22.01.2015 Views

125zb. - Zestoa

125zb. - Zestoa

125zb. - Zestoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

danbolin

2012ko otsaila

125zb.

Bazkide egiteko bidali zure

datuak eta kontu

korronteko zenbakia

Zuen publizitatea

danbolinen jarri nahi

baduzue idatzi

danbolin@topagunea.com helbidera

edo deitu 943 147 123 zenbakira

Urtean 25 euro besterik

ez da!

eta gure aukera eta

prezioen berri emango

dizuegu.

A T A R I K O A

Oraingo honetan bai erre didala kafeak

mihia!! Ez da harritzekoa, otsaila zero azpitik

hasi dugu eta nik kafea gehiegi berotzen

dut ordutik.

Herriko kaleek ere antzeko zerbait transmititu

digute: kolore guztiak galdu ditu

herriak, apalduta egon da. Edonola ere

etxebizitzetako leihoetatik beste zerbait

oihukatzen zen. Danbolin honetan herriak

izan dituen aldaketez hitz egiten da, baina

ziur aspalditik otsailari egongeletatik ematen

zaiola ongi etorria: kafe katilua hartu,

ipurdia berogailuaren alboan eta hortik

aurrera ahal duenak ahal duena: batzuek

telebistari begira pasa dituzte egunak, beste

batzuk karta jokoan aritu dira eguberritako

ohiturak oraindik ere armairuan gorde

ezinda, eta beste batzuk Besterik gabe,

egonean!

Baina ez al duzue pentsatu zeinen onak garen aspertzeari aurre egiten Dohain berezi

bat dugu horretan zestoarrok. Aspertzeari nola aurre egin titulatutako lehiaketarik egongo

balitz, garaile izango ginateke.

Asperraldiak zer diren, ordea, honezkero ahaztu ditu Mikel Alonso herritarrak, lan eta

lan dabil London handian eta seguru ez dela gu adina kexatzen. Ziur nago han hemen

baino hotz handiagoa pasatzen ari dela, baina ohartu ere ez dela egiten hotzaz. Bere testigantzak

ondoen azaltzen du une honetan sentitzen duena. Danbolin berarengana gerturatu

da eta bere abenturaren gora beherak bildu ditu ale honetan.

“Carnaval, carnaval, carnaval te quiero…” abestiarekin ere joan zaizkigu inauteriak.

Mikelek urrun igaro ditu, baina ziur zestoar peto izanda, ez dela alferrik galdu lur horietan.

Orain dela bi urte niri Mikelen antzeko zerbait gertatu zitzaidan, Italian bainengoen

data hauetan. Agian konplikatuena da beti ari zarela pentsatzen une bakoitzean zureak

zer egiten ariko diren: “orain poteatzen ariko dira, Koioten lehenengoa hartzen; honezkero

gaueko berbenan eszenatokira igota egongo dira!”

Baina irri batekin gogoratzen dituzu une horiek, goxo. Irri hori bera da, izan ere, zauden

tokian egonda laguntzen dizuna. Ni Veneziako inauterietan nengoen. Izena handia dute

carnivalle di Veneziak (oilo ipurdia eta guzti jartzen dio askori), baina besterik ez, fatxada

handia baina mami eskasa, horixe hain zuzen ere. Denek oso jantzi dotoreak zeramatzaten,

ibilerak ere kontrolatu egiten zituzten, bakoitza bere bikotekidearekin, kale antzerkiak

ere baziren…baina ez konparatu Euskal Herriko zoramenarekin! Dena formalegia

iruditu zitzaidan, baina jendeak ez zuen benetan disfrutatzen. Hemen, aldiz, bakoitza

libre da eta gogoak ematen diona egiten du. Hori asko nabaritu nuen Italian. Italiakoak

ala Zestoakoak Gureak, ezbairik gabe!

Eskerrik asko Zestoako inauteri andreari, hark ekarri baitizkigu denok hain beharrezko

genituen kolorea, samurtasuna, erritmoa eta alaitasuna. Orain errutinari indar gehiagorekin

hel diezaiokegu. Baina orain, a ze nostalgia! Mozorroak hurrengo urtera arte gorde

behar…

Janire Diaz

d a n b o l i n EK EZ DU BERE GAIN HARTZEN ALDIZKARIAN ADIERAZITAKO ESANEN ETA IRITZIEN ERANTZUKIZUNA

34 6 9 12 14 16 19

I N K E S T A

E N B I D O A K

A N J E L T R A B A D E L O

I D A Z L E E N A H O T A N

diruz lagundutakoa

AIZARNATIK

DANBOLIN ZULO

Z E ERREMEDIO

J A R D U N I A N

M I K E L A L O N S O

A G E N D A

argitaratzailea: Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

tel.: 943 147 123

h.el.: danbolin@topagunea.com

danbolin:

Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolaboratzaile/zuzentzaile taldea:

Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

diseinua eta maketazioa: Eneko Aristi

inprimategia: Gertu (Oñati). lege gordailua: SS-1108/2000 ISSN: 1576-9429

enbidoa I.

HERIOTZAK HERRIA ZAURITU DU

hilabeteotan sarritan ikusi dut eskelaren bat plazako horman. Eskela

ikusi eta handik ordu batzuetara, ilunabarrean, kanpai izoztuak

Azken

entzuten dira. Eliza kanpoan, haur baten bat-bateko algarek guztion

isilunea apurtu eta bizitzaren gordintasunaz jabearazten gaitu: hurrengo goizean

jaikiko gara, lanera joango gara, batekin eta bestearekin kontu-kontari arituko gara…

Behe-laino artean ezkutatuko dugu gure samina eta pentsatuko dugu “ahal

den neurrian ahaztea” bizitzan aurrera jarraitzeko modu egokiena dela. Baina nola

Bizitza aurrera doa baina nire bizitza ez da berdina izango. Dolua, maite dugun

pertsona baten galeraren ondoren datorren egokitze prozesua da. Bizitza eta bizitzeko

modu berri bat aurkitu behar dugu eta horrek lanketa sakona eskatzen du.

Zenbait kasuetan, “ni ezin naiz triste sentitu”

eta “negar eginda ez da ezer konpontzen”

pentsatu eta mina ukatu egiten dugu.

Ez gara ohartzen negar egitea zauria

sendatzeko “ur oxigenatua” dela. Beste

zenbait kasuetan, heriotza bizitzeko modu

bakarra tristura dela pentsatuz, eta minez

eta penaz bizitzea “bera bizirik mantentzeko

modu bakarra” dela sinetsita, leialtasunagatik,

bizitza berrira egokitzeari uko

egingo diogu. Behin, honela esan zion 20

urteko neska batek bi urte pasata aitaren

heriotza gainditu ezinik zebilen amari:

“mesedez, ama, ez zaitez hil zure hildakoekin”.

