30.01.2015 Views

128zk. - Zestoa

128zk. - Zestoa

128zk. - Zestoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2012ko maiatza

128zk.

erditze

gela etxean

U M E A R E K I N Z E R

E G I N G O D U G U

Onartu behar dut nire zalantzak izan nituela

gaia mahai gainean jarri zutenean.

Ez zitzaidan bururatzen erditzearen inguruko

artikulu bat nola egin zitekeen.

Begi bistakoa den bezala, gizonezkoa

naiz, eta, horren ondorioz, niretzat fisikoki

ezinezkoa da ume bat erditzea. Oso

konplikatua egiten zait bizi ezin dudan

esperientzia baten inguruan galderak egitea

edo idaztea. Nola heldu adarretatik

zezenari Ez dakit horregatik izan den

edo, baina artikulua egiteko aukeratua

emakume bat izan da. Emakume bat

emakume kontuez idazten. Topikoa. Ausardia

falta taldean. Baliteke. Edo ez. Irakurri

gabe epaitzen duenak hanka sartuko

du.

Gizonezko batek egin dezakeen edozer

egin dezake emakume batek. Baina gizonezko

batek ezin du umea erditu. Baliteke bi generoak bereizten dituen esperientzia bakarra

hura izatea. Ez dut esango pena ematen didala ezin erditzeak eta ahal banu erdituko

nukeela. Gezurra litzateke. Eta nik ez dut gezurrik esaten. Eta hori dioten gizonek

ere gezurra diote. Ongi gelditzeko esaten dugun zerbait da. Mapa baten aurrean galdu

egin garela onartzen ez dugun bezala. Gizonezkoak ez gara erditzeko gai, eta ez gara

izango. Horretarako, emakumea izan behar da. Bizitza bat aldatzen duen sufrimendu

hori jasateko, izaera berezia izan behar da.

Bizitza aldatzen duen unea bada ere, beti ez da arrosa kolorekoa izaten. Naiararen erreportajean,

hainbat arrazoi direla-eta umea etxean izan duten emakumeak ageri dira.

Bakoitzak bere arrazoiak ditu, eta, antzeko esperientzia bada ere, denborak modu desberdinean

gordetzen ditu oroitzapenak. Batzuek erditzea aurreratu, eta umea etxean

izan dute. Beste batzuek, berriz, lehen beste modurik ez, eta etxean izaten zuten umea

laguntzarekin. Gaur egun, berriz, gehiengoa ospitalera joaten da, eta, Espainia mailako

estatistika baten arabera, 1.000tik soilik hiru ume jaiotzen dira etxean. Ez dira asko,

egia esan. Batzuen arabera, alferrikako arriskua hartzea da.

Aurtengo urtarrilean etxean umea edukitzearen alde borrokatu zen emakume bat, Caroline

Lowell australiarra, bere etxean hil zen, bigarren umea erditzen ari zela. Etxean

umea edukitzea arriskutsua dela uste dutenentzat, aldeko argudioa izango da, baina ospitale

batean ezer ez zela gertatuko baieztatzea espekulatzea litzateke, eta horrek orain

ez du axola. Datuen arabera, Espainian etxeko 2.500 erditze egon dira azken 20 urteetan,

eta ez da inolako konplikaziorik egon. Alde horretatik, estatistikak argiak dira, baina

datuek guk nahi dutena esan dezakete. Batzuentzat, segurua izango da; beste batzuentzat,

berriz, urtean milaka ume jaiotzen diren ospitaleetako datuak ezin dira alderatu

etxean jaiotzen diren 125 umeren kasuekin.

Urko Canseco

34 6 10 12 16 19

I N K E S T A

E N B I D O A K

E T X E A N E R D I T U,

Z E R G A T I K E Z

DANBOLIN ZULO

JARDUNIAN

JUAN MARI IGARATAUNDI

diruz lagundutakoa

AUZOETATIK

A G E N D A

d a n b o l i n EK EZ DU BERE G AIN HARTZEN ALDIZKARIAN ADIERAZITAKO ESANEN ETA IRITZIEN ERANTZUKIZUNA

argitaratzailea: Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

tel.: 943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

danbolin:

Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolaboratzaile/zuzentzaile taldea:

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

diseinua eta maketazioa: Eneko Aristi

inprimategia: Gertu (Oñati). lege gordailua: SS-1108/2000 ISSN: 1576-9429

enbidoa I.

KUKUAK BUKATUKO DU KRISIAREKIN

albiste on batekin nator: iritsi dira lehen iberiar kukuak

iparraldetik. Ezaguna da kukuari buruzko esaera: kukua entzuten

Udaberriko

duzun lehen egunean eskua poltsikoan sartu eta dirua edukiz gero,

ez zaizu dirurik faltako urte osoan, baina kukuak kantatu eta dirurik gabe harrapatzen

bazaitu, larri ipintzeko modukoa da, dirurik gabe jarraituko duzu eta.

Hara hor non dugun oraingo krisi ekonomikoari aurre egiteko konponbidea.

Horixe da gelditzen zaigun aukera; diru mordo bat sartu karteran (edo gutxienez

txanpontxo batzuk), eta mendira joan. Hori antzinatik datorren superstizio

bat da, Euskadin eta baita Estatu Batuetan

ere oso ezaguna, ahoz aho datorren tradizio

batean oinarritua. Sinistu, ez dugu horretan

sinisten, baina gertatzen ari den guztiarekin,

zer galtzen dugu probatzeagatik Gainera,

tradizioa mantentzen lagunduko dugu,

eta haren kantua entzuteak eguna alaituko

digu. Ez iruditzen

Nik ez dut aurten oraindik entzun; normala,

ez bainaiz joan mendira. Baina bada kukuarekin

gertatzen zaidan beste gauza bat;

sekula ez dut kukurik ikusi! Eta iruditzen

zait nirekin kukuka dabilela eta beti ni para

naizela.

Hurrengo enbidoa Aitor Unanueri bidaltzen

diot. Hi ibiliko hintzen mendi aldean, eta

entzun al duk kukurik

Pintada.

Ander Gonzalez

Zer iruditzen zaizu

pintxo poteoa

Ondo dago,

bazen garaia zerbait

egiteko. Hemen

mugimendua

behar du,

geldi egonda jai

dago. Herriari bizia

eman dio,

beste tokitan ere

egiten da eta

funtzionatzen

du. Eguraldi on

hauekin eta gainera…

Unai Lizaso

37 urte

Gazteentzat

eta ondo dago,

guretzat ez, jan

eta gutxi egin behar

dugu eta…

Hala ere kale zaleak

gara. Zestoan

funtzionatzen

du eta horrela

eguna jantziagoa

geratzen da.

Joxe Mari Aranberri

6... urte

Bihotza zatiturik. Zekorketa ez dut atsegin. Ez dut gogoratzen Amabirjin Eguneko arratsaldeko

seietan herriko plazan izan nintzen azkeneko aldia. Badira, bestalde, garbi gogoratzen ditudan xehetasunak:

eguzki izpi gogorrak, eserleku libreen gabezia, nire lagunen presentzia, txikitatik ezagutzen dudan jendearen

alaitasuna, politikaren eragina, alboko herriko kulturaren sartzea, zirraren arteko talka, ikuskizun hutsa,

irribarreak, odola. Bi ikuspuntu. Bi errealitate. Irribarreak, odola. Nire barnean, pentsamendu gehienak

odolez bustiak, sentitzen ez ditudan doinuak, gorroto dudan garagardoa, sufrimenduaren etorrera…

egonezina. Lagunen barnean, berriz, ilusioz jasotako unea, beren herria maitatzeko beste arrazoi bat, hainbat

arazo alde batera uzteko aukera, adiskidetasuna azaleratzeko arratsaldea, haurtzaroko joko askoren agertokia,

bandan jotzen duten herrikideak. Nik haien poza ere nahi dut. Ez naiz inor haien errealitatea suntsitzeko,

duela bi mende suntsituko ez nukeen bezala. Badakigu ez garela mundu borobil batean bizi, zoritxarrez.

