27.12.2014 Views

10. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

10. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

10. Zenbakia - Lea-Artibai Amankomunazgoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Denentzat

Sexismoa

MªJose Urrozola Zabaltza

Etika eta Filosofiako irakaslea • Hezkidetzari buruzko zortzi argitarapenen egilea eta beste hainbaten egilekidea

• BILBO

Indarkeria sexista prebenitzea posible da

12

25 urtetik gora daramatzat lanean hezitzaile

gisa, eta esperientzia horrek ondorio horretara

eroan nau. Gaitza da familia- eta eskola-esparruan

prebentzio hori lantzea, inguruaren

eraginak normal bihurtzen baitu

indarkeria sexista. Benetan gaitza da, baina

posible da. Gaur aztarren jakin batzuk jakinarazi

gura dizkiet Lea Artibaiko familiei,

bide berriei ekiteko eta bide berrietatik

aurrera egiteko. Aztarren horiek pentsaezin

bihurtu behar digute baten batek beste norbaiten

gorputza bereganatzea, haren gogoaren

kontra, fisikoki min emateko, ustezko

sexu-atseginak lortzeko edo psikologikoki

erasotzeko, sexu batekoa edo bestekoa

izate hutsagatik.

Datu errealei begiratuta, argi eta garbi aztarren

batzuk eman beharko genituzke, honako hau

lortzeko: mutil bat familiatik beregain jartzen

denean edo eskola-esparrutik irteten duenean,

18 urterekin, ez dakion burutik ere pasa, ez

dezan uste inolako eskubiderik duenik emakumeren

baten gorputza bereganatzeko, menperatze-

edo jabetze-jarrerekin, edo pentsatuz ez

duela garrantzirik haren gorputzarekin sartzea,

ukitzea, harreman-mota batzuk eskatzea, hura

kontrolatzea, musukatzea (berak gura ez badu

ere), sexu-adierazpideren bat ezartzea, etab.

Era berean, "aztarrenak" eman gura ditugu

neskek behar bezalako autoestimua eta autobalioespena

lor ditzaten, pertsona gisa duten

duintasunaz jabetu daitezen eta autobabeseko

baliabide pertsonalak eskura ditzaten, irudimena,

adimena eta trebetasunak gehiago garatuz.

Horrela, familiak eta eskolak oinarrizko helburua

beteko lukete, hau da, gaur egun gizonezkoen

eta andrazkoen arteko harremanak arautzen

dituen menderatze-menegite eskema oinarritik

apurtzea. Eskema horren emaitzarik

negargarriena da normal bihurtzea sexu-erasoak,

bortxaketak (are senar-emazteen artean

ere), tratu txarrei buruzko oraingo datu eskandalagarriak

eta urtean izaten diren ia ehun

emakumeren hilketak.

Gizarte-arazo larri honetarako

hezkuntza-irtenbideak epe laburrera

eta luzera bilatu behar dira.

Badaude berehalako irtenbide

batzuk, presakoak, eta horrelakoak

eskatzen dira gehien jazo

berri den eraso jakin bati erantzun

zehatz bat emateko.

liburu interesgarriak

Beharrezkoak dira, baina ez dira garrantzizkoenak.

Zuen alaba edo zuen inguruko beste neskaren

bat mutilen batek umiliatzen badu, saltzen ari

den edertasun-estereotipoaren antzik ez duela

gogoraraziz (bere burua zatar ikus dezan),

eskukatzen badu, bera ukitzera behartzen

badu, bultza egiten badio, jotzen badu, neskak

gura ez dituen harremanak izatera behartzen

badu, andrazkoez edo emetasunaz mespretxuz

berba egiten badu..., horrelako kasuren bat

ezagutzen baduzue, zerbait egin behar duzue

berehala. Zelan Erantzun zehatz ugari dago

familia-eremuan. Ez itxaron eskolak, emakumeen

taldeek, Erakundeek... zer edo zer egin

arte. Familiatik ere gauza zehatzak egin ditzakezue,

hala nola:

Ez ezkutatu gertatutakoa, baizik eta aurre egin.

