12.03.2015 Views

Xabier Renteria Uriarte

Xabier Renteria Uriarte

Xabier Renteria Uriarte

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

izango dugula itxaron genezake, eta horiek erabiliko ditugula ezagutza zehatzetan gure

arretak fokatzeko. Hau litzateke, beraz, arreta-fokatzaile gisa diharduen prototipo

kognitibo-linguistiko bat.

Kultura arteko Psikologia izan daiteke, ziurrenik, “prototipo arreta-fokatzaile” gehien eta

argien zedarritu dituen zelai teorikoa, nahiz eta ez dituen honela deitzen. Ikus dezagun

klasiko bat: Masudak eta Nisbettek (2001) mendebaldar (estatubatuar) talde bati eta

ekialdetar (txino) beste talde bati arrainontzi baten animaziozko filma bat ikusi eta gerora

konta zezaten eskatu zieten. Mendebaldarrek gehiago lehenetsi zituzten arrain handienen

deskribapenak, eta ekialdetarrek arrain taldearen eta ingurunearen deskribapenak (10etik

7ko maiztasun handiagoarekin; arrainontzian aldaketak aurkeztu eta gero egindako itaun

berrietan joerak errepikatu egin ziren). Konstanteak beste esperimentu batzuetan ere

berretsi dira; adibidez, mendebaldarrak hobeak direnetan testuinguru gabeko marrak

errepikatzen eta ekialdetarrak testuinguruarekin (Kitayama, Duffy, & Kawamura, 2003);

edo estatubatuar atsotitzen bildumek esaera “analitiko-atomista” gehiago jasotzean, baina

bilduma txinatarrek esaera “dialektiko-holista” gehiago (Nisbett, Peng, & Choi, 2001).

Beste egiaztatze batean, espresio arteei buruzkoa orain, autoreek diote “arreta”

“zuzendua” dela existentzia partikularretara edo testuinguruetara (T. Masuda, Gonzalez,

Kwan, & Nisbett, 2008), kultur mundu bakoitzaren tradizio filosofikoetan ere gertatzen den

juxtu parekoa (Renteria, 2013). Esan bezala prototipo arreta-fokatzaile ezagunen aurrean

gara; Masudak eta Nisbettek (2001) erabilitako filmaren fotogrametan irudi metaforak

erabiliz:

Azken adibide bat, sinplea eta argigarria (Nisbett 2003a): behi bat, ahate bat eta belar

batzuen argazkiekin hiru txartel haurrei ematean, eta bi aukeratzeko eskatzean,

estatubatuar haurrek behia eta ahatea aukeratu ohi dute (multzoaren zatiak edo

existentziak) eta txinatarrek behia eta belarra (erlazioak eta testuingurua).

Oro har, inguruak irudikatzeko "sentitzeko moduak" eta "arreta fokatzeak" erabiltzen

ditugu, espresio linguistikoekin, filosofikoekin eta kulturalekin (artistikoekin adibidez)

loturan, Kultura Psikologiak ikertu bezala (Kitayama & Cohen, 2007a; Nisbett, 2003;

Varnum, Kitayama, & Nisbett, 2010, etc.) eta mendebaldar-ekialdetar desberdintasunen

pisuarekin (Kitayama, Duffy, Kawamura, & Larsen, 2003; Kitayama & Cohen, 2007b; T. Z.

Masuda & Nisbett, 2001; Nisbett & Noranzayan, 2002; Nisbett, 2003; Nisbett & Miyamoto,

2006; Peng & Nisbett, 1999; Varnum et al., 2010).

Euskararen Jatorriaren 8. Biltzarra. Lazkao. 2013.05.25 39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!