ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net
ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net
ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
3. JARDUERA

FOTOKOPIA EGIN

IKASLEAK

73

AZTERTZEKO KASUA

AZTERTZEKO KASUA 7

Datuak Babesteko Agentziak emakume baten kexa

jaso zuen, telefono kontuko datuak aldatu zituelako

eta bere izenean jarri zituelako senarra eta bera

banatu aurretik. Senarrak telefono konpainiara jo

zuen eta buzoian sartzeko sarbide-kodeak eskuratu

zituen. Emakumea konturatu zen senarrak mezuak

entzun zitzakeela.

Telefono konpainiak kontu handiz aztertu zuen

kexa, eta ez zuen lortu argitzea zer gertatu zen

zehatz-mehatz. Baina, onartu zuten senarrak gezurren

bat asmatu bazuen datu horiek eskuratzeko,

bezeroen datuak babesteko segurtasun-neurriak

ez zirela egokiak izan gertatu zela. Hori dela eta,

konpainia deien zentroetako segurtasun prozedurak

berrikusten hasi zen. Orain telefono-konpainiak

arau zorrotzak ditu eta horiek erabiltzen ditu telefono

zerbitzuak kudeatzeko,batez ere banatu diren

bikoteen kasuetan.

AZTERTZEKO KASUA 8

Enpresa bateko langile batzuk kexa bat aurkeztu

zuten Datuak Babesteko Agentzian, haietako

bakoitzaren “lan errendimenduko” ebaluazioak

direktibo askoren eskutan jarri zituztelako.

Langileek uste zuten datu konfidentzialak zirela

eta haien nagusiak ez zirenei eman beharrik ez

zegoela.

Enpresak azalpenak eman behar izan zituen

eta adierazi zuen departamendu jakin bateko

zuzendariak fitxategi bat sortu zuela ordenadorean

eta bertan bere menpean zuen plantillaren lan

errendimenduaren adierazleak sartu zituela. Baina,

fitxategi horretan “sartzeko baimenak” konfiguratu

zirenean, bere departamenduko zuzendaritza

taldekoak ez ziren beste zuzendari batzuek

ikusteko moduan geratu zen. Plantillako kide batek

zuzendaritzari esan zion gertatutakoaren berri, eta

fitxategia suntsitu egin zuten. Enpresak ikerketa

formal bat egin zuen gertatutakoa aztertzeko,

eta berehalako neurriak hartu zituen ondorioak

konpontzeko; eta, batez ere, aurrerantzean

segurtasun-neurriak egokiak izateko neurriak hartu

zituen.