Pertsonen egoera gutxi axola zaigu, hitzek ez dute inongo baliorik, nork bere bere burua salbatzeko

norgehiagoka gero eta lotsagabeagoa da… eta apaltasuna urraturik dago, itzaltzear ia-ia, eta justuak eta

bekatariak, beti bezala, automatikoki sortzen dira. Esango nuke gutxi gorabehera, ongi sinplifikatuz, astean

behin erabaki garrantzitsu bat hartzea egokitzen zaigula. Kementsua izatea gero eta zailagoa da. Faktore asko

dira inguruan. Kanpotik, denak erraza dirudi. Katalunian zezenketak debekatuko zituztela jakin nuenean:

“Bai horixe! Bi potrorekin!”, pentsatu nuen. Baina nire herriko urteroko kontu hau datorrenean, sentitzen dut

nire buruak ez duela halako erabakirik hartzeko inongo botererik. Izan ere, boterea, neure hiztegian,

tatxatuta daukadan hitz horietako bat da.

Julio Vila Albert

5

HERRIKO FESTAK ETA ZEKORKETAK

Ondo iruditzen

zait, ostegunei

bizi pixka

Oso ondo

Oso ondo

iruditzen zait,

iruditzen zait,

bat emateko

Z

herrian astean

Ondo iruditzen

zait, ostegu-

bazen ordua tabernarien

parte-

Askotan ibil-

oso ondo dago.

behin gazteak

eta irteteko eta.

netan koadrilakoekin

kalera irtik

zerbait egiten

tzen naiz kalean,

gehiegi

Giro ona ikusten

hasteko. Aitzakia

da. Gu ere irtetean

gara, gustu-

da. Jarraitzea

teteko modu bat

ederra da kalera

agian. Batean

irteteko, giro polita

egon ohi da

latu dut baina ia

edo bestean faira

jaten ditugu

gustatuko litzaidake.

Kroketak

pintxoak.

eta gu ere hemen

beti agertzen

eta zuritoak hartzen

ditut nik.

ibiltzen gara.

naiz.

Maria Luisa Olaizola

77 urte Koro Aizpurua

Asier Acedo

Izaro Aizpurua

55 urte

19 urte

30 urte

EKORKETA

bai, zekorketa ez! Hainbat puntutatik aztertu da gaia han eta hemen. Nik herriko edo herriguneko

festen testuinguruan kokatuko nituzke zekorketak.

Hogeigarren mendearen zati handi batean oinarritutako formatuan jarraitzen dugula iruditzen

zait festen kontuan. Inertziaz, ohituraz antolatzen dira festak, bai Amabirjinak, bai Santakutzak.

Inertzia horren barruan daude gainbehera doazen zekorketak ere. Zergatik irauten duten Nire

ustez, festak aldatzeko eta eguneratzeko ez delako benetako ahaleginik egin.

Gaur egun, amabirjinak festa luzeegiak dira Zestoan. Interesgarria izan daiteke amabirjinetako

aurrekontua pixka bat murriztea (zezenak kenduta, egunen bat edo beste kenduta…) eta santakutzetako

danborrada indartzea parte-hartzea bultzatuz.

Herri jaietako atal bat (zekorketa) aldatzeko edo moldatzeko galdeketa unibertsala egin behar al

da Ez al dago hori baino gai garrantzitsuagorik gure herrian

Nik uste, zezenarenak egin duela. Gaur egun, Zestoan egiten den zekorketak ez du inon lekurik.

Plazak badu xarma, ezin ukatuko dugu, baina zaharkitua gelditu da, bai mamiz, bai azalez.

Zekorketa kentzeko, “odolaren gaia” aipatu da. Bada beste arrazoi bat ere. Salbuespenak salbuespenen,

"urtero zekorketa eskasa" ateratzen da. Zezenzaleen lekuan jarrita ere, Zestoan ez

dago zekorketa txukun antzeko bat antolatzeko dirurik. Ondorioz, beti zekorketa eskasak ateratzen

dira, zezenaren sufrikarioa handituz. Beraz, horrelakoak antolatzea baino hobe ez antolatzea,

baita zezenzale ikuspegitik ere.

Azken urteetan zekorketaren aurreko eta ondorengo ekitalditxoen glamurra aipatu izan da sarritan.

Zekorketaren beherakadaren eta porrotaren adierazpena ikusten dut hor. Zekorketa porrota

izan da azken urteetan, Porrot isilduaren kronika. Zekorketaz hitz egin beharrean, baita zezenzaleek

ere, "Amparito Roca" aipatzen da. Zekorketa bera albo batera uzten da.

Halere, zekorketak kenduta ere, ez nintzateke batere harrituko, ondoren, jendeak faltan botatzea.

Benetan, seinale txarra izango litzateke, taxuzko festak antolatzeko gaitasun eza adieraziko

luke horrek.

Irudipen bat: ikusitakoak ikusita, martxan honetan helduen danborrada ere desagertzeko zorian

jarriko dugu. Herri-galdeketa egin beharko ote da

E

nbido 2.

Manuel Arregi

etxean

erditu,

zergatik ez

Duela 60 urte ingurura arte

arrunta zen etxean erditzea. Denborarekin, ordea, erietxeetan hasi

ziren. Aurrerapen guztiak alde batera utzita, etxean erditzea

erabaki zuten Arrox Etxabek, Mia Rissanenek, Itziar Larrañagak,

Itziar Pouk, Beatriz Zubiak, Nerea

Mendizabalek eta Idoia Larrañagak.

Batzuk ama berri-berriak dira; beste

batzuk duela hainbat urte izan ziren. Une

hori ez dela sekula ahazten, eta

xehetasun ia guztiak kontatu dizkigute.

etxean

erditzeak,

besteak beste,

anestesiarik

gabe erditzea

dakar

Haurra etxean izateko garaian, sendagile baten laguntza

izaten dute, eta berek aukeratutako lagun eta senideak

izaten dira berekin. Osakidetzak ez du aukera hori eskaintzen.

Hori dela eta, bakoitzak bere poltsikotik ordaindu

behar du zerbitzuaren kostua, 2.000 euro inguru

gaur egun. Zerbitzu horretan, emagin bat zuretzat libre

egoten da 37. astetik 42. astera, egunean 24 orduan eta

erditu aurreko eta ondorengo kontsulta edo bisitak ere

sartzen dira prezioan.

Etxean erditzearen desabantaila bat aipatzekotan, inguruan jasan behar izaten duten

presioa da; inguruko jendearenaz gain, osasun arloko profesionalena. Sistematik irteten

baduzu gizartearen presioa ikaragarria dela diote. Oso garbi eduki behar da etxean erditu

nahi duzula; bestela, presio hori jasatea zaila egiten da.

Etxean erditu ahal izateko, haurdunaldiak normal joan behar du, eta epe baten barruan

jaio behar du haurrak. Epemuga horren aurretik edo ondoren bada, erietxera joan behar

izaten da, “arrisku” egoerak saihesteko. Etxeko erditzeak erditze naturalak dira; hau da,

anestesiarik gabeak.

Haurra etxean izatea arriskutsua dela uste du jende askok; uste okerra, gure solaskideek

diotenez. Gizakia bere kabuz erditzeko prestatua dago. Ez dauka zertan ezerk gaizki

atera. Dena den, zerbait okertuko balitz, Zestoatik 20 minutura ospitalean zaude, eta,

gainera, ospitalean erditzea erabakita ere, kasu berean, ebakuntza gelak prestatzen horrenbeste

denbora behar izaten da. Oso garrantzitsua da une horretan lasai eta seguru

sentitzea, eta haiek diote etxean lortu zutela hori. Beste batzuek, beharbada, ospitalean

lortuko dute; hori oso pertsonala da.

7

Arrox Etxabe (Zestoa,

1959): “Nire bizitzeko filosofia

ez da sekula izan naturista

edo horrelako zerbait, baina oso

garbi nuen erditu beharko banu

leku goxo batean izatea nahi nuela;

nik erabakita nor izango zen

han eta nola. Niretzat, erietxeak

beti zerbait arrotza izan dira, eta

izugarrizko atzerakoa ematen zidan

han erditzeak.

Lehenengo uzkurdurak sentitu nituenean, sendagileari deitu genion.

