12.01.2015 Views

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

2. zikloa (eusk) - Murumendi Eskola Publikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lehen Hezkuntza

Hirugarren Zikloa

AMARA BERRI SISTEMA

GLOBALIZAZIOA SISTEMA IREKI BATEN BARRUKO BIZI

BILAKABIDE GISA

Dokumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak azaldu nahi genituzke.

Guk dugun ikaslearen kontzepzioa gure lanerako ardatza da:

• Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak interesatzen

zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikasketak. GURE

XEDEA UMEAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA DA. Beraz, eskolako

helburu orokorrak biziki lotuta daude garapen hiru esparru hauekin.

• Izaki bakoitza norberaren kontzeptu eskema eta emozio-egoeratik abiatzen da

eta bere ahalmena du.

• Haurren jolaserako interesa eta helduen mundua imitatzea duen erakartasuna abiapuntutzat

hartzen ditugu, haur guztiek batzen dituen berezitasuna da eta.

Printzipio metodologikoak ikaslearen kontzepzioarekin guztiz lotuta daude eta hauek

gure eguneroko eginbeharra bideratzen dute:

• INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta egoera kontuan

harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera emango dion programa

ahalbideratu behar du.

• SOZIALIZAZIOA: Elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak aldatzen laguntzen

digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitateak kontestu sozialak

dira.

• AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak egin”.

Gure helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakin-mina dutenak lortzea

da.

• SORMENA: gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu, pertsona

bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz jabetzeko

aukera izan dezan.

• ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko, adierazteko,

eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen eskubidea da,

honi “ muga soziala deitzen diogu.

Curriculumaren bitartez aurreko ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari

buruz dugun ikuskerak, dena antolatzeko, programatzeko, eskuartzeko eta jarraipena

egiteko era zehatz batera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek,

ikuskera eta hezkuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.

• Departamentuetako Antolaketa bera ere eskuarmenerako oinarrizko estrategia da

guretzat.

• Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu, hau da,

ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi ekintzen bidez. Aktibitate

hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak deitzen diegu. Sozialak,

umeen arteko harremanak sustatzen dituztelako; egonkorrak, ziklo osoan mantentzen

direlako; osagarriak, aktibitateen baturak curriculuma osatzen duelako.

• Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa edo helburua

dute. Lanak irteera desberdinak izan ditzake, gela barruan besteen aurrean

aurkeztu,... edo eskola irrati eta telebistaren bitartez emititu edo eskola prentsan

argitaratu. Baliabide hauen bitartez ikasleek Informazio eta Komunikaziorako

Teknologia Berrietan jarduten dute, testu prozesadoreak, Interneta, skanerra,

argazki kamera digitala, bideo kamera, bideoen editaia,... erabili eta ikasiz.

• Ziklo programen bitartez eta adin nahasketarekin lana egiten dugu.

• Irakasle desberdinek lan egiten dute ikasle talde bakoitzarekin.

• Aktibitate bakoitzak bere lan metodo idatzia du. Ikasleek lana burutu ahal izateko,

lan metodoan adierazten diren urratsak jarraitu behar dituzte.

• Mediateka edo baliabide gunea lanak burutzeko

oinarrizko informazio-etorbidea da.

• Kritika eraikitzailea aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.

• Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere

erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da

adinarengatik geldiarazten.

• Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok

ezberdinak gara.

Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek ikasketetan behar bereziak

dituzten ikasleei erantzuna ematen die.

2. zikloko beste zenbait ezaugarri:

• Irakur-idazketa gazteleraz hasten da.

• Eskola ordutegi barruan kanporako Fm-ko (107.8) emanaldiak etengabe egiten

dira.

• Ziklo honetako ikasleek, lan teknikoa burutuz, komunikabide honetako funtzionamendua

bermatzen dute.

• Ingurunea ikertzeko departamentua.

