Bazkide egiteko bidali zure datuak eta kontu korronteko zenbakia Zuen publizitatea danbolinen jarri nahi baduzue idatzi danbolin@topagunea.com helbidera edo deitu 943 147 123 zenbakira Urtean 25 euro besterik ez da! eta gure aukera eta prezioen berri emango dizuegu.
A T A R I K O A Oraingo honetan bai erre didala kafeak mihia!! Ez da harritzekoa, otsaila zero azpitik hasi dugu eta nik kafea gehiegi berotzen dut ordutik. Herriko kaleek ere antzeko zerbait transmititu digute: kolore guztiak galdu ditu herriak, apalduta egon da. Edonola ere etxebizitzetako leihoetatik beste zerbait oihukatzen zen. Danbolin honetan herriak izan dituen aldaketez hitz egiten da, baina ziur aspalditik otsailari egongeletatik ematen zaiola ongi etorria: kafe katilua hartu, ipurdia berogailuaren alboan eta hortik aurrera ahal duenak ahal duena: batzuek telebistari begira pasa dituzte egunak, beste batzuk karta jokoan aritu dira eguberritako ohiturak oraindik ere armairuan gorde ezinda, eta beste batzuk Besterik gabe, egonean! Baina ez al duzue pentsatu zeinen onak garen aspertzeari aurre egiten Dohain berezi bat dugu horretan zestoarrok. Aspertzeari nola aurre egin titulatutako lehiaketarik egongo balitz, garaile izango ginateke. Asperraldiak zer diren, ordea, honezkero ahaztu ditu Mikel Alonso herritarrak, lan eta lan dabil London handian eta seguru ez dela gu adina kexatzen. Ziur nago han hemen baino hotz handiagoa pasatzen ari dela, baina ohartu ere ez dela egiten hotzaz. Bere testigantzak ondoen azaltzen du une honetan sentitzen duena. Danbolin berarengana gerturatu da eta bere abenturaren gora beherak bildu ditu ale honetan. “Carnaval, carnaval, carnaval te quiero…” abestiarekin ere joan zaizkigu inauteriak. Mikelek urrun igaro ditu, baina ziur zestoar peto izanda, ez dela alferrik galdu lur horietan. Orain dela bi urte niri Mikelen antzeko zerbait gertatu zitzaidan, Italian bainengoen data hauetan. Agian konplikatuena da beti ari zarela pentsatzen une bakoitzean zureak zer egiten ariko diren: “orain poteatzen ariko dira, Koioten lehenengoa hartzen; honezkero gaueko berbenan eszenatokira igota egongo dira!” Baina irri batekin gogoratzen dituzu une horiek, goxo. Irri hori bera da, izan ere, zauden tokian egonda laguntzen dizuna. Ni Veneziako inauterietan nengoen. Izena handia dute carnivalle di Veneziak (oilo ipurdia eta guzti jartzen dio askori), baina besterik ez, fatxada handia baina mami eskasa, horixe hain zuzen ere. Denek oso jantzi dotoreak zeramatzaten, ibilerak ere kontrolatu egiten zituzten, bakoitza bere bikotekidearekin, kale antzerkiak ere baziren…baina ez konparatu Euskal Herriko zoramenarekin! Dena formalegia iruditu zitzaidan, baina jendeak ez zuen benetan disfrutatzen. Hemen, aldiz, bakoitza libre da eta gogoak ematen diona egiten du. Hori asko nabaritu nuen Italian. Italiakoak ala <strong>Zestoa</strong>koak Gureak, ezbairik gabe! Eskerrik asko <strong>Zestoa</strong>ko inauteri andreari, hark ekarri baitizkigu denok hain beharrezko genituen kolorea, samurtasuna, erritmoa eta alaitasuna. Orain errutinari indar gehiagorekin hel diezaiokegu. Baina orain, a ze nostalgia! Mozorroak hurrengo urtera arte gorde behar… Janire Diaz d a n b o l i n EK EZ DU BERE GAIN HARTZEN ALDIZKARIAN ADIERAZITAKO ESANEN ETA IRITZIEN ERANTZUKIZUNA 34 6 9 12 14 16 19 I N K E S T A E N B I D O A K A N J E L T R A B A D E L O I D A Z L E E N A H O T A N diruz lagundutakoa AIZARNATIK DANBOLIN ZULO Z E ERREMEDIO J A R D U N I A N M I K E L A L O N S O A G E N D A argitaratzailea: Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 <strong>Zestoa</strong> (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: danbolin@topagunea.com danbolin: Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola kolaboratzaile/zuzentzaile taldea: Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano diseinua eta maketazioa: Eneko Aristi inprimategia: Gertu (Oñati). lege gordailua: SS-1108/2000 ISSN: 1576-9429