Etxera etorri zen, begiratu zidan, eta, artean asko falta zela eta, poteatzera

joan ginen. Handik ordu batzuetara jaio zen Jokin. Bost kiloko pisua

zuen!

Etxeko guztien babesa izan nuen, eta senarrak eta biok oso garbi genuen

nola nahi genuen gure haurra jaiotzea.

Makurtuta, senarrari eusten, izan nuen haurra.

Desabantailaren bat aipatzekotan, haurra izan osteko pare bat egunetan

sentitu genuen ziurtasun eza aipatuko nuke. Lehenengo haurra izanik,

guztia berria zen guretzat… Ospitalean une oro norbait duzu inguruan…

Hala ere, ez naiz inoiz damutu hartutako erabakiaz! Gaur egun,

Jokinek 17 urte ditu”.

Nerea Mendizabal (Zestoa, 1976): “Bilbon ikasten ari

nintzela, etxean erditzearen inguruko hitzaldi baten kartela ikusi nuen

supermerkatu batean. Hitzaldi horretara joan nintzen, eta han entzundakoak

badirudi zerbait piztu zidala. Ordura arte, ama izatea ere ez

nuen sekula planteatu. Bi haur izan ditut etxean: Eñaut eta Xuban. Bakoitza

etxe batean, eta esperientzia oso onak biak.

Lehenengo erditzea Zestoako jaietan izan zen. Barreretan Mikel Urdangarinen

kontzertua entzuten ari nintzela hasi zitzaizkidan uzkurdurak.

Kontzertua amaitu ondoren, Bainuetxeko buelta egin genuen lagun

batzuekin, eta zuhaitzetan gelditzen nintzen uzkurdura pasatu zain. Emagina

jakinaren gainean zegoen, eta ni lasai. Gau erdian hasi ziren benetako

uzkurdurak. Erditzeko aulki berezi batean eserita izan nuen Eñaut.

Gure ama, senarra eta ahizpa izan ziren bi erditzeetan. Xubanen erditzea

oso berezia izan zen, Eñaut jaiota baitzegoen; hark ere ikusteko aukera

izan zuen. Baineran sartuta egon nintzen mina ezin jasanda; izugarrizko

lasaitasuna izan zen uretan sartzea, eta, azkenean, hantxe jaio zen”.

Mia Rissanen (Helsinki, Finlandia, 1963): “Gaztetan, osasunaren

autogestioaz hasi nintzen interesatzen, eta, 18 urterekin, barazkijalea

egin nintzen. Artean Finlandian bizi

nintzen, eta haurrak izatea planteatu ere ez

nuen egiten, baina gauzak era naturalean, nire

erara, egitea nahi nuen. Han ezagutu nuen

senarra, eta, urte batzuk geroago, hona etortzeko

hiru hilabeteko bidaia hasi genuen. Segituan

haurdun geratu nintzen. Finlandian

izan nuen emaginarekin lehen hitzordua, Eskozian

bigarrena eta gainerakoak Euskal Herrian.

Bidaian zehar haurra etxean izatea erabaki

genuen. Sei hilabeteko nengoela iritsi ginen:

ez nuen hemengo hizkuntza

menderatzen, ez nuen inor ezagutzen; niretzat,

aukera egokiena zen etxean erditzea.

Hiru seme-alaba ditugu: Maia, Aitor

eta Ainara. Bakoitza etxe batean jaio da,

eta emagin edo sendagile desberdinek lagunduta.

Lehenengoa, Donostiako Traperos

de Emausen etxean; bigarrena, Zumaian,

alokairuko etxean; eta hirugarrena,

Arroabeko gure etxean.

Azkenekoan, sendagileak puntuak

eman bitartean, senarra egon zen linternarekin

laguntzen, baina hura mareatu,

eta sendagilek zazpi urteko Maia jarri

zuen linternari eusten. Oso xelebrea izan

zen egoera!”.

Idoia Larrañaga (Zestoa,

1983): “Duela sei urte inguru, lagun baten

erditzean egoteko aukera izan nuen.

Han bizitakoa ikaragarria iruditu zitzaidan,

eta konturatu nintzen egunen batean

erditu beharko banu nik ere nire erara,

jarrera erabakitzeko aukerarekin eta etxeko

giroan erditu nahi nuela. Gerora, haurdun

nengoela, beste lagun baten erditzean

ere parte hartu nuen. Ezin da azaldu

bertan sentitzen dena! Etxean erditzeko

kostuari aurre egiteko beste lagun batzuek

disko bat grabatzeko ideia izan zuten,

eta inguruan ditugun

lagun musikarien artean

gauza bera egin dugu. June

izeneko diskoa kaleratu

dugu eta guztiak agortu

dira; beraz, helburua

beteta!

Junek hilabete pasatxo

du orain. Esperientzia

ona, erditze ona eta hau-

rra ere oso lasaia da oraingoz! Igerilekutxo

bat jarri genuen komunean, eta kuxinak

beste gela batean. Leku batetik bestera

ibili nintzen, eta, min handienak hasi

zitzaizkidanean, uretan sartu nintzen, eta

hantxe jaio zen. Bikotekidea eta emaginaz

gain, hainbat lagun ere etorri ziren baserrira.

Oso babestuta sentitu nintzen une

oro, zalantzarik gabe errepikatuko nuke!”.

Itziar Pou (Madril, 1965): “Ospitalean

eduki ditudan esperientziak nahiko

gogorrak izan dira, eta, egia esan, ez

nuen gogorik berriro ospitale batera joateko,

are gutxiago umea han izateko. Gauzak

modu xumean eta naturalean egitea

nahi nituen, lasai, lagunen babesarekin,

prozesua nire esku izanda.

Etxean erditzearen inguruan gazte-gaztetatik

informatu izan naiz, eta garbi

nuen ume bat izatekotan etxean edukitzea

izango zela onena.

Gainera, bai Madrileko bai hemengo lagun

batzuek etxean erditu zuten, eta,

haien esperientzia ezagututa, ez nuen zalantzarik

izan. Banuen beldur apur bat,

baina, haurdunaldi guztia normaltasunez

joan zenez, beldur gutxi horiek isilaraztea

lortu nuen.

Etxean erditu zuen lagun batek ikaragarri

lagundu zidan haurdunaldi guztian zehar,

erditzean eta ondorengo egunetan.

1999an jaio zen Iratz. Neka-neka eginda

nengoen, eta azken momentua ohean

etzanda izan zen. Aurretik, ordea, jarrera pila

bat pasa nituen: lau hankan, kukubilko…

Semearen jaiotza bizitzako esperientzia

handiena, gogorrena, hunkigarriena; urduritasuna,

tristura, mina, beldurra eta zo-

riontasuna bata bestearen jarraian sentitu nituen unea izan zen. Ez zait

erraza hitzekin adieraztea… Baina sabeletik kanpo ikusi nuenean, nire biziko

pozik handiena sentitu nuen! Erditzean, hiru lagun egon ziren nirekin,

hirurak etxean seme-alabak izan dituztenak.”

Itziar Larrañaga (Zestoa, 1953): “Mikel, zaharrena, ospitalean

jaio zenean, oso mingarria izan zen erditu eta hiru egunez bananduta

egotea, bularra emateko bakarrik izatea neurekin. Erabaki nuen ez

nuela berriro baldintza haietan haurrik izango. Iñaki (erdikoa) jaio zenerako,

ospitaleetan haurrak amaren

ondoan uzten hasi ziren, baina,

orduan ere, ez zen nirekin egon

jaio eta lehen orduetan.

Nerearen (hirugarrena) haurdunaldiko

emaginarekin gai honi buruz

asko hitz egiten nuen, eta orduan

ikusi nuen aukera. Gainera,

Nerea jaio baino lehentxeago, nire

etxean, ezustean, Urtzi, ahizparen

semea, jaio zen ospitalera joateko

astirik gabe. Mikel eta Iñaki etxean

ziren, eta ikusmiran ibili ziren.

Emagina iritsi bitartean, nik hartu

nuen haurra eskuetan.

Amesten nuen erditzera gerturatzea

izan zen etxean erditzea.

