27.12.2014 Views

10. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

10. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

10. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ZEURE TXOKOA

gurasoen galderei erantzuten

Gurasook,

seme-alabak hezitze

lan honetan, kezka eta

zalantza asko izaten ditugu.

Beraz, horiek aldizkarira bidaltzera

gonbidatu nahi zaituztegu.

Kontutan izan anonimoa dela. Hortaz,

badakizue, bidali zuen galderak honako

helbidera eta berehala erantzungo

dizuegu: Lea Artibai Amankomunazgoa.

Prebentziorako zerbitzua.

Patrokua Jauregia, 48.270

Markina-Xemein. Faxa: 94 616

92 78. Posta elektronikoa:

eburgoa@lea-artibai.org.

6 urteko semea daukat eta

oso gogorra egiten zait esatea

ere baina uste dut baztertuta

dagoela. Gelan ere albo batera

lagatzen dutela esango

nuke. Batzuetan bera agresiboa

izaten da, hori ere egia

da. Sasoi batetik hona ez du

ezer konpartitzen gelako mutilekin,

ez jolasik, ez kirolik, ez

ezer. Ni ama naizenez gero

gain-gainean nago, ahalegina

egiten dut nor edo norekin

jolas dezan eta beti galdetzen

diot ia norekin ibili den, baina

honez gero nire galderei gezurretan

erantzuten dabil gurasook

pozik jartzeko. Eta gu

gurasook ere oso txarto ari

gara pasatzen.

Gizakion bizitza hartu-emanen bidez gauzatzen

da. Etengabea da elkarren arteko harremana,

horrela bizi gara. Helduen artean

bezala umeen artean ere bada gizarte harreman

hori baina ezberdina da. Ume bat guztiz

menpekoa da jaiotzen denean, derrigorrez,

norbaiten beharra izaten du, zeinek zaindu

eta zeinek babestu, bizirik irauteko. Esan

genezake lehenengo urteetan besteak umearen

beharrak betetzeko modu bat direla.

Zentzu honetan esaten da haurrak egozentrikoak

direla, euren beharrak, euren nahiak

ikusten dituztela bakarrik, eta ingurukoak, bai

familiakoak bai laguntxoak euren interesetarako

erabiltzen dituztela.

Oso zaila da urte hauetan umearentzat "konpartitzea"

"lagatzea" "ematea" "zain egotea"...

eta holako kontzeptuak onartzea, gehienetan,

nagusiak behartuta eta gogoz kontra onartzen

ditu. Urteak beharko ditu kontzeptu

Nerea Urrosolo Urkizu

Hezkuntza Aholkularia eta Psikologo klinikoa

• ONDARROA

horiek asimilatzeko, besteak berdintasunez

kontutan hartzen jakiteko. Sozializazioa geldika-geldika

ikasten joaten den prozesu bat da.

Beraz, ama honek esaten duena, nire ustez,

ikuspuntu honetatik hartu behar da. Sei urteko

ume talde batean denak daude prozesu

honetan, lankidetza ikasten, baina ikasketa

zaila denez, sarri, gatazka eta haserrealdiak

gertatu izaten dira, batzuetan, handiak gainera.

Normala da jardunean tirabirak izatea;

batzuetan, umea aurreruntz doala ematea,

lagunekin kooperatzen ikustea, baina beste

batzuetan ostera, bete-betean agertuko zaigu

bere buruari begira eta nahiago izango du

bakarrik jolastu inorekin ezer konpartitzea

baino.

Gakoa da noiz hartu behar diren holako portaerak

arazo modura. Arazoa izango litzateke

umea aurrera egiten ikusiko ez bagenu, beti

bere egozentrismoan geldituta ikusiko bagenu.

Baina hau ondo aztertzen jakin behar da,

objetiboa izan behar da gure behaketa.

