ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net
ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net
ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
3.4. UNITATEA

FOTOKOPIA EGIN

IKASLEAK

67

ATZIPEN ESKAERAK

Datuak atzitzeko eskabide bat inprimaki bat da, eta inprimakia bete, eta, horrela, eskabide formal bat

egingo duzu (eta zuk zeuk egiten duzu, zeuri buruzko informazio pertsonala eskuratu nahi duzulako), zeure

identitatea egiaztatu behar duzu eta fitxategiaren arduradunari aurketu, hala dioelako Datu Pertsonalak

Babesteari buruzko Legak. Inprimakiaren bidez, galde dezakezu ea zuri buruzko datu pertsonalik tratatzen

duten, zertarako tratatzen dituzten eta ea inori jakinarazi dizkioten, eta jakinarazi badituzte, ia nori galde

dezakezu.

Araudiak aurreikusten du ezintasunak dituztenek eta adin txikikoek ordezkari baten bidez erabil dezaketela

datu pertsonalak atzitzeko eskubidea.

ATZIPEN-ESKABIDEEI

BURUZ JAKIN

BEHARKO ZENUKEENA

∞ Zuk zeuk bakarrik atzitu ditzakezu zeure datu

pertsonalak. Beraz, zure identitatea egiaztatu beharko

duzu, NANaren kopia bat aurkeztuz. Bitarteko

elektronikoen bidez ere egin dezakezu, zure identitatea

egiaztatzen baduzu.

∞ Zure datuak atzitu edo eskuratzea doako eskubidea

da. Ezin dizute esan ziurtatutako gutunak bidaltzeko

edo tarifikazio osagarria duten telefonoetara deitzeko

edo gehiegizko kostua dakarten bitartekoak erabiltzeko.

∞ Fitxategiaren arduradunak hilabete bateko epea du

erantzuteko, eta erantzun egin behar dizu, nahiz eta

zure daturik ez izan.

∞ Zure atzipen eskabideari uko egiten badiote edo ez

badizute erantzuten, erreklamazio bat aurkez dezakezu

Datuak Babesteko Agentzian edo Agintaritzan.