Nereak zilborrestea lepoan buelta bat emanda zeukan, eta emaginak arazorik

gabe askatu zion ni lau hanketan nengoen bitartean. Erditu ondoren,

Nerearekin bainuontzian sartu nintzen; oroitzapen ona dut. Senarra

lanean zegoen, eta, iritsi zenerako, Nerea jaiota, pena. Errepikatuz gero,

senarra eta semeak alboan izatea nahiko nuke, esperientziak erakutsi baitit

haurrak gai direla parte hartu nahi duten erabakitzeko”.

Beatriz Zubia (Zestoa, 1974): “Hiru haur ditut: lehenengoa,

Irene, etxean izan nuen. Ospitaleek beldur handia ematen zidaten. 24 urte

nituen, eta garbi neukan ez nuela han erditu nahi. Neuk kontrolatu

nahi nuen erditzea. Itziar Larrañagarekin eta Mia Rissanenekin hitz egin

nuen. Justu garai hartan, Mia ere haurdun zegoen, eta hilabete bateko aldearekin

erditu genuen sendagile berarekin.

Esperientzia oso ona izan zen: dena ondo atera zen; senarra denbora

guztian aldamenean izan nuen. Mari Jose Etxeberria lagunari ere eskatu

nion nire alboan egoteko. Lau hanketan erditu nuen.

Bigarrena, Xuban, ospitalean izan nuen, haurdunaldian arazotxo batzuk

izan bainituen. Baina oso dilatatuta joan nintzen, azken unean, eta,

han, eskatu nuen guztia errespetatu zidaten. Jokinen kasuan, berriz, jakin

nuen Irenerenean lagundu zidan sendagileak ez zuela lanik egiten inguru

honetan, eta, ospitaleko esperientzia

nahiko ona izan

zela eta, azkenean, berriro

hara joatea erabaki nuen.

Egia esan, gauzak asko aldatu

dira: jarrera aukeratzen

uzten dizute, musika jartzen,

baloiak daude… Garai

batean, hori pentsaezina

zen!”.

Naiara Exposito Alberdi

Apirilaren 26a

Izena emanda zeuden adina babes ofizialeko

etxe Arrobean.

Apirilaren 27a

Zubeldia eta Sotorekin bertso saioa Arroabean

Ekainberriko azken berrikuntzak. Maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko

Eguna, baliatu zuen Ekainberrik bere azken berrikuntzez jarduteko;

web gunea dinamiko eta parte-hartzaileago egin dute, bisitaria

orain dela 14.000 urteko bizimodura eramaten duen “Ekain Abentura”

aurkeztu zuten eta argazki, mapa, audio eta testuz osatuta dagoen

smartphonetarako doako aplikazioak nola funtzionatzen duen azaldu

zuten. Turismo bulegotik hasi eta 9 geldialditan Ekainberriraino darama

bisitaria Portalekoa, Lizentziadonekoa, plaza, Udaletxea, Arretxe,

Lauiturri eta Lili jauregi parean geldialditxoak egin eta azalpenak jasoz.

Juanjo Aranburu zuzendariak, aukera aprobetxatu zuen, Lili jauregia

uztailetik aurrera bisitatzeko moduan izango dela esateko.

A pirilaren 27a

“Gure ingurua landatuz” ekimenaren baitan lore landaketa Aizarnan

danbolin

zulo

Apirilaren 28a

Human herriko taldeak lehen kontzertua eskaini

zuen gaztetxearen urteurren festan.

Eskola txikiak Santa Engrazi eta Ezkaizto tontorrera. Larraulen ekainean

egingo den Eskola Txikien Festa dela eta, "25 urte, 25 tontor"

ekintzaren baitan ikasle, ikasle ohi, irakasle, guraso, eta gainerako auzotarrek

mendi irteera egin zuten; Aizarnarrak Santa Engraziara eta

Arroabekokoak Ezkaiztora.

Maiatzaren 3a

Santakutz jaietan pilotak ere bere lekua irabazi du

Maiatzaren 3a

Lignum Crucis-arekin prozesioa Gurutzera

kale/bale

KALE. GURUTZEAGA

KALEKO LU-

RRAZPIKO APARKALEKURA DOAZEN AUTOEK KOS-

KA IGO EDO JAITSI EGIN DEZATEN BURDINAZKO

XAFLA BAT DAGO. BERE GARAIAN IBILGAILU PISU-

TSU BATEK ZAPALDU ETA OKERTUTA DAGOENEZ

IZUGARRIZKO ZARATA ATERATZEN DU.

11

Maiatzaren 13a

Aranburu futbol jokalaria agurtu zuten

Zestoako Real zaleek

BALE. MAIATZAREN 6AN, BERRO-

GEI LAGUNETIK GORA BILDU ZIREN AZAROKO

UHOLDEEK ZIKINDUTAKO IBAI ERTZAK GARBI-

TZEKO. EZIN IZAN ZUTEN DENA GARBITU OR-

DEA ETA EKAINAREN 10EAN ELKARTZEKOAK

DIRA BERRIRO. EA BESTE HORRENBESTE ELKAR-

TZEN DIREN!

Zestoako Udal Artxibo Historikoko agiriak ikusgai interneten.

Eusko Jaurlaritzako Irargiri (Euskadiko Ondare Dokumentalaren Zentroa)

esker, ikusgai daude interneten Zestoako Udal Artxibo Historikoko agiri

garrantzitsuenak. Guztira 600 agiri-bilduma inguru daude, 40.000 orrialde

baino gehiago http://dokuklik.snae.org/default.php helbidean. Agiri zaharrena

hiribildua sortu baino hiru urte lehenagokoa da (1380) eta berriena

XX. mendearen 30eko hamarkadakoa.

Zestoako udaleko lehen agiri-zerrenda 1489koa da; han dioenez, “kutxa batean

jarri ziren pergamino guztiak”. 1601ean udaletxea eraiki zenetik, agiri

guztiak eraikuntza horretan gorde ziren, gerrate eta obra garaietan izan ezik.

Herriko etxe partikular batean ere gorde ziren 1800ean frantsesek erreko zituzten

beldur. XX. mendean, udaletxeak jasan zituen bi obra nagusietan

(1943an eta 1985ean), “ale” eder asko galdu ziren. Digitalizatuta, erraz kontsultatzeko

moduan eta galtzeko

arriskurik gabe daude orain.

Maiatzaren 16a

TS Fundicioneseko langileak asanbladan,

lantokia ixteko asmoen berri izan ostean

Maiatzaren 18a

Bildu eta EAJk zekorketen gaineko eskaerajasotzeari

buruzko aurkezpena egin zuten

Maiatzaren 19a

Magoa birziklapen kanpainaren baitan haurren kontzientziazioa lantzen

Asentzioak Endoian.

Ez du gehiegi lagundu eguraldiak

Endoiako Asentzio jaietako

ekitaldietan. Zenbait asmo

bertan behera utzi behar izan

dituzte baina haurrei gozamentxoa

eman nahi eta jolas batzuk

behintzat aurrera atera dira.

Mañukortaren bertsoak ere

ez dira falta izan, hau ez du

euriak beldurtzen nonbait! Datorren

urtean gehiago.

Maiatzaren 19a

Futbol denboraldi amaieran kadete neskek

lesionatuta dagoen Jone kidea gogoan izan zuten

Maiatzaren 19a

Herrira plataformak deitutako “Goazen plazara” elkarretaratzea preso eta iheslarien eskubideen alde

Jardunian

92ko

olinpiadetarako

irtengo ginela

uste genuen

Baratzeko lanak

egitetik etorri da hitzordura.

Gauza txikiez gozatzen

egun guztia: baratzan,

sukaldean eta batik bat

umeei eta animaliei begira,

nola jolasten duten. Ia

egunero etxeratzen dela

prakak ilez beteta, edozein

katu edo txakur laztantzen

jardutetik. Kanpoan

dagoenetik iluntasunaz ere

gozatzen du. Gauetako

iluntasuna eta isiltasuna,

kartzelako telebista ozen,

irrati eta zalapartarik gabe,

belarrietako tapoiak

kenduta. 9085 egun izan

dira. “La ostia!” batez

erantzun du kalkulua bota

diogunean. Hizkeran ere

badu kartzelako herentzia.

