15.01.2015 Views

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2.1. UNITATEA

IRAKASLEAK

30

PRIBATUTASUNAREN SORRERA

GIZA ESKUBIDE BEZALA

Azaldu ikasleei ondoko testuingurua.

AURREKARIAK

Hitlerren erregimen naziak 1933an Alemanian

boterea erdietsi bezain pronto,

Alemaniako gobernua Reich-aren (Estatuaren)

etsai politikoak eta arrazazko

etsaiak identifikatzeko fitxen katalogoak

biltzen hasi zen. XX. mendean juduak

erabat integratuta zeuden bertako Alemaniako

gizartean. Negozioen esparruan

sona handia zuten eta ospetsuak ziren

esparru zientifikoan, abokatutza bezalako

arlo profesionaletan, fisikaren esparruan,

irakaskuntzan nahiz idazle moduan. Hala

ere, Hitlerrek boterea eskuratu zuenean,

juduen komunitatea bere jomugan jarri

zuen, Hitlerren obsesioetako bat arraza

alemaniarra garbitzea zelako, alemaniar

ariar, hile hori eta begi urdinaren eredu

tradizionala aintzat hartuta. Baina, perfekzioa

lortu nahi horren ondorioz, “Alemaniar

Arrazaren Higienearen Mugimenduak”

ezgaitasunen bat zuen jendea ere

jazarri zuen.

Hitlerren erregimenak iraun zuen bitartean,

uste da Estatuko ospitaletan eta

buru gaixotasunen zentroetan ezgaitasunen

bat zuten bost mila haur eta zortzi

mila nagusi inguru hil zituztela.

Bigarren Mundu Gerran Alemaniako gudarosteak

aliatuen eta Europa osoko

zibilen aurka borrokatzen zuen bitartean,

erregimen naziak juduen eta ijitoen

aurkako triskantza lazgarriak burutu zituen.

Pentsatzen da judutar jatorriko sei

bat milioioi pertsona eta bostehun mila

inguru ijito hil zituztela Europan Bigarren

Mundu Gerraren ondorioz. Horietako asko

eta asko naziek hil zituzten kontzentrazio

eremuetan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!