15.01.2015 Views

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1.5. UNITATEA

IRAKASLEAK

24

OSPEA ETA PRIBATUTASUNA

Eztabaidak sortzeko ikasgelan erabiltzeko

informazio osagarria.

PRIBATUTASUNEKO

ESTANDARRAK

Komunikabideen esparrua

Herrialde askotan kazetaritza arloko industria

eta kazetariak bildu egiten dira argazkietan

ager daitezkeenekin, eta Jardunbide Kodeak

adosten dituzte halakoetan erabiltzeko. Kode

horiek nola jokatu behar duten arautzen

dute, adin txikikoen argazkiak barne. Arauak

ez dira beti betetzen, baina nola jokatu

adierazten dute.

Adibidez, Espainiako Kazetarien Elkarteen

Federazioak Kazetaritzarako Kode

Deontologikoa onartu du. Kodearen 4.d

artikulua adin txikikoen intimitaterako

eskubideari buruzkoa da, eta 6. artikuluak dio

informazioa ematen duten pertsonek ezin

izango dietela adin txikikoei elkarrizketak

egin, argazkiak atera edo irudiak grabatu,

baldin eta delituzko jarduerak edo

pribatutasunaren esparruko jarduerak

badaude tartean.

Beste adibide bat da Latinoamerikarako

Komunikazio Gaitasuneko Zentroak

argitaratutako Etika Alderatuaren

Eskuliburua. Eskuliburuak munduko

egunkari garrantzitsuenek baliozkotutako

kazetaritzako zenbait printzipio etikoprofesional

aztertzen ditu eta adin txikikoen

gaiari heltzen die (ikusi hainbat pasarte

eskuineko zutabean).

ADIN TXIKIKOAK

“Berez komunikabideek ezin diete 16 urtetik beherako

adin txikikoei haien egoera pertsonalari

buruzko elkarrizketarik egin edo argazkirik atera,

gurasoak edo haien ardura duten bestelako

helduren batek ez badute baimenik ematen edo

aurrean ez badaude. Ezin dira adin txikikoengana

hurbildu eta ezin diete argazkirik egin, eskolan

badaude, eskolako agintarien baimenik gabe”.

—BPRESS.

“Adin txikikoak delitu baten biktima direnean, ez

dira haien izen-abizenak argitaratuko. Bakarbakarrik

argitaratuko dira familiak baimena

ematen badu edo iritzi publikoak argi eta garbi

badaki nor diren”. —LE MONDE.

“Egunkari honek ez du 18 urtetik beherakoen

izen-abizenik argitaratzen bere testuetan, baldin

eta a) delituak edo ez-betetzeak egin badituzte

edo halakoen biktima badira; b) bertan behera

utzitako adin txikikoak badira edo alde materialetik

edo moraletik arriskuan badaude. —CLARIN.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!