Bizitzen ikastea heriotzarekin bizitzen

ikastea da. Heriotza gainditzea, “ezker

oneko oroitzapena” izanik bizitza berrira

egokitzea da. Gure hildakoak hil direla

onartzen dugunean, negar egiteari utziko

diogu eta berarekin bizitako oroitzapen

pozgarriak gogoan, bizitzari berriro heltzea

lortuko dugu.

Gertutik galera gogor bat bizi berri izan

duzuenontzat, oraindik azkarregi da irakurri

duzuen “ezker oneko oroitzapena” sentitzeko. Gehienok shock egoera gaindituta

baina ukazioan edo bizitzarekiko amorrazioz eta arrosaren arantza zorrotzen

minez egongo zarete. Zergatik niri Zergatik berari Erantzunik gabeko galderak.

Injustiziaren inpotentziak sortutako galdera amaigabeak dira. Zuek guztiontzat:

asko sentitzen dut.

Lehenago edo beranduago, baina guztion etxeotan, jotzen du atea heriotzak. Hitz

egin dezagun, bada, gai horretaz, ken diezaiogun tabu izaera eta elkarri babesa eskaini

diezaiogun. Zergatik Zenbait momentutan kontrakoa ematen badu ere, bizitzak

merezi duelako, zuk merezi duzulako.

Hurrengo aldizkarirako, sarritan ahaztuta ditugun eta bizi-bizirik dauden eta kalitatezko

bizitza merezi duten hirugarren adinekoen inguruan nahiko nuke jakin. Beraz

enbidoa, Gisasola zaharren egoitzan lan egiten duen Kristina Uribetxeberriari

botatzen diot.

Izar Arregi

Zer iruditzen zaizu

kiroldegiko aterpe

berria

Arkitektoak

gauza arraroa

egin duela bertan.

Katxarro

handia da eta estetikoki

tokiz

kanpo dagoela

iruditzen zait.

Jendea kexatu da

iluna dela da baina

dirudienez

arrazoitua dago

hori eta azkenik

Zestoak horrelako

aterpe bat behar

zuen eta

gauzak egiteko

leku polita izan

daiteke. Aisialdirako

leku egokia

izan daiteke kontzertuak,

ekitaldiak

edo herri

bazkariak egiteko

eta ez soilik

umeentzako.

Aimar Etxeberria

21 urte

Denen ahotan

dauden kontuak,

gauzak ez

daudela ongi.

Iluna gelditu da

eta ez soilik kanpokoa.

Frontoia

bera ere ilunagoa

gelditu da.

Umeekin etortzen

garenean

oso iluna gelditzen

da kiroldegiaren

barrualdea

baina bestela

ondo dago

umeekin ibiltzeko.

Elias Lizarburu

37 urte

5

Ondo dagoela

eta horrela

Niri bukatu

HILETA ZIBILA

gabe dagoela iruditzen

zait eta

ona, egokia. He-

Ideia oso

ez da kiroldegiren

behealdea

pixka bat txukundu

beharra Batzuetan parti-

Ondo dago.

rrian behar zen

bustitzen. Nik

aterpean jolasean

bi ate jarriko nituzke

jolasteko.

dagoela baina duak bertan behera

gelditzen zi-

ibiltzeko moduko

aterpe bat

bestela ideia oso

ona. Gero udaran

ikusi egin be-

zuenean baina

ren euria egiten

baina ikusten denez

bukatu gabe 10 urte

Zuriñe Naranjo

harko dugu beroarekin

zer gertata

ez da busti-

orain beheko pis-

eta nahiko zikina.

Iltzez betea

tzen den baina tzen aterpea dagoenetik.

Esku-

dago eta umeekin

jolasean ibil-

niri oso ondo

B

iruditzen zait. baloian edo ibili

tzeko nahiko

Eserleku txukunagoak

jarriko bait jarriko nuke.

ahal izateko zer-

arriskutsua. Hobekuntzak

egiteko

moduan.

nituzke nik.

Lorea Erregil

Agurtzane Gaztañaga 8 urte Dani Mayo

48 urte

36 urte

INETAKO

pertsonaiari atzetik jarraitu eta galdetuko bagenio: Bale! Eta orain zer…

Ziurrenik, berriro ere, eliz atarian zerraldo geldituko litzateke, eta inguruko jende guztia txunditurik,

elkarri begira, zer egin ez dakiela. Hileta ez erlijiosoa posible da, baina nik ikusten dizkiot zailtasunak.

Gure herrian, nik dakidala behintzat, oraindik ez dugu eskarmenturik izan gai honen inguruan, eta

ez da erraza ezohikoak diren kontuei ekitea. Beno, entzuna dut San Joan Egoitzan zegoen bat hil

zenean, elizatik igaro gabe hilerriratu zutela; berak, espresuki, hala eskatuta. Eta, errepresaliatu politikoren

baten guraso bat hil denean, agur ekitaldia eskaini zaio herriko plazan; hauek, ordea, elizatik

igaro ondoren.

Niri, aspaldion, hileta batzuk gertutik tokatu zaizkit: eta denetan eliz atarian gelditzen naiz, nire

agurrik beroena eskaini zenduari eta nire ateo eta apostata izaera aldarrikatuz.

Xelebrea izaten da, ordea, hildakoa nire belaunaldikoa edo gazteagoa izaten denean. Eliz atarian

jende mordoxka biltzen gara, gero eta gehiago, esango nuke. Bertan entzuten diren esanak, denak,

bide beretik doaz: “Izan zenarekin eta azkenean… elizan sartu dute! Horrelakorik ez gertatzeko, nik

garbi daukat norberak hasi behar duela bere hileta prestatzen, nahiz eta harrokeria hutsa dirudien,

norbere ingurukoei nahi ez luketen konpromisorik eta lan zamarik utzi gabe; eta norbera bakarrik

gutxi baldin bada, jendea biltzeko eta gai honi irtenbidea emateko garaia dela deritzot.

Nik uste gure belaunaldia izan zela -okerrik ez bada aurten berrogeita hamahiru urte beteko ditutelizako

iluntasunetik argira ateratzen eta erlijioaren kate astunetatik askatzen hasi zena; inkisizio garaian

torturatu eta erretako pertsonei gure errespetua agertuz, noski.

Hemendik aurrera geu izango gara hiletetako protagonistak, eta gure esku dago -elizarekin eta Jainkoarekin

sinesten ez dugunon esku- gure hiletak lagun artekoak eta zibilak izatea.