• Agendaren erabilpenaren hasiera: ikasleek beraien lanak antolatzeko eta

gurasoek eta irakasleek hauen jarraipena egin ahal izateko.

komunikabideak medios de comunicación komunikabideak medios de comunicación

Hitz

Jario

Komertziala

Enkantea

Comercial

De todo un poco

Ikerketa

Conocimiento del Medio

Ingelesa

Inglés

Arreta bereziko

zerbitzua

Servicio de atención

específica

Arte

hezkuntza

Educación artística

Gorputz

hezkuntza

Educación física

Ikasle

antolamendua

Organización del alumnado

komunikabideak medios de comunicación komunikabideak medios de

i ió

Hizkuntza arloan, (euskara) bost gune edo kontestu dituen

departamentuan lan egiten da: Hitz Jario. Departamentu

honen oinarrizko helburua hau da: gure ikasleek testu

desberdinen (narratibo, adierazpenekoak, deskriptiboak,

poetikoak,...) ulermena eta ekoizpena ahoz zein idatziz hobetzea.

HITZ JARIO

Hitzaldiak. Gune honetan gizarte eta naturari dagozkion adierazpen testuak lantzen dira.

Jarduera honetako helburua ideiak erlazionatzen eta oinarrizkoak ez hain oinarrizkoak direnengandik

bereiztuz adierazpen testu horiek berridazten ikastea da.

Jardueraren garapena ikasle bakoitzaren heldutasunaren araberakoa da. Bi maila bereizten ditugu.

Lehenengo mailan bakoitzak bere testua aukeratu eta testuko ideiak bere hitzez berridazten

ditu. Bigarren mailan binaka edo hirunaka gaia aukeratu ,testua banatu, aztertu, eta bakoitzari

dagokion zatia berridatziz testu bakarra osatzen dute. Ahal den neurrian, ideia komunak

erlazionatu, oinarrizkoak direnak ez hain oinarrizkoengandik bereiztu eta sintesi lanean hasten

dira. Hitzaldia buruz ikasteko, baliagarria egiten zaien gidoia burutzen dute, ondoren gelakideen

aurrean hitzaldia aurkeztu dezaten, dagokien balorazioa jasoz.

Denborapasak. Gune honetako helburua jokoen bidez hiztegia aberastea, barneratzea eta menperatzeaz

gain, arau ortografikoak ikastea eta erabiltzea da.

Hitzen definizioak, arlo semantikoak, hizkuntza sinbolikoa, sinonimoak - antonimoak, hitz eratorriak

eta familiakoak eta arau ortografikoak, barneratzea da kontestu honen helburua. Jokoa da

hizkuntzaren aspektu hauek barneratzeko bidea: gurutzegramak, hizki zopak, hieroglifikoak, jokuz

kanpoko hitzak,...

Antzerki-txokoa. Antzeztuko duten testua aukeratu eta lehen irakurketa egin ondoren, pertsonai

banaketa egingo dute. Ondoren pertsonaien banaketari ekingo diote, hauek hobeto ezagutuz

antzezpenean adierazpen egokiagoa eskaini ahal izateko. Horretarako kontuan hartuko dituzte

pertsonaien nortasunaren ezaugarriak. Lantzen ari diren emanaldia antzokian eskaintzeko

dekoratua egingo dute eta pertsonaia bakoitzaren janzkera eta karakterizazio egokiena pentsatuko

dute. Papera buruz ikasi, eskenatokira egingo dituzten sarrerak eta irteerak entsaiatu eta

azkenik emanaldia eskainiko dute.

Prozesu guzti horretan helburuak ildo honetatik doaz: lexikoa eta egitura gramatikal berriak

barnera ditzatela, adierazpen kode eta baliabide bereiztuak erabil ditzatela. Egoera komunikatibo

hauen bidez ahozkotasuna lantzen dute. Honez gain gorputz adierazpena landu, pertsonaien

deskribapena egiten ikasi eta talde lanean trebatzen joango dira.

Sail literarioa. Kontestu hau bi ikuspuntu ezberdin eta osagarriarekin lantzen dugu:

ANALISIA eta SORMENA.

