27.12.2014 Views

10. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

10. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

10. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

0tik 5 urtera 5era

Ainhize Aranburu

Fisioterapeuta

• LEKEITIO

Umeen masajea edo

igurtzien garrantzia

Eguneroko bizitzan beti presaka

gabiltza eginbehar ezberdinak

direla eta; honela, ezin izaten

gara egon umeekin nahiko

genukeen beste denboraz,

ahaztu egiten dugu ume eta

gurasook elkarrekin gozatzeko

momentuak merezi ditugula.

Honetarako tresna edo baliabide

ezin hobea izango da haurren

masajea; guraso eta

seme-alaben arteko harremana

eta komunikazioa errazteko

edo eta hobetzeko tresna edo

baliabide bat da, honetaz gain

beste eragin batzuk ere izango

ditu haurrarengan. Gure gorputz

azalaren sentsibilitate

handiak sentsazio mugagabeak

biziaraziko dizkigu, ukimenaren

bidez seme-alaben arteko

harremanak estutzea lortuko

dugu, aurretik aipatu bezala

komunikazioa landuaz, lotura

afektiboak indartuaz, arlo emozionala

(maitasuna, poza,

babesa,...) landuaz; honela

garapen emozionala garapen

fisikoarekin batera osoagoa

eta positiboagoa izango baitu

haurrak.

Zentzumen guztien artean, ukimena

da lehenengo garatzen dena, oinarrioinarrizkoa

da zeren ukimenak

eskaintzen digun kanpoko eta barneko

informaziorik gabe zaila izango bailitzateke

bizitzea. Ez genuke gorputzaren

kontzientziarik izango eta ezin

izango genuke ingurukorik sentitu.

Antzinakoa da umeen masajearen

erabilera, kultura eta herri desberdinek

erabili ohi zuten haurren zentzumenak

suspertu edo estimulatzeko.

Gizarte modernoagoek praktika honen

erabilera baztertu egin zuten beste

joera batzuei eutsiaz, ez zituzten begi

onez ikusten azaletik azalerako ikutuak,

baina azken urteotan masajeak

berriro hartu du indarra. Oso garrantzitsua

izango da hasierako urteetako

azaletik azalerako kontaktu hori,

umea jaiotzen denean kanpoko inguru

berrira egokitu behar da; inguru likido,

ilun, isilean egon da ordurarte eta kanpoko

erasoetatik babestuta. Hasierako

urte horietan ikasketa prozesu batean

egongo da (informazioa jaso eta ulertu)

eta ezinbestekoa izango du ziurtasun

sentipen bat izatea aurrera

egiteko, laztan eta igurtzien bidez

transmititu ahal izango diogu.

Masajearen bidezko etenbako mugimendu

ordenatuen bidez, ondoren

azalduko diren onurak lor daitezke:

• Umearen sistema inmunologikoa

sustatuko du. Sistema honek gaixotasunetatik

babesten gaitu, beraz

garrantzitsua izango da, beharrezko

estimulazioa jasotzea fisikoki ondo

egoteko. Estres edo neke egoerek sistema

hau ahuldu egiten dute, beraz

nekatuta badago errazago gaixotuko

da. Masajearen bidez estres edo neke

asko liberatu daiteke, eta era horretan

gure gorputzeko defentsentzat mesedegarri

izango da.

• Sistema neurologikoan edo nerbio

sisteman eragin bikaina izango du:

Umeak, jaiotzean, neuronen arteko

lotura oso urriak izaten ditu; hain

zuzen ere, gosea, hotza, bakardadea,

mina, nekea eta oinarrizko beste egonezin

batzuen aurrean erreakzionatzeko

bestekoak bakarrik. Beste lotura

guztiak inguruak erakusten dizkion

bizipen eta esperientzietatik garatuko

ditu, eta jasotako estimuluekin lortuko

du. Kontutan izanik hasierako etapetan

ukimenak duen garrantzia, masajearen

bidez neurona lotura ezberdinak

sendotzen joango dira. Masajeak

nerbio sistema suspertuko du, bere

gorputzaren eta berarekin komunikatzen

den pertsonaren informazioa

emango dio.

• Sistema endokrinoan: Sistema konplexuena

da, hormona ezberdinen

liberazio eta inhibizioaren elkar eraginaren

arabera funtzionatzen du.

Hormonaren arabera alerta egoeran,

defentsa egoeran edo ekintza egoeran

jar gaitezke. Hormona batzuk adibidez,

nekatuta gaudela indarberritzen

lagun gaitzakete, eta beste batzuk

berriz, maitekor sentiarazten edota

erlazionatzen. Hau dela eta, garrantzitsua

izango da sistema hau estimulatua

eta ondo orekatua egotea, une

bakoitzean behar bezala jokatzeko.

Estresa eragiten duten hormonak

gutxitu egiten dira.

• Ondo etorriko zaio urdailarentzat

eta hesteentzat: umea jaiotzen denean

digestio-aparatua jarri behar du

martxan. Nahiko normala izaten da

lehen 3 aste eta 3 hilabeteetan gasak

eta kolikoak izatea. Masajeak estimulatu

egingo ditu hesteak egin behar

duten bide guztia errezago egiteko eta

gainera, amaierako funtzioan, kanporatzeko

momentuan ere lagunduaz;

arnas sisteman eta zirkulazio sisteman

ere berdin: arnasketa gaitasuna

hobetu dezake eta odola oxigenatzeko

aberasgarri izango litzateke. Honek

sistema inmunologikoan eragin zuzena

izango du.

• Lo egiten laguntzen du, loaldi luzeagoak

eta lasaiagoak egingo ditu

umeak, erlajatzen ikasiko du eta.

4

Egiteko Prest! 10. zenbakia 2004ko udabarria

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!