Eta lagunik eta sendirik ez badaukagu gure esanak betetzeko, San Joan Egoitzako bezeroaren antzera,

gutxienez garbi utzita elizakorik eta Aita Santuaren bedeinkapenik ez dugula hartu nahi gure

heriotzako orduan, ez eta hileta elizkizunik ere.

Ni prest nago gai hau jorratzen hasteko, eta nirekin egon nahi baduzu, egidazu kasu beldurrik gabe,

lasai hitz egingo dugu guzti honetaz eta.

Beharbada, Udalari hileta zibilak ospatzeko ordenantza eskatuz hasi dezakegu gure ibilaldia…

E

nbido 2.

Zunzun Ugarte Zinkunegi

‘Gazte gaztetandikan

herritik kanpora’

Zaila izaten da tankera honetako

hain gauza desberdinak elkarrekin lotzea:

Arroa, Don Karlos erregegaia, maila

goreneko musika, Marseillako negozio ilunak

eta kontrabandoa, Europako eta

Ameriketako hiri nagusiak, baronesa

hungariar bat, gay mundua, Eliza… Hori

guztia koktel bitxi batean nahasten duen

gizasemea zeharo ezezaguna da askorentzat:

Anjel Trabadelo Etxaniz, Iraetako Amilibia

baserriko alaba baten semea.

Hemen kontatuko dugun historia 1853an hasten da.

Urte horretako azaroaren 14an, ezkondu ziren Aizarnan

Joan Manuel Trabadelo (edo Trabadero) eta Teresa Echaniz

Goenaga, Amilibiako alaba; alegia, gure protagonistaren

gurasoak. Anjel Donostian jaio zen 1856an, baina

txiki-txikitatik Arroagoian egiten zituen egonaldiak, zenbait

familiar han bizi ziren eta: esate baterako, Anjelen

osaba Eusebio Etxaniz Arroako bikarioa izan zen 1867tik

1905era bitartean.

Umetatik zuen, nonbait, kanturako zaletasuna eta ondorioz,

musika ikasketak egin zituen Anjelek. Julian Gayarre

kantari ospetsuak gomendatuta, Milanera joan zen

eta han zeharo aldatuko zitzaion bizimodua Trabadelori.

Paris, Viena, San Petersburgo… Europa osoa errendituta

omen zeukan bere ahotsa eta graziarekin. Berehala deitu

zioten Ameriketatik eta kontratu zoragarriak egin omen

zizkioten: mila dolar ekitaldiko. Dirutza ikaragarria.

1892tik 1896ra bitarteko urteak izan ziren oparoenak.

Arroako udaldi haietan, amaren eta bere osaba bikarioaren

ondoan egindako ametsak, gauzatuta. Pagotxa, eskueskura.

Eta munduko bazter batetik bestera ibiltzen nekatu

zenean –edo beste biografo batzuen esanetan, gainbehera

aldia iritsi zitzaionean– Parisen geratzea erabaki zuen,

eta han inguruko aberaskume gehienen musika irakasle

izan zen.

Zahartzarora iritsita, berriz, Donostiara itzuli zen.

Han hil zen 1930ean, berak esaten omen zuen bezala

“millonario en recuerdos”, hau da, oroitzapenetan aberats,

eta Europa eta Ameriketako handikiek oparitutako artelan,

portzelana eta bitxien konpainian.

Anjel Trabadeloren ikasketa garaiei buruz nahiko gutxi

arakatu da paper zaharretan eta, ondorioz, legendaz osatua

dago. Abenturaz betetako jendarte batean bizi zela dirudi,

eta goi mailako idazleei arreta piztu izan die haren

ibilerak.

W. G. Sebald Alemaniako XX. mendeko idazle onenetakoa

da, askoren ustez. Bere Los anillos de Saturno liburuan,

beste idazle handi baten ibilerak kontatzen ari dela –Joseph

Conrad idazlearenak (1857-1924)– gure Trabadelo

aipatzen du. Conrad idazle bikain-bikaina izateaz gain,

itsas ofiziala eta abenturazale porrokatua ere bazen.

Hara nola hasten den Sebald: [Conrad] itsasoan ez dagoenean,

Marseillan dago, hango lankideekin eta jende

handiarekin. Boudol kafetegian ibiltzen da noblez, bohemioz,

mezenaz, abenturazalez eta legitimistaz [karlistaz]

nahastutako jendartean. Eta geroxeago dio Sebaldek: “Gizalegearen

azken printzek bat egiten dute eskrupulorik

gabeko azpijokoekin, intriga korapilatsuak lantzen dira,

kontrabandisten sindikatuak antolatu eta negozio ilunak

adosten dira. [Conrad] gauza askotan nahasita dago, daukana

baino gehiago gastatzen du eta emakume misteriotsu

batek zoratuta dauka”.

Emakume hori zein zen inork ez zekien oso seguru,

baina oso ezaguna izan behar zuen karlisten artean eta

lan garrantzitsua egiten omen zuen. Rita zuela izena esaten

zen, eta Don Karlosen maitalea ote zen ere bai… Gero,

berriz, zabaldu zen Rita hori eta Paula Somoggy izeneko

beste emakume bat pertsona bera ote ziren... Labur

esanda, legendak berezkoa duen laino itsua nagusi…

Historia horren arabera –eta beti ere, Sebald gidari dugula–

Don Karlosi, errusiar eta turkoen arteko gerratik

bueltan zetorrela, Viena aldean neskatxa korista eder bat

gustatu, eta berarekin eraman omen zuen, lehendabizi

anaiaren etxera Graz-era (Austria) eta gero Veneziara, Modenara

eta Milanera. Somoggy-ko baronesa gisa aurkezten

omen zuen Don Karlosek bere maitalea. Hori dena 1877.

urte aldera izan behar zuen.

Handik gutxira, ordea, Don Karlosen seme Jaimek lehen

jaunartzea egin behar zuen garaian, kontzientzia-karga

izan, eta utzi egin omen zuen maitalea.

Eta… hemen egiten du bere agerpena gure protagonistak:

Anjel Trabadelori eskaini omen zioten neskatxa hura,

ezkontzeko. 1882an ezkondu, eta pozik eta zoriontsu bizi

izan omen ziren delako Rita edo Paula hura eta Anjel,

Londresen, emakumea hil zen arte (1917).

7

Anjel Trabadelo

idazleen

goi mailako

ahotan

Eta ‘Beti geratuko zaigu Paris’,

edo Barojaren ukitua.

