15.01.2015 Views

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1.2. UNITATEA

IRAKASLEAK

13

PRIBATUTASUNA ETXEAN

Fotokopiatu hurrengo orria eta banatu ikasleen artean.

Pribatutasunari buruzko eztabaida egituratu bat hasi, diagramaren

ikusmen estimuluak erabiliz.

HELBURUAK

Ikasleei pribatutasunaren gaia aurkeztea, kontrajarrita dauden bi irudi aztertuz.

“Iluntzean errezelak ixtea” dioen metafora erabilita, eskatu taldeari honelako egoera bat irudikatzeko: jendeak

etxe barruan egiten duguna ikusten du eta guk ezin dugu ezer egin horren aurka.

Era berean, eskatu ikasleei ondoko orrian ikusten diren kontrajarritako eszena biak (kanpoa/barrua) aztertzeko.

Eska iezaiezu pentsatzeko ea nola sentituko ziren haien etxea balitz eta kanpoko edonork izango balu barruan

gertatzen denaren berri. Eta kanpoko pertsona horrek ...

∞ Xabier eta bere neska-lagunaren arteko elkarrizketa entzun ahal izango balu.

∞ Etxekoek ikusten dituzten telebista saioen eta DVDen zerrenda bat egin ahal izango balu.

∞ Ordenagailuan ditugun familiako argazki-bildumak ikusi eta kopia elektroniko bat egin ahal izango balu.

∞ Familiaren bankuko kontuan sartzeko pasahitzak eta erabiltzaileen izenak kopiatu ahal izango balitu.

∞ Beatrizen sekretuaz enteratuko balitz.

∞ Zehatz-mehatz jakingo balu zenbat diru duen familiak etxean edonoren eskura, sukaldean edo beste

lekuren batean

Egoera ikusita, zer da ikasleentzat kezkagarriena

Azkenik, eska iezaiezu aztertzeko ea zein desberdintasun dagoen etxea zaintzeko modu horren eta etxean

lapurtzearen edo bizilekua bortxatzearen artean.

Ikasleekin eztabaidatu honakoa

Lapurrak etxeetan sartu eta gauzak lapurtu edo apurtzen dituzte. Baina, pertsonen bizitza pribatuan ere sar

daitezke eta pertsonen ohiturak eta egiten dutena zelatatu eta jendearen elkarrizketak entzun. Eta hori ere epe

luzera kaltegarria izan daiteke.

ONDORIOAK

Galdera: Zer da pribatutasuna

Erantzuna: Zuk duzun eskubidea bakean utz zaitzaten.

Galdera: Nor egon beharko zen bere pribatutasunaz arduratuta

Erantzuna: Pertsona guztiak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!