Bere adineko zestoar baten

ahotan deigarria egin zaigu

euskara batuko hainbeste

hitz aditzea. Luze eta

benetan jardun zaigu.

Herrera de la Mancha (Ciud

Bonxen (Lugo). Urte t’erdi.

Villabona (Asturias). 5 t’erd

Mansilla de las Mulas (León

Alcalá-Meco eta Valdemoro

epaiketetarako-eta, egonald

Martxoaren 29a. Greba orokorra. Parot Doktrina ezarritako 28

euskal presoetatik hiru helegitea onartuta askatuko zituztela berri

eman zuten. Nola jakin zenuen

Telefonoz eman zioten albistea kide zarauztar bati. Hark esan zidan:

“bota kaleratuko dituzten hiruren izenak”. Hiru bota eta bi asmatu nituen,

neurea ez. Ez nuen uste txanda horretan sartuko nintzenik. Gero zeldan,

telebistak esan zuen nire izena; salida inminente. Gaua nola ahala pasatu

nuen, lo gutxi eginda. Goizean Ixiarri deitu nion, oraindik ez zidatela ezer

esan eta nik abisatzean etortzeko bila. Esan zidan gauetik han zeudela seikotea

( barre egin du oroitzean) . Siestan erdi lo nengoela zeldako interfonoz

deitu zidan kartzeleroak: prestatzeko gauzak kalera nindoala eta.

Atea gurutzatzea nolakoa izan zen

Uste baino euforia gutxiagokoa. Kartzelero

batekin egin nuen topo: “Ba huen ordua!” esan

zidan. “Ni atera nauk baina hi hor geldituko

haiz jubilatu arte” esan nion. Pentsatuta neukan,

ateratakoan bota behar niola.

Orain bizpahiru aste eman diete baldintzapeko

askatasuna “Langraitz Bidea”

onartu duten bi presori: Astarloari eta Perez

de Nanclaresi. ETArekin hautsi, egindakoengatik

barkamena eskatu eta kalteordaina

ematea onartu dute. Ulertzen al

duzu

Bigarrena ez dut ezagutzen baina Astarloa

oso lagun handia dut. ‘Damutu’ gehienak ezagutzen

ditut eta esango nuke espetxeak gainditu

egin dituela. Ezin izan dutela jasan, asko Parot

doktrinagatik, Astarloa adibidez. Zuk txipa

prestatuta daukazu dagozkizun urteetan eusteko.

Baldin badira 20 urte eta betetzera juxtujuxtuan

iritsi zarenean esaten badizute beste 10

egin behar dituzula… Hor jendeak

hondoa jotzen du eta bi aukera

baino ez dizkiote uzten: suizidioa

edo damutzea. Nirea errazagoa

izan da: nik 22 egin behar

nituen baina ordurako baziren

hiru urte doktrina sartu zutela

eta banekien ez nintzela aterako.

Astarloa bera edo beste batzuk

kalean ikusiko banitu, besarkatu

egingo nituzke eta baita eurekin

afaldu ere. Baina gauza bat da

nik ulertzea espetxeak gainditu

egin dituela, eta bestea kalera irteteko

edozer egitea, eta zenbaitzuk

gezurra eta zikina sartu dute.

Irakurri dut gobernuak 30

preso biltzea espero duela Langraitz

bidearekin. Ze abiapuntu

da hori 30, 700eko kolektibotik

ad Real). 11 urte.

Batetik hondoa jo dutenak,

irteteagatik edozer egin dutenak

bestetik. Benetan damu-

i.

). 6 t’erdi.

(biak Madrilen),

tutakorik ez al dago

i laburragoak. Bakarren bat egon liteke; nik

ezagutzen ditudanetatik alerik

ere ez. Badakit jendeak nola

pentsatzen duen. Batek ezin dezake hilabete

batetik bestera urteetako ideologia aldatu. Ezinezkoa

da. Desadostasun puntual batzuk izatea

gauza bat da, eta bestea da etsi etsian aurrera

ihes egitea. Horrek atzean utzitakoei kaka sartzea

dakar eta Madriletik eginarazitako denak

egitea.

JUAN MARI ERDIKALEAN GORA 25 URTE ETA GERO

KARTZELA: PARENTESIA

Lehen eguna, Mecon. Patio luzexkan preso arruntak ikusten nituen,

fu-fa, aurrera eta atzera pasieran. Pentsatu nuen: zoroen moduloren

bat izango dek, baina keba! Pentsatu nuen: ez zegok aguantatzerik!

Gero pentsatu nuen: gainontzekoek aguantatzen baditek, nik ere bai.

Ohitzea izango dek. Biharamunean moduloan Azkoitiar batzuk

kristoren harrera egin ziguten. Kideak ziren denak. Garai hartan

oraindik dispertsioa ez zen erabatekoa –89an orokortu zuten–,

horrek asko erraztu zigun bertara egitea. Orduan ez genuen

pentsatzen hainbeste urte pasako genituenik; lehenago amaituko

zela uste genuen, Bartzelonako olinpiadetarako edo.

Gerora hiru urte t’erdian kiderik gabe egotea tokatu zitzaidan;

euskaraz ezin egin, politikaz ezin inorekin hitz egin. Gogorra.

Parentesia. Kartzela da parentesi bat. Ez dakit bizi egiten zaren

edo iraun egiten duzun. Parentesi bat ireki da sartu zarenean, isilisilik.

Konturatzen zara kalean bizimodua aurrera doala. Telebistazeta

ikusten dituzu ez dakit zenbat elektronika kontu, mugikorrak,

kotxeak, dena la ostia aldatu dela. Ez zara bizitza horren parte.

Estankatuta zaude zulo batean, jokoz kanpo.

Gose grebak 13 edo 14. Motzenak astebete, luzeenak 25 egun.

Azkenekotan moldatu naiz ondoen. Protestak ere bai. 89an,

Herreran, urte erdiz pikoletoak modulo barruan izan genituen,

egunero ‘egurra jasotzen’. Dena pintadaz josita edukitzen genuen

edozein gaztetxek inbidia hartzeko moduan.

Osasuna. Izorratuta atera naiz. Parestesia dut: bizkarhezurrean

nerbio-estutzea gertatzen da eta min hori izterrera pasatzean

lokartua bezala gelditzen zait. Horretaz aparte, barruan nengoela,

buruko mina lehertzekoa izaten nuen 20 egunez behin.

Matematikoa zen. Kanpoan ez ote nuen izango, baina eman dit

hilabetera. Pilatutako estresa dela esaten dute medikuek.

Ezezkoa. Anaiak tronbosia izan zuen eta gaua ez zuela pasako esan

zidaten. Trasladoa eskatu nuen hiru medikuren idatziekin. Madrildik

erantzuna: No es suficiente motivo. Eskerrak anaia atera zen.

Besteak. Ez dut rifi-rafe bat izan 25 urtean. Al Kaedakoekin,

narkoekin… ondo. Gehienak nahiko mixerableak dira. Ez daukate

dirurik; bizioak denak. Asko komenientzira hurbiltzen zaizkizu.

Beste batzuek, pixkat jantziagoak, gure borroka eredutzat ikusten

dute.

Errutina. Gure egun normala: 8:00 kontaketa. Zelda garbitu eta

dutxatu. 9:00 gosaltzera jeitsi. 9:30 yoga, gimnasioa, ingelesa edo

eskulanak. Derrigorra da zerbait egitea. Nik eskulanak: Buztina.

11:00 patiora. 13:00 bazkaria. 13:30 zelda. 18:00 eskulanak. 19:30

afaria. 20:30 zelda. 21:30 kontaketa.

Arruntek ez zuten ezertarako gogorik eta haiena zen partxisean

edo kartetan eguna pasatzea edo telebistari begira. Luze egiten

zitzaien eguna. Guk orduak falta. Disziplina inportantea da.

Barruan azkar pasatzen da eguna hemengo aldean.