Pio Baroja Zestoako mediku izan zen garaian, kantari ospetsua zen

Trabadelo, munduaren punta batetik bestera zebilen, etengabe, eta

esamoldeak dioen bezala, esne mamitan. Baina Arroa ez zeukan

ahaztuta: tartean, bueltaren bat egiten zuen eta egonalditxoak ere bai

bere herri maitean. Elizarako harmonium bat ere erosi zuen (ez da

harritzekoa, osaba zuen bikarioa eta!).

Kontuak kontu, Barojari, Zestoan bizi izan zela jakinda, sarritan

galdetzen omen zioten Trabadelori buruz. Eta bere memoriatan hauxe

esaten du: “Tenore hori Arroako auzune hurbilean bizi izan zen,

eta Samogy izeneko tiplearekin ezkonduta zegoen. Nik ez nuen ezagutu

Trabadelo hori, eta pentsatzen dut italiar jatorrikoa izango zela,

edo agian galiziarra. Mundu guztiak pertsona extrabagantetzat hartzen

zuen”.

Baina azalpen labur eta hotz horretaz gain, gauza gehiago ere kontatzen

ditu Barojak. Esate baterako, Pariseko bizipenak kontatzen dituenean

(1904), gure Trabadelo aipatzen du. Tartean, Luis Bonafoux

agertzen da, garai hartan Barojaren laguna izan zen kazetari satiriko

emankorra.

Merezi du Don Piok dioena luze eta zabal hemen jartzea, alferrik

galtzeko gutxi dauka eta. Orain,

gezurra edo egia den ezin jakin;

erositako prezioan salduko dugu

guk.

Itxura denez, kazetariren batek,

Bonafouxen lagun batek, Trabadelo

ezagutu nahi eta honela esaten

dio Barojak: “Nik tenorino horren

berri izan nuen Zestoan mediku

nengoela”. Eta segidan: “Nik neuk

ez nuen ezagutu baina banuen

aditzera. Arroan bizi omen zen

bere emazte austriarrarekin.” Eta

Bonafouxek erantzun: “Ba, nik

eramango zaitut bere akademiara.

Hemen Parisen egundoko saloi

elegantea du eta hara joaten da

jenderik ospetsuena.”

Handik gutxira Bonafouxek ez omen zuen abeslariaz txintik ere

esaten. Baten batek aipatu omen zuen Trabadelo delakoa baina Bonafouxek,

entzun ere egin ez balu bezala.

Bizpahiru urte geroago, Parisen orduan ere, Trabadelo aipatu omen

zioten berriro Barojari. Eta berak Bonafouxi galdetu omen zion: “Zer

berri da tenorino hartaz, zuk artikulu batean hainbeste goraipatu zenuen

hartaz”. Eta Bonafouxek: “Ez dakit. Ez nuen ezagutzen apenas”,

erantzun omen zion jenio txarrez. Ez omen zuen divoaz hitz

egin nahi.

Aste batzuk geroago, berriro Bonafouxekin

zihoala, San Lazaro geltokira, hark elegante

jantzitako gizon beltzaran bat agurtu omen

zuen. Amerikarren bat izango zela pentsatu

omen zuen Barojak.

Eta handik egun batzuetara, tabernako lagun

batek esan omen zion Piori:

“–Lehengoan, geltokian ikusi zintudan Bonafouxekin

eta abeslariarekin.

–Abeslariarekin

–Bai.

–Ba, ez zidan ezer esan Bonafouxek.

–Izan ere, Bonafouxek ez baitu ikusi ere

egin nahi abeslaria begien aurrean.

–Zergatik ez ba

–Ba, zer izango eta, tenorinoa Pariseko homosexualik

ezagunena omen delako. Bonafouxek

berari buruzko artikulu bat edo beste

idatzi zituen, goraipatuz, eta orain ez du divoa

aipatu ere egin nahi.

–Eta, orain esaten den bezala, homologotuetakoa

al da

–Erabat homologatua. Alproja ugariren

adiskidea izan da, eta tipo sinpatikoa eta alai

askoa dela esaten dute.

–Eta baliteke egia izatea”.

ARROAGOIA, 1915. INDALEZIO OJANGURENEN AGAZKIA. GIPUZKOAKO ARTXIBO OROKORRA, OA06723

Postdata

Arroako bikarioak, Eusebio Etxanizek, Trabadeloren

osabak, honako arauak jarri zizkion

organistari: 1) Organistak debekatua du

bizarra eta bibotea eramatea. 2) Organistak

kristau bizitza egin behar du, komunioa sarritan

hartuz. 3) Kantoreak prestatzeko ardura

du organistak. 4) Ez ditu joko organoan pieza

profanoak.

Fernando Arzallus

auzo etatik

9

Aizarnako txokolatea. Kakaoarekin txokolatea

egiten hasi, eta artisautza horrek gaur egun duen arrakasta

lortzeraino, ibili luze bat egin du, eta, ibili horretan,

Aizarnak ere badu aipatzea merezi duen ekarpen

txiki bat egina. Artisautza horrek Aizarnan noiz duen

hasiera ez dakit, baina amaiera ezagutu nuen. 1960. urte

ingurua zen, gutxi gorabehera. Adin txikia nuen garai

hartan, baina txokolatea nola egiten zuten begira egondakoa

naiz. Hala ere, artisautza hori hobeto ezagutu

zuten herritarren azalpenek asko lagundu didate idatzi

hau osatzen.

Asko dago idatzia kakaoari buruz, eta adostasun

osoa dago bere jatorriari buruz: Amerika deitzen diogun

lur hartatik datorrela. XVI. gizaldian hasi omen ziren

kakaoa espainiaratzen.

Lehen urteetan,

ordea, gutxi ekoizten

zuten landare hori,

eta garraiatzeko itsasoa

zeharkatu beharrak

asko garestitzen

zuen produktu miragarri

hori.

Errege eta jauntxoen

mahaietatik Aizarnako

mahaietara iritsi

arte, pasatuko ziren

urte batzuk, baina,

iritsi zenean, laster

ikasi zuten txokolate

ederra egiten Aizarnan ere. Puertokoan eta Konpitterokoan

fabrikatzen zen txokolatea; biak saltokiak eta tabernak

ziren. Kakaoa ekoizteko baimena eta tresneria

lortu ondoren, berehala hasi ziren elikagai hori komertzializatzen.

Ekoitzi zuten kopurua ez dakit zenbatekoa

izan zen, baina, herriko beharrak asetzeaz gain, Azpeitian

ere saltzen omen zen Aizarnako txokolate berezi

hori. Bada zerbait!

