15.01.2015 Views

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4.3. UNITATEA

ZAINTZA

IRAKASLEAK

86

Fotokopiatu 87. orrialdeko jarduera eta banatu ikasleen artean.

Erabili ondoko materiala jarduera aurkezteko.

Erantzunak 88. artikuluan daude.

Esan gabe doa teknologiak izugarrizko garrantzia

duela gure egunerokotasunean.

Esan dezakegu gutako bakoitzak aztarna elektroniko

bat dugula eta guri buruzko aztarrenak uzten

ari garela etengabe: telefono mugikorra pizten

dugunean, autobuseko txartela erabiltzen dugunean,

lantokian edo ikastetxean sartzean fitxatzen

dugunean, erosketak egiten ditugunean Interneten

edo kalean gabiltzanean bideo kamerek grabatzen

gaituztenean. Gure mugimendu askoren eta egiten

ditugun jarduera askoren aztarnari segitzea erraza

da denboraren eta espazioaren ikuspegitik.

Batzuetan era horretako zaintza agerian egiten da,

adibidez, begi-bistan jartzen diren bideo kameren

bidez. Kameren ondoan, gainera, informazio-txartel

bat jartzen da zertarako grabatzen diren azalduz.

Batzuetan zaintza pasiboa izaten da, adibidez,

herrialdeko edozein errepidetan zehar gidatzen ari

garenean topatu ditzakegun abiadura-kontrolerako

kamerak grabatzen dituzten irudiak. Era horretako

zaintzak ez die ezer berezirik egiteko eskatzen

pertsonei normalean; baina, gerta daiteke behin

edo behin pertsonek azalpenak eman behar

izatea zerbait egin dutelako. Horretaz gain, gerta

daiteke arrazoi legitimoak tarteko, ezkutuko

zaintza egin behar izatea, hau da, zaintza egiten

denean zaintzapean dauden pertsonak ez jakitea

zaintzapean daudenik. Baina, kontu handiz aztertu

behar dira aukeran dauden zaintza mota guztiak,

eta era horretako zaintza egiteko arrazoi sendoak

egon beharko dira beti.

Hausnarketa

Eskatu ikasleei erabakitzeko ea ondoko orrialdean

deskribatutako egoerak “ageriko zaintza” moduan sailkatu

daitezkeen, hau da, ea teknologia erabiltzea nabarmena eta

begien bistakoa den pertsona bat zaintzeko, ala “ezkutuko

zaintza” moduan sailkatu daitezkeen, hau da, pertsona

baten jarduerak zaintzeko erabiltzen den teknologia ez

denean agerikoa [Gogoan izan ezkutuko zaintza guztiz

legitimoa izan daitekeela].

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!