15.01.2015 Views

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

ERREGISTRATU SARTU BAJA EMAN - AVPD - Euskadi.net

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

106

diari dagokionez, azpimarratzekoa da Europako

Batasuneko Oinarrizko Eskubideen

Gutunak berariaz onartu duela eskubide

hau, bizitza pribatua babesteko eskubidearekiko

eta intimitaterako eskubidearekiko

izaera independientearekin.

Eskubide hori aitortu bada, Europako

Kontseiluak eta Europako Batasuneko Zuzenbideak

izandako eraginagatik izan

da. Aipamen berezia merezi du Europako

Kontseiluaren 1981eko urtarrilaren 28ko

108 Hitzarmenak, pertsonen datuen tratamendu

automatizatuari dagokionez, pertsonak,

eskubideen printzipioak eta askatasunei

buruzkoa babesteko denak. Era berean, aipatu

beharrekoa da Datu Pertsonalen Tratamenduaren

arloan Pertsona Fisikoak Babesteari

buruzko eta Datu horien Zirkulazio

Libreari buruzko Europako Parlamentuaren

eta Europako Kontseiluaren 1995eko urriaren

24ko 95/46/CE Zuzentaraua.

Horiez gain, beste arau hau ere nabarmendu

behar da: Telekomunikazioen Esparruan

Datu Pertsonalen Tratamenduei eta Intimitatea

Babesteari buruzko 1997ko abenduaren

15eko Europako Parlamentuaren eta

Europako Kontseiluaren 97/66/CE Zuzendaraua.

Zuzendataruak dio komunikazio

elektronikoen esparruan eta merkataritza

elektronikoaren esparruan ere errespetatu

egin behar dela datu pertsonalak babesteko

oinarrizko eskubidea. Zuzentarauaren

xedea da telekomunikazioen esparruaren

garapena eta pertsona fisikoen oinarrizko

eskubideak eta askatasunak eta pertsona

juridikoen interes legitimoak bateragarriak

izatea, kontuan hartuta telekomunikazioen

esparruan abonatuen eta erabiltzaileen datuak

modu masiboan tratatzen eta biltegiratzen

direla.

Legedi sektoriala aipatuko dugu segidan,

horixe baita guri dagokiguna: Hezkuntzari

buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa.

Legearen hogeita hirugarren xedapen

gehigarrian daude jasota zeintzuk diren

hezkuntza adar bakoitzean ikasleen datuekin

egin beharreko tratamenduak.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia

berriek izugarrizko eragina izan

dute informazioaren tratamenduaren sistemen

bilakaeran, batez ere, ohiko sistemen

bilakaeran; izan ere, duela gutxi arte

betiko sistemen bidez bideratzen baitzen

hezkuntza administrazioaren eta ikastetxeen

jarduerek zekarten informazioa.

Hezkuntza eginkizuna burutu nahi badute,

ikastetxeek nahitaez bildu behar dituzte

ikasleei nahiz bertako langileei —administraziokoa

langileak eta irakasleak— buruzko

datu pertsonalak, eta horiei buruzko fitxategiak

eta/edo datu tratamenduak kudeatu

behar dituzte, paperezko euskarrian, euskarri

informatikoan edo zati bat euskarri informatikoan

eta bestea eskuzkoan, Azken horiek

euskarri mistoak izanik. Baina, bestela

ere, hezkuntza administrazioak etengabe,

egunero, lan egiten du datu pertsonalekin.

Normalean lehen adierazitako pertsonei

buruzko datuak izaten dira, baina gerta daiteke

hirugarrenei buruzkoa izatea, bertako

zereginak direla-eta hirugarren asko egoten

direlako harremanetan bai ikastetxeekin bai

administrazio organoekin.

Beraz, hezkuntza administrazioak eta ikastetxeek

nahitaez bete behar dute Datu

Pertsonala Babesteari buruzko abenduaren

13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO)

ezartzen dituzten betekizunak, egun gizarteak

eskatzen duelako berrikuntza teknologikoek

errespetatu egin behar dutela intimitaterako

eta datu babeserako eskubidea.

Gogorarazi behar da Datu Pertsonalak Babesteari

buruzko Legea titulartasun publikoko

eta pribatuko fitxategi guztiei ezarri

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!