Nik, modu industrialean lantzen ezagutu nuen, elektrizitatearen

indarrez baliatzen zen makina batean. Makina

horrek harri handi bat zuen oinarri, azpian sua eginez

berotzen zutena. Oinarrizko harri beroaren gainean

eta pisu handi baten azpian, hiru alper zituen biraka.

Galga bat ere bazuen, komeni zen xehetasuna lortu

ahal izateko.

aizarna

Makina horrek, kakaoa xehatzeaz gain, txokolateak behar zituen

osagaiekin orea egiten zuen. Baina, jakina, tresnak ez zuen

errezetarik, eta, nolako maisu txokolategilea, halako txokolatea

irtengo zen. Orea egin bezain azkar, zilar koloreko txapazko

molde batzuetara jaurtitzen zuten. Txapazko molde horietan

hoztu eta loditzen zenean, kanpora.

Egileak erabiltzen zuen markarekin txokolate tableta bildu,

eta apaletan tolestatzen zituzten. Bat edo beste erakusleihora

ere eramaten zuten, jakina, txokolate egin berria salgai zegoela

eroslea ohartu zedin. Besteek ez dakit, baina nik, behintzat, eskolatik

etxerakoan makina bat begirada egin nien erakusleihoko

tableta dotore haiei.

Jakin dudanez, udako egunetan zailtasunak izaten zituzten

hoztu eta orea gogortzeko, eta etxe barruko beroari ihes egiteko,

Gurutze Santuko estalpe freskora ere askotan ateratzen

omen zituzten, Puertoko kasuan behintzat.

Konpitterokoan, ‘Iruretagoyena’ marka alde batetik, eta,

Puertokoan, ‘Aguirre’ marka bestetik, bi marka erregistratu baziren

kontsumitzaileen aukerarako. Lehenengoak bilgarri urdina

zuen, eta besteak gorrira jotzen zuen marra batzuekin. Erbestean

egiten zen txokolateak 250 g pisatzen zuen, eta Aizarnakoak,

300 g salneurri berean. Gogoan dut oraindik tableta horiek

nolako ontza handiak zituzten, azukrea kakao artean bereizten

zelarik. Esaten dute aizarnarrak berezi xamarrak garela, eta pentsatzen

hasia nago txokolate berezi honekin haurtzaroan elikatu

izanak eragina izan ote duen ere!

Langintza honek utzi dituen aztarnak baditugu oraindik Aizarnan.

Adibidez, Konpitteroko kasuan, tresneriak erabili zuen

ardatz nagusiaren sostengua

egurrari ezarrita dagoela

ikusten da oraindik.

Puertokoan, berriz,

jasoa dute tresna zaharra

bere harri eta guzti. Txokolate

horien bilgarri dotoreak

argazki batean

ezagutzera ematea ere

bazen nire nahia, baina

bat behar, eta bakar bat

bera ere ez dut lortu. Ea

hau irakurtzen duen norbaitek

badituen.

Jon egiguren

Otsailaren 2a

Parte Hartze Araudiaren zirriborroa

aurkeztu zuen Udalak

Otsailaren 3a

“Aittola” eta “Netzer” garaile Aizarnako

mus txapelketan

Otsailaren 4a

Herriko lau gaztetxok zilarrezko eta

brontzezko dominak eskuratu zituzten

Andoaingo Piano Jaialdian

Santa Ageda. Aurten ekitaldi ugari ekarri ditu Santa Ageda bezperak

Zestoara. Kandelario egunean, otsailaren 3an, eman zitzaion

hasiera asteburuari. Urteko egunik hotzenetakoari eta bideko elurrei

aurre eginez, herritar taldetxo bat Santa Engraziara igo zen Santa

Agedari loreak eskaintzera. Handik jaitsi eta kultur etxean Santa

Agedako koplak zestoan DVDaren aurkezpena izan zen. Hainbat

urtetan Zestoan Santa Ageda bezperan eskean ateratakoen irudiak

eta koplak biltzen ditu DVD honek. Ondoren Luis Mendizabal “Gexala”

omendu zuten, urtetan, Santa Ageda bezperan poltsero lanetan

ibili izana eskertuz. Taldekideek, makila, zapia eta nola ez poltsa

oparitu zieten. Odol emaileek ere beraien eskerra adierazi nahi

izan zioten, azken urteetan Santa Ageda bezperan biltzen den dirua

hauentzat izaten baita. Amaitzeko, Garikoitz Mendizabalek, piezatxo

bat eskaini zion aitari, emoziozko momentuak izan ziren. Ondoren,

mokadutxo ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu

ziren guztiek.

Otsailaren 4an, goizeko 9:30etan ekin zioten lanari koplariek, trikitilariek

eta taldeak. Bi talde egin eta Lili eta Etorra bailaran ibili ziren

goiz osoan zehar. Aurtengoan koplari lanetan Garikoitz Goikoetxea,

Aitor Salegi eta Oskar Alberdi herritarrak eta Millan Telleria

albizturdarra jardun dira. Eguerdi partera herrira jaitsi eta tabernaz

taberna aritu ziren santa eskaleak. Ipintza elkartean tripak bete eta

barruak berotu ondoren, Akoara abiatu zen talde osoa. Akoako lanak

bukatutakoan berriro kalera eta hortxe eman zioten amaiera

eguneko lanari, egun osoko nekeak eta hotzak ez zuen gehiagorako

ematen. 20:30etan Gure Txokoa elkartean Santa Ageda Koplak

Zestoan liburua aurkeztu zuten, Xabier Unanuek 1992tik 2011ra bitarteko

koplak bildu ditu liburu honetan. Ondoren Maialen Lujanbio

eta Andoni

Egañarekin bertso

afariaz gozatzeko

aukera izan zuten

bertaratu zirenek.

Egun osoan hotza

eta elurra santa eskaleei

protagonismoa

kendu nahian

ibili ziren arren, ez

zuten lortu horrelakorik,

egun borobila

eta polita izan da

aurtengo Santa

Ageda bezpera Zestoan.

Otsailaren 10a

Murrizketen aurka deitutako lanuztearekin

bat egin zuten Udaleko eta Herri Eskolako

langileek

kale/bale

KALE. HERRIKO

ZENBAIT ZEBRABI-

DEETATIK ESPALOIETARA KOSKAK DAUDE,

HAURREN GURPILTXOEKIN ETA GURPILDUN

AULKIEKIN DABILTZANENTZAT EZ DA ERRAZA

ZEBRABIDEAK ZEHARKATZEA.

BALE. ARROAGOIKO PLAZA ETA

INGURUA EDERKI TXUKUNDU DUTE, BA-

ZUEN PREMIA!

