27.12.2014 Views

10. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

10. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

10. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6tik 11 urtera 11ra

Alicia Cabrejas

Gernikako Emakume Zerbitzuko teknikaria

• GERNIKA-LUMO

Zer gertatzen da seme-alabekin

gurasoak banatzen direnean

Gaur egun aldaketa handiak ari

dira gertatzen gizarte-testuinguruan,

eta horreek oso modu

garrantzitsuan eragiten deutsie

familia-ereduei. Orain dala

gutxi, datu bat argitaratu eban

Eustatek (Euskal Estatistika

Erakundea): ohiko familien portzentajea

-ama, aita eta semealabak,

danak etxe berean bizitzen-

EAEko familien %50 baino

txikiagoa da. Familia-ereduak

oso bizkor ari dirala aldatzen

ikusten dogu.

Gizarte-testuingurunearen aldaketa horreetako

batek andrak ordaindutako beharretan

hasteagaz dauka zerikusia, hau da, etxetik

kanpo egiten diran beharretan jarduteagaz.

Horregaz batera existitzen da-ta beste behar

bat, betidanik egiten doguna, ordaindu

bakoa, hau da, umeak mundura ekarri eta

hazteagaz, etxeko beharrakin, familiako helduak

zaindu eta horreei laguntzeagaz, eta

abarregaz zerikusia daukana. Ordaindu

bako behar hori ikusezina dala emoten dau,

horri buruz oso gutxi egiten dala berba eta

"andre" izateari lotuta dagoala emoten dau,

baina gai hori beste artikulu baterako dala

uste dot.

Esaten neban lez, familietan izandako

aldaketarik garrantzitsuenetakoa andreak

lan-merkatuan sartzea izan da. Familietan

eragin handia izan dauen beste aldaketa

bat antisorgailuak izan dira, horreei esker

umeen jaiotzak erregulatu geinkez-ta.

Hortaz, umeak dakarguzanean hobeto pentsatuta

eta planifikatuta dakarguz, eta jaiotza-tasa

jaistea da, izan be, gure gaur egungo

gizartearen ezaugarririk aipagarrienetako

bat.

Familiak, orain, txikiagoak dira, lehengo

garaietan baino seme-alaba gutxiago daukiez.

Banatu eta dibortziatzen diran bikoteen

kopuruak be nabarmen hazi dira.

Orain, arinago banatzen dira bikoteak.

Besteak beste orain dala 25 urtetik hona

egoera hori legez baimentzen dauen dibortzioari

buruzko legea daukagulako.

Bikoteek harreman txarragoa daukiela

esan gura al dau horrek Bikoteek alkarri

gutxiago agoantatzen deutsiela

Itaun onak dira, guk geuk bizi dogun egoerari

buruz hausnartzeko baliagarri izan daitekezanak.

Benetan bistakoa emoten dauena da bikote

barruko harremanetarako berdintasunezkoagoak

diran ereduak eregiten ari dirala,

alkarregaz bizitzeko gurarian gehiago

oinarritzen diranak, eta ez horrenbeste sarritan

gura be ez dan alkarbizitzako egoera

bati eutsi edo jasan behar izatean.

Helduok badakigu bikote egonkor eta

orekatua, seme-alabak hazteari lagundu

eta hazte hori posible egingo dauena,

eregitea ez dala erraza, ez berez jatorkun

zeozer; ostera, horrelako bikotea eregi

egin behar da eta sarritan prozesu neketsua

da, baina oso esker onekoa be izan

leike.

Bikotekide bakoitzak bikotera eroango ditu

maitasuna, alkarregaz

bizitzeko gogoa, ilusioa

eta beste gauza askoz

gehiago, baina baita sarritan

bakoitzak bizitza pertsonalean,

bikotetik kanpo,

daukazan gatazkak eta

zailtasunak be.

Gero eta gehiago dira

gurasoak banatuta edo

banatzeko prozesuan

dagozan familietan bizi

diran neska-mutilak; zer

gertatzen da horreekaz,

tarak, defizitak edo eskolako

arazoak izango ditue

Horrelako egoeretan une bi bereiztu

behar doguz.

Bata, banaketaren lehenengo unea, eta

bestea, bigarrena, banaketa burutu daneko

unea.

Banatzeko uneak krisia eta zailtasunak

dakarz, erabakia hartzeagatik egin beharreko

aldaketak dirala-ta. Sarritan dolua izaten

da. Doluak beti dauka zerikusia galera bategaz.

Guretzat garrantzitsuak diran pertsonak

galtzerakoan normala da dolua berbea erabiltzea:

"doluz dago aita edo ama hil jakolako",

baina psikologikoki be dolua egin behar

da "familia ideala galdu izanagatik".

Orokorrean, bikotekideek ez darabile buruan

banatzea batu, familia osatu eta seme-alabak

mundura dakarrezanean, baina bizitza

oso da konplexua eta bikoteko alkarbizitza

bera be bai; hori dala-ta, banatzeko erabakia

beti da galerea, familia osatzeko

egoten dan proiektu ideala galtzea, eta

gero harremanetan izandako gorabeherengatik

aurrera urten ezin dauena.

Beti gertatzen da krisia bikote bat apurtzen

danean, baina krisi horri modu egokian

egiten bajako aurre, egoera aberatsagoak

lortzen dira harremanen arloan,

6

Egiteko Prest! 10. zenbakia 2004ko udabarria

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!