12.03.2015 Views

Xabier Renteria Uriarte

Xabier Renteria Uriarte

Xabier Renteria Uriarte

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

- Errealitatearen zuhaitza, izaki metaforikoen kokapenek osatzen dutena, Maritik

eratorritako formak dira (gero sakonduko dugu); gainera, euskal etika edo

jokamoldea ere Marik finkatzen du.

Horien gainean, argudiatuena Lurraren presentzia eta Mariren irudia nabarmentzearen

jarrera da, euskal mitologoen artean ohikoa den moduan. Eta zuhurra da, baita, jainkozko

“nagusi” baten bilaketan gehiegi ez sartzea, “nagusitasun” hori zantzu guztien arabera

joera indoeuroparra delako, hierarkien aldekoa. Galdera, beraz, Mari edo Dama irudiak

Hutsa gorpuztu dezakeen ala ez da, gero ikusiko duguna.

Hutsaren ahanztura “Ortzi”ren alde; ba al du zentzurik?

Alde: a) Aymeri Picaud erromesak XII. mendean. “Jainkoari deitzen zioten Urcia”; b) “Ortzi” edo –

berdina den- “Osti” erroa.

Aurka: a) Mitologian Ortzik eta bere kideek ez dute azpimarratzeko leku eta egiterik; b) presentzia

eta jarduerak Mariri dagozkio nabarmenki; c) errealitatea Marirengandik eratortzen da, ez

Ortzirengandik.

Hutsa hipotesiaren kontraste linguistikoekin hasi baino lehen, kontuan har honakoa.

Prototipo kognitibo-linguistikoei kontraste linguistikoak aplikatzea bidezkoa eta

beharrezkoa da, dimentsio hori dutenetik. Baina, edonola, historian zehar bere esanahia

edo “adierazia” mantendu izanak ez du nahi eta nahi ez bere forma linguistikoa edo

“adierazlearen” egonkortasuna inplikatzen. Hein horretan, kontraste linguistikoak

ebidentzia baino gehiago zantzu seinale gisa hartzea komeni da; hurbilketa kontraste bat

baino gehiago ezin dezake inplikatu, adierazleen eta adierazien bilakaera historikoak ez

baitira beti eta nahi eta nahi ez hertsiki paraleloak. Gure kasuan, euskal

munduikuskeraren alde garrantzitsua izan daitekeen “euskarak islatzen duen hutsaren

sentipena” egungo euskaran lekutu dugu, eta hau antzinatetik datorkiguna onetsi dugu

argudio logikoen bidez (indoeuropar ingurunean sentipen horren eskasia dela eta,

adibidez), baina honek ez du suposatzen nahi eta nahi ez egungo euskararen formak

antzinatean era berean ematen zirenik (Saussure, 1916-ren terminuetan, adierazlearen

aldaketa adierazia mantenduz gertatu ahal izan delako).

Beste hitzetan, “antzinatetik existentzia hutsaren bidez ulertzen dugu” dugu, baina egungo

“huts” hitza antzinatean “uts” izan zitekeen, edo “juts”, edo “oro”, edo “led”, geroko

aldaketa linguistikoek prototipoaren eragintza kognitiboa ezabatu gabe. Egun prototipo

historiko bat proposatzeak, beraz, ez du inplikatzen aitzin hizkeraren hitzei edo beste

formei buruzko teoriarik; aitzin euskal mundu ikuskeraren proposamenak ez dakar parean

aitzin euskararen alde zehatz horren proposamena. Azken urteotan euskarari buruzko

eztabaida sozialetan euskalari eta euskaltzale batzuen arteko erlazioak ikusirik (zenbait

hezkuntza begirunek erabat galduak dirudite), ez dago txarto gogoratzea...

Kontraste linguistikoak tankera honetakoak izan litezke. “Huts” hitzak berak Lakarra

(1995)-ren CVC aitzin euskal hitzentzako proposamena gorde dezake, baina kontraste

zabalagoak komeni dira; har dezagun saioa egiteko “akerbeltz” zeinua. Argi dago bi zati

dituela, linguistika historikoan autoktonotzat onartu diren bi item lexiko direnak, “aker”

bisilabikoa eta “beltz” monosilabikoa. Lehen hurbilpen batean, kuriosoa da aurretik

Mitxelenak berreraikitako eta gerora Lakarra-ren (1995) proposamen (jada kanonikoaren)

azalpen adibide akaso ugariena *bel- partikularena izatearen kasualitatea, aitzin

hutsarekiko euskal sentipenak linguistika modernoan tokitxo bat hazkatu nahi izan balu

bezala… Serioago, deigarria da ere Martínez Areta-k (2008) aitzineuskararako

proposatutako 17 izenondoetatik bi hutsaren metaforak izatea (*bel “beltza” eta *bor

“biribila”): hutsa hipotesiaren zantzua?

Euskararen Jatorriaren 8. Biltzarra. Lazkao. 2013.05.25 47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!