31

Otsailaren 12a

Katamarru Natur Taldekoak Arroarrekako

hariztiari begira

Otsailaren 17a

Kaldereroak Zestoara ere iritsi ziren

danbolin

zulo

Otsailaren 20a

Plastikozko poltsen erabilera murrizteko

kanpaina jarri dute martxan udalak eta

merkatari elkarteak

Otsailaren 25a

Preso eta iheslariak etxeratzeko helburua

duen Herrira plataformaren aurkezpena

ze

pasmo belarra

Anagallis arvensis (murajes)

erremedio

LANDAREAREN DESKRIBAPENA: Landare hau lur landatuetan zein bide bazterretan

eta antzeko lekuetan aurki genezake. Zurtoinak, gehienetan,

etzanak izaten ditu, eta, batzuetan, lore horiak ere izaten ditu, nahiz eta

ohikoena lore txiki laranjak izatea den: bost petalokoak eta estamine horiak

agerian dituztela. Zornabelar izenez ere ezaguna da. Enplastuak egiteko

erabili izan da zornatutako zauriak sendatzeko.

ZERTARAKO ETA NOLA HARTU: Toxikoa da, eta infusio moduan ez erabiltzea

gomendatzen da. Enplastu eta ukenduetan (kanpoko erabileran), aldiz,

asko erabili izan da. Saponinak eta glukosidoak dituzte. Eragin handiko

belarra da. Enplastuetan ere jarraian ez dugu 3 egunean baino

gehiagotan jarri behar, ezta egunean behin baino gehiagotan ere. Ondoren,

astebeteko atsedena hartuko dugu. Badirudi garai batean buruko

arazoak sendatzeko erabiltzen zela, buruko nahasteak eta malenkonia,

besteak beste, baina, toxikoa zela ikusta, debekatzea eta ez erabiltzea

erabaki zuten. Katarroa, bronkitisa, flemak eta abar ditugunean, lagungarri

izan daiteke. Enplastua egin, eta bularrean jarriko dugu.

MAIALEN ETXEBERRIAK kontatu digu berak ere erabili

izan duela pasmo belarra. Behin, ahoan granoak atera

omen zitzaizkion, eta pasmo belarrarekin eginiko infusioarekin

gargarak egiten zituen egunean behin.

Etxean, zikina eta zornea kentzeko ere askotan erabili

izan dute. Maialenek esan digu amama Karmeni esker

erabiltzen dutela etxean pasmoa, eta Karmeni amak

erakutsi omen zion. Beraz, belaunaldiz belaunaldi

transmititu den erremedio bat da: lau belaunaldik,

behintzat, erabili izan dute. Sastarrain eta Bainuetxe

bidean erraz topa daiteke, baina, Karmen Sastarrainen

jaioa izanik, hango inguruetan biltzeko joera dute.

INFUSIOA

Irakin ura, eta bota pasmoa txiki-txiki eginda uretara.

Egunean behin (3 egunean edo) egin gargarak, gogor

samarra da eta.

ZIKINA ETA ZORNEA ATERATZEKO

Bota olioa zartaginera, eta berotu baratxuri batekin.

Olioa hozten denean, bota pasmoa eta arrautzaren zuringoa

zartaginera. Bildu lortzen den muki modukoa

zapi batean, eta tapatu zikina atera behar duen tokia

zapiarekin. Eduki egun bat, eta, zapia kendutakoan,

saiatu eskuarekin lagunduz zikina ateratzen. Artean ez

bada ateratzen, eduki beste pare bat egunetan.

1

5

ERTZAINAK ZESTOAKO ERREPIDEAN, 1990. ARGAZKIA: BIZENTE DAVILA. WWW.GUREGIPUZKOA.NET

Fernando Arzallus

ikus

oroi mira

mina

1990-1991 urte bitartean, B. Davilak Zestoa Patrimonio

Histórico-Artístico azterketa mardula egin zuen Zestoako

Udalaren enkarguz, eta ondarearen ehunka argazki atera ere

bai. Argazki honetan, Artzubiagako errota zen protagonista

baina guri ertzainengana joaten zaizkigu begiak.

Zestoako egoera zaila zen urte haietan: euskal gatazkaren

ondorioak barreneraino sartuak herrian, ekonomikoki ere

ahul (Guztiok Bat-en itxiera, 200 langabetutik gora, baserria

gainbeheran...), drogaren kalteak oso zabalduta...

Aldiz, herri borroka deitu izan zen hura nahiko indartsu

zegoen: ezker abertzalea, mugimendu komunista, euskara,

feminismoa, gazte mugimendua, ekologia, intsumisioa... Eta

borrokaren indarra erakusteko tresnatariko bat barrikadak

izaten ziren, suzko edo/eta objektuzko barrikadak. Artean,

bota berria zen Berlingo harresia, baina argazki hau atera

zenerako jada “pasatako” gauzak ziren barrikadak. Eric Hobsbawm

historialari handiak esaten du XX. mendea –hark mende

laburra deitzen diona– Lehen Mundu Gerrarekin hasi zela

(1914) eta Berlingo harresia bota zenean amaitu (1989).

Horrela bada, 68ko maiatzaren eskemak jarraitzen zituen

borroka hura “historiaurrea” izango zen laster. 90eko hamarkada

aurrera zihoala, herri mugimenduak krisialdian erori ziren,

indibidualismoa nagusitu zen (zertarako parte hartu gizartea

aldatzen) eta kontsumismoa ere bai. Artzubiaga hondakin

bat besterik ez zen eta suzko barrikadak oso itzali

errazak.

Ertzainen kolore gorri bizia geratuko zen garai berrien seinale.

Kolore gorri bizia bai –borrokaren betiko ikurra– baina

oraingoan inolako esanahirik gabe.

KARTZELAKO POEMAK

Joseba Sarrionandia.

Susa, 2011

irakurri

berri dut

Maider Arregi

Narrazio Guztiak (1979-1990) ,Joseba Sarrionaindia.

Istorio motzen bilduma duzue honako liburua. Garai eta

inguru desberdinetako pasadizoak kontatzen dira, badaude

baserri batetik bestera oinez joaten ziren garaian girotutako

ipuinak eta baita, gaur egun, New York bezalako hirietan

pasatzen diren historiak ere. Euskalki bat baino gehiago

erabiltzen ditu Sarrionaindiak istorio horiek kontatzeko,

batzuk gustukoago izango dituzue besteak baino, eta

irakurtzea besteak baino gehiago kostako zaigunik ere izango

da tartean. Poltsan ibiltzeko astun xamarra den arren,

autobusean edo trenean irakurtzeko primerako liburua da,

eta, zalantzarik gabe, gomendagarria.