ANALISIA alorrean, ipuin, olerki edo asmakizunen

egitura aztertu, liburuen txostenak egin,

laburpen teknika eta deskribapenaren aspektu

aipagarrienak bereizten ikasten dute. SOR-

MENA alorrean, aldiz, erreferentzi hauetaz baliatuz,

eskutitzak, tarjeta postalak, kontakizunak,

tokien eta pertsonen deskribapenak eta

olerkia burutzen dituzte.

- literatur sentsibilitatea, irakurtzeko zaletasuna eta egileak kontatzen dutenaren

jakin-mina sortu.

- beraien barne mundua azaltzeko eta sormena garatzen lagunduko dien hizkuntza

aberatsago bat lortu.

- idatzizko adierazpenen kalitatea hobetuz argitasun eta koherentziaz idazteko

errekurtsoak barneratu.

Gramatika gunea.

Bertan idatzizko eta ahozko testuak, ordenagailu edo kasetea erabiliaz, eduki ezberdinak lantzen

dira: ulermena, ipuinak ahoz birlaboratu, ortografia, hiztegia eta orokorrean zikloari dagozkion

eduki gramatikal guztiak.

Helburu bezala , beraien ahozko eta idatzizko adierazpena pixkanaka kalitatez hobetzen joatea

da. Gainera autonomia indartzeko, hausnarketa gaitasunerako, atentzioa zentratzeko eta lana

berrikusteko jarduerak diseinatuak daude.

I

R

R

A

T

I

A

T

E

L

E

B

I

S

T

A

GRAMATIKA

GUNEA

Ordenagailu programak.

Irakurtzeko ipuinak.

Ipuin entzuketa

Grabatutako

diktaketa.

Gramatika txostena.

SAIL LITERARIOA

Egunerokoa

Autobiografia

Irakurtzeko ipuin

laburrak

Kontakizuna

Eskutitza

Tarjeta postala

Pertsonai misteriotsua

Nonbait galduta

Errezeta

Eskulanak

DENBORAPASA /

ANTZERKI TXOKOA

Gurutzegrama

Hitzen Kiniela

Hitza jokoz kanpo

Asmakizunak (sortu/kopiatu)

Txisteak

Ahokorapiloak (sortu / kopiatu)

Hizki zopa

Hieroglifikoak

MEDIATEKA

HITZALDIAK

Publikoari

aurkezpena

P

R

E

N

T

S

A

W

E

B

Departamentu honen helburu nagusia 2. Hizkuntza

gaztelera D eredukoentzat lantzea da. Ulermena

eta adierazpena aho hizkuntzan zein idatzian garatu

nahi ditugu. Departamentua lau kontestutan

egituratua dago: De todo un poco, Dramatización,

Mil y un cuentos y ¿Sabías que...

DE TODO UN POCO

Mil y un cuentos. Kontestu honetan

ipuinak irakurri, entzun eta sortzen dituzte.

- Entzundako ipuinak: Entzunaldiaren

ondoren, ulermena landu

eta egiaztatzeko egina dagoen,

galde sorta bat erantzun behar

dute.

- Ipuin asmatuak: Mota desberdinekoak

izan daitezke, hitz

batzuen inguruan sortuak, marrazki

batzuk oinarri gisa hartuz,...

Kontaketaren egitura

eta koherentzia lantzen saiatzen

gara batik bat.

De todo un poco. Kontestu honetan

Iratí programa bat eta denborapasa

txosten bat prestatzen da.

- Irrati programa: Programa ordenatua

izateko gidoi bat burutzen dute. Hau

zenbait liburuetatik jasotako txiste, aho

korapilo, asmakizun, bertso eta, abestiz,

osatzen da. Aukeratu duten testua kopiatzen

dute ortografia eta testuaren antolaketa

espazialari arreta berezia jarriaz.

Buruz ikasi eta entseatu ondoren irratira

doaz emititzera.

- Denborapasa txostena: Helburua da

ikasleak jokoen bidez (gurutzegramak,

hizki zopak, hieroglifikoak, hitzen kinielak,...)

hizkuntzaren aspektu hauek barneratuz

joatea: hitzen definizioak, arlo

semantikoak, hizkuntza sinbolikoa, sinonimia-antonimia

eta arau ortografikoak.

