. Hurrengo egunean telebistako kate guztietan azaldu zen

berria.

Albistea Ikastolen Elkartera iritsi zenean, zuzendaria kaleratzea erabaki

zuten, horrelako zuzendaririk ikastola batean ez zela behar esanez.

Hurrengo zuzendaria homosexuala zela jakin orduko, Marta eta Andrea

berriro ikastetxera bueltatu ziren.

Pozik eta maiteminduta, beraien amodiozko istorioarekin jarraitu zuten.

Alex, berriz, depresioak jota.

Martak bikotekide izateari utzi nahi ziola esatean, mutikoa oso erasokor

jarri zen, eta Martak beldurraren beldurrez, korrika alde egin zuen.

Andreari bere anaiaren jarrera azaldu zion, baita berarenganako zituen

sentimenduak ere. Eskolan zer gertatuko ote zitzaien pentsatzen egon ziren;

azkenean, ezkutuan mantentzea erabaki zuten.

Egun ugari igaro zituzten ezkutuka, baina ez zen luzarorako sekretu izan,

gelakide batek beraien arteko maitasuna ikusi zuenean, eskola guztian zehar

zabaldu baitzuen.

Zuzendariak, albiste berria entzutean, erabaki gogor bat hartu zuen.

Inork erabaki horren berri izan baino lehen, Andrea eta Marta eskolatik bidali

zituen.

Astebete bat pasa, eta eskolako ikasleei susmoa pizten hasi zitzaien,

Marta eta Andrea eskolara azaltzen ez zirelako. Martaren gelakideak ikertzen

hasi ziren zer gertatu ote zen jakiteko.

Pentsatzen egon ziren, eta azkenean zuzendariaren gelan azaltzea

erabaki zuten.

- Zer egin duzu? Zergatik ez daude Marta eta Andrea hemen? -Martaren

gelakide batek.

- Ez dakit ba…, gaixo egongo dira edo… -zioen zuzendariak, gorritzen zen

bitartean.

- Kasualitatea, biak batera gaixo jartzea, beraien homosexualitatea azaldu

orduko! Erantzuna nahi dugu!

- Egia esango dizuet, eskola honetan ez dira homosexualak onartzen!

- Ez da bidezkoa! Hau ez da horrela geldituko!

- Alde hemendik!

34

35

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

AITANA MINER

PERTSONA OTE NAIZ?

Amparo 18 urteko neskato bat zen. Batxilergoko ikasketak

bukatuta zituen eta unibertsitatera joan nahi zuen.

Batxilergoko azken eguna zen, eta Amparo bere gelan

zegoen, azkeneko mahaian koadernoan idazten, negar

batean. Berarentzat eskola hura berezia izan zen, izugarria.

Bertan bere bizitzako momenturik zirraragarrienak gogoan

zituen: Alexanderri takila arrosaz bete zion eguna, eta baita

eskolan bazkaldu zuen lehen eguna ere. Aparta zen eskola hura, ez zuen sekula

ahaztuko.

Koadernoan idazten jarraitzen zuen Amparok, marrazkitxoak eta bestelakoak

idazten, baina halako batean, ideia oparo bat otu zitzaion.

Txirrinak 13:00etan jo zuen eta Amparo etxerako bidea zihoan, Joana

eta Markelekin kontu kontari. Amparok bigarren kalean agur esan, eta etxera

abiatu zen. Iritsi, eta ama garbigailua jartzen ari zen, Amparoren parrandako

arropa kirasduna garbitzeko. Neskatoak amari otu zitzaion ideia bota zion, halaxe

esan zion:

- Ama, ospa al dezaket festa bat unibertsitatera joan aurretik?

alaba agurtzeko, eta festa eta unibertsitate urte zoragarriak ospatzeko; izan ere,

igandeko gauean Amparo Deustura zihoan. Gurasoak agurtu, eta segituan “din

dan don” jo zuen Amparoren etxeko txirrinak. Bertara zetozen Garbiñe, Garazi,

Lorea, Uxue eta Maitane poltsa piloz josita festa prestatzeko. Garbiñek milaka

turuta eta apaingarri ekarri zituen, eta Maitanek eta Uxuek, berriz, koka kola, kas,

likore, vodka eta beste hainbat edari. Amparo bera arduratu zen janaria erosi

eta jartzeaz. Girnaldak leihoetan jarri zituzten, eta turutatxoak mahaian zeuden,

plater bakoitzean. Janaria ere mahai horretan zegoen; gailetak, txurroak, tortilla....