Kartzelako poemak liburua

1992an argitaratu zuen Joseba

Sarrionandiak lehen aldiz, duela

20 urte, hain zuzen ere. Bost urteko

espetxealdian (1980-1985) idatzitako eta

ihes egin ondorengo piezak jaso zituen bertan.

Horren edizio berritua egin du Susa argitaletxeak

2011n. Argitalpen gaurkotuan idazleak gaurko

grafiara aldatu ditu poema guztiak, eta sei

poema gaineratu dizkio lanari.

IDAZLEA ZEU ZARA,

IRAKURTZEN DUZULAKO

Joseba Sarrionandia.

Xangorin, 2010

Joseba Sarrionandiaren ipuin

hauek, nola ez, gozatzeko dira.

Imajinazio handia agertzen dute,

eta, fantasiaren munduan bidaiatzera eta protagonistaren

tokian jartzera gonbidatzen gaituzte.

Umorea erabiliz, errealitatea eta absurdoa nahasten

ditu autoreak. Ipuin bakoitzean, ezusteak sortzen

duen inpaktuak, pentsarazten, eztabaidari bidea

ematen eta ondorioak ateratzen lagun dezake.

Ipuin bakoitzak hainbat ikuspegitik begiratzeko aukera

eskaintzen duenez, norberak interpretatzea,

iritzia aurkeztea, besteak entzutea, arrazoitzea,

ideiak defendatzea, adosteaÅc ahalbidetu dezake.

Horrekin guztiarekin, pentsamenduaren autonomia

eta ikuspegi kritikoa lantzeaz gain, elkarrekin bizitzen

ikasi, komunikatzen ikasi, eta, batez ere, izaten

ikasi egingo dute irakurle gazteek.

Jardunian

mikel

alonso arsuaga

Londres

Ingalaterrako

hiriburua da. Han,

zortzi milioi pertsona

inguru bizi omen

dira, eta haietako bat

da 25 urteko zestoar

hau. Urtebete eskas

darama etxetik

kanpo, eta denbora

horretan bildu dituen

bizipenak kontatu

dizkigu Internet

bidez egindako

hizketaldi honetan.

Zer egiten du zestoar batek Londresen

Ikasketak amaitu eta gero, zegoen egoera ikusita, denbora pasatzen utziz

gero ingelesa ikasteko aukera galduko nuela ikusi nuen, eta agentzia baten

bitartez Ingalaterrara etorri nintzen lanera. Horretarako unea zela ikusi

nuen, eta hona etortzeko erabakia hartu nuen.

Zein gunetan bizi zara

Londresko ipar-ekialdean bizi naiz, Barking izeneko herri batean. Nahiz

eta Londrestik urruti egon, hiriburuarekin metroaren bidez ongi lotuta dago

gune hori. Lana Londresko erdigunean egiten dut, Victoria izeneko auzoan,

eta, bizi naizen tokitik metroa hartuta, 40 minutu inguruan iristen naiz lantokira.

Esan dezaket nahiko kondizio onak direla; izan ere, Londresen mugitzeko

gutxienez 25-30 minutu behar dira ia edonora joateko.

Kontatu iezaguzu zure Londresko egun bat.

Ordutegi finko bat ez dut edukitzen normalean. Goizeko bost eta erdietan

jaikitzen naiz, zazpietan lanera sartzeko, lanean jarduten dut gaueko bederatziak

edo hamarrak arte, eta, etxera iristean, lotara joaten naiz zuzenean.

Horrelakoak izaten dira nire astegunak; asteburuak, berriz, jai izaten ditut,

eta beste lasaitasun batekin ibiltzen naiz.

Zein da zure lana

Londresko Victoria auzoko hotel batean egiten dut lan. Hara joaten diren

bezero taldeen zerbitzura egotea da nire lana. Zerbitzari lanak egin ondoren,

gelak txukuntzea ere tokatzen zait, eta gelak egindakoan amaitzen da nire

laneguna.

Lana bakarrik egiten al duzu

Astegunetan lana eta lo bakarrik egiten dut, eta, asteburuetan, etxetik

kanpo pasatzen dut ahal dudan denbora gehien. Dagoeneko, Londres hiriburuaren

auzo gehienak ezagutzen ditut. Londresko Euskal Etxea ere bisitatu

izan dut: adibidez, duela aste pare bat Santa Ageda ospatu zen, eta Euskal

Herrian egiten den moduan kalera irten ginen santa eskean. Horrelako ekitaldietan,

oso giro polita izaten da, eta nire moduan hona etorritako euskaldunekin

elkartzeko aukera izaten dut. Haiez gain, Katalunia aldetik nire moduan

Londresera etorritako lagun batzuk ezagutu ditut, eta kuadrillatxoa elkartzen

gara.

71

Asteburu baten hegoaldeko Brighton herrira egindako

ihesalditxo baten, Toni lagunarekin

Pembury herrian, Ingalaterra hegoaldean

Zer moduz egokitu zara

Hasieran, Ingalaterrako hegoaldean egon nintzen, Pembury

herrian, eta hasiera oso gogorra egin zitzaidan. Uste nuen ingelesez

moldatzen nintzela, eta, hara iristean, mundua gainera

erori zitzaidan. Gero, lanean hasi ondoren, buelta ema

nion egoerari: laneko dinamikan sartu nintzen, laneko hiztegia

menderatzen hasi nintzen; nahiz eta ez nuen oraindik ingelesa

menderatzen, aurreraka pausoak ematen joan nintzen.

“itzultzeko gogoa ere

badut, baina epe

motzean Londresen

jarraitzeko asmoa dut”

Ingelesarekin zer moduz

Gaur egun, nahiko gustura nabil, ingeles maila asko hobetu

dut, eta horrek asko lagundu dit. Etorri nintzenetik asko aurreratu

dut. Hala ere, oraindik asko dut ikasteko. Adibidez, elkarrizketa

bat izateko adina maila badut, baina esaten den

moduan mila hitzeko ingelesa daukat.