Behaketa horretan ikusi behar da nola jokatzen

duen umeak eta baita ere nola jokatzen

duten berarekin daudenak. Aste batzuk hartu

behar ditugu eta ikusi egunean zehar, umearen

kontaktuak nolakoak diren, zenbatetan

moldatzen den ondo lagunekin inolako arazorik

gabe eta zenbatetan sortzen diren istiluak.

Garrantzitsua da azterketa hau zeren batzuetan

gertatzen da benetan komenigarria dela

nagusiak esku hartzea, neurri batzuk jartzea

umearen portaera aldatzen laguntzeko, baina

beste batzuetan komeni dena gurasoak asesoratzea

izaten da, gehiegizko ardura izaten

dutelako eta umea lagunekin dabilenean

begirik ez diotelako kentzen gainetik, haurren

arteko gatazkei gehiegizko garrantzia ematen

dietelako, umeak sufritzeko beldurretan daudelako...

eta azken batean, sozializazio prozesu

hau lasaiago eramaten ikastea komeni

zaie.

Lehengo egunean harrigarria

egin zitzaidan "afektuari" adituek

ematen dioten garrantzia

umea egoki hazteko eta arazoak

prebenitzeko ere bai.

Jakin badakigu denok zein

garrantzitsua den seme-alabak

estimazioaz tratatzea, eta

afektua, baita ere berbaz adieraztea.

Seme-alaba txikiak

ditugunean errezago ateratzen

zaizkigu horrelako adierazpenak

baina adinean

aurrera doazela, gurasook

mutu geratzen garela uste dut,

ez da hala Pubertaroan ala

adoleszentzian egonda ere

maite ditugula entzun behar

digute oraindik seme-alaba

gaztetxoek Hori erreparatu

behar digute ere bai Nire

buruari egindako galderak dira

horiek baina guraso guztientzako

dela uste dut.

Psikologiaren ia hasieratik da jakina zenbaterainoko

eragina duen afektuak garapen prozesuan.

Aspaldian egiaztatu zen umeei, nahiz

eta premia fisiologiko guztiak asetu, afekturik

ez ba zitzaien ematen, ez zirela ez intelektualki

ez sozialki normaltasunez garatzen.

Aintzinako umezurztegietan adibidez, ume

askok ematen zuten atzeratuak edo gaixoak

euren portaeragatik, berbetan ez zuten ikasten

edo hizkera oso pobrea zuten; euren

munduan sartuta egoten ziren inguruarekiko

interesik apenas erakutsiz eta ikusi zen ume

horiek, ia jaiotzetik zentro horietan bizi izandakoek,

afektu keinu edo adierazpenik ia

sekula ez zutela eduki. Euren kumetan egoten

ziren eta zaintzaileek ematen zieten jaten

baina besoetan hartu ere egin gabe, eta zer

esanik ere ez, han inork ez zeukan astirik

eurekin kontuk egiten egoteko...berba egiteko...laztantzeko

eta abar.

Mutur horietara joan gabe ere, sarri egiaztatu

ditugu helduen kasuak haurtzaroan afektu

gabeziak izan dutela kontsideratzen dutenak,

euren buruarekin segurtasun falta adierazten

dute eta gabezia horrek lagatako hutsunea

gainditzea asko kostatzen zaie.

Beraz, egia da ume bati eman behar zaion

garrantzitsuena afektua dela, hori da oinarria

eta horren gainean eraiki behar dira beste

guztiak, hazkuntza eta hezkuntza, alegia.

Afektua erakustea adin guztietan da garrantzitsua,

beti da ona esatea edo nolabait expresatzea.

Adoleszentzian gertatzen zaiena da

eurek ez dutela nahi izaten lehen besteko

adierazpenik egin, baina horrek ez du nahi

esan gurasoen afekturik behar ez dutenik.

Eurak ez daude sasoi horretan emateko

baina bai jasotzeko, eta bai funtsezkoa dela

afektu hori somatzea, jakin egin behar dute

gurasoek euren portaera batzuk kritika arren

8

Egiteko Prest! 10. zenbakia 2004ko udabarria

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!