12.01.2015 Views

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hizkuntza arloan, (euskara) bost gune edo kontestu dituen

departamentuan lan egiten da: Hitz Jario. Departamentu

honen oinarrizko helburua hau da: gure ikasleek testu

desberdinen (narratibo, adierazpenekoak, deskriptiboak,

poetikoak,...) ulermena eta ekoizpena ahoz zein idatziz hobetzea.

HITZ JARIO

Hitzaldiak. Gune honetan gizarte eta naturari dagozkion adierazpen testuak lantzen dira.

Jarduera honetako helburua ideiak erlazionatzen eta oinarrizkoak ez hain oinarrizkoak direnengandik

bereiztuz adierazpen testu horiek berridazten ikastea da.

Jardueraren garapena ikasle bakoitzaren heldutasunaren araberakoa da. Bi maila bereizten ditugu.

Lehenengo mailan bakoitzak bere testua aukeratu eta testuko ideiak bere hitzez berridazten

ditu. Bigarren mailan binaka edo hirunaka gaia aukeratu ,testua banatu, aztertu, eta bakoitzari

dagokion zatia berridatziz testu bakarra osatzen dute. Ahal den neurrian, ideia komunak

erlazionatu, oinarrizkoak direnak ez hain oinarrizkoengandik bereiztu eta sintesi lanean hasten

dira. Hitzaldia buruz ikasteko, baliagarria egiten zaien gidoia burutzen dute, ondoren gelakideen

aurrean hitzaldia aurkeztu dezaten, dagokien balorazioa jasoz.

Denborapasak. Gune honetako helburua jokoen bidez hiztegia aberastea, barneratzea eta menperatzeaz

gain, arau ortografikoak ikastea eta erabiltzea da.

Hitzen definizioak, arlo semantikoak, hizkuntza sinbolikoa, sinonimoak - antonimoak, hitz eratorriak

eta familiakoak eta arau ortografikoak, barneratzea da kontestu honen helburua. Jokoa da

hizkuntzaren aspektu hauek barneratzeko bidea: gurutzegramak, hizki zopak, hieroglifikoak, jokuz

kanpoko hitzak,...

Antzerki-txokoa. Antzeztuko duten testua aukeratu eta lehen irakurketa egin ondoren, pertsonai

banaketa egingo dute. Ondoren pertsonaien banaketari ekingo diote, hauek hobeto ezagutuz

antzezpenean adierazpen egokiagoa eskaini ahal izateko. Horretarako kontuan hartuko dituzte

pertsonaien nortasunaren ezaugarriak. Lantzen ari diren emanaldia antzokian eskaintzeko

dekoratua egingo dute eta pertsonaia bakoitzaren janzkera eta karakterizazio egokiena pentsatuko

dute. Papera buruz ikasi, eskenatokira egingo dituzten sarrerak eta irteerak entsaiatu eta

azkenik emanaldia eskainiko dute.

Prozesu guzti horretan helburuak ildo honetatik doaz: lexikoa eta egitura gramatikal berriak

barnera ditzatela, adierazpen kode eta baliabide bereiztuak erabil ditzatela. Egoera komunikatibo

hauen bidez ahozkotasuna lantzen dute. Honez gain gorputz adierazpena landu, pertsonaien

deskribapena egiten ikasi eta talde lanean trebatzen joango dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!