Mikelek lana egiten duen hotelaren sarrera

Londresko eta Zestoako bizimoduaren artean

zer alde nabarmenduko zenituzke

Hemengo eguneroko bizimodua horkoaren ezberdina

da. Ez dago Euskal Herrian bezala kalean

lasai egoteko inongo ohiturarik. Londresen jende

guztia korrika bizi da; bazkaltzeko ere jendeak ordu

erdi izaten du. Euskal Herriko ohiturekin alderatuta,

hemen jendeak eguna goizago hasten du, eta goizago

amaitzen du. Oro har, kaleko giroa oso ezberdina da:

eguneko betebeharrak amaitzean, jendea pubetan elkartzen

da, eta han egoten dira etxeratu arte; adibidez,

ez dago gure poteoaren antzekorik. Guk kalean

elkartzeko ohitura dugun moduan, ingelesek etxean

elkartzeko ohitura handia dute; horregatik, guk ezagutzen

dugun kaleko giroa bezalakorik ez dago hemengo

bizimoduan. Azken finean, oso erritmo bizian

dabil jendea hemen, eta ez dago Euskal Herrian dagoen

kaleko girorik.

“zegoen egoera ikusita,

denbora pasatzen utziz

gero ingelesa ikasteko

aukera galduko nuela

ikusi nuen”

Fish and chips ala tortilla pintxoa

Dudarik gabe, tortilla pintxoa. Fish and chips (arraina

eta patatak) hemen alde guztietan ikusten da, baina

niri atzerakoa eman izan dit beti. Ingalaterran aurreko

urteko maiatzetik nago, eta, denbora horretan,

agian bost aldiz baino ez dut jan fish and chips. Sukaldari

lanak oso gustuko ditut, baina, egia esan, ez

dut denbora askorik izaten sukaldean aritzeko. Gainera,

etxean beste zazpi pertsonarekin bizi naiz, eta

ez dut sukaldean lasaitasunarekin jarduteko aukera

handirik.

Santa Ageda, Londres. Londreseko Euskal Elkartekoekin

Docklantsen, Londresko herri finantzarioan

Herrimina sentitzen al duzu

Herrimina beti hor dago. Naizen tokikoa

naiz, eta askotan izaten ditut Zestoako oroitzapenak.

Baina dagoeneko ohitu egin naiz

Londresko bizimodura. Itzultzeko gogoa ere

badut, baina epe motzean Londresen jarraitzeko

asmoa dut. Printzipioz, uztailean herria bisitatzeko

asmoa daukat.

Joko Olinpikoen etorrera nabari al da hirian

Mugimendu handia dago hirian. Uda honetan, Joko

Olinpikoak egingo direla nabaritzen da, sekulako

mugimendua baitago. Egunkarietan, kalean… sekulako

presentzia dauka, eta nabari da jendea uda honetarako

prestatzen ari dela. Horretaz gain, etxeak, alokairuak…

garestitzen ari dira, hirian obra asko ari dira

egiten, eta ikusten da hiria Joko Olinpikoetarako

moldatzen ari dela.

Oier Arregi Artola

agenda

Ot saila

02 OSTIRALA

Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, Sare Sozialei buruzko

hitzaldia. 18:00tan Kultur Etxetan. • Arratsaldean Zertanao.infok

antolatuta mahai inguruko gazte proiektu komunikatiboko

kideekin. 22:30etan Gaztetxean kontzertuak: Xutik eta

ondoren erromeria Monik, Eider eta Leirerekin.

03 LARUNBATA

Gaztetxetik sagardotegira irteera autobusean, txartelak

uztapide eta koioten salgai. •Gaztelekuan, gu sukaldari: bizkotxoak.

09 OSTIRALA

Henna eta tatuaia tailerra Gaztelekuan. •Txilipurdika:

17:00-18:00, 9-11 urteko haurrak eta 18:00-19:00, 6-8 urteko haurrak.

10 LARUNBATA

Henna eta tatuaia tailerra Gaztelekuan.

11

IGANDEA

Agiro Mendi Taldeak antolatuta Urkulu-Andarto egun

pasa.

16 OSTIRALA

22:30etan bertsolari gazteen III. saioa Gaztetxea, bertsolariak:

Aitzol Barandiaran, Iban Urdangarin, Agin Rezola, Alaia

Martin, Julio Soto eta Aitor Salegi herritarra. Ondoren Monik,

Eider eta Leirerekin erromeria.

18 IGANDEA

Herri krosa, Joxe Orbegozoren omenez.

23 OSYIRALA

Txilipurdika: 17:00-18:00, 9-11 urteko haurrak eta 18:00-

19:00, 6-8 urteko haurrak.

24 LARUNBATA

Sexualitate tailerra Gaztelekuan. •Agiro Mendi Taldeak

antolatuta 24-25era Eski zeharkaldia Pirineoetan.

30 OSTIRALA

kandela tailerra Gaztelekuan.

31 LARUNBATA

kandela tailerra Gaztelekuan.

1

9

intxo potea izango da ostegun arratsaldetan

•PZestoako tabernetan, Urteko ardoa edo zuritoa

eta pintxoa 1,50€. Ekimen honek ekainera arte

iraungo du.

nergiaren inpaktu ekonomikoa aztertuko

•Edu Ingurugiro Etxea Fundazioak, horretarako

400 norbanako boluntario behar dituzte, inkesta

egin dezaten. Azterketa egiteko herritarren partehartzea

ezinbestekoa da, animatu! Inkesta egiteko

erak: www.ingurugiroetxea.org web orrian/ ingurugiroetxeafundazioa@azpeitia.net

helbidera mezua

bidali eta inkesta jasoko duzue/Ingurugiro Etxea

Fundazioaren bulegoan (Enparan Dorretxean), Ingurugiro

Etxea Museoan eta udaletxeko Ingurumen

Sailean paperean bete dezakezue.

lastikozko poltsen erabilera murrizteko

•Pkanpaina. Udalak eta merkatari elkarteak,

erosketetarako oihalezko poltsen inguruko “Ni ere

ez naiz plastikozkoa” deritzon kanpaina jarri du

martxan. Herriko 33 denda eta taberna hartuko dute

parte kanpaina honen barruan. Plastikozko poltsak

oihalezkoekin ordezkatuz, ingurumenari keinu txiki,

erraz baina garrantzitsua egin nahi da ekimen

honekin.

estoako udal ikasgelan ikasi ahal izango

•Zdute herriko unibertsitateko ikasleek. Ikasgela

erabiltzeko txartela udalaren web orriaren bitartez

eskatu behar da. Ikasgelaren ordutegia: astelehenetik

ostiralera, 8:00-14:30 eta 15:30-17:00.

•I

nformatika ikastaroa antolatu du Gurutze Jubilatuen

Elkarteak. Ikastaroak doan eta edonorentzat

irekiak izango dira. Jubilatuek lehentasuna

izango dute. Ikastaroak doan eta edonorentzat

irekiak izango dira. Jubilatuek lehentasuna izango

dute. Informazio gehiagorako deitu 650 708 770 telefonora.

zure iragarkia jartzeko

deitu

943 147 123 telefonora

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!