Dramatización. Kontestu honetako

lana taldean egiten da eta ipuin bat antzerkian

bihurtzea datza, hau da, testu

narratibotik antzerki egitura batera pasatzea.

Horretarako gaiaren koherentzia

mantenduz, narratutako zatia laburtu eta

elkarrizketak gehitzen dituzte, gidoi marra,

harridura eta galdera ikurra sartuz.

Lortutako antzerki testua entseatzen

dute, ahots erregistro egokia aukeratuz,

adierazkortasuna eman arte. Ondoren

emititu, beraien kideen balorazioa jasoz.

Jarduera honetako helburuak hau lortzeko

bideratuak daude:

• Bi testu mota hauek (ipuin/

antzerkia) bereizten ikasi: gidoia ,

harridura, galdera ikurrak....

• Irakur adierazpen ona lortzea.

• Taldean lan egiten ikasi, harreman

sozialerako jarrerak sustatuz

(lankidetza, inplikazioa, tolerantzia,

kritika eraikitzailea...)

"¿Sabías que...". Kontestu honetan

txosten monografiko txikiak egiten

dituzte gogokoak dituzten gaiei buruz.

Ezagutza zabaltzeaz gain irakurtzerakoan

ulermena lantzen dute.

INGELESA

Ingelera arloan, lehen hezkuntzako bigarren zikloan ahozko komunikazioari garrantzi

handia emanez, irakurketa eta idazketa sakontzen dugu. Adin honetako ezaugarriak

kontutan harturik hau da jarraitzen dugun egitura:

- Agurra: arduradunak talde osoa agurtu eta arbelean egunerokoa

idatzi.

- Berriak: .Beraiei buruzko informazioa ematen jakin eta taldekideena

ere.

.Etxeko lanen berri eman.

. Aurkezpenak egin.

. Kartekin jolastu.

- Ipuinak kontatu, fitxa esplikatu, bideoa ikusi, ...

- Egunerokoa idatzi ( bakoitzak bere koadernoan ).

- Lanarekin hasi( banaka, binaka, taldeka): fitxak, liburuxkak,

posterrak, antzezpenak, informazio bilketa, konparaketak egin,

informazioa trukatu, galdeketak egin eta erantzun, txapelketak

antolatu, proiektuak egin,...

Eginiko lanaren berri taldeari eman.

- Etxeko lanak aukeratu.

Saioa ebaluatu, egunerokoa berrikusi eta osatu iritsiak bertan adieraziz.

- Agurrak: taldea agurtu, dona-dona eginez taldeei ateratzeko esan.

Saio hauetan istorioak lantzeaz gain artea, musika eta txokoak lantzen dira.

Arteko saioen egituran artista desberdinak aipatu eta data aipagarrienak izendatu,

kronologikoki ordenatu ( timeline ) artista bat aukeratu, biografia landu, artista

bati buruz proiektua egin, irudiak identifikatu, galdeketa-lehiaketa antolatu, koadro

bat margotu, fitxak egin, bideoa ikusi eta CDarekin jolasten dugu.

Musika saioen egituran liburuxka egin entzuketaren inguruan, autoreari buruzko

informazioa eman, instrumentuei buruz hitz egin, bideoa ikusi, tinbrea landu eta tinbrearen

inguruko ariketa desberdinak egiten dira.

Txokoak ekintza desberdinez osaturik egoten dira. Lau kontestu daude:

- Ordenagailu jokoak.

- Bukatu gabeko lanak.

- Fitxak ( matematika ).

- Entzun eta grabatu.

Arlo hauen denboralizazioa era honetan egiten da:

- Ipuina: 18-20 saio.

- Artea: 10-12 saio.

- Musika: 10-12 saio.

Matematika nagusitzen den Departamentu hau bestearen

osagarria da ikasturtean zehar ikasleek bi aldiz aldatzen

dute hau da : Komertziala / Enkantea / Komertziala

eta hurrengo ikasturtean Enkantea / Komertziala

/ Enkantea , zikloan hiru aldiz daudelarik departamentu

bakoitzean. Lau kontestuk osatzen dute Enkantea:

mertzeria, buruketak, joko matematikoak eta

diseinua.

