15.01.2015 Views

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JARRAIPENEKO

JARDUERA / LANAK

FOTOKOPIA EGIN

IKASLEAK

92

Aurrekariak

Supermerkatuek fidelitate txartelen bidez kontrola

ditzakete gure erosketa ohiturak. Era guztietako

eskaintzak eta deskontuak egiten dizkiete fidelitate

txartela duten bezeroei, eta horrela pertsona

horiek egunerokotasunean edo egoera berezietarako

erosten dituzten gauzei buruzko informazio

garrantzitsua eskuratzen dute.

Supermerkatuek oso modu burutsuan erabiltzen

dute txartel horietako informazioa. Datuak aztertzen

dituzte jakiteko ea zenbatero erosten dituzten

bezeroek halako edo bestelako produktuak,

eta ea bezeroek antzeko jokaera eredurik duten.

Erosketak hainbat kategoriatan sailkatzen dituzte:

luxuzkoak, ekonomikoak (aurrekontu bati lotuta

daudena erosketak) ala etxeko produktuak. Gainera,

datu horien bitartez, bezeroak talde sozialetan

edo ekonomikoetan sailka ditzakete. Bezero batek

fidelizazio txartela eskatzen duenean, bezeroari

esan egin behar zaio bere datuak aztertu egingo

dituztela, eta supermerkatuek galdetu egin behar

diote ea baimena ematen duen berari buruzko

informazioa beste enpresa batzuei emateko. Era

berean, “ez” esateko aukera ere eman behar diote

bezeroari.

Jende asko harritutako geratuko litzateke ikusiko

balu zenbat datu dauden fidelizazio txartelari lotuta,

edo jakingo balu bere erosketa ohiturei buruzko

informazioa helarazi zaiela beste enpresa batzuei

baimenik gabe. Adibidez, imajina ezazu iaz pastel

asko erosi zenituelako, orain supermerkatuak mezuak

bidaltzea okindegian produktu berri bat jartzen

duten bakoitzean. Inporta al zaizu okindegiak

beste enpresa batzuei ematea horren berri eta enpresa

horrek gero zuri mezuak bidaltzea argaltzeko

pilulak eskainiz deskontuarekin

Zure ustez, hasieran gauza baterako eskatutako

datuak, gero beste gauza batzuetarako erabiltzea,

ez al da supermerkatuaren arduragabekeria,

supermerkatuak (datu pertsonalen tratamenduaren

arduraduna den neurrian) bere betebeharrak

alde batera uzteagatik Datuen arduradunak helburu

bat edo hainbat helburu jakin, esplizitu eta

legezkoetarako baino ezin ditu erabili zure datuak.

Datuen arduradunak horretarako bakarrik erabili

beharko lituzke datuak, ez beste ezertarako.

Ikusi “Eskubideak eta erantzukizunak” eskema

(3. unitateko 55. orrialdea).

Hurrengoan supermerkatura joaten zarenean edo kate jakin bateko denda batean zaudenean, fidelizazio txartela

eskaintzen badizute, eskatu eskaera-inprimakiaren kopia bat eta irakurri “Baldintzak eta xehetasunak” atala.

Erantzun galdera hauei:

∞ Ba al dago gutxienezko adinik fidelizazio txartela eskatzeko

∞ “Baldintzak eta Xehetasunak” atala irakurri eta gero, ulertu duzu zertarako erabiltzen diren zuri edo zure familiari

buruzko datuak

∞ Ba al duzu esaterik “ez” duzula nahi zurekin harremanetan jartzerik beste zerbitzu batzuk eskaintzeko, adibidez,

maileguak edo kotxeko nahiz etxeko aseguruak

∞ Ba al duzu esaterik “ez” duzula nahi zure daturik helaraztea supermerkatuarekin lotutako “beste enpresa

batzuei”

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!