12.01.2015 Views

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GORPUTZ HEZIKETA

Departamentu honetan garatu nahi ditugun

helburuak hauexek dira: JOLASAREN

HASTAPENA BULTZATU, jokoen arauen

ezaguera eta talde ekintzen bidez; AUTO-

ESTIMA ETA NORBERE EZAGUERA

SENDOTU, oinarrizko trebetasunen praktikaren

bidez (korrikaldiak, jauziak, jaurtiketa,

harrera,...) material ezberdinak erabiliz;

ELKARKIDETZA OHITURAK SORTU, norberaren nahiz besteen, ekintzetan indartze neurri

positiboak erabiliz; OREKA ETA KOORDINAKETA OROKORRA LANDU, egoera eta espazio

ezberdinetan; IGERIKETA IKASTAROAREN BIDEZ, koordinazio, propultsio eta arnasketaerlaxazioa

alderdiak landu.

Helburu hauek guztiak aurrera eramateko ekintza multzo handi bat eskainiko diogu gure ikasleriari,

guztien edo gehienen gustuak betetzen saiatuz. Ekintza hauek lau multzotan banatuko ditugu:

Jolasak. Koordinaketa orokorra (lasterketa, norabide aldaketa, geldiketak, ...) garatu eta jokoen

arauak ezagutu eta errespetatzea da bere helburua.

Multzo honetan, talde dinamikari laguntza emango dion estrategia eta elkarketa ezberdinen erabilpenaren

bidez, ezagutzen ditugun jolas mota guztiak sartuko ditugu.

Gorputza. Bi azpitalde bereizten ditugu arlo honetan: batetik, gorputz eskema ahalik eta

hobekien ezagutu eta barneratu. Honetarako, gorputzaren mugimendu ezberdinen garapena bultzatzen

da, deshinibizioa, berezkotasuna eta mugimenduaren sormena landuz, eta taldekidekoen

arteko kontaktu fisikoa ere, onartuz. Bestetik, gorputzarekiko higiene ohiturak sortzea.

(saioaren bukaeran dutxatu egiten dira).

Trebetasunak. Bere helburua bizkortasuna lantzea, eta gorputza menderatu eta ezagutzea

(desplazamendu ezberdinak, igoketa, arrastaka, lau hanketan, biraketak, ...).

Ekintza hau gimnasilekuan burutzen dugu. Erabiltzen ditugun materialak, koltxonetak, suediar

bankuak, koltxoneta lodiak, plintoa, jauzi-gailuak, etab...

Kirolak. Multzo honek mugikor ezberdinak erabiliz, oinarrizko trebetasunak eta abilezien garapena

du helburu, baita kirol jolasak ezagutu eta praktikatzea ere.

Ziklo honetan saskibaloia, futbola, herri kirolak, eskupilota, hockeya , beisbola, patinetan irristaketa,

etab. praktikatuko ditugu.

Jolasa edo jokoa izango da oinarrizko metodologia.

Guzti honetarako honako espazio hauek erabiltzen ditugu: Barneko bi gimnasilekuak, kanpoko zelaiak,

Sagastigutiako parkea, Antzizar kiroldegia eta bere inguruak, eta Ezkierdi pilotalekua.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!