ERAKUSKETA ETA

ENKANTEA

Mertzeria. Kontestu honetako helburua

neurrien mundura hurbiltzea da.

Luzera neurriak lantzeko eta erabiltzeko,

behaketa, neurri ezberdinen artean alderaketa

eta estimazio estrategiak erabiltzen

ditugu. Ikasle bakoitzak bere metroa

egiten du, bertan dm eta cm-ak markatzen

dituztelarik. Artilezko eskulan ezberdinak

egiten dituzte, honetarako behar

duten artilea neurri ezberdinetan kalkulatu

ondoren.

Gainera beste zenbait ariketa egiten dituzte

luzera, pisu, kapazitate eta denbora

neurri ez berdinak ezagutzeko, era manipulatiboan

eta fitxen bidez ere.

Jolas matematikoak.

Eragiketa eta joko matematiko ezberdinak

erabiliz, logika matematikoa eta buruzko

kalkulua garatzea da kontestu honetako

helburu nagusia.

Buruzko kalkulua lantzeko eragiketak asmatu

(batuketak, kenketak, biderketak

eta zatiketak) eta emaitza buruz ateratzen

dute.

Joko informatikoak , denbora-pasak mahai

jokoak ere badituzte matematika trebeziak

ezberdinak garatzeko.

Buruketak Kontestu honen helburua,

buruketen ulermena eta ebazpena da, prozeduraz

eta emaitzaz hausnarketa bat eginez,

baita estimazio eta kalkulurako estrategiak

sortzea ere.

Helburu hau betetzeko, gero eta korapilotsuagoak

diren buruketa ezberdinak ebazten

dira. Problema hauetan, enuntziatuan

erabilitako hizkuntza, datuak antolatzeko

eta azaltzeko erak, prozedurak eta aukerak

eta lortutako emaitzaren azterketa,

azpimarratu nahi ditugun alderdiak dira.

Diseinutegia. Kontestu honetan geometria

lantzen da. Prozedura ezberdinak

(erabilera, kontsulta, azterketa, marrazketa

eta maketen eraikuntza) erabiliz, beraien

inguru hurbilean dituzten gorputz

eta irudi geometrikoak ezagutu eta deskribatzen

dituzte, beraien eta beste kideen

lanak baloratuz eta produkzioen bukaera

estetikoa zainduz.

Bi eratako diseinuak egiten dituzte: bat

planoan eta bestea bolumenean.

Gorputz eta irudi geometriko hauen elementuak

( aurpegiak, erpinak, ertzak..) aztertzen

dituzte eta azkenik papera edo

balio gabeko materiala erabiliz, maketa bat

egiten dute gero gelakideen aurrean aurkeztua

izango dena.

KOMERTZIALA

K omertziala departamentua Enkante

Departamentuaren osagarria da

eta honako kontestu hauek osatzen

dute: lantegia, biltegiak, dendak eta

banketxea. Hemen ikasleek dirua

sartu, atera, ehunekoa kalkulatuz beherapenak

egin eta maileguak eskatu,..

egiteko aukera dute.

Lehen aipatutako kontestu guztien artean

salerosketa harreman bat sortzen

da, non lantegikoek biltegikoei

saltzen diete, hauek dendariei eta

dendariek langileei.

Salerosketa prozesu honetan, eskaera orri bat prestatu, salneurriak kalkulatu, faktura

egin, bueltak eman, maileguak eskatu eta abar egiten dute. Honekin batera diru sarrera, irteera

eta saldoa bankuan kontularitza orrian eta norberaren kartilan jasotzen dute.

Departamentu honetako beste kontestu batean, buruketak, zenbakikuntza eta neurriak lantzeko

aktibitateak egiten dituzte.

Departamentu honen bidez honako helburu hauek bete nahi ditugu:

• Logika arrazoibide estrategiak eskuratu.

