12.01.2015 Views

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Matematika nagusitzen den Departamentu hau bestearen

osagarria da ikasturtean zehar ikasleek bi aldiz aldatzen

dute hau da : Komertziala / Enkantea / Komertziala

eta hurrengo ikasturtean Enkantea / Komertziala

/ Enkantea , zikloan hiru aldiz daudelarik departamentu

bakoitzean. Lau kontestuk osatzen dute Enkantea:

mertzeria, buruketak, joko matematikoak eta

diseinua.

ERAKUSKETA ETA

ENKANTEA

Mertzeria. Kontestu honetako helburua

neurrien mundura hurbiltzea da.

Luzera neurriak lantzeko eta erabiltzeko,

behaketa, neurri ezberdinen artean alderaketa

eta estimazio estrategiak erabiltzen

ditugu. Ikasle bakoitzak bere metroa

egiten du, bertan dm eta cm-ak markatzen

dituztelarik. Artilezko eskulan ezberdinak

egiten dituzte, honetarako behar

duten artilea neurri ezberdinetan kalkulatu

ondoren.

Gainera beste zenbait ariketa egiten dituzte

luzera, pisu, kapazitate eta denbora

neurri ez berdinak ezagutzeko, era manipulatiboan

eta fitxen bidez ere.

Jolas matematikoak.

Eragiketa eta joko matematiko ezberdinak

erabiliz, logika matematikoa eta buruzko

kalkulua garatzea da kontestu honetako

helburu nagusia.

Buruzko kalkulua lantzeko eragiketak asmatu

(batuketak, kenketak, biderketak

eta zatiketak) eta emaitza buruz ateratzen

dute.

Joko informatikoak , denbora-pasak mahai

jokoak ere badituzte matematika trebeziak

ezberdinak garatzeko.

Buruketak Kontestu honen helburua,

buruketen ulermena eta ebazpena da, prozeduraz

eta emaitzaz hausnarketa bat eginez,

baita estimazio eta kalkulurako estrategiak

sortzea ere.

Helburu hau betetzeko, gero eta korapilotsuagoak

diren buruketa ezberdinak ebazten

dira. Problema hauetan, enuntziatuan

erabilitako hizkuntza, datuak antolatzeko

eta azaltzeko erak, prozedurak eta aukerak

eta lortutako emaitzaren azterketa,

azpimarratu nahi ditugun alderdiak dira.

Diseinutegia. Kontestu honetan geometria

lantzen da. Prozedura ezberdinak

(erabilera, kontsulta, azterketa, marrazketa

eta maketen eraikuntza) erabiliz, beraien

inguru hurbilean dituzten gorputz

eta irudi geometrikoak ezagutu eta deskribatzen

dituzte, beraien eta beste kideen

lanak baloratuz eta produkzioen bukaera

estetikoa zainduz.

Bi eratako diseinuak egiten dituzte: bat

planoan eta bestea bolumenean.

Gorputz eta irudi geometriko hauen elementuak

( aurpegiak, erpinak, ertzak..) aztertzen

dituzte eta azkenik papera edo

balio gabeko materiala erabiliz, maketa bat

egiten dute gero gelakideen aurrean aurkeztua

izango dena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!