. Edariak beste mahai txikiago batean ipini zituzten, eta bertan Lorea edari

hauen arteko nahasketak egiten.

20:30ak ziren. Amparo bere gelan zegoen, armairuaren aurrean eserita

eta arropa aukeratzen. Azkenerako, makilatu, eta izugarrizko soinekoa jarri ondoren,

eskaileretan behera jaitsi zen. 21:30ak ziren, eta jada dena prest zegoen.

Bat batean, din-don txirrinak jo zuen, bertara etorri ziren, Joxe, Xabier, Iñigo, Sandra,

Meike, Lukrezio eta gelakide guztiak. Orduak igaro ziren eta jadanik mahaian

jarritako janari guztia desagertu zen.

00:30ak ziren eta ordurako ia denek mozkor puntu bat zuten gainean.

Baina bat-batean Iñigok poltsikotik albal zati bat atera zuen, eta han klarion

hauts moduko bat zegoen. Ezkerraldeko poltsikoan beste eskua sartu zuen eta

handik albalez eginiko hodi estu bat atera zuen. Ondoren, esku batez hartu hodia,

eta haizea hartu zuen sudurretik hautsa desagertuz. Iñigo drogatzen ari zen.

Bat batean Amparori eskaini zion hautsaren apur bat, eta Amparok zer zen ez

zekienez, probatzea erabaki zuen. Momentu hartan izugarri ondo sentitu zen,

eta Iñigori non erosi zuen galdetzea pentsatu zuen.

Igandeko goizean dena zerri eginda zegoen, eta Amparok arratsaldeko

zortzietan autobusa hartu beharra zuen Deustura joateko, baina etxea hankaz

gora zeukan. Lehertu arte garbitu zuen etxea, eta 19:45ean bere gauzak prestatzen

hasita zegoen. Zortziak bost gutxiago ziren, eta Amparo korrika abiatu zen

autobus geltokira bere ekipaia eta guzti, baina autobusa ez zen ageri. 20:30ak

ziren eta autobusa iritsi gabe. Amparo bere ekipaiaren gainean zegoen. Jada

21:00ak pasata ziren, eta ezer ere ez.

Amak momentu batean zalantza egin zuen, baina berarengan konfiantza

osoa zuen, eta buruarekin baietz esan zion, irribarrez. Gainera, hurrengo asteburuan

Amparoren gurasoak kanpinera zihoazen eta oso ondo zetorkion festa

bat antolatzeko.

Egunak aurrera zihoazen, eta asteburua gero eta gertuago zegoen. Amparo

nerbioetatik ateratzeko zorian zegoen. Ostiral arratsaldean marrazketako

klasea zuen azkeneko orduan, baina Amparo gonbidapenak takiletan sartzen

ibili zen. Etxera heldu zen, txirrinak jo eta segituan, han zeuden bere gurasoak,

Derrepentean auto baten argiek Amparoren aurpegia argiztatu zuten.

Autoa Ford gorri bat zen, eta bere parean geratu zen. Barruan lau gizon beltz

zihoazen musika izugarrizko bolumenean jarrita. Autoko atea ireki egin zen, eta

gizon horietako bat atera zen eta galdetu zion:

- Nora zoaz, eder hori?

- Deustura.

- Nahi baduzu, eramango zaitugu.

- Ongi da! Mila esker.

36

37

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

baizik eta 3 gizon eta berari ezaguna egiten zitzaion beste bat. Amparoren ikusmenak

egia zion, mutil hura berarekin garai batean ibilitakoa zen, Iker. Iker bere

aurrean belaunikatu eta zaplazteko pare bat eman zion; bera izan zen 3 beltz

haiek bera jotzera bidali zituen gaizkilea. Bitartean, bere herrian, bizilagun, lagun

eta ertzaintzak haren bila jarraitzen zuten, baina ez zen arrastorik ere. Amparo

gaixoa geroz eta okerrago zegoen, egunak zeramatzan ezer dastatu eta edan

gabe, eta horrela ezin zuen bizirik jarraitu.