• (+,-,x, :) eragiketak erabiliz, buruzko kalkulurako estrategiak garatu.

• Eguneroko bizitzako egoerak ebazteko, matematikako eragiketak erabili.

• Merkataritzako, antolamenduko eta lan egoeretan sor daitezken buruketak ebazteko norberaren

estrategiak landu eta erabili.

• Moneta sistema erraztasunez erabili.

• Eguneroko bizitzan, matematikaren bailotaz ohartu.

• Salerosketa aktibitatea aurrera eramateko elkarlanean aritu, bestearen presentzia kontuan

hartuz.

Departamentu honetan Ingurumena arloa

IKERKETA

nagusitzen da eta ikasleen ingurunearen

ezaguera eta honen bidez naturarekiko eta

pertsonekiko begirunea sustatzea da gure helburu nagusia. Behaketa

sistematikoa da batik bat erabiltzen dugun tresna; izan ere,

ikasleek begiratzen, aztertzen, jakin-mina pizten, galderak egiten,...ikasi

behar dute. Ikasturtean zehar txango bat egingo dugu,

gelan egiten den lanarekin biziki lotuta dagoena.

Departamentuan lau kontestu ditugu:

Landaretza. Eskolako zuhaitz zehatz baten

behaketa sistematikoa egiten dute, landaretza

mundura hurbiltzeko. Behaketa eginda, informazio

hori eta bibliografiak ematen duena

alderatzen dituzte. Guretzako arrotzak diren

izaki bizidun horiek nolakoak diren eta beren

bizi funtzioak nola egiten dituzten aztertzen

dute. Horretarako departamentuan dagoen material

bibliografikoa erabiltzen dugu. Ikasturtean

zehar alderdi hauek lantzeko irteera bat

egiten dugu C.A.F.eko parke botanikora. Irteera

honek gelan egindako lana osatzen du. Lan hau

guztia aurrera eramateko plano desberdinak, zuhaitz

sailkapenak eta bibliografia egokia erabiltzen

dituzte. Zuhaitzei buruzko datuak jasotzen

ditugu eta argazkiak ere egiten dituzte. Lan hau

guztia idatzitako txosten batean jasotzen dute.

Honetaz gain, ekosistemaren kontzeptua lantzen

dugu. Leku jakin batean aurkitu daitezkeen

izaki bizidun eta bizigabeen azterketa

egiten dugu, hauen artean ematen den harremana

eta batak bestearengan duen eragina. Honekin

naturaren zainketa arduratsua sustatu

nahi da ikasleengan, jarrera desegokiak baztertzeko

ohiturak sortuz.

Animaliak. Kontestu honetan, animalia

munduan murgiltzen dira. Lehendabizi eta bideo

bat ikuskatuz, animali espezie bat aztertzen da.

Animalia honen berezitasunak kontuan izanda,

sailkapen batean kokatzen da: narrastiak, ugaztunak,

araknidoak,… Dagokion sailkapenari buruz

zenbait datu informazio iturri desberdinetatik

jaso eta talde bereko beste espezie batzuk lantzen

dira ere. Lan hau, kromoak eginez eta informazioa

erantsiz, album batean mamitzen da. Bukatzeko

lana aurkezten dute eta kromoak gelakideen artean

banatzen dituzte.

Herria. Kontestu honetan, hiritar mundua eta

herriaren ingururik hurbilena (udalerria, eskualdea,

herrialdea,…) ezagutzeko zenbait ekintza

egiten da. Honetarako herrian zehar ibilbide bat

egiten dute. Irteera egin aurretik, egin beharreko

ibilbidea eta ikusiko dituzten eraikinak eta

toki esanguratsuak planoan kokatzen dituzte. Honekin

batera, hiritar munduarekin zerikusia duten

materialak eta gaiak (zerbitzuak, azpiegiturak,

...) prestatzen dituzte.

Kalean zehar doazenean, planoa eta koadernoa

eskutan dituztelarik, datuak jaso eta argazkiak

ateratzen dituzte.