31

GAZTE GARAITAN LAGUNEKIN PARRANDAN

KARTZELARAINOKO UHARA

25 urte nituen itsasoan hasi nintzenean. Orion. Bi gauza on irabazi

nituen: itsasoak duen lasaitasuna eta berdintasuna. Irabazia denon

artean berdin banatzen zen eta ez zegoen inor inoren gainetik ez

azpitik. Guztiok Baten jardun eta gero tailer mundutik urrundu nahi

nuen. Hamasei urterekin hasi nintzen han, eskola utzita, 73an.

Carrero Blancorena izan zen oso gutxira. Garai haietan greba erruz

egiten genuen eta han hasi nintzen kontzientzia politikoa hartzen.

Tartean izan nuen aukera merkante batean ofizialen kamarero

izatekoa. Lan erraza, zuriz jantzita. Sei hilabete itsasoan eta bi

lehorrean. 200.000 pezetako jornala. Ordurako ordea pentsatua

nuen erakundean sartzea, eta horregatik hasi nintzen Orion,

astebururo etxeratzeko. Pena beti izan dut, portu batetik bestera

munduan zehar ibiltze hori aprobetxatu ez izanaz. Baina beste

lehentasunak nituen.

Goizeko hiruretan-edo tinbrea jo zuten eta esan nion Ixiarri:

Altxa hi, zumaiarren bat izango den eta. Bikoteren bat elkarrekin

egoteko leku bila izango zelakoan. Burrundaran sartu ziren eta, buf,

esan nuen: gureak egin dik.

Hirugarren pisuan bizi gara eta munduko errekorra egin genuen

eskailera jaisten. Ostiaka jaitsi ninduten. Automobilean bat

bibotetik tiraka, bestea porra elektrikoaz deskargak ematen,

besteak ukabilkadak barrabiletan, muturrean, kaputxa jantzita ito

beharrean... Azkenean minaren kontzientzia pixka bat galdu egiten

duzu. Besteak Intxaurrondora eraman zituzten eta ni zuloak

altxatzera.

Dena filmatu zuten, nola seinalatzen nizkien zuloak, armekin

irudiak. Aizarna bideko mina zuloan, tunel batean eta Etorra

aldeko Zabaleta baserrian –lehergaiak genituen hor–. Gero

epaiketan erakutsi ziguten bideoa, Getaria eta agertzen ziren, eta

gustura egon ginen begira.

Garai hartan hemen ibiltzen ziren Telefonicako langileak eta gas bila

etorritako ‘petroleroak’-eta, asko extremeñoak. Beti izan genuen

susmoa polizia sartu zitekeela haien artean eta gero komisaldegian

baieztatu ziguten, zer, ez al zarete konturatu hor ibili garela Egokiera

ikusi zutenean herriko irteera guztiak hartuak zituzten 200en bat

pikoletok. Gu harrapatzerako dena zekiten.

Madrilen ere eman zizkiguten zartatekoak-eta baina okerragoa

izan zen galdeketena. Sei-zortzi ordu, ordubete-edo utzi

deskantsatzen eta berriz. Lorik egiten uzten ez. Zarata. Badakizu

besteak han daudela, Ixiar ere bai. Eta hala ere hainbestekoa da

nekea, beldurra... beste baten bila joan direla entzun eta esaten

duzu uf, oraingoan behintzat ez naute ni atera galdekatzeko.

Urte erdi pasa da ETAk borroka armatua

uztea erabaki zuenetik.

Gehienok bide berria onartu dugu, bukaera bat

ikusteko ilusioarekin. Lehen ez zen amaierarik

ikusten, argi zegoen irabazi ez genuela egingo, ni

por el forro. ‘Dena-da-ETA’ teoria, edozein hitz

egiteagatik jendea espetxeratzen... Irteera bat bilatu

beharra zegoen. Egongo dira bakarren batzuk

praka jaiste bat izan dela uste dutenak baina

oso gutxi, eta ez dago zatiketarako arriskurik. Ilusioz

eta konfiantzarekin geunden, horregatik uste

genuen oraingoan doktrina kenduko zutela.

Zuk zeuk aspalditik ikusten al zenuen armak

uztea zela bide bakarra

Bai bai, ikusten genuen ez zegoela besterik.

Tontakeria zatekeen egoera luzatzea. Agian pixka

bat lehenago egin balitz, hobe.

Presoekiko politikan eta epaitegietan ez

da aldaketarik sumatu.

50 urteko gatazka ezin da hiru hilabetean

amaitu, urteetako kontua izango da. Madrilgo

gobernuak ez du pauso txikiena ere eman, baina

izango dituzte presioak Europatik eta Espainian

bertan. Bitartekariek esan dute erakundea prest

dagoela armak entregatzen hasteko. Agian orduan

mugituko dira. Iruditzen zait pare bat urteko

epean gauzak argiago ikusi behar ditugula,

jendea kaleratzen hasi…

87an atxilotu zintuzten. Ze delitugatik

epaitu eta zer zigor ezarri zizuten

89an izan zen epaiketa. Lehendabizikoan bota

zizkiguten 32-33 urte, erakundean parte-hartzeagatik.

Gero beste epaiketa, ekintzena, hor beste

180na urte.

Ze ekintza egin zenituzten

Orduan kanpaina gogorra zegoen produktu

frantsesen kontra, banketxeen eta kontzesionarioen

aurka petardoak eta... Hildakorik eta ez genuen.

Gero ikusten dira espetxean ez dakit zenbat

hil dituzten preso sozialak eta abar, dozena

bat urte, hamabost urte asko jota eta kalera.

Inor ez al zen zauritu

Bai, bat bai Zarautzen. Ni gainera itsasoan

nengoen egun horretan eta bueltakoan ikusi

nuen jendea pilatuta inguruan. Badirudi denbora

baino lehen lehertu zela. Guk normalean ordubete

lehenago abisatzen genuen Gurutze Gorrira

edo DYAra. Kasu hartan ordea, gauez ipini eta

goizean abisua ematerako, bertako emakumea

joan zen kontzesionariora eta heldu zionean lehertu.

Besoa galdu zuela uste dut baina ez naiz

ondo gogoratzen.

Pentsatuko zenuen ba orduan, ni prestatuta

al nago norbaiti tiro egiteko Norbait

akabatzeko

Noski. Erakundean sartzeko hori dena hausnartu

behar da, eta gero erabaki. Prest geunden

jasotzeko eta emateko. Amorrua ematen du, baita

hiltzeak ere, baina beharrezkoa ikusten genuen.

Garbi geneukan bukatuko genuela edo bide

bazter batean hilda, edo hanka eginda, edo

espetxean. Lehenago edo geroxeago denak erortzen

dira. Esan izan digutenean gezurretan eta

ibili garela, pentsatzen dut, gezurretan politikoak

ibiliko direla, ez daukatelako ezer galtzeko; guk

gehiago genuen galtzeko irabazteko baino. Deskuidatuta

egon gaitezkeela Bale, baina gezurretan

inoiz ez. Faltsukeriarik ez.

Orain asko ari dira aipatzen kontakizuna,

adiskidetzea. Zer da zuretzat adiskidetzea

Nik ez daukat inorekin adiskidetu beharrik; ez

naiz inorekin haserretu. Nik nire ideiak defendatu

ditut, besteek eurenak. Izan gara kontrarioak

pentsakeran edo jokaeran. Barkamena eskatu

Niri eskatu beharko lidakete barkamena, horrenbeste

urte egin ditugulako espetxean egin behar

ez genituzkeenak. Nik badaukat nahikoa neure

minarekin eta ingurukoenarekin. Jende askok

azaletik begiratzen dio gaiari, ondorioei bakarrik.

Arazoa erroan dago eta hortik hasi behar da, ez

puntan usteldu den hostotik. Gu behartu egin

gaituzte horretara. Ez digutelako independentzia

eman nahi edo gutxienez autodeterminazioa. Gerrara

bultza gaituzte eta behin gerran hasitakoan,

bi aldeetan daude ondorioak.

Nola irudikatzen duzu egoera hamar urte

barru

Uste dut hasiko direla jendea askatzen pixkanaka.

Lehendabizi legea aplikatuz, bi herenak,

hiru laurdenak beteta dituztenei, doktrina kenduz.

