ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net
ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net
ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
2.4. UNITATEA

IRAKASLEAK

40

DATUAK BABESTEA

Ondoko orrialdeetan hainbat ariketa dituzu. Aukeratu

ikasleentzako egokia izan daitekeen bat ala batzuk

Alemania nazian gertatutakoak agerian uzten du

pasa den mendean ezgaitasunei eta identitateari

buruzko informazioa nola manipulatzen zen eta

zein txarto erabiltzen zen, herritar zaurgarrienak

baztertzeko edo ankerkeriaz tratatzeko. Baina, 50.

hamarkadan, giza-eskubideei buruzko aldarrikapenak

eta pribatutasunari buruzko lege-esparrua

agertu zirenean, gizartea bera ere oso bizkor aldatzen

hasia zen, batez ere alderdi teknologikotik.

Ordenagailuek informazioa prozesatzeko duten

gaitasunak oro har, eta, bereziki, datu-baseek datu

horiek prozesatzeko dutenak –datuak gordez, multzokatuz

eta informazioa manipulatuz–, aurrerapen

teknologikoaren abiadurara egokitzen lagunduko

zuen legedia aproposa onartu beharra ekarri zuten.

Teknologia berriek aukera eta hobekuntza ugari eskaintzen

dute, baina, aldi berean, herritarren bizitza

pribatuan sartu eta urratzeko bideak ere ugaritzen

dituzte.

Hainbat neurri hartu ziren pribatutasuna urratzen

duten mehatxuei aurre egiteko, hau da, pertsona

partikularrak eta erakundeek informazio pertsonala

nola bildu edo prozesatu dezaketen kontrolatzeko.

Gaur egun, informazio pertsonalari buruz dugun

legea Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege

Organikoa da (abenduaren 13ko 15/1999 Legea).

Espainiako legediak Europako esparruan egindako

lege garapenean du jatorria, batez ere, Europako

Batasuneko 1981eko urtarrilaren 28ko 108/81

Hitzarmenean eta 1995eko eta 2002ko funtsezko bi

zuzentarauetan.

Datu pertsonalak babesteari buruzko legedia ez zaie ezartzen partikularrek zeregin pertsonaletarako

edo etxeko kontuetarako gordetako datu pertsonalei.

Legediak arautzen dituen zenbait alderdi.

Adibide batzuk:

Legediak arautzen ez dituen zenbait alderdi. Adibide

batzuk:

Enpresek dituzten zerrendak izenekin eta

telefonoekin, merkataritza helburuetarako.

Legediak ez du eraginik pertsona partikularrek telefono

mugikorretan dituzten izen eta zenbaki zerrendetan.

Kirol arloko erakundeek dituzten kalkulu-orriak

taldeko pertsonen izenekin eta harremanetarako

helbideekin.

Legediak ez du eraginik kalkulu-orrietan jasotako izen zerrendetan,

norberaren futbol taldeko kideen izena eta harremanetarako

datuak badira, eta haiekin harremanetan jarri eta partidetarako

egunak jartzeko badira.

Ikastetxeko urtekaria ikasleen izenekin eta

argazkiekin.

Legediak ez du eraginik egunerokoetan pertsona ezagunei

buruz idazten diren gauzetan, izenetan edo datetan. [Hala ere,

izen zerrenda web pertsonal batean jartzen bada, eta izenez

gain, datak eta pertsona ezagunei buruzko aipamenak jartzen

badira, legediak bai izan dezake eragina, sare sozialetako web

guneak foro publikoak direlako].