Eskolara itzultzen direnean, kalean behatutakoa

eta gelan aurretik landutakoa alderatzen dute

eta ibilbidearen gidatxo bat burutzen dute.

Meteorologia. Aktibitate honetan eguraldiaren

behaketa egiten da eta neurketarako

aparailu ezberdinak erabiltzen dira: termometroa,

barometroa eta plubiometroa. Hauen bidez

behatutako datuak grafiko ezberdinetan jasotzen

dituzte eta honela grafikoak interpretatzen

hasten dira.

Kontestu honetan, tenperatura aldaketa, ura eta

airearekin lotura duten esperimentuak egiten dituzte.

Hauek burutzeko ezarritako hainbat

urrats sistematikoki jarraitzen dituzte. Gure

helburu nagusiak hauexek dira: honelako fenomenoen

aurrean harridura, jakin-mina, behatzeko

ahalmena sustatu eta esperimentuen ondorioak

zehaztasunez azaltzea.

GORPUTZ HEZIKETA

Departamentu honetan garatu nahi ditugun

helburuak hauexek dira: JOLASAREN

HASTAPENA BULTZATU, jokoen arauen

ezaguera eta talde ekintzen bidez; AUTO-

ESTIMA ETA NORBERE EZAGUERA

SENDOTU, oinarrizko trebetasunen praktikaren

bidez (korrikaldiak, jauziak, jaurtiketa,

harrera,...) material ezberdinak erabiliz;

ELKARKIDETZA OHITURAK SORTU, norberaren nahiz besteen, ekintzetan indartze neurri

positiboak erabiliz; OREKA ETA KOORDINAKETA OROKORRA LANDU, egoera eta espazio

ezberdinetan; IGERIKETA IKASTAROAREN BIDEZ, koordinazio, propultsio eta arnasketaerlaxazioa

alderdiak landu.

Helburu hauek guztiak aurrera eramateko ekintza multzo handi bat eskainiko diogu gure ikasleriari,

guztien edo gehienen gustuak betetzen saiatuz. Ekintza hauek lau multzotan banatuko ditugu:

Jolasak. Koordinaketa orokorra (lasterketa, norabide aldaketa, geldiketak, ...) garatu eta jokoen

arauak ezagutu eta errespetatzea da bere helburua.

Multzo honetan, talde dinamikari laguntza emango dion estrategia eta elkarketa ezberdinen erabilpenaren

bidez, ezagutzen ditugun jolas mota guztiak sartuko ditugu.

Gorputza. Bi azpitalde bereizten ditugu arlo honetan: batetik, gorputz eskema ahalik eta

hobekien ezagutu eta barneratu. Honetarako, gorputzaren mugimendu ezberdinen garapena bultzatzen

da, deshinibizioa, berezkotasuna eta mugimenduaren sormena landuz, eta taldekidekoen

arteko kontaktu fisikoa ere, onartuz. Bestetik, gorputzarekiko higiene ohiturak sortzea.

(saioaren bukaeran dutxatu egiten dira).

Trebetasunak. Bere helburua bizkortasuna lantzea, eta gorputza menderatu eta ezagutzea

(desplazamendu ezberdinak, igoketa, arrastaka, lau hanketan, biraketak, ...).

Ekintza hau gimnasilekuan burutzen dugu. Erabiltzen ditugun materialak, koltxonetak, suediar

bankuak, koltxoneta lodiak, plintoa, jauzi-gailuak, etab...

Kirolak. Multzo honek mugikor ezberdinak erabiliz, oinarrizko trebetasunak eta abilezien garapena

du helburu, baita kirol jolasak ezagutu eta praktikatzea ere.

Ziklo honetan saskibaloia, futbola, herri kirolak, eskupilota, hockeya , beisbola, patinetan irristaketa,

etab. praktikatuko ditugu.

Jolasa edo jokoa izango da oinarrizko metodologia.

Guzti honetarako honako espazio hauek erabiltzen ditugu: Barneko bi gimnasilekuak, kanpoko zelaiak,

Sagastigutiako parkea, Antzizar kiroldegia eta bere inguruak, eta Ezkierdi pilotalekua.