Horrekin bakarrik ia 200 kalean leudeke.

2022an ez zait iruditzen preso bakar bat egongo

denik. Ez ahal naiz deskuidatuko!

Zer egingo duzu aurrerantzean

Momentuan lanik-eta ez behintzat. Militatzen

hasteko gogoa dut, Gestoretan edo Sortun, legeztatzen

dutenean, legeztatzen badute. Askotan barruan

geundela eskatu dugu kalean mugitzeko,

orain kalean egonda ez ditut barrukoak ahaztuko.

Jon Artano eta Nagore Telleria

IHESI

Jazza eta 1500 nobela. Beharra, liburuena nuen. Istorioaren

barruan sartu eta ez nintzen gogoratzen ez espetxeaz ez kaleaz.

Nobelak, historikoak asko, gazteleraz eta euskaraz. 1500 inguru.

Telebista apenas, informatiboak eta kirola. Irratia, irakurtzerakoan

musika entzutearren, letrarik gabekoa; bestela kantuan hasten

nintzen. Hor zaletu nintzen jazzera eta musika klasikora.

Eskutitzak, barrutik barrurakoak. Egundoko harremanak egiten

dira. 50en bat laguni idazten nien, maiz gainera; espetxekoak eta

kalekoak. Gazte jendea asko, aurrez ezagutzen ez nituenak. Zerbait

kontatu beharra duenak badaki espetxean dagoenari kontatutakoa

barruan gelditzen dela eta hustu egiten da. Pena asko leitu ditut,

sekretuak, beste inori kontatzen ausartzen ez direnak. 16-17

urterekin nobioa egin duen neskarenak eta horrelakoak.

IXIAR ARRIZABALAGA, EMAZTEAREKIN

IXIAR

Xake partida hasi genuen Ixiar Salto del Negron eta ni Herreran

ginela. 50en bat mugimendutan bukatu genuen, sei urtera. Gutunek,

gazteleraz jakina, bi-hiru hilabete behar izaten zuten Kanariastik

penintsulara. Pasada bat.

Ispilua. Egunik onena izan zen Ixiarrekin elkartu nintzenean.

Hamaika urte geunden elkar ikusi gabe eta erabaki genuen

ezkontzea. Nola zibilez ezkonduta geunden, elizako aukera geratzen

zitzaigun. Obispoaren agiria edo ez dakit ze kristo behar zela eta,

behintzat, Setienen baimenarekin –katolikoa nintzela ziurtatzen– han

eraman ninduten Ixiar zegoen kartzelara, Bonxera. Nire zeldatik

nesken modulora pertsiana metaliko bat zegoen, eta ezin barrua

ikusi. Baina izkina batetik ispilu bat aterata bera ikusi nuen. Berak ni

ezin ninduen ikusi baina berriketan hala jarduten genuen, ni ispilua

hartuta eta nahiko gertu gainera, dozena bat metrora. Bost vis a vis

ere izan genituen 20 egunean. Gero banandu gintuzten.

Aznarri eskerrak. Urte eta pikora lortu genuen berriro ni Bonxera

eramatea. Tiempo máximo: un mes ipintzen zuen autoak. Baina Lizarra

Garaziko garaia zelako-edo bertan utzi ninduten. Gero izan zen

Aznarren ‘hurbilketa’ ospetsua. 100-edo hurbildu behar zituztela, eta

bai zera! Bakarren bat akaso. Gu egin gintuzten banandu Ixiar

Brievara (Avila) eramanda. Egunik gogorrena huraxe. Ez genuen

espero. Zortzi urtean zegoen han eta ni mugitu beharrean bera;

propio egin zuten. Gerora lortu genuen berriz biltzea. Guztira sei

urte egin ditugu batera; bat eskas Bonxen eta bost Villabonan.

Ixiar atera bezperan. Bi orduko vis a vis-a izan genuen. Agurtu egin

genuen elkar. Biharamunean, irten aurretik, saiatu zen despeditzen

baina aislamenduan nengoela eta ez zioten utzi. Itxaferuak entzun

nituen eta Gosbinen adar hori.

51

auzo etatik

SANTAKUTZAK IBAÑARRIETAN

Danbor hotsez ospatu ohi dituzten Santakutz

jaiak zestoarrek. Denok dakigu egun horietan jai giroan

murgiltzen dela herria baina herritik kilometro

gutxira ere, Ibañarrietan, ospakizuna da nagusi.

Santakutz egunean bertan, meza ospatu zen eguerdian

Santo Kristo ermitan baina egun nagusia igandean

izan zen. Goizeko 11:30ak aldera, bertara hurbildutakoak

giroan sartzeko, trikitilariak beraien lanari

ekin zioten. 12:00etan meza ospatu zen,

irteeran berriz ere trikitilariek giroa alaitzen jarraitu

zuten. Eguerdiko 13:00ak aldera bertsolarien saioa

iritsi zen, Narbaiza eta Zeberio gustura aritu ziren

jendea zirikatzen. Ondoren, pote jokoan aritu ziren

auzotarrak nor baino nor, irabazleak sari eta guzti

itzuli ziren etxera. 14:30ak aldera lehen Urtain taberna

zen tokian elkartu ziren bazkaltzeko. Trikitilari

eta bertsolariek ez zuten deskantsurako betarik

ibañarrieta

izan, tripak bete ondoren saioa eskaini baitzuten mahaiaren

bueltan. Bertsolariak ez ziren nekatu nonbait eta

18:00etan, azken saioarekin hasi ziren kalean. Beraien lana

bukatzerako, prest zegoen Mutrikuko herri kirol taldea,

hauek Iparraldeko jokoen erakustaldi bikaina eman zuten,

ez zuten animo faltarik izan. Kirolariek lan guztiak eginda,

trikitilarien doinuekin eman zitzaion aurtengo Santa Kutz

festei bukaera. Jai giro ederra izan zuten ibañarrietarrek

igandean, eguraldia ere lagun izan zutela esan daiteke,

arratsalde partera euri tanta batzuk erori baziren ere egun

osoan ateri eutsi zion.

Maite Eizagirre Iturri

1

7

ikus

oroimina

mira

Fernando Arzallus

ZESTOAKO GURUTZEA. ARGAZKIA: AGUILERA FAMILIA (MADRIL). 1925 URTEA.

ITURRIA: FERNANDO ARZALLUSEN ARGAZKI BILDUMA.

Zenbait pertsonek, begiratu batera ez antzeman arren, mina

eta oinaze larrienen aztarnak edukitzen dituzte ezkutatuta,

bihotzean. Askotan, min horiek inola ere atera ezinik geratzen

dira, hortxe, gure barruan, eta ezin sosegurik aurkitu. Oinaze

horiek, etengabe, geurekin eramaten ditugu. Hil arte.

Pertsonek ez ezik, lekuek ere gordetzen dituzte horrelako

minak eta oinazeak: Zestoako gurutzeak, adibidez; urtean

behin lorez apain-apain eginda agertu arren.

Orain kontatuko duguna 1742ko otsailaren 24 gauean gertatutakoa

da. Ama batek bere umetxo jaio berria, oihal zuri

zahar batekin bildu-bildu eginda utzi du, otarratxo batean sartuta,

Gurutzeko eskaileratan. Biharamunean, hilik aurkitu

dute umetxoa, hotzak hilda. Negar batean egon da gau

osoan, harik eta azken arnasa eman duen arte. Zer sufrikario

pasa ote zuen gaixoak…!

Egun hartan bertan Manuel Larramendi jesuita eta idazle

ezagunak gutun ikaragarri bat bidali zion Zestoako alkateari,

Elizak horrelakoetan ohi zuen tonu hotz eta neurtuan:

“Jaun agurgarria: Sentitzen dut zorigaiztoa eta eskandalua,

eta beharrezkoa da ahal den guztia ezkutatzea. Berorrek

eman dizkidan ezaugarrien arabera, erdi-ume hori (semicriatura)

leku ez-sakratuan lurperatu behar da, ez dago-eta bataiatua

izan denaren seinale txikienik ere. Agindu beza horrela

egin dadila, kontu osoz, eta agindu baita ere nik zerbitzatu

dezakedan guztian”.

