12.01.2015 Views

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Departamentu honetan Ingurumena arloa

IKERKETA

nagusitzen da eta ikasleen ingurunearen

ezaguera eta honen bidez naturarekiko eta

pertsonekiko begirunea sustatzea da gure helburu nagusia. Behaketa

sistematikoa da batik bat erabiltzen dugun tresna; izan ere,

ikasleek begiratzen, aztertzen, jakin-mina pizten, galderak egiten,...ikasi

behar dute. Ikasturtean zehar txango bat egingo dugu,

gelan egiten den lanarekin biziki lotuta dagoena.

Departamentuan lau kontestu ditugu:

Landaretza. Eskolako zuhaitz zehatz baten

behaketa sistematikoa egiten dute, landaretza

mundura hurbiltzeko. Behaketa eginda, informazio

hori eta bibliografiak ematen duena

alderatzen dituzte. Guretzako arrotzak diren

izaki bizidun horiek nolakoak diren eta beren

bizi funtzioak nola egiten dituzten aztertzen

dute. Horretarako departamentuan dagoen material

bibliografikoa erabiltzen dugu. Ikasturtean

zehar alderdi hauek lantzeko irteera bat

egiten dugu C.A.F.eko parke botanikora. Irteera

honek gelan egindako lana osatzen du. Lan hau

guztia aurrera eramateko plano desberdinak, zuhaitz

sailkapenak eta bibliografia egokia erabiltzen

dituzte. Zuhaitzei buruzko datuak jasotzen

ditugu eta argazkiak ere egiten dituzte. Lan hau

guztia idatzitako txosten batean jasotzen dute.

Honetaz gain, ekosistemaren kontzeptua lantzen

dugu. Leku jakin batean aurkitu daitezkeen

izaki bizidun eta bizigabeen azterketa

egiten dugu, hauen artean ematen den harremana

eta batak bestearengan duen eragina. Honekin

naturaren zainketa arduratsua sustatu

nahi da ikasleengan, jarrera desegokiak baztertzeko

ohiturak sortuz.

Animaliak. Kontestu honetan, animalia

munduan murgiltzen dira. Lehendabizi eta bideo

bat ikuskatuz, animali espezie bat aztertzen da.

Animalia honen berezitasunak kontuan izanda,

sailkapen batean kokatzen da: narrastiak, ugaztunak,

araknidoak,… Dagokion sailkapenari buruz

zenbait datu informazio iturri desberdinetatik

jaso eta talde bereko beste espezie batzuk lantzen

dira ere. Lan hau, kromoak eginez eta informazioa

erantsiz, album batean mamitzen da. Bukatzeko

lana aurkezten dute eta kromoak gelakideen artean

banatzen dituzte.

Herria. Kontestu honetan, hiritar mundua eta

herriaren ingururik hurbilena (udalerria, eskualdea,

herrialdea,…) ezagutzeko zenbait ekintza

egiten da. Honetarako herrian zehar ibilbide bat

egiten dute. Irteera egin aurretik, egin beharreko

ibilbidea eta ikusiko dituzten eraikinak eta

toki esanguratsuak planoan kokatzen dituzte. Honekin

batera, hiritar munduarekin zerikusia duten

materialak eta gaiak (zerbitzuak, azpiegiturak,

...) prestatzen dituzte.

Kalean zehar doazenean, planoa eta koadernoa

eskutan dituztelarik, datuak jaso eta argazkiak

ateratzen dituzte.

Eskolara itzultzen direnean, kalean behatutakoa

eta gelan aurretik landutakoa alderatzen dute

eta ibilbidearen gidatxo bat burutzen dute.

Meteorologia. Aktibitate honetan eguraldiaren

behaketa egiten da eta neurketarako

aparailu ezberdinak erabiltzen dira: termometroa,

barometroa eta plubiometroa. Hauen bidez

behatutako datuak grafiko ezberdinetan jasotzen

dituzte eta honela grafikoak interpretatzen

hasten dira.

Kontestu honetan, tenperatura aldaketa, ura eta

airearekin lotura duten esperimentuak egiten dituzte.

Hauek burutzeko ezarritako hainbat

urrats sistematikoki jarraitzen dituzte. Gure

helburu nagusiak hauexek dira: honelako fenomenoen

aurrean harridura, jakin-mina, behatzeko

ahalmena sustatu eta esperimentuen ondorioak

zehaztasunez azaltzea.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!