MUSIKA

Hauek dira lortu nahi ditugun helburuak:

• Musika entzumenaren garapena.

• Ahotsaren eta kantaeraren heziketa.

• Kantuen errepertorioa zabaltzea

• Gorputza musika egiteko tresna modura

erabiltzea.

• Musika testuaren irakurketa eta idazketa

ezagutzea.

• Musika klasikoa entzunez garatzea.

• Herri musika tresnen ezaguera.

• Moko-txirularen ikasketa.

Arloaren helburu orokorra musikaren bizipena izatea eta honetaz gozatzea da, taldeko jardueren

eta hainbat prozeduren bitartez musika antzemateko edo sumatzeko eta testu idatziz

nahiz komunikazio bide modura adierazteko gaitasunak garatuz. Horregatik musikaren ikasirakas

prozesua, prozedurazko edukien lanketaren bitartez jorratzen da nagusiki. Musika hezkuntzan

bost eremu hauek lantzen ditugu, ziklo bakoitzari egokitutako edukiak eta ekintzak jo-

1- ERRITMOA, MUGIMENDUA ETA

DANTZA

• Oihartzun, joko eta ariketa erritmikoak.

• Soinuaren ezaugarriei (altuera, iraupena,

intentsitatea eta tinbrea) lotutako

mugimenduak.

• Musika elementuei (erritmoa, doinua

harmonia eta forma) egokitutako dantza

eta koreografiak.

2- TESTU MUSIKALAREN IRAKURKETA

ETA IDAZKETA

• Soinuaren ezaugarrien araberakoa: altuera,

iraupena intentsitatea eta tinbrea.

4- ENTZUMEN HEZIKETA

• Entzuteko gaitasuna garatzea.

• Herri musikak: Euskal Herriko musika

eta tresnak eta beste herrietako musika

kulturen adierazpenak entzutea.

• Musika, literatura: musika klasikoaren

obrak, orkestrako instrumentuak

eta musika egileak ezagutzea

5- MUSIKA TRESNEN BIDEZKO ADIE-

RAZPENA

• Perkusio txikiko tresneriaz kantuak

instrumentalki laguntzea.

• Moka-txirulaz musika obren interpretazioa

3- AHOTS ADIERAZPENA

• Laxatzea eta arnasketa.

• Ahotsaren igorpena edo kantaera.

Kantuak ikasi eta adierazkortasunez

abestea.

• Musika, literatura: musika klasikoaren

obrak, orkestrako instrumentuak eta

musika egileak ezagutzea

PLASTIKA

Ziklo honetarako plastikako departamentuaren

helburuak hauek dira:

ERABILTZEN DIREN TEKNIKAK

MODELATUA

- Buztina

- Paperezko modelaketa.

- Plastilina

Oinarrizko teknikak:

- Eskuaren presioz egindako modelatua.

- Txurroak edo erroiluak (ontziak)

• Ahalik eta modu original eta pertsonalenean,

forma, kolore eta guneak konbinaturik,

adierazpen artistikoa sustatu.

• Behaketa, pertzepzioa eta irudimena

garatu.

• Zenbait teknika eta materialen erabiltze

zuzena ezagutu eta landu.

• Egindakoarekin gozatzen lagundu eta

sormena bultzatu.

Departamentuan teknika bidimentsionalak

hala tridimentsionalak lantzen dira: marrazketa

librea, naturalean, abstraktua,

collage, oinarrizko eta bigarren mailako

koloreak, grekak, zenbaki ezberdineko arkatzekin

marrazketa akromatikoak, eta

abar. Tridimentsional obrak: paperean ,

plastilinan edo buztinean egiten dira.

MARGOKETA

- Argizaria.

- Errotulagailua.

- Arkatza.

- Tenpera eta akuarela.

MARRAZKETA

- Arkatza.

- Ikatza.

- Txotxak, egurra, oihala , beira...

COLLAGE

ESKULAN EZBERDINAK:

- Txotxak, gomaeva, oihala...

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!