DANTZA-KOPLA

ZAHARRAK

Jabier Kalzakorta Elorza.

Labayru, 2008

irakurri

berri dut

“Berba baten, dantza-koplen arloan

inoiz batu dan corpusik

aberatsena eskeintzen deusku

ikertzaileak, bestek nekez emon leikezan zehaztasun

eta zidurri guztiez hornidurik” (Adolfo

Arejita)

Mari Paz Uriarte

Xabier Unanueren SANTA AGEDA KOPLAK

ZESTOAN liburua da azkena irakurri dudana. Asko

gustatu zait, bertsoak gustatzen zaizkit eta kopla hauetan

jende ezagun askoren aipamena egiten da. Tartean jada bizi

ez den jendeari botatako koplak ere badira, baserri

ezberdinetan botatakoak… Gainera Manuel Uztapide kintoa

dut eta oso gustora irakurri ditut haren bertsoak ere. Edonori

gomentatzeko moduko liburua dela uste dut, irakurtzeko

ohitura handiegia ez dutenentzat ere egokia.

BIZKAIKO KOPLA

ZAHARRAK

Tapia eta Leturia, Xabier Amuriza.

Elkar, 1999

disko honetan, pieza xamur eta

delikatuak topatuko dituzu batzuetan, zital eta ironiaz

beteak besteetan, dotore eta distiratsu denetan,

edertasunez gainezka. Kopla hauek, azken finean,

Euskal Herriaren bizitza, ohiturak eta pentsamolde

naturalen isla dituzu, herritar xumeen

baloreen memoria, herri osoaren iraunkortasunaren

aldeko erabaki finkoa.

ze

erremedio

Txikoria belarra edo kardabera

(“diente de león”)

LANDAREAREN DESKRIBAPENA: Landare ezagun eta ugaria da, eta inguruko

edozein belarditan aurki dezakegu ia urte guztian zehar. Hostoak zerratuak

eta irregularrak dira, luzexkak. Loreak horiak dira irekita daudenean, baina,

hasiera batean, itxita egoten dira, eta, heldutasunera iristen direnean, zuritu

eta haize bultzada batez erortzen dira.

ZERTARAKO ETA NOLA HARTU: Osasunari kalte egin diezaioketen hainbat

eragile toxikotatik babesteko gaitasuna du; pixa eragilea da; ona da sabelarentzat,

gibelarentzat eta eztularentzat; diabetes arazoetan ere erabiltzen

da, eta libragarria ere bada. Garatxoen aurka erabiltzen da zurtoina moztuta

ateratzen den zuku zuria. Odola garbitzeko eta kolesterol arazoak hobetzen

laguntzeko ere asko erabiltzen da.

NOLA HARTU: Egosi litro bat uretan 20-30 gramo hosto, eta edan egunean 3

basokada. Lehenengoa baraurik, eta besteak otorduen aurretik.

SILVANA HUEGUN

Hostoak erabiltzen ditu batez ere, entsaladan jateko. Lau edo bost hosto

berri hartu, ondo garbitu eta letxugarekin nahastuta jan. Autorik pasatzen

ez den lekuan bildu behar dira, eta ahalik eta hosto berrienak (zaharrenak

tente eta mikatzagoak izaten dira, eta iletxoak ere hazten zaizkie).

Ona da haragi asko jaten dutenentzat. Alkohola, kafea eta tabakoak

gibela tenkatzen dute, eta txikori belarrak freskatzeko balio du, gibela lasaitzeko.

Digestioa indartzeko eta sistema linfatikoarentzat (zelulitisa…)

ere oso ona da.

Lehortuta, infusioan ere hartzen ditu; normalean, asuna eta azeri buztanarekin

nahastuta. Diuretikoa ere bada: garbiketa egiteko balio du. Litro

bat uri lau koilarakada eder belar lehortu botatzen zaizkio. Belar freskoarekin

ere egin liteke salda moduko bat; freskoan, beti kantitate gehiago

erabiltzen da, bikoitza gutxi gorabehera.

agenda

ma IATZA

26 LARUNBATA

Pazko jaia Aizarnan. Goizean artisau azoka bertako

baserriko produktu eta eskulanekin. Eguerdian, txahal

errea eta txotxa Eider eta Monik trikitilariekin. Arratsaldean

aizkoran Aizarna - Segovia apustua.•Merendola gaztelekuan.

30 ASTEAZKENA

Puxka Muxka Zirkus Iraetan 17:00etan.

ek AINA

01 OSTIRALA

19:30ean Ertxiña Musika Eskolak antolatuta jazbana

udaletxe azpian; trikiti, pandero, gitarra eta perkusioa.

•Gaueko 22:00etan Zestoa-Bergara Gipuzkoako herri arteko

pilota txapelketako final zortzirenen itzuliko partida

kiroldegian.

03 IGANDEA

Zezenketen inguruko galdeketa goizeko 9:00etatik

iluntzeko 20:00etara, Aizarna, Arroagoia, Arroabea, Iraeta

eta Zestoan. Egun honetan eskaera egiterik ez dutenek, aldez

aurretik egiteko aukera izango dute. Informazio

gehiago www.zestoa.net helbidean. •Agiro mendi taldeak

antolatuta XIV. Ibilaldi Neurtua.

08 OSTIRALA

Ertxiña Musika Eskolakoak Hondarribira joango

dira banda txikiarekin. •Itxaropena dantza taldearen

emanaldia kiroldegian 22:00etan.

10 IGANDEA

Urola ibaia garbitzeko bigarren eguna. Goizeko

9:00etan elkartuko dira Lau Iturrin. Oraingoan, Arozenatik

Zubimuzura eta Errotazar paretik Artzubiko zubira

garbituko da. •Ibañarrietako Itxurtxo Elkarteak antolatuta

irteera goizeko 10:30ean Ibañarrietatik aterata Zumaiako

Flysch-a ezagutzera itsasontziz.

1

9

13 ASTEAZKENA

Puxka Muxka Zirkus eta bere ludoteka ibiltaria

Arroabean.

14 OSTEGUNA

"Nire bizi osoa espetxean" Argia dokumentala

20:00etan liburutegian.

17 IGANDEA

Arratsaldeko 18:30ean gaztetxoen antzerkia. Obraren

izena: Hamlet (geure erara).

20 ASTEAZKENA

19:00etan Ertxiña Musika Eskolak ikasturte bukaerako

emanaldia Kultur Etxeko aretoan; biolinak, tronpetak,

pianoak...

21 OSTEGUNA

19:00etan Ertxiña Musika Eskolak Kultur Etxeko

aretoan euskal instrumentuen emanaldia; txistuak, trikitixak,

panderoak eta txalaparta.

22 OSTIRALA

19:30ean Ertxiña Musika Eskolako talde eta banda

txikiaren emanaldia udaletxeko arkupetan.

23 LARUNBATA

San Joan bezperako sua, musika, ikuskizunak...

•Auzoetan ere San Joan sua ospatuko da; Aizarnan umeentzako

puzgarriak arratsaldean zehar. Gauean, Aranburu

landetxe atarian, sua eta trikitilariak. •Arroabean ere su

festa izango da gaueko 22:00etan.

23

federatuentzat.

24 IGANDEA

San Juan egoitzak Fundazioaren Eguna ospatuko

du. 10.30ean Meza kapilan eta 11.00etan luntxa egoitzako

atarian. •Alima dantzako kurtso bukaerako emanaldia

Bainuetxean.

25 ASTELEHENA

Udaleku irekien hasiera.

-24 ASTEBURUA

Agiro Mendi Taldeak antolatuta Pirineotara irteera

Z guneak ikastaroa eskainiko du Zumaian uztai-

16tik 30era. Lehenengo astean internet eta

•Klaren

emaila erabiltzen ikasiko da eta bigarren astean; kurrikuluma

egiten, google.docs eta internet bidez lana bilatzen.

Ikastaroak arratsaldez izango dira, 16:00etatik 18:00etara

eta 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko Zestoako udaletxeko

bigarren solairuan (Leire Abanzabalegi).

zure iragarkia jartzeko

deitu

943 147 123 telefonora

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!