Ez ukatu gertatutakoa, salatuta badago.

Ez geratu hasierako eskandalu-sentipenarekin,

horrek irtenbideak bilatzea oztopatzen baditu.

Aurre egin argi eta garbi eta jendaurrean erasoari.

Kasu bakoitzean bidezko den tokian salatu:

eskolan, elkarteetan, Hezkuntza Sailean, polizian...

Eraso duenari ardura eskatu: barkamena eska

dezala, birziklatze pertsonaleko prozesu batean

sar dadila…

Erasotzailea (ez erasoa jasan duena) familiatik

ateratzeko urratsak eman.

Erasoa jasan duenari buruz: ez errurik bota.

Konfiantza indartu, eraso-esperientzia guztiak

jakinaraz ditzan. Errespetuz entzun. Jarduteko

informazioa eskaini, bai eta laguntza psikologikoa,

afektua eta segurtasuna ere. Autoestimua

berreskuratzen laguntasuna eman. Irtenbideak

aurkitzeko urratsak ematen lagundu. Eraso

bakoitza gizarte-ingurune baten emaitza gisa

aztertu, neskak esperientzia garratz hori bere

garapen pertsonaleko prozesuan koka dezan

eta marka negatiborik ez diezaion laga.

Gertatutakoa kasu bakoitzean egoki den tokian

salatu dezan lagundu. Denbora eskaini berarekin

berba egiteari, bizitzen ari denari buruz, premia

du-eta.

Ikastetxean hezkuntza mailako esku-hartzea

eskatu, etaparen arabera programatua.

Edozelako erasoei aurre egiteko iritzi-egoera

bat sortzen ahalegindu.

Baina, berehalako erantzun horiek eta beste

batzuk egin direnean, ez da amaitu edozelako

erasori eman beharreko erantzuna. Irtenbiderik

garrantzitsuenak areago doaz, erantzun zehatz

horietatik urrunago. Ez gaitezke konformatu

horiekin. Prebentzioa familian bertan hasten

den hezkuntza-prozesua da, haurtzarotik.

Orduan, aita, ama edo familia-taldea koordinatzen

duena ez dira arduratu behar soilik gauza

materialez (jaten emateaz, arropa erosteaz,

eskolara eramateaz); hori ez ezik, euren semealabak

heztearen ardura ere badute, norberaren

eta besteen gorputzak errespetatzen ikas

dezaten. Orduan, familiako neskak eta andrazkoak

mutilak eta gizonezkoak bezainbeste

errespetatu eta balioetsi behar dira. Orduan,

lana, aisialdia eta ondasunak hainbana banatzen

dira, batzuen eta besteen artean. Orduan,

hezkuntza egokia eman behar zaie, euren afektuak

bizitzen, sentipenak azaltzen eta euren

sexualitatea giza duintasunez bizitzen lagunduko

diena. Orduan, familian hezten dutenek

euren jarrerak eta portaerak aztertu behar

dituzte eta etengabe prestatu behar dira hezitzaile

izateko...

Eta ikastetxean, indarkeriaren prebentzioa

Haur Hezkuntzan hasten da; Lehen

Hezkuntzako sei urteetan jarraitzen du, eta

Bigarren Hezkuntzan sakontzen da. Hezkuntza

prozesu batean gauzatzen da, neska-mutilek

giza harremanetarako ohitura positiboak eskura

ditzaten, euren buruekin, beste gainerako

guztiekin, naturarekin, animaliekin eta gauzekin.

Izan ere, horrela programatutako hezkuntzak

pertsona gisa behar dugun garapen orokorrari

laguntzen dio, eta indarkeriazko portaeren

kontrako prebentzio-neurririk onena da.

Familiek hezkuntza-prozesu hori eskatu

behar diete ikastetxeei, eta aldi berean

etxean jarraitu behar dute. Gaur

egun hainbat material eta ikas-programazio

daude argitaratuta, indarkeria

sexistaren prebentzio-hezkuntza hau

egiteko, hala nola alboko hauek eta

beste hainbat, nahiz eta horietako asko

ez nituzkeen gomendatuko. •

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!