Neskatoak ez zekien non sartu zen. Autoan izugarrizko kiratsa zegoen,

eta Amparo intoxikatzen ari zen. Auto gorriak intermitenteari eman zion eta zubi

baten azpian sartu zen, motorra gelditu, eta esku frenoari eman zion. Gidaria

autotik jaitsi, eta zubi ilunean, maletategitik ateratako aulki bat jarri zuen. Bitartean,

Amparo autoan zegoen, urduri, beldurtuta, aurreko egunean txukundutako

azkazalak hazkaka. Atzeko butakako atea ireki zuten eta neska atera zuten

hiru gizonen artean. Amparo negar batean zegoen, izugarrizko beldurrez. Aulkian

lotu zuten neskatoa, eta panpina bat izango balitz bezala tratatu zuten.

Momentu batez, Amparok pertsona ote zen galdetzen zion bere buruari. Neskato

gaixoak kolpeak, ostikoak eta erredurak jasan zituen gorputzean. Maletek

autoan jarraitzen zuten, eta Amparoren mugikorrak txirrin eta txirrin jotzen zuen,

baina txirrin haiek erantzunik gabekoak ziren.

Goizeko hirurak ziren, eta iluntasun batean esnatu zen Amparo. Ingurura

begiratu eta ez zen Ford gorririk, ezta gizonik ere. Bere gauzez inguratuta esnatu

zen, aulki zahar hartan lotuta, zubi ilun eta ezezagun haren azpian. Berriz ere, mugikorrak

txirrin eta txirrin jarraitzen zuen . Amparok, aulkia soinean zuelarik altxa

eta mugikorrari begiradatxo bat bota zion ahal zuen moduan. Amaren 84 dei

zituen. Neskak ez zuen saldorik amari deitzeko, ezta indarrik ere, jasotako tratu

txar haien ondorioz.

Etxean zeuden Amparoren gurasoak guztiz kezkatuta, neskatoak mugikorra

hartzen ez zuelako. Egunak igaro ziren, Amparok zubi azpian jarraitzen

zuen, konorterik gabe, ezertaz jabetu gabe. Bere amak ere deitzen jarraitzen

zuen baina ezer ez. Asteak ere pasa ziren, eta ez zen Amparoren erantzunik.

Amak ertzaintzari abisua pasatzea erabaki zuen, baina ez zuten aurkitzen. Gurasoak

lur jota zeuden, neska bezalaxe.

Urriaren 27a zen, gaueko hamabiak, eta gure Amparok han jarraitzen

zuen. Amparoren belarriak soinua bereizteko gai izan ziren, bai, auto baten motorraren

soinua bereizteko gai. Begiak ahal bezala ireki, eta auto gorria ikusi zuen

berriz ere bere begien aurrean. Egun horretan ez zihoazen 3 gizon beltz soilik,

Abenduaren 2a zen. Hilabete eta zertxobait pasa zen Iker agertu zenetik,

eta Amparo hilzorian zegoen. Egun hura zorionekoa izan zen Amparorentzat.

Ixiar eta Pello, Amparoren bizilagunak, goiz-goiz irten ziren paseatzera, zorionez

zubi haren gaineko bidetik igaro ziren, eta norbaiten marruak entzun zituzten. Bi

aldiz pentsatu gabe, zubi azpi hartara jaitsi ziren, nor ote zen marruka ari zena

begiratzera. Han zegoen Amparo, hilzorian, ia ezer sentituko ez balu bezala. Bizilagunek

segituan igarri zuten nor zen neskato hura.

Biek, bai Pellok eta bai Ixiarrek, malkoak zituzten begietan neskatoaren

itxura ikusita. Neska gaixoa oso gaizki zegoen, bien artean askatu eta eraman

egin zuten inguruko ospitalera. Bertan, hainbat erizain eta medikuen laguntzaz

neskatoa sendatu zen, Pellok eta Ixiarrek herrira deitu, eta abisua pasatzen zuen

bitartean. Hurrengo goizean Amparo etxean zen bere gurasoen artean, eta

maite zutenen artean. Bitarte horretan gure protagonistek dena kontatu zien gurasoei,

tratu txarra jasatera bultzatu zuten mutil ezezagun haien bilaketa abian

jartzeko.

Lau hilabete igaro ziren, eta ez zen haien arrastorik. Ertzaintzak bilaketarekin

jarraitzen zuen, Amparoren etxean miatzen hasi, eta arropan arrasto bat

aurkitu zuten arte. Hark dena argitu zuen. Amparoren jertsean mutil horietako

baten eskumuturreko txapa bat zegoen. Txapa hark eragin zuen ikerketa haren

bukaera. Martxoaren 24a izan zen kasua itxi zen eguna. Inguruko taberna

batean aurkitu zuten txapa haren jabea eta beste hiru laguntzaileak. Hirurak

atxilotuak izan ziren egun hartako arratsaldean.

Neskak egun hartan pisu handia kendu zuen gainetik, baina bere oroimenean

zuen oraindik pertsona ote zen zalantzan jarritako egun hura. Hala ere,

amak espezialista batengana eramaten zuen Amparo tratu txar haiek ahazten

laguntzeko. Espezialistarengana joan eta urte batzuk geroago, Amparok bere

memoriak kontatzen zituen liburu bat idatzi zuen, eta horrela zen izenburua, “

Pertsona ote naiz?”. Liburuaren esaldietako batek honela zion:

”EGIN PASO EZEZAGUNETAZ, EZ FIDATU INOIZ”. Horregatik nire istorioaren helburua

ere zuei, Amparoren istorioaren bidez hausnar araztea da eta mezu hau bultzatzea!

KONTUZ! KALEA MISTERIOZ BETEA DAGO.

38

39

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

IMANOL CAVERO

LAGUN TXARRAK

Miguel 15 urteko gazte bat zen,

bere adinerako txikiegia. Ile beltz eta

luzea zuen rokero baten antzera,

eta begiak beste edozein pertsonak

bezain handiak. Bere begiradak

beldurra ematen zuen, baina pertsona

ona zen. Mexikon bizi zen jaio zenetik

baina ez zituen lagun asko, bere ama

prostituta zelako eta Miguelek berak ez zuelako itxura onik. Baztertu egiten

zuten lagunen artean zeudenean eta eskola bukatu orduko etxera joaten zen

bideo-kontsolekin jolastera. Bere aita bera jaio baino lehen hil zen Tijuana hirian,

narkotrafikoaren erasoetako batean, eta bere amak ez zuen beste aukerarik

bere semea mantentzeko. Gainera ez zuen eskola bukatu, ez zuen ikasketarik.

Amaren nagusiak bere klubeko langile guztiak beste kontinenteetako klubetara

bidali behar izan zituen, Tijuanakoa suntsitu baitzuten. Beraz, Jeniferrek, Miguelen

amak, ez zuen beste aukerarik, Legorretara joatea zen irtenbide bakarra.

IRAITZ LEUNDA

Txoko horretara iristean, zigarro bat eskaini zioten. Berak ezetz eta ezetz esaten

zuen, baina talde horretan Migueli gustatzen zitzaion neska bat zegoen. Neska

horrek ere erre egiten zuen, eta drogak kontsumitzen zituen. Orduan, Miguelek

zigarro bat hartu eta erre egin zuen, neska liluratzeko asmoz. Neskak kosto pixkabat

eskaini zion eta berak, noski, baietz erantzun zion.

Egunak joan eta egunak etorri, egunero egoten zen txoko horretan erre

eta erre, droga kontsumitzen. Eskolako lagunak ordurako ez zitzaizkion axola.

Etxera iristen zenean izaera arraroa edukitzen zuen, eta behin batean ama jotzera

ere iritsi zen. Jeniferrek sumatu zuen tratu txar haiek drogak hartzearen ondorioa

zirela. Amak egunero egiten zuen lan, eta etxera ekartzen zuen diru guztia

Miguelek drogetan gastatzen zuen. Gustatzen zitzaion neska, Lorena, geroz eta

okerrago zegoen, eta Miguelek hori ikusirik, drogaren menpe zeudela konturatu

zen. Amak esan zion lagundu nahi zuela, eta nahi izanez gero ordainduko ziola

desintoxikaziorako zentroa. 17 urte bete arte droga kontsumitzen egonda,

zentrora joatea erabaki zuen. Neska prest zegoen Miguelekin zentrora joateko,

maite zuelako.

Gehiago pentsatu gabe lehenengo taxia hartu, eta aireporturantz

abiatu ziren. Lehen hegaldia hartu eta Bilborantz abiatu ziren. Hamar ordu

luzeko bidaia izan zen, baina azkenean iritsi ziren. Orduan autobusa hartu, eta

Legorretarantz joan ziren. Bidean Donostiako Kontxa eta Bilboko Guggenheim

museoa bisitatu zituzten. Beranduago, iluntzera zihoala, Legorretako pentsio

batera iritsi ziren gela bat alokatzeko. Autobusa garesti ordaindu ondoren, gelara

joan ziren maletak hustera. Nekatuta zeudenez, ohera joan, eta Miguel goizean

goiz bertako eskolara joan zen.

Gelara iristean, irakasleak denen aurrean aurkeztu zuen eta esertzeko

eskatu zion. Inork ez zuen bere ondoan eseri nahi, eta irakasleak bananduta jarri

zuen txoko batean. Patioko ordua iristean, urrutian zegoen bere gelako lagun

talde batengana hurbiltzea erabaki zuen, lagunak izateko asmoz. Hurbiltzen

zihoala, honako elkarrizketa hau entzun zuen:

- Begira txo, zeinen itxura “txungoa” duen Miguelek.

- Niri beldurra ematen zidak!

- Bai, niri ere.

- Jakin ezazu zer edan eta erre ote duen.

- Badaezpada ere ez diogu kasurik egingo.

Miguelek hori entzutean, burua jaitsi zuen eta negargura etorri zitzaion.

Klasea amaitu orduko korrika batean alde egin zuen etxerantz. Bideo-kontsolekin

denbora ona jolasten jardun ondoren, lasaitzeko kalera irtetea erabaki zuen.

Kalera irten zenean, txoko bateko eserleku batean bere adineko gazteak ikusi

zituen erretzen eta edaten. Hauek Migueli deitu zioten urrutitik, buila eginez.

Hurrengo egunean, zentrorantz abiatu ziren bertan drogaren kontsumoa

uzteko. Egunak joan eta egunak etorri, egun guztiak berdinak ziren. Aste bat

egon ziren drogarik kontsumitu gabe, eta hori asko zen Miguelentzat eta

Lorenarentzat. Hilabete baten buruan ondo sentitzen ziren, eta lehenengo

egunak zailak izan arren, oraindik sentitzen zuten drogak kontsumitzeko beharra.

Urte bat eta erdi zentroan pasa eta gero, drogen beharrik ez zuten sumatzen,

eta zentrotik ateratzeko aukera eman zieten.

40

41

ipuin marraztuen lehiaketa

Anoeta 2009

Bikoteak, bi aldiz pentsatu gabe, baietz esan, eta hurrengo egunean

atera egin ziren. Atera bezain pronto bete zuten helduak izateko adina. Miguelek

autoko gida-baimena eskuratu zuen, eta Lorenak okindegi batean aurkitu zuen

lana. Urteak joan eta etorri, garai nahasiak ziren, krisiaren garaia zen. Babes

ofizialeko etxebizitzako zerrendetan eman zuten izena, familia bat osatzeko

asmoz. Hogeita sei urte zituzten eta bikote gazte bikaina osatzen zuten. Etxeko

giltzak jaso bezain laster, joan ziren etxea ezagutzera. Miguelen ama oso harro

zegoen egin zuenaz, bestela ez zelako hori guztia gertatuko. Miguelek ezkontza

proposamena egin zion Lorenari, eta, noski, honek baietz erantzun zion. Bien

gurasoek antolatu zuten ezkontza, jende gutxikoa, baina oso polita eta atsegina.

Ez zuten eztei bidaiarik egin, ezkon gauean proiektuan hasi zen umearentzat diru

pixka-bat gorde ahal izateko.

Bederatzi hilabete ondoren umea jaio zen, eta giro oso ona nagusitu

zuen familian. Familia arrunta zen, gabonetan bazkaltzeko elkartzen ziren, sarri

ikusten zuten elkar... beste edozein familiaren antzera.

Miguelen eta Lorenaren lagunak drogaren munduan jarraitu zuten eta

gehienak hil egin ziren.

Miguel eta Lorena oso harro zeuden hartu zuten erabakiaz eta osatu

zuten familiaz, beste bidetik jarraitzeak zituen kalteak ikusita.

Liburuxka hau paper

birziklatuan imprimatu

da

42

43

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan

Haur eta gazte literatura suspertzeko kanpaina

Antolatzaileak:

ANOETAKO